ZAPATAK EZ DU MARIHUANA ZIGARRORIK ERRETZEN

  • zabalik utzi zuenetik. Elkarrizketak etenda daude baina komunitate zapatisten aurkako presio militarrak bere horretan dirau, azkenotan zapatistak eta drogak nahastu nahian gainera.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Altxamendu zapatistaren bosgarren urteurrenean irudi bitxia heldu zaigu Mexikoko Chiapas estatutik: indigena talde batek babesten duen marihuana plantazioa suntsitzen saiatzen ari da militar talde bat.
Telenotiziek errealitatearen interpretaziorako uzten duten tarte txikiaren arabera, buru-berokiz estaltzen direnak jadanik ez dira horren jatorrak eta utopia drogarekin nahastu da. Mexikoko gobernua behin baino gehiagotan saiatu da gerrilari zapatista eta marihuanaren arteko lotura saltzen eta aurrerantzean ez litzateke harritzekoa izango EZLN (Askapen Nazionalerako Armada Zapatista) narkogerrilatzat jotzea.
Gobernua eta gerrilarien elkarrizketak bertan behera dira aspaldi eta datorren martxoaren 21erako `kontsulta nazionala' prestatzen ari dira zapatistak, ahalik eta mexikar gehienek duela hiru urte gobernuarekin sinatutako akordioa baietsi dezaten. Drogarekiko lotura, beraz, zapatisten presioari aurre egiteko modua litzateke.
Ustelkeriaz eta droga trafikoz jositako administrazioaren salaketa hauek, aldiz, ez dute oinarri handiegirik mexikarren artean. 80ko hamarkadaren erdialdera marihuanaren landaketak izugarri hasi ziren Chiapasen; hegazkin txikiak lurreratzeko ere pista ugari egin zen garai hartan, behin erabili ondoren belardi artifizialez estaltzen zirenak. 1985ean nekazari mugimenduen agerpenak eta petrolioaren

boom
ak lurjabe eta jauntxoen lurrak uzteko mugimendu zabala ekarri zuten. Baina petrolioaren eztanda hura amaitu egin zen, Guatemalatik ia inongo lan eskubiderik ez zuen milaka errefuxiatu heldu zen eta lanpostuak ugari urritu ziren. Ondorioa, nekazariek berriro joan behar izan zuten lurjabe handiengana, ate joka.
Lurjabeek lur sail txikiak eman zizkieten nekazariei, hori bai, marihuana eta lo-belarra (heroina egiteko erabiltzen dena) landatzeko baldintzapean. Jauntxoek hazi eta pestizidetarako dirua aurreratzen zieten, baina horrela landatzetatik kanpo geratzen ziren eta gero ordaintzen ez zuen nekazariari beti egin ahal zioten salaketaren mehatxua. Poliziak, ordea, landaketaren jabea atxilotzen zuen, modu honetan drogaren aurkako borrokan eraginkortasuna erakutsiz gainera. Bizirautea eta familia aurrera atera beharra, horiexek ziren nekazariak horrelako eskaintza bat onartzeko zeuzkan arrazoi bakarrak.


AITZAKIA MILITARRA.

Nekazari erakunde indartsuen eta EZLNren agerpenak arraila garrantzitsuak sortu zituen dinamika honetan, batez ere beren lurraldeak zapatista aldarrikatu dituzten 28 udalerrietan. Chenalho da hauetako udalerria eta hango Aldama komunitatera sartu zen armada mexikarra iragan urtarrilaren 13an 58 marihuana plantazio suntsitzeko asmoz. Nekazariek protestekin erantzun zioten soldaduen sarrerari baina alferrik. Irudi honekin Ernesto Zedillo lehendakariaren aldeko komunikabideek ez zuten zailtasun handirik izan indigenek marihuana suntsiketari aurre egin ziotela agertarazteko; dedukzioa eginez, droga honen aldekoak zirela, alegia.
Zapatisten erantzuna berehalakoa izan zen. Markos Komandanteordeak eta EZLNren zuzendaritzak plazaratutako komunikatuetan tinkotasunez ezeztatzen zen narkotrafikoarekiko edozelako loturarik. 58 marihuana plantazioei zegokienez, gero gobernuak onartu zuen moduan, nekazari zapatistenak ez zirela azaldu zuten:

«polizia eta soldaduen laguntzarekin motelkarien landaketak egiten dira, horrela gobernuaren indarrek lurralde indigenetara sartzeko behar duten aitzakia dute».
Zapatisten esanetan, beraiek ezzuten ezer egin paramilitarren beldur zirelako.
Kexu hauek ez dira berriak, zapatistak aspaldi ari dira salatzen gatazka profitatuz lurralde hauetan marihuana landatzen duten militarren kasuak. Egoera honi aurre egitearren, udalerri zapatista guztiek dauzkate herrira marihuana eta alkohola sartzeko debekuak iragartzen dituzten kartel handiak herrietako sarreretan. Drogak Aldamakoa moduko arazoak dakartza eta ez dira gutxi populazio indigenenak iraganean alkoholarekin izan dituen arazoak; modu honetan, euren eskuetan dagoen neurrian, aurre egin nahi izan diete arozo bi horiei.
Debeku hauek duela hiru urte jarri ziren indarrean, udalerrien baitan kontsentsuz erabakita. Udalerrietan etnia desberdinak daude eta etnia bakoitza komunitateka antolatu ohi da. Kontseilu autonomoak dira hauek eta beste erabaki batzuk ere hartzen dituzte; zapatisten matxinadaz geroztik jardunean ari diren gobernu erakundeak dira. Orain arte bederen administrazio mexikarraren beste erakunde batzuen paraleloan aritu dira.
San Andres Sakamch'em da horrelako kontseiluetako batek gobernatzen duen udalerri zapatistetako bat. Honakoa da kontseilu hauetako baten osaketa: hiru urtetarako hautatutako hamairu ordezkari, 31 agintari tradizional (urtebeterako hautatuak) eta bi epaile tradizional, aldakorra den aldibaterako hautatuak. Izendapen guztiak utzi daitezke bertan behera eta kopurua udalerri bakoitzaren biztanlegoaren araberakoa da. Agintari hauek arduratzen dira udalerriko 37 komunitate indigenen beharrak asetzeaz eta baita zerga gisa hileko ordaintzen diren 180 pesoak biltzeaz ere. Agintari tradizionalak kulturaren ondarea mantentzen dutenak dira, festa tradizionalak antolatzeaz arduratzen dira eta baita agintari erlijiosoen izendapenaz ere; 13 ordezkarien izendapenean ere klabea da beraien iritzia. Begirune handia zaien adineko pertsonak dira. Epaileek eskubide indibidual eta kolektiboekin zerikusirik duten kontuetan eskuhartzen dute, nagusiki familia barruko biolentzia arazoetan. Hiru gobernu erakunde hauetatik ateratzen dira legeak, ondoren udalerria osatzen duten 37 komunitateetako ordezkarien batzarrean onartu beharrekoak.
Erakunde hauekin batera, Gobernuko PRI (Alderdi Iraultzaile Instituzionala) alderdiak babestutako alkateak daude. Alta, herri hauetako prizale askok kontseilu hauen justiziara jotzen du bere arazoak konpontzera. Kontseilu hauek 1996ko otsailaren 16an Mexikoko gobernuak eta EZLNk eskubideei eta kultura indigenei dagokienez sinatutako akordioetan oinarritzen dira, nahiz eta gobernuak oraindik indarren jarri nahi ez dituen


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude