INTIMITATEKO POESIA LAKETA


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
L

o zaudela zure arnasa mintzo zait / eta mintzo zait gero urrunaz / eta ibai betea bezala doan oraina / zure loaren euritan ontzen da / zure loaren errotan xehetzen haren arrazoi gordeak / mina tresna bat bezala darabilt / lanbasa, labana, arkatza / mina da nire lurra...
Hala hasten den poema batekin ematen dio ongi etorria Jose Luis Otamendik negu-gau bateko ikusle taldeari, eta hala, lehen unetik adierazten dio ikusle bakoitzari aditzen duenaren mamitzerako orduan bakarrik dagoela, bakarrik eta biluzik. Poesia ateratzen du mahai gainera,

zuk arnastutakotik edan dut / eta erotzeko beldur naiz
. Striptease sentimental intimoa hasia da eta hortik aurrera, ikuskizunak iraun ordubetez behintzat,

xamurtasuna da geratzen zaigun bakarra, elkarrengana biltzea
.
Urtarrilaren azken aurreko ostegunez hirurogei ta hamar entzule inguru hurbildu ginen Gasteizko Florida kultur etxera «Bakarrik bahago neguan» poesia eta musika saioa entzutera. `Ikuskizun' esan ohi zaie halako saioei, baina `entzunaldi' behar luke izan akaso. Errealitatea ikusi egiten dugu egunerokoan, zinea edo telebista ikusten ditugun bezalatsu. Ikusten abilak gara, zailago zaigu ordea aditzea, ikuskizun bat entzutea, alegia, eta beharbada begiak itxi beharra dago eserlekuan jartzean, Gasteizko gaua ahaztu eta hitzen irudien mintzoa ikuskatzeko. Mintzo unibertsala bezain intimoa. Eszenatokian hiru pertsona bakar agertzen dira, musikari-kantariak bi alboetan, eta erdian poeta. Baina ez dute elkarrekin abesten edo errezitatzen. Hiru pertsona bakarti dira, txandaka euren arimak hustuz. Argiek azpimarratu egiten dute bakardade hori. Poeta eszenatoki atzealdeko gauean dago musikarietako bat ari denean, eta alderantziz.


AURKEZPENA

. Poeta Jose Luis Otamendi da. Azpeitiarrak uda partean argitaratu zuen «Bakarrik bahago neguan» izenburua daraman liburua Pamielan. Liburu horretan 80. urtetik 90era bitartean argitaratu zituen lau poesia liburuen bilduma egiten du. Hitzaurrean Iñigo Aranbarrik `azken lirikoa' deituko dio erdi-brometan, idazle garaikideengandik aldendurik bere poesigintza maitasun grinak eta gorabeherak azaltzeari lotzen baitzaio. Ez ditu ordea orain dela hamar-hamabost urteko poemak hautatu zuzeneko kapritxo txiki honetarako. Tentazioa izan omen zuen garai baten berreskuratzeari ekiteko, baina urteen distantziak hesi handiegia eraiki du poetaren obran. Kezka eta esakera berriak darabilki azken urteotan, eta nahiago izan du horiei bide egin aurrekoen xalotasunari baino. Poema berriak dira, beraz, Otamendik irakurritako gehienak, garai batekoak baino trinkoagoak, luzeagoak eta mezu anitzagoez bustiak.
Lehen olerkiaren ostean Otamendi badoa eszenatoki atzealdeko bere neguko gauera, eta argiek lekua egin diote xumeki aurrealdean Imanol Ubeda kantariaren bakardade konplizeari. Joseba Sarrionandiaren kopla batekin hasten du bere errelatoa:

goizean goizik jeiki naiz eta / leiho parean eseri / begira nago zure begiak / ea non diren ageri / baina hormetan zehar ez diot / antzik ematen ezeri / zure begiak hurbil banitu / haietan nenbilke igeri.
Tolosarrak kitarra akustikoarekin lagunduta xamurki kantatzeari ekin dio azken urteotan, kantautoregintzatik gertuxeago. Deabruak Teilatuetan taldeko iraganetik ezagutzen duenak Bide Ertzean taldearen oraina beharko du aditu «Bakarrik bahago neguan» honetarako pausoa ulertzeko. 98an «Dana lanbrotute ikustot» ikuskizunean ere parte hartu zuen Jose Luis Otamendi, Koldo Izagirre eta enparauekin. Otamendirekiko atxikimenduak bitarteko beste urrats bat ere egina du, Bide Ertzean taldean jada «Bakarrik bahago neguan» poemari aurretik musika jarria baitzioten. Labrit Zabala da hirukotean gazteena eta hargatik ezezagunena. 20 urteko neska usurbildar honek pianoa eta kitarra jotzeaz gain entzumen landua du eta ahots ederra kanturako, ahots gaztea. Imanolek bezalaxe, bereak ditu errezitaldian kantatuko dituen abesti guztiak, amodiozko kanta gazi-gozoak. Izan ere, Labritek bere bidea bakarkakoan jorratzen hasia zuen Bide Ertzeanen lehen diskoan parte hartzea proposatu ziotenean. Gaur egun han-hemenka dabil batez ere asteburuetan, Imanol bezalaxe, taldearen zuzenekoetan eta bizimodu hori gustuko duela dirudi

maitasun gauetan laztanak bezala
.
Hala, poema bakoitzaren bukaeran isilune labur bat dago, eszenatokian iluntasunak tunel bat ixten du eta argiak beste bat irekitzen, eta Oto, Ima edo Labrit azalduko da tunel horretan bere neguko hurrengo bakardadea biluztera. Ekitaldi bakoitzak bere gogoeta alditxoa eskatzen du.


KORAPILOA.

Poesia errezitaldi bat prestatzerakoan, pentsatu ohi da gogorregia dela hitzaren soinu hutsa entzulearentzat, gordinegia olerkiak bata bestearen atzetik irakurtzea. Osagarriak bilatzen zaizkio hitzari, sarri irudien bitartez, batzuetan antzerki elementuak sartuz eta gehienetan musikaren laguntza bilatuz. Egitasmo honek musikariengan izan zuen jatorria, Imanolen kapritxoa izan zen hasiera batean hiru emanaldi hauek egitea, gauza xume eta azkarra.
Bide Ertzean taldea eta Jose Luis Otamendi ohituta daude elkarrekin lan egitera, «A Tribute to Oto» edota «Dana lanbrotute ikustot» errezitaldiak testigu. Haien arteko harremana konfidantza osokoa da, familiartekoa ia, Gaztelupeko Hotsak zigiluaren baserriaren ingurukoa eta lana asko errazten du horrek, ideiatik egitaterako bidea lautzen du. Familia serioa dira eszenatokian eta elkarri behar ez den begiraturik ere ez diote egiten. Bakarti dirudite.
Imanol eta Labritek maitasunez blai datozen istorioak kontatuko dizkigute

ahots gozoz besarkatu nahi zaitut / maite zaitudala errepikatu...
Sarritan melodiaren atzean dauden poemak doinuaren tonuak estaltzen ditu, hitzez ezin azal daitezkeen une melodikoen bilaketan jostatuz.
Otoren poesigintza mundua oso erritmikoa da eta hitzen errepikapenak maiz erabiltzen ditu.

Zain egoten dira zain / gure herriko plazan zain / zaharrak zain / harria lako egoteko eraz zain / eseri eta itxaron / zain / gizaki bikainen bati zain / gau ta egun zain...
apropos idatzia dirudi ahots sendoz baina sentikorrez ozen irakurria eta aditua izateko. Otamendiren poesigintzaren motorrik eraginkorrena dira zuzeneko saioak, jendearekin kontaktu zuzen horrek lana ikaragarri aberasten diolako.
Tartekatu egiten dira poema zorrotzak eta olerki xaloetan oinarritutako melodia gogoraerraz ederrak. Kontrapuntoa egiten dute hiruren boz hain ezberdinek. Bata bestearen atzetik kateatzen diren sentimendu puskak dira, hiruretako bakoitzak bakardadean mamitutako sentimenduak, eta gero hitzen, hotsen eta melodien bitartez adieraziak. Bati gustagarri izango zaizkio poesia puruaren tarteak, besteri musikaz lagunduta, baina ez dago aspertzen hasteko betarik aditzen ikasi duenarentzat: Otok:

...ez naiz gauza oroitzapenak gaien edo garaien arabera sailkatzeko / errepideak legez osatzen dira / nongoa naizen galdetu didazu / eta autoko leihatila jaitsi dut, astiro / haizea gure arnasari molda dakion / eta zure eskuen erantzunaren zain nago / zure hitzen erantzunaren zain nago.
Eta taupada bi geroxeago Labriten erantzuna Otok eskainitako edariaren hondarrak orraztera dator, azkenaurrekoan a capella kantatzera ausartuz:

zergatik oroitzapenak piska ahantzitu / zergatik zu segundu batean isildu / izar bat zure izenean / malkoak joan zinenean / zergatik ezin zu agurtu / larros bat joan zinenean
.


AMAIERA.

Koparen azkenengo tragua onena izan ohi da, baita tristea ere. Zelofanez bildutako kapritxo honek bukaera gozoa du ordea. Gauza xumea eta azkarra egin nahi zuten: «

Himalayismoa alde batera utzi eta hemengo mendi ttonttor txikiak igotzeko eskurtsioa
» jendaurreko hiru agerpen bakan egiteko. Gasteizen gau hotz hartan eginikoa ikuskizunaren estreinaldia izan zen. Bigarrena otsailaren 4ean Soraluzen izan zen eta azkena, 24an, Tolosan egingo dute.
Lanbidez irakasle den Jose Luis Otamendirentzat poesia «

bizimoduaren laztasuna arintzen lagunduko duen adiskide bat»
da, baina garratz pittin batez aitortzen du

«bodegoiak margotzen dituen jubilatuaren sindromearen zerbait»
ere baduela. Esana du ere geroz eta poema-liburu gutxiago kaleratzen denez poesiak beste bide batzuk bilatu behar dituela. Poesia errezitaldiak ugaritu egin dira Euskal Herrian azken urteotan, euskaraz zein gaztelaniaz. Poesigintzak, liburuan zein zuzenean, ez du dirurik ematen, baina eskerrak oraindik halako kapritxozale asko dela, ordubete gustagarria emateko bezain eskuzabalak. Azkenean, eszenatokiko bakardadeak batu egiten dira teinkatutako haria laxatzera, Otamendiren poesia eta Bide Ertzean-en musika biltzen diren herrian:

Poto batean sartuta zeukat / minutu hura / hiri emateko gauean / eta usoak milaka / udazkenean barrena / lanbroa zeukat gordeta / kaxa batean / hiretzat / eta eguzkia / hankak berotzeko / bakarrik bahago munduan

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude