"DIEGO GARCIAK MARATOIAZ ZEGOEN ESKEMA IRAULI DU"

Denbora laburrean izan bazen ere, pistan eta krosean aritu izan zinen korritzen 50eko hamarkada bukaeran, 60koaren hasieran.
Hamalau urtez geroztik hasi nintzen. Lasarten. Lasarteko Krosa 1956an hasi zen eta edizio hartan eta hurrengo urtekoan bigarren egin nuen kadete-jubeniletan. Hortik pistara jo nuen. 3.000 metro oztopoetan Espainiako errekorrak egin nituen jubenil eta junior mailetan. 1958an Madrila eraman ninduten selekzionatuta. Han egin nituen bi urte. 1960an Erromako Joku Olinpikoak ziren, baina gaztetxo nintzen eta ez ninduten selekzionatu. Lasterketetan parte hartzen jarraitu nuen ordea eta Mariano Haro berarekin korritu nuen 1960an Nanteseko txapelketan. Hurrengo urtean ordea, atletismo aktiboa utzi egin nuen.

Zergatik utzi zenuen hain goiz?
Ez zen orain bezala. Adibidez, andregaia izaten zen goiz eta gazte ezkontzen ginen, ni 23 urterekin. Ogibidea ere bilatu behar zen.

Madrilekoa bezalako azpiegiturak izanda, nola ez zinen aurrera jarraitzera ausartu?
Baziren azpiegiturak goi mailako atletak egiteko, baina garai hartan atletismoak ez zuen gaur duen garrantzia eta ez zen hainbeste jende horretara jarria.

Atletak ezin zuen pentsatu atletismoa ogibide bihurtzea?
Ez. Firmarik ez zen eta ezta babeslerik ere. Erakunde ofizialak ziren babesle bakarrak.

Harrobiari begira jarriz. Noren esku dago haurrek atletismoa ikas dezaten? Eskolen lana da? Zein funtzio dute federazioek?
Uste dut Gipuzkoako Diputazioak ondo sailkatu duela umeen lana. Adinetan banatuta daude eta atletismoa oinarrizko kiroltzat hartzen da. 13 edo 14 urte dituztenei iritsi zaie kirola aukeratzeko garaia, zertan diren hoberenak kontuan hartuz. Gaitasun fisiko onak dizuztenak bideratzen saiatzen zara, saiatu diot, zeren gaitasun fisiko onak dituztenak normalean futbolari onak izaten dira. Umeak gaitasunak baditu, nahiago du futbola atletismoa baino.

Futbola esan duzu. Beste kirolen moduan atletismoa kirol marjinala izatera bultzatu du futbolak.
Haurrak atletismoko proba ugari egiten ditu; jaurtiketak, jauziak, lasterketak... Bere proba aukeratzen doan neurrian ordea, jolasa gehiago bihurtzen da lana. Azkarregi bihurtzen da kirola gogorregi, eta gehiago iraun beharko luke jolas izaten.
Azkarregi espezializatu nahi izaten da eta jolas kutsua galtzen du. Eta lehen esan dudana, gaitasunak dituena beharbada ez duzu atletismora bideratuko herriko futbol taldean arituko baita. Eta futbolak "fianbre" asko uzten ditu. 13-14 urterekin denentzat dago tokia taldean, baina hortik aurrera gazte asko soberan daude. Gazteegi uzten ditu futbolak baztertuta ume hauek guztiak. Bi edo hiru urte igarotzen dituzte kirolik egin gabe eta "desengantxatuta" geratzen dira.

Atletismoa kirol indibiduala da beste kirol batzuekin alderatuz. Hori desabantaila da neurri batean.
Atletari eskuarekin bultza egin behar diozu eta esku hori kentzen badiozu utzi egiten du. Gustura aritzeko pozoia sartu behar zaio bakoitzari, bestela oso zaila da. Balore asko ikusten ditugu esku artean pasatzen.

Zerk zailtzen du atletismoa egitea?
Gizarteak berak. Aldatu egin da. Bost eta sei autobus betetzen genituen Bidasoatik Arcachonera lasterketak korritzera joateko. Orain autobus bat betetzeko lanak izaten dira. 1973. urtean (Arcachoneko lehen edizioa egin zen) kotxe gutxi zeuden eta gurasoak eta haurrak, guztiak, autobusez hara joateko irrikitan ziren. Orain gurasoek beraiek eramaten dituzte haurrak kotxez eta gainera asteburua pasatzeko aprobetxatzen dute. Lehen haurrak asteburuetan lasterketetara eramatea gurasoei mesede bat egitea zen eta orain ez.

Sakrifikatua da atletismoa.
Ez dago tranparik. Futbolean partidua gaizki joka dezakezu, baina zorteari esker gol bat sartu eta partidua irabazi. Baina kronometroak, estilo onarekin korritu arren, oso makal zabiltzala esaten dizu. Ez dago beste kirolik halako superazioa eskatzen duenik. Besteen aurka egin dezakezu, baina zure buruaren aurka ere bai.
Zoritxarrez beste arlo bat ere aipatu behar da. Ez dakit gure kiroletan noraino sartu den, baina limoi zukuarekin bakarrik ikusten da ez dagoela gauza handirik egiterik. Oso zaila da 18-19 urterekin futbolean gertatzen dena atletismoan gertatzea, hau da, Raul bat ateratzea. Atletismoan 18-19 urteko gazteak ezin du heldu baten neurria eman, nahiz eta ona izan. Oso gutxitan agertzen dira Reyes Estevez bezain onak 21-22 urterekin.

Beraz, pazientzia eta jarraitu egin behar da.
Batez ere erresistentziako probetan gazteak jakin behar du puntu onena urte batzuetara etorriko zaiola, Fermin Cachori bezala. Begira Martin Fizi noiz iritsi zaion puntu gorena. Hor ibili da krosean, munduko hamargarrena, hamabostgarrena... beti beltzen atzetik. Eta azkenean, maratoian. Orain, hor ari dira Euskal Herriko atletak maratoian probatu nahian.

Maratoirako joera horrek zer azalpen du. Martin Fiz?
Martin Fiz baino lehenago Diego Garcia. Eskema guztiak puskatu zituena Diego izan zen. Espainia mailan atletak maratoira bultzatu dituena Diego Garcia izan da. 10.000 metrotan ez zen gehiegi nabarmentzen zena eta abiadura hori izanda ere segi egin du. Eta horrek animatu ditu gainerakoak. Espainiako eta Euskal Herriko maratoilariak munduko onenak dira une honetan.

Bultzatzaile bakarra ez da Martin Fiz izango.
Eta dirua. Froga batean Martin Fizek adina diru lortzea atletismoko historian oso gutxik lortu dute, egia esan. Japonian ez zen jaitsi 2'08'' minututatik eta hala ere 30rren bat milioi pezetarekin etorri zen.

Diru gehien ematen duena da maratoia?
Zalantzarik gabe. Adibidez, Diego Garcia berak bere etorkizuna ziurtatu du. Gaur egun maratoi zirkuitua antolatuta dago: New York, Boston, Chicago, Rotterdam, Londres, Japoniakoak... estrategikoki kokatuta daude neguan eta udaberrian. Kontuan izan behar da urtean bi maratoi baino gehiago arriskutsua dela eliteko atletarentzat. Gainerakoan erakunde ofizialen laguntzak jasotzen dituzte, beka olinpikoak adibidez. Eta orain kontratazioak daude. Eliteko guztiek dituzte beren managerrak lasterketak eta bidaiak antolatzeko.

Une batean aukeratu beharra dago: atletismoa ogibide izan dadin saiatu edo lehenean segi.
Bai, aukera bat da. Maratoiko korrikalariak egun osoa behar du entrenatzeko, goiz eta arratsalde. Erabakia hartu egin behar da.

Erakunde ofizialen dirulaguntzek laguntzen dute erabaki hori hartzera?
Beka olinpiko garrantzitsuenak 6-7 milioi pezeta eskaintzen ditu. Hurrengoa 5 milioikoa da, hurrengoa 4 milioikoa. Lau milioirekin bizi daiteke? Gaztea bazara eta gurasoen menpe bizi bazara bai, baina hortik aurrera zaila daukazu.

1992an Bartzelonako Joku Olinpikoetan Espainiako erakunde ofizialek eskainitako dirulaguntzen eragina igarri zen. Orain ere nabari da?
Joku Olinpiko horietarako prestatu zen ADO programak eragina izan du zalantzarik gabe. Epe garrantzitsua izan zen 1992a. Diruak du garrantzia horrelakoetan eta beti arazoa diru falta da. Euskal Herrian ere gauza bera gertatzen da. 1994-95ean Eusko Jaurlaritzak ematen zituen dirulaguntzak eta oraingoak alderatu eta ez dira igo, esango nuke ia txikiagoak direla.

Euskadiko Kros Txapelketa egin berri da eta senior mailan hoberenek ez zuten parte hartu.
Martin Fizentzat Euskadiko Txapelketak ez du garrantzi handiegirik. Maratoilariak Sevillako Munduko txapelketara begira daude. Beste lasterketa batzuk dituzte buruan.

Emakumezkoetan zer nolako maila dago Euskal Herrian?
Talde polita daukagu: Kristina Petite, Estitxu Urrutia... Iaz Espainiako Txapelketan lehen 25 postuetan zazpi euskal herritar sartu ziren, lehen 20tan sei. Emakumeen egoera hobea da.

Korrika egiteari utzi, hankei atseden eman eta ahotsa jarri zenuen lanean.
Lasarteko Krosean hasi nintzen megafonia lanak egiten. Gustua hartu nion eta orduz geroztik, Behobia-Donostian, Donostiako Maratoian, Euskadiko Kros Txapelketetan... hizlari aritzen naiz. Baldintza bat behar da baten eta bestean hizlari aritzeko: euskara eta gaztelania menderatu behar dira eta nik beti bietara egiten dut.

Komunikatzailea zara. Atletismoa ongi zaintzen al dute komunikabideek?
Komunikabideetan gizartean duen toki bera du. Gizarteko oihartzuna jaso eta toki hori uzten diote komunikabideetan. Indar frogak tradizio handikoak izan dira Euskal Herrian eta badu bere tokia atletismoak baina niri irratian gertatzen zaidana esango dizut: «

Hi, Sarri, labur izateko, eh!
». Ezkerrarekin, eskuinarekin, buruarekin, horrela eta hala eman zion... kontaketa guztia egiten da (futbolaz). Eta kirol guztiak dira interesgarriak, gure herrian txirrindularitza, pilota, arrauna... dira indartsuenak.
Beste kontu bat da noiz nabarmendu behar den kirol bat. Punta-puntako kirolaria dagoenean kirol horri eman behar zaio tokia? Martin Fizen lasterketaren kontaketa nik zuzenean egin nuen Helsinkitik Europako txapeldun izan zenean. Euskadi Irratian musika saio bat ari zen, deitu egin nuen eta moztu egin zuten irratsaioa zuzenean sartzeko.

Kirolari izarrak mugitzen du beraz guztia?
Neurri handi batean bai. Ikusi besterik ez dago: Alberto Berasategi tenisean ongi ibili denean, guztiak tenisari buruz hitz egiten ari ginen. Joxe Mari Olazabal puntan ibili denean zeharo interesatu gara golfarekin.
Julia Vaquero atleta galiziarrari behin baino gehiagotan entzun izan dizkiot adierazpenak. Laugarren postua egin eta kazetariak galdetzen dio ea zer gertatu zaion horrelako porrota gertatzeko. Lasterkaria berriz, gustura baino gusturago egin duen postuarekin.

Kazetariaren ezagutza maila urria izan liteke horrelako komentarioen zergatia?
Ez dut uste. Atletismoaren inguruan ari garen kazetariak adituak gara gehienak. Hor jokatzen dutenak titularrak dira, titularren beharra. Txapelketak hasi aurretik lortuko diren dominen kopurua zehazten da eta gero zerbait gutxiago lortzen bada, porrota da.

Zein da Gipuzkoako harrobia une honetan?
Naroa Agirre, Iker Sukia... ez pentsa asko dagoenik. Benitez abiaduran. Eta Euskadin Alex Garretas, Montxu Miranda, Estitxu Urrutia, Kristina Petite, Amaia Piedra, Angela Tejedor, Asier Zarraga, Kamel Ziani. Gipuzkoan giroa ez da oso itxaropentsua, ni behintzat ez naiz batere baikor.
Euskadiko Kros Txapelketan 1.040 inguruk hartu dute parte eta horietatik 555-edo bizkaitarrak izan dira. Bizkaitarrak ari dira ondo lanean eta ospe hori gipuzkoarrek izan dugu urte askoan. Gipuzkoan asko jaitsi da, krisia dago.

Ulia, Lasarte, Elgoibar... nazioarteko mailako lasterketa hauetan bertakoek ez dute parte hartu nahi izaten.
Froga hauek eta baita Donostiko maratoia ere komertzioan erori dira, managerren eskuetan, Elgoibarko lasterketa salbu. Managerrek garbi dute, dirua irabazi behar da eta kalkuluak horren arabera ateratzen dira. Izarrak ekartzen dira eta hainbeste ordaintzen zaie. Baina bertakoei ere ordaintzen hasi behar badute... ez dute etekinik ikusten. Euskadiko Txapelketan askok hartu dute parte, baina onenek lasterketa garrantzitsu horietara ez dute joan nahi eta joan beharko lukete.

Donostiako maratoia Migel Angel Mostaza managerraren esku dago orain. Beste bide bat hartuko du maratoiak? Eliteko lasterketa eta lasterketa herrikoia elkartuko dira?
Managerra bere kirolari talde on batekin garrantzitsua da. 2'09''tik jaitsiko diren hamar gizon izatea ederra litzateke, baina atzetik 3.000 lasterkarirekin

ANTXON BLANCO
«`Diario Vasco'n egiten duen lana Espainian `Atletismo español'en bakarrik egiten da»

JOSE MARIA ODRIOZOLA
«Espainiako Atletismo Federazioak izan duen azken urteotako lehendakari onena»

RAFA PUIGNAU
«Euskadiko Federazioko lehen lehendakaria. Saltsa denetan ibilia. Oraindik ere hor dabil»

JUAN ANTONIO SAMARANCH
«Kirola eta politika nahastu ditu. Falange izaki, postu horiek hartzen dituztenei buruz ez dut inpresio onik»

DIEGO GARCIA
«Maratoiak bizi duen une goxoaren `erruduna'. Maratoiaren arrakastaren meritu guztia du»

MARIANO HARO
«Fermin Cachoren atzetik bigarren tokian jarriko nuke»

EMIL ZATOPEK
«Nire idoloa izan da. Pertsonalki ezagutu dut. Berritzailea izan da gainera atletismoan»

JUANTXO SABADIE
«Gipuzkoako Federazioaren lana promozioa da eta une honetan zailtasun handiak ari da igarotzen, lehendakari gisa»

MARIA LUISA IRIZAR
«Meritua da Andoaingo baserritik atera eta Espainiako atleta onenetarikoa izatea»

MIGEL DE LA CUADRA SALCEDO
«Euskal erara txabalina botaz munduko errekorra egin zuen. Atletismoan ere abentureroa»


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude