SORMENETIK BIZI


2021eko uztailaren 19an
Neuk idatzia da garai batean eta ez dut damu zipitzik: «Sortzen ari naizelarik nauk zoriontsu, sortzen ari ez naizenean ezinegona sumatzen diat».
Sormen-lana da, orria bete, oihala marraztu, harriari forma eman edo istorio bat asmatu... pertsona gehien asebetetzen duena. Ezer ez zen tokian gozamenagatik eta gozaraztearen kariaz zerbait eraikitzeak, itxuraz ezdeusa bada ere, halako zirrara bat dakar niretzat, beste ezer gutxik berdin dezakeena.
Hautua dut beraz sormen-lana eta aukeraz areago bizi-arnas. Artikulo honi dariokeen min-usaina ez da ezinak sortua edo bizi ezinak hauspotua. Gogoeta du oinarri, nahiz zenbaitentzat gogoeta axala edo xelebrea gertatu.

GIZARTEAREN
harreman-amarauna izugarri txirikordatu den honetan ez bide da aski garai bateko klase desberdintasunaren teoria. Konturatuko zineten gero eta orrialde gutxiago betetzen dituztela «arazo sozialei» buruzko gaiek, ezbada honako edo halako sindikatuk arazo jakin jakinen aurrean hartu duen jarrera azaltzeko. Eta nik uste, bizitzaren giltzarri auzokoarekin dugun harreman-mota dela oraindik ere. Nire sortzaile ikuspegitik, gizartean, egiten dutenak, eragiten dutenak eta besteek eginetik egiten dutenak bereiz daitezke. Eta bereiz daitezkeenez bereizi egin behar dira.
Egiten dutenak betikoak dira, beti egin izan dutenak alegia. Berdin zait gainera zer egiten duten: torlojuak edo sikak, altzariak edo matematika formula berriak. Egin egiten dute. Eragiten dutenak dira egiten dutenek egiten dutena egiten dutelako bizi direnak. Premiazko direla sinetsarazi digute, baina baditut nire zalantzak. Besteak beste eragile hauei egitea tokatzen zaienean ez bait dute iaiotasun eta lanerako grina apartekorik erakusten. Faxa dantzatzen dira onak, batetik besterako telefonotik mintzatzen, («benga!» gorrotagarriarekin amaitzen dute telefono elkarrizketa beti holakoek) edo jendeari beti aurpegi ona ipintzen, bai baidakite lanik ez egiteko lan asko egin beharra dagoela. Azkenik, besteek eginetik egiten dutenak dauzkagu. Eta zer egiteb dute? Dirua, noski.
Adinak zuhurtzia bederen ematen duela eta ez dut adibiderik zehaztu izan nahi irakurleak bere burua kokatzeko eskubidea izan dezan gutxienera. Denetik bait dago edonon. Sagardotegiko giro jatorrean ukondoz ukondo aurkituko dituzu txotxeko ilaran hiru klaseetako jendea, denak berdinak bailiran. Gauza bera zineman, kalean edo edozein Elkartetako hileroko bileran. Bai Euskarari kanpaina zela eta, esaterako, (burura datorkidan ekitaldi jendetsurik hurbilena delako baino ez dut hartzen exenplutzat) ehun mila lagunetik gora bildu ginen bost futbol-zelaitan. Zenbait helburu baterazleren aurrean ez da txikikeriatan ibili behar, baina nik jakin nahi nuke klase bakoitzetik zenbatsu ziren han bilduak. Egiten dutenak izugarrizko pila izango ziren. Eragiten dutenak ez ziren gutxi. Eta besteek eginetik egiten dutenak ere izango ziren aleren batzu. Han baziren taberna jabeak, denda jabeak, ugazabak... negozio zaindari, hots, egiten, menpekoren bat utzi eta Benito Lertxundi edo Xabier Amurizaren sormenaz gozatzen zuten bitartean irabazian ari zirenak.

HAUR
kontua dirudi hain begibistakoa dena paperean jarri nahiak. Baina badut susmoa oinarrizkotzat ditugun bereizketak ahazten ari ote garen. Eta badut gogoa gainera, norbaitek hau irakurri eta arrazoia eman diezadan. Edozein lagunarte edo familia bazkaritan gaia ateratzen dudanean ez dit inork, errukiz ere, arrazoirik ematen. Baina aurkakorik atontzen ere apenas asmatzen duten. Erabat bidegaldurik nabilen seinale izan daiteke. Akaso, bizitzan auzokoarekin ongi konpondu beharraren legea ahaztu dut eta guztiz dira inoxenteak hemen zirriborratu ditudan ideiak. Gerta liteke ordea, gizarte honetan egiten dutenak gero eta gutxiago izaki, nire afalondoko hitz lanbrotsuak entzuten dituena edo lerro hauen irakurlea, bere burua kokatu nahi ezean aurkitzea, hain zuzen ere ez direlako egiten dutenen taldekoak. Kasu horretan nire neura euren arazo litzateke.
Sormenetik bizi naiz eta sormenak bizi nau. Orri eskas hau eskuetan hartu eta faxa duen denda baten bila noa. Katebegi ahula sentituko naiz beste behin ere, besteek eginetik egiten dutenen menpeko. Katetik askatzeko posta elektronikoa jartzea aski nukeela pentsatuko duzue. Oker zabiltzate. Jarriko banu eragileen menpeko bihurtuko nintzateke, lehen baino ere katiatuago


Azkenak
2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Militarrek “botak zintzilikatu” zituzten Bilbon Inuzente-egunean

Larunbatean Irala auzoko koarteleko ekintzarekin, #BotaKuartelak koartela eta armada guztiak desagertzea eskatu du. Gune horiek “benetako mehatxuetatik” babestuko dituen auzorako proiektuetara bideratzeko proposatu dute beste behin ere, hala nola desberdintasunetik,... [+]


2024-12-30 | Julene Flamarique
Gazan hil dituzten milaka haurren izen-abizenak irakurri dituzte 30 orduz jarraian Iruñean

Hondakinen artean oraindik identifikatu gabe dauden Palestinarrak ere ikusarazteko helburupean egin dute. Israelek Gazan 18.000 adingabe hil ditu urriaren 7az geroztik. BDZko Elisa Huarteren arabera, “zerrendetan oraindik ezezagunak diren izenak irudikatzen dituzten marra... [+]


2024-12-30 | Leire Ibar
Eraso arrazistak salatu dituzte Arrigorriagan eta Baionan

Arrigorriagako Udalak elkarretaratzea egin du igandean udaletxeko plazan, ostiralean txinatar jatorriko merkatari batek bere dendan jasandako erasoa salatzeko eta biktimari babesa adierazteko. Horrez gain, Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak elkarretaratzea antolatu du... [+]


Joseba Asiron
“Haur eskoletan euskarazko eskaria eta eskaintza parekatzeko negoziazio bidean gaude PSNrekin”

"Erorien Monumentuaz sozialistekin akordioa lortu izan ez balitz, eraikinak bere horretan jarraituko luke aurrerantzean ere eta hori zen guk onartzen ez genuen aukera bakarra”. Hala dio Joseba Asironek. Entzun elkarrizketa osorik hemen sakatuta.

 


2024-12-30 | ARGIA
Osasun asegurua du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleen ia laurdenak

EAEko biztanleen %23,9k osasun asegurua zeukan kontratatuta 2023an, Eustaten datuen arabera. 2021eko datuekin alderatuta, %4,1 gehiagok. Batez ere traumatologia, oftalmologia, ginekologia eta dermatologia kontsultak egin ziren. Aseguruen %61,3 enpresentzakoak edo bestelako... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-30 | Behe Banda
Barra warroak |
Urte berriari

Begi bistaz zentzugabea dirudien eztabaida batekin hasten da zutabea: 2024 gure literatur ale horietako bat balitz, nola deituko zeniokete?

Erantzunik topa ezean, ordu erdi ematea aurtengo bizipenei begira; Instagrameko artxibatuetan sartu lehenik, eta Twiterrera pasa horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude