ERMITAGAÑAKO HAURREK SOTOA IKASTETXE

  • oraindik hor diraute Iruñean Ermitagaña auzoko 16 ikasleak, soto bat dutela eskolarako. Euskaraz auzoan bertan ikasi ahal izatea zuten euren eskakizuna.

2021eko uztailaren 19an
UPNren Gobernuak barriotik kanpo bertze ikastetxeetan lekurik badagoela erantzuten die behin eta berriro Ermitagañako haurren eskakizunei eta ez du euskarazko lerrorik oraindino Jesus Maria Iribarren ikastetxean zabaldu. Hezkuntza Kontseilari Javier Markotegik behin eta berriz, harroputzki, errepikatzen du hau, nahi duenak nonbait baduela. Eta ikasturtea erdibidera iristear dagoela, ez dirudi amore emango duenik honetan.
Ikastolak abian paratu zireneko garaiak dakartza gogora Ermitagañako honek. Orain hogeita bortz urte antzera, soto bat aurkitu dute ikastetxerako; kasu honetan auzo elkarteak egoitzarako duen sotoa da, eta andereñoaren soldata guraso guztien artean egokitu dute. Aitzinkaldean dagoen jolaslekuan topatu nituen hauetariko guraso bi. Jolasleku hau Jesus Mari Iribarren ikastetxeari dagokio. Haatik, aspaldian da Gobernuak helduen iraskuntzarako soilik bideratu zuela hau. Egun idorretan bertan jostatu ohi dute 16 haurrek. Sototik ataria dute bakarrik zeharkatzeko. Honexegatik, euren gurasoek garbitu behar dute plastiko eta zaborrez. Honetan, nioen, topatu nituen guraso parea, Marga Iriarte eta Maria Jesus Sarratea, hain zuzen. «

Ikusten duzu, guk egin beharra dugu dena, baita patioa garbitu ere
».
Are gehiago. Egoitza berdinean auzoko hainbat talde ere bertan elkartzen da. Zenbait ikastaro, hala marrazkigintza nola musika, hemen ematen dira. Honek bada, bere eraginak izan baditu eskolaren funtzionamenduan Margak gogora ekartzen duenez: «

Ezin dugu materiala utzi eta erabiltzen dugun guztia bildu behar dugu derrigorrez. Gainera, arratsaldeko hiru eta erdietarako gela utzi behar dugu. Hau guztia noski, arraroa da. Pedagogikoki ere bere zailtasunak ditu
».


IA URTEBETE BORROKAN.

Iazko martxoan hasi zen guztia, aurrematrikulak egiten direnekoan. Hiru urteko umeak zituzten gurasoak hartu-emanetan hasi ziren, Iribarren ikastokian euskarazko lerro baten zabaltzea eskatzeko asmoz. 19 elkartu ziren eta horrelaxe egin zioten deia Gobernuari. Alabaina, Euskararen Legea dela eta, D eredu bat zabaldu ahal izateko 20 ikasleko kopurua eskatzen da zonalde mistorako eta Iruñea eremu honetan dago kokatuta. Ez dago erran beharrik ez dela horrelako kopururik eskatzen gaztelaniazko bat sustengatzeko. Azpilagainako kasuan, adibidez, hiru laguneko taldea dago martxan.
Kontua da, auzoan ez, baina Sanduzelaiko eskoletan edota Iturraman dagoen Amaiur udal ikastolan aukera zutela eta tokia eskaini zitzaien bertan. Maria Jesusek gerokoa horrela gogoratzen du: «

Guk ez genuen taldea puskatu nahi, haur guztiak elkarrekin ikas dezaten nahi dugu eta hau gure eskubidea delako gaude gauden bezala
».
Bigarrengoz bada San Frantziskoko eskoletan talde gisara ikasteko aukera zabaldu zitzaien. «

Onartuko genuke hau aurten bakarrik izango balitz. Baina susmoa dugu behin joanez gero han jarraituko dutela gure umeek betirako. Ez ziguten bestelakorik esan, eta horregatik egin genion uko aukera honi. Badirudi haien intentzioa D eredu guztiak auzo batzuetan pilatzea dela. Gainera, lerro hauek distrito mugikorrak dira eta behin leku batetan toki gehiagorik ez badago beste leku batera mugi gaitzakete. Gaztelaniarekin ez da horrelakorik gertatzen. Guk berdina eskatzen dugu
», eransten du Margak.
Epe motzeko borroka zirudien, dena den. Hartara, bide bazterrean 19 umetxoetatik 3 gelditu dira, egun 16 izanik. Bitartean elkartasun zabala ukan du haurtxo hauen egoerak. Alderdi politiko guztiak UPN ezik euren eskakizunaren alde agertu dira. Sindikatuek eta gizarte talde aunitzek ere bat egin dute. Nafar hiriburuko udaletxetik bitan eskatu zaio Gobernuari zabal dezan behingoz D eredua Ermitagañako auzoan. Kasu hauetan gainera UPNk abstentzioa bozkatu du. Legebiltzarrean ere bertze bitan eztabaidatu da afera. Alderdi regionalistak atzera bota zuen hemen egitasmoa, hori bai.
Hurrengo urteari begira diraute lanean gurasoak, bigarren honetan helburua lortuko delakoan: «

Jarraituko dugu bai, Markotegirekin elkarrizketa bat ea lotzen dugun. Jadanik ez dugu uste ezer lortuko dugunik. Hala ere animoso mantentzen da talde guztia. Orain, hurrengo matrikulari begira gaude, berriz ere martxoan berdina eskatzeko. Auzoan hiru urte dituzten umeen zerrenda lortu dugu eta guraso guztiak bilera batera deituko ditugu
», dio itxaropentsu Margak.
«

Gainera, Iribarren ikastetxea izugarri ongi kokatuta dago. Inguruan dituen Donibane, Mendebaldea eta Ermitagaña auzoetatik erdian dago, juxtu juxtuan. Behin euskarazko lerroa zabalduta, ziur gaude mantenduko dela. Noski, ez bada lerro hau eskaintzen, jendea beste lekuetara joaten da
», Maria Jesusen solasak dira hauek. Izan ere, eta eredu ezberdinak kontuan hartuta, Iruñerrian D eredua izugarri hazten ari delako ziurtasuna dago. Ondarreko datuak eskuetan, horrela, hiru urteko umeen % 42ak euskarazko adarraren aldeko aukera egin duela erakusten du.
Solasaldia amaituta zementozko belardira zuzendu ziren bi amak. Gerria makurtu eta zaborrak garbitzen hasi ziren, segidan. Apika, bihar eguraldi ona eginen du, eta jolastera agertuko dira beste behin hamaseiak, hemen barrena. Oihu egin zuten. Eta horrela ez bada, sotoan egin beharko irri eta parre. Bertzelakorik ez bada gertatzen. Nik nire baitarako


Azkenak
Eskolaz kanpoko jarduerek kanpoan uzten dituzte premia bereziak dituzten haurrak

Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]


2025-04-01 | Euskal Irratiak
Arrate Isasi: “Iparraldeko haur elebidunek euskara nola ikasten duten ikertu nahi dugu”

Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


2025-04-01 | Elhuyar
Antidepresiboen preskripzioak gora egin du pandemiaren ondorioz

Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]


Emisio gutxiko eremua behin-behinean etetea erabaki du Euskal Hirigune Elkargoak

Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.


Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


Euskal Herriko II. Ekotopaketak egin dituzte asteburuan, garaiko erronkez eztabaidatzeko

Jauzi Ekosizialeko kideek antolatzen duten bigarren edizioa da. Euskal Herriko trantsizio ekosozialak "inoiz baino premia handiagoa" duela adierazi dute, "datozen aldaketa sakonen aurrean trantsizio justua nahi bada".


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


Bost urterako inhabilitatu dute Marine Le Pen, Europako Parlamentuko funtsak desbideratzeagatik

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]


BDZk CAFi exijitu dio Israelekin harremanak mozteko, igandeko manifestazioetan

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte manifestazioak. Israelek Palestinan egin duen eta aurrera daraman genozidioarekin kolaboratzen duten enpresei laguntza publikoa emateri uzteko eskatu diete Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


Armen lobbyek (Euskal Herrikoak barne) gerrara eraman nahi gaituzte

Joan den ekainaren amaieran bukatu genuen Conversión de la industria militar en Euskal Herria para no fabricar más guerras (Armagintza industriaren moldaketa Euskal Herrian, gerra gehiago ez sortzeko) liburuaren lehenengo zatiak Gerra badatorrela! du izenburu, bertan... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


2025-03-31 | Gedar
Etxebizitza-arloko arrazakeria salatu eta apirilaren 5ean mobilizatzera deitu dute hainbat kolektibok

Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.


Eguneraketa berriak daude