ESTUDIO BERRIAREN XARMA


2021eko uztailaren 19an
Berri usaina dario Elizondoko egoitzari. Xorroxingo administraria, publizista eta bost esatariak ilusioz gainezka daude; baita herrietako kolaboratzaileak ere. «

Guretzat haize freskoa hartzea bezalakoa izan da. Hemen askoz leku gehiago izanen dugu, elkarri bultzaka ibili gabe
» azaltzen digu Goizalde Urdanpilleta irratiko esatariak. Iruritako betiko etxe partikularra utzi eta urtarrileko azken ortziralaz geroztik, egoitza berritik aireratzen dituzte irratsaio guztiak. Hiru solairuko etxe honetan, Musika Eskola eta Xaloa Telebista dituzte bizilagun.
Hamaika ahalegin egin eta gero, azkenean lortu dute Baztango Udalak bi urterako egoitza berri hau uztea. Estudio berriko kostuei aurre egin ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren laguntzak eta publizitatetik lorturiko sosak ez dira aski. Beraz, kreditu bat eskatu behar izan dute.
Orain ere, Xorroxinek 24 orduz emitizen du, albistegiak, magazinak, nekazal munduko berriak, herri kronikak, kirolak, eta abar. Goizalderen esanetan, «

astean zehar entzule gehiago ditugunez, asteburuetako emankizunak zertxobait indartu egin ditugu. Hain zuzen, nongo entzulegoa dugun jakiteko inkesta bat egin genuen Ttipi-ttapa astekariaren bidez. Nahiz eta datu zehatzak jakitea zaila den, badirudi gehienbat Baztanen entzuten gaituztela, Malerrekan ere bai, eta Bortzirietan gero eta gehiago. Pixkanaka badirudi hedatzen goazela, nahikoa kontent gaude
».
Entzule motari dagokionez, tenorearen arabera aldatuz doa; goizean goiz, nekazariak izan ohi dira irratiko entzuleak; eguerdian berriz etxekoandreak. Hortik aitzin, gazte zein helduek entzuten dute. Halaber, aipa dezagun Xorroxingo entzuleen pentsamoldea ere anitza dela. Izan ere, inguruko jende gehiena euskaldun petoa izan arren, UPNri botoa ematen dion euskaldun ugari dago, nekazariak gehienak. Baztan bitxia da benetan.


Azkenak
2025-01-20 | Julene Flamarique
Iruñeko Erorien Monumentua eraistea eskatu dute

Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Ortuzar prest agertu da EAJren buru izaten segitzeko

Abian da EAJren barne prozesua. Lehen fasea urtarrilaren 20tik otsailaren 2ra bitartean egingo da. Gaurtik aurrera, Ortuzarrek alderdiaren buru izaten jarraituko duen erabakitzeko aukera izango dute EAJko afiliatuek.


2025-01-20 | Julene Flamarique
Sunsundegiren aldeko manifestazioa: “Sakanan bizi eta lan egin nahi dugu”

Sunsundegik “produktua eta merkatua” dituela azpimarratu dute Altsasun eginiko manifestazioan. “Nafarroarentzat enpresa estrategikoa” izan daitekeela defendatu dute langileek, eta itxiera “aukera gisa ulertzen ez dutela” ziurtatu.


2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Eguneraketa berriak daude