"ESTATU EREDU BERRI BAT HITZARTU BEHAR DA"

  • idazkari nagusi Pere Estevek ETAren su-etenak zabaldutako egoera politiko berriaz, Estatu ereduaz, Europan Estaturik gabeko nazioek izango duten tokiaz... duen iritzia azaldu digu.

2021eko uztailaren 20an
C

onvergència Democrática de Catalunyako idazkari nagusi Pere Esteveren ustez, Bartzelonako Adierazpenaren eta ETAren su-etenaren ondorioz sortutako egoerak Estatu ereduaren eztabaida dakar plazara. Bartzelonako Adierazpenaren ideologotzat jo izan den Esteve, ARGIAri eskainitako elkarrizketa honetan, Estatu Espainiarraren aniztasun nazionala aintzat hartuko duen kultura politiko berri baten alde agertu da. Datozen Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan CiUko zerrendaburu izango denak Estatuaren plurinazionaltasun hau 1978ko Konstituzioaren markoaren baitan zilegi dela dio).
Zure iritziz, zer aldatu da Estatu espainiarrean Bartzelonako Adierazpenaren eta ETAren su-etenaren ondotik?
Gauza garrantzitsu zenbait aldatu da. Aldatu da, esaterako, Estatu ereduaren inguruko eztabaida abiatu dela, nahiz eta Espainiako politikagintzan betidanik azalean egon den zerbait izan. Nire ustez, eztabaida hau duela hilabete batzuk CiUk, PNVk eta BNGk sinatutako Bartzelonako Adierazpenari esker abiatu da. ETAren su-etena beste elementu garrantzitsu bat da.

Estatu ereduaren inguruko eztabaidak 1978ko Konstituzioaren erreforma edo berrirakurketa esan nahi du?
Lehenik, uste dut Estatu ereduaren inguruko eztabaida baldin badago, hori Estatu espainiarrean baldintza berri batzuk daudelako dela. Azpimarratu nahiko nukeen lehen aspektua da gaur egun demokrazia egonkor bat dugula; egun ezinezkoa litzateke 23 F bat. Bigarrenik, Espainiako gizartea azken urteetan modernizatu egin da. Estatu espainiarra Europako Batasunean sartzea Estatu ereduaren inguruko eztabaida hori zilegi egin eta laguntzen duen beste faktore bat da. Convergència i Uniók ez du Konstituzioaren erreforma planteatzen, baina bai bere berrirakurketa. Uste dugu zilegi dela Espainia Estatu plurinazional bat dela onartzea marko konstituzionalaren barruan. Helburu hau lortzeko, Estatuaren aniztasuna onartuko duen kultura politiko berri bat behar da. Behar da, halaber, indar politiko eta sozial guztien arteko elkarrizketa eta adostasuna.

Honek esan nahi du Konstituzioaren 20 urteko aldiak berraztertze kritiko bat behar duela eta "kafea guztientzat" formula ez zela aproposena izan?
Halaxe da. 1978ko Konstituzioak, bere muga guztiekin, ez du Estatu espainiarraren banaketa uniforme bat aurretik juzgatzen. Horregatik uste dut ez zela beharrezkoa "kafea guztientzat" formula. Erresuma Batuan gertatzen ari denaren adibidea dugu: Tony Blair-en Gobernuak ahalmen politikoa itzuli die jomuga hori zuten lurraldeei, Ipar Irlandako gatazka konpontzeko izandako jarrera positiboa ez aipatzearren. Estatu espainiarrean, Jose Maria Aznarren Gobernua eta indar politikoak adostasun batera heldu beharko lirateke etorkizunean, botere politikoaren berbanaketara, eta Estatu beronen berregituraketara; hau guztia eraikuntza europarraren eremuan. Espainian, ez zen nahitaezkoa UCDk aukeratutako 17 autonomien formula. Orain politika haren ondorioak ordaintzen ari gara. Ezinbestekoa da guztien artean Estatu eredu berri bat hitzartzea. Prozesu honetan Kataluniako, Euskadiko eta Galiziako indar abertzaleek oinarrizko papera jokatu behar dute eta euren ahaleginak koordinatu behar dituzte.

Zein irakurketa egiten duzu PPk eta PSOEk Estatu ereduaren inguruko eztabaidan duten jarreraz?
Esateak penatzen nau, baina PP eta PSOE trantsizioko oinordeko kultura politiko zaharkituaren ordezkari onenak dira. Jada balio ez duen kultura politikoa da, behea jo duena. Bi alderdiok ez dute Espainiaren aniztasun nazionala onartu eta ulertzen. Jarrera kontserbadoreak eta erresistentzialistak dituzte. PP zein PSOEren barruan kultura jakobinoa eta zentralista gailentzen da. Biek ala biek ahalegina egin beharko lukete ulertzeko Espainia ez dela errealitate nazional bat, plurinazional bat baizik. Baina, egun, zail ikusten dut sozialistek eta popularrek, salbuespen ohoragarriekin, errealitate plurinazional hori eta Estatu eredu berri bat onartu edota defendatzea.

Zergatik erabaki duzu Europako Legebiltzarrerako CiUren zerrendaburu izatea?
Europak Kataluniarentzat eszenatoki berri bat eta aukera berriak zabaltzen dituelako. Euroak, esaterako, garrantzi politiko itzela du. Uste dut ona eta beharrezkoa dela eraikuntza europarraren prozesua bultzatzea eta eszenatoki hortan egoteko helburua izatea. Hori da CiUren zerrendaburu izateko izan dudan funtsezko arrazoietako bat.

Zein izan daiteke Katalunia bezalako Estaturik gabeko nazioen tokia Europako eszenatoki berrian?
Esan nahi nuke, lehenik, eraikuntza europarra Estatuen interesetan oinarrituko balitz soilik, Estatu horien eraldatzea gertatu gabe, Kataluniako nazionalistentzat Europako itxaropena oso mugatua legokeela. Zorionez, hau ez da horrela eta Estatuetatik Europako Estatuz gaindiko erakundeetara subiranotasun emate garrantzitsuak gertatzen ari dira. Bestalde, indarren orekan eta botere politikoaren banaketan egiazko eraldatze bat ematen ari da. Eremu berri honetan, gurea bezalako unitate nazionalek protagonismo handiagoa izan dezakete Europaren eraikuntzan. Kataluniako nazionalistek aukera hau aprobetxatu nahi dugu.

Uste duzu Europako Batasuneko eskemak kataluniar, euskal eta galiziar nazionalistak zenbait helburu klasiko, alegia Estatu independente baten sortzea, mugak edo armada propioa, berplanteatzera behartzen dituela?
Lehen subiranotasunaren bereizgarri ziren elementuok indarra galdu dute. Ez da beharrezkoa moneta propioa edo armada eta mugak edukitzea subiranoa izateko. Hala izango da mendebaleko Europan etorkizunean. Subiranotasunaren elementu klasikoak, erabaki demokratikoz, herritarren autodeterminazioz, gero eta gutxiago daude Estatuen gain eta gehiago Europako Estatuz gaindiko erakundeen esku. Abiatzen ari den prozesu bat da, baina izugarrizko aukerak eskaintzen dizkie Estaturik gabeko unitate nazional txikiei.

Jordi Pujol lehendakariak Kataluniako hauteskunde autonomikoak datorren udazkenean izango direla iragarri du duela gutxi. CiU garaipen adorez joango da hauteskunde hauetara edota oraingoan irabaztea zailagoa izango dela uste du, Pasqual Maragall buru duen alternatiba hor dela kontuan izanda?
Gu konbentzituta gaude CiUk bere gehiengo parlamentarioa berrituko duela. Gure helburua aurreko hauteskunde autonomikoetako emaitzak hobetzea da. Maragalli dagokionez, mihi zuhurrek diote ezin dituela hauteskunde horiek irabazi. Maragallek ezin die nazionalistei irabazi ez duelako programarik eta ez duelako proposamen bat bera ere zehaztu. Maragall gertakizunen ondotik dihoa. Gainera, Maragallen diskurtso katalanista, zeina erabat nahasia eta kontraesankorra den, ez da PSCko hainbat sektoreren gustuko, ezta PSOEren zuzendaritza zentralista eta jakobinoaren gogoko ere. Maragallek ez du erraz izango, ezta bere baseak konbentzitzeko ere


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude