140.000 EUSKAL LANGABETUK EZ DU LAGUNTZARIK JASOTZEN

  • ere, Hego Euskal Herriko lau langabetutik batek baino ez du kontribuziorik jasotzen. EAEko Gobernuak etengabe eskatzen duen eskumenetakoa da INEMena. Madrilek entzungor darrai.

2021eko uztailaren 19an
Enplegurako Institutu Nazionaleko (INEMeko) diru-kutxek 300.000 milioi pezeta (12.000 milioi libera, 1.800 milioi euro) inguruko superabita izan arren, Hego Euskal Herrian dauden 186.900 langabetuetatik 140.000k ez dute inolako laguntzarik jasotzen, hau da, 48.417 euskal langabetuk baino ez du langabezi saririk jasotzen. Hego Euskal Herriko langabetuen %75ak ez du INEMetik inolako langabezi saririk jasotzen.
INEMek Estatu mailako langile soldatadun guztiek langabezi estaldurarako egiten dituzten kotizazioei esker lortzen du dirua. Horren arabera, INEMeko diru-kutxek ehundaka mila milioi pezeta jasotzen dute Hego Euskal Herriko langileengandik, erakunde eta sindikatu ez-euskaldunek kontrolatzen duten dirutza, izan ere.
Hasieran aipatutako datuak, ELA sindikatu abertzaleak mahaigaineratu zituenak dira, Espainiako Gobernua, UGT eta CCOO sindikatuak iraupen luzeko langabetuentzako langabezi sariaren inguruan eztabaidatzen ari ziren une berean, hain zuzen. Negoziaketa honetan aurrerapauso esanguratsurik emango ez balitz, mobilizazio garrantzitsuak antolatzeko arriskua legoke. Gernikako Estatutuaren baitan dagoen, eta beraz Eusko Jaurlaritzak etengabe eskatzen duen eskumenetariko bat da INEM. Madrilek ordea, entzungor jarraitzen du. INEMek Madrilgo Gobernuaren menpe jarraitzen duen bitartean, Estatuan gehiengoa osatzen duten sindikatuek baizik ez dute horren gainean negoziatzeko eskubidea, CCOO eta UGTk alegia. Hego Euskal Herrian gehiengoa osatzen duten ELA eta LAB negoziaketa horietatik at geratzen dira.


% 14,7K BAINO EZ.

Kontuan hartu beharreko datu garrantzitsua da euskal langabetuen %14,7k baino ez duela kontribuzio saririk jasotzen, hau da, lanean ari bitartean Gizarte Segurantzan kotizatu izandakoagatik datorren saria. Gainontzekoek hauena baino askoz ere txikiagoa den laguntza saria jasotzen dute. INEMeko zerrendan dauden 48.417 euskal langabetu saridunetatik, 27.395ek (euskal langabetu guztien %14,7k) kontribuzio saria jasotzen dute, gainontzeko 21.022 pertsonek laguntza saria jasotzen duten bitartean.
Zergatik ez du langabezi saririk jasotzen Hego Euskal Herriko hainbeste langabetuk? Kasu batzuetan, indarrean diren diru-laguntzak agortu dituztelako edo sekula lanik egin ez dutelako; beste batzuetan aldiz, laguntza hori jasotzeko behar adinako lan urteak lortu ez dituztelako. Sozialki inolako babesik ez duen sektore bati buruz ari gara eta euskal gizartea bezalako gizarte batek ezin dio egoera larri hau arintzeko irtenbideak aurkitzeari uko egin.
Behin behineko neurriak alde batera utzita, euskal subiranotasun ezaren ondorioz euskal langileen patriketatik datozen baliabide ekonomiko horiek kontrolatu eta kudeatzeko ezintasuna uzten du agerian berriz ere egoera honek. Alderdi abertzaleek, beraz, INEM euskaldunok kudeatua izateko eskakizuna egiten dute.
CCOOek Estatu mailan eginiko txosten batek azken urteotan esparru horretan egiten ari diren murrizketen kontra ohartarazten du, horren ondorioak Hego Euskal Herrirako ere baliagarriak izaki. Txostenaren arabera, eta zenbatekoen murrizketa eta beherapenak direla-eta, 1993tik hona kontribuzio sarien onuradunak 300.000 pertsona gutxiago dira batez beste, laguntza sarien onuradunak 570.000 gutxiago direlarik.
Laguntza saridunak kontribuzio saridunekin alderatzean, nabarmen gutxitu direla eta babes sozialerako sistemaren gastu publikoa bidegabeki banatzen dela adierazten du txostenak, «

sari horien onuradunen antzeko banaketa zuzenagorik burutu gabe
».
Langabezi sariak, CCOOen esanetan, onuradunen % 57,3 hartzen du eta kontribuzio sariak % 42,7. Bestalde, onuradunen % 3,6k baino ez du diru-laguntza 21 edo 24 hilabetez gaindi izaten eta hilabete bat eta hiru arteko tarteak hartzen du onuradunen % 26. Langileen % 23k soilik erabiltzen du urte batez gaindi, hau da, hilabeteko 136.000 pertsonak

Marjinazioa eta hileko 51.000 pezeta artean harrapaturik

Esan dugu dagoeneko lau euskal langileetatik batek baino ez duela INEMetik langabezi saririk jasotzen –kontribuzio eta laguntza sariak, denak harturik–. Horrek inolako diru laguntzarik jasotzen ez duen 140.000 pertsona dagoela esan nahi du. Nola bizi daitezke? Familiek ondo asko dakite zer gertatzen den etxe bakoitzean. Baztertze eta marjinazio soziala ez dira asmakeria hutsa, errealitate gordina baizik. INEMetiko laguntza jasotzeko eskubiderik ez dutenak dira, hain zuzen ere, horren behar handiena dutenak. Jende horrentzat mauka ederra litzateke 52 urtetik gorako langabetuek –15 urtetan zehar Gizarte Segurantzan kotizatu ondoren– duten 51.000 (2.040 libera, 307 euro) pezetako laguntza eskasa jasotzea. Langabezian ere, mailak eta mailak daude.
Irakurleak langabetu hauek jasotzen duten diruaren berri izan dezan, hona hemen gutxi gorabeherako zenbateko batzuk. Langabezian dauden langileek, Gizarte Segurantzan behar adina kotizatu baldin badute, hileko 80.000 eta 120.000 pezeta arteko batez bestekoa jasotzen dute bi urtetan, aparteko ordainsaririk gabe. Bi urte horiek amaitutakoan, ez dute zentimorik ere jasotzen. 45 urtetik gorako langabetuek langabezi sariaren luzapena lor dezakete baldin eta Gizarte Segurantzan 15 urtez kotizatu badute gutxienez. 15 urtez baino gehiago kotizatu duten 52 urtetik gorakoek, INEMek berak urtero kontrolatzen dituen errenta jakin batzuetatik beste inolako irabazirik ez izatekotan, hileko 51.000 pezetako langabezi sari zehaztugabea jasotzeko eskubidea dute erretiro adinera heldu arte eta aparteko ordainsaririk gabe. Honako laguntza hau KPIaren igoeraren arabera berrikusten da urtez urte, baina igoera hori hain txikia izanik, ez dago gehiegi handitzerik

INEMek 1,6 bilioi pezeta baino gehiagoko diru-sarrera izango du aurten

Enplegurako Institutu Nazionalak, INEMek, 1,6 bilioi pezetako (64.000 milioi libera, 9.638 milioi euro) diru-sarrera izango du aurten langabezi kotizazioak direla-eta. Horietatik 1,33 bilioi langabezi sarietara bideratuko ditu. Superavit garrantzitsua izan arren, 826.000 langabetuk, horietako 186.900 Hego Euskal Herrikoak, inolako diru laguntzarik ez izateko aurreikuspena egin du Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak.
Horrela banatuko dira langabezi estaldurara bideraturiko 1,3 bilioi pezeta horiek: 615.406 milioi, lanean ziharduten bitartean kotizatu izan dutenei kontribuzio saria ordaintzeko; 252.986 milioi, Gizarte Segurantzari langabetu horien kuotak ordaintzeko; 287.917 milioi, 45 edo 52 urtetik gorako langabetuak izanik, gutxienez 15 urtez kotizatu dutenen langabezi saria ordaintzeko; 51.048 milioi, Gizarte Segurantzari horien gutxieneko kuotak ordaintzeko; eta azkenik 128.961 milioi, nekazal enplegu saria ordaintzeko.
Langabezi sarien superavitari dagokionez, politika aktiboetara zuzenduko da, kontratu iraunkorren enpresa-kuotetako hobarietara hain zuzen ere, Lan Ministerioaren arabera 290.000 milioi pezeta izango direlarik. Lan Ministerioaren esanetan, 1997ko lan erreformaren baitako 570.000 lan kontratu iraunkor lortzea espero da hobari hauei esker, orotara 850.000-900.000 behin betiko kontratuen lorpena aurreikusiz.
Familia bere gain duten, 45 urtetik gorakoak diren edota prestakuntza baxua duten iraupen luzeko langabetuei nolabaiteko babesa eskaintzeko asmoz, Lan Ministerioak enplegu tailerrak sortzeko nahia agertu du. Tailer hauetan lanbide prestakuntza jasoko dute eta baita bekak ere. Beken zenbatekoa dagokion ikastaro eta ogibiderako hitzarturik dagoenaren araberakoa izango da. Neurri honek gutxienez urte betez hileko ordainsaria jasoko duten 12.000 langabetu hartuko ditu Espainia osoan. Egitasmo hau kontuan izanik, INEMeko 1999ko Aurrekontu Orokorrak 64.100 milioi pezeta bideratu ditu.
Sindikatuek ordea, lehen aipaturiko INEMeko superavita ikusirik, neurri hori Espainian egoera beretsuan diren –langabezian bi urte baino gehiago, familia bere gain harturik, prestakuntza baxua eta 45 urtetik gorakoak– beste 250.000 pertsonarengana ere hedatzeko eskatu dute.
Datu ofizialen arabera, une honetan INEMetik kontribuzio saria jasotzen duten 446.264 pertsona daude Espainian, Gizarte Segurantzan kotizatu dutenak alegia. Beste 435.265 pertsonek ere jasotzen dute dirua INEMetik, kotizatu izan arren horretarako epeak agortu bazaizkie ere. Kasu hauetan eta familien beharrak gorabehera, INEMek estaldura epea luzatzen du, laguntza sari bihurtzen baitira orduan


Azkenak
LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Eguneraketa berriak daude