PITILLASEKO AINTZIRA


2017ko azaroaren 28an
Pitillas herria Iruñetik 50 km-tara dago, Erriberritik hurbil; Nafarroa erdialdeko udalerrietariko bat da. Lehenengo berriak XI. mendetik honakoak ditugu. Bat aipatzearren, Sabasan urmaelean Nafarroako erregeak hara joaten ziren ehizera, ehizatoki modura baitzuten urmaela. Eraikinen artean, aipatzekoak dira eraikuntza zibileko jauregiak, udaletxea eta eliza. Aste honetako ibilbidea elizaren aurreko enparantzatik abiatzen da.
Elizatik errepidera jaitsiko gara eta bertan frontoitik eskuinerantz hartuko dugu, Santacararako norabidean. Azken etxeetara iristen garenean, ezkerretara hartuko dugu errepidea, Santo Domingo kaletik abiatu eta pistari jarraituko diogu. Tontortxo batean dagoen Santa Anaren baselizara arte segiko dugu. Eraikin hau harrigarria gerta dakiguke, bertan XVI. mendeko eraikinaren aztarnak ikus genitzakeelako, horien artean hilerri zaharra agerian da. Pistatik aurrera, hainbat eskorta, bertako abereentzat osatutako eraikin multzoak, ezagutuko ditugu. Arkitektura tradizionaleko elementu ederrak dira; arkuak dituzte eta egoitza desberdinetan daude banatuta.
(1,4 km). Eskuinetik jo behar dugu "La Matea" eskorta edo abere etxera arte, han bide gurutze bat aurkituko dugu (3,6 km). Ezkerretik hartuz begibistan den mendixkara igo gaitezke eta han Santo Domingoko baseliza bisitatu. Gain honetatik aintzira osoaren hedadura eta Uxueko mendilerroa arras ongi begiztatu daitezke. Eraikin honek badu bere xarma, herriko estilokoa izanik, harri bakarrez osatutako leiho zahar bat dauka ate ondoan, apika Erromaniko aurreko garaikoa. Lurrean antzinako eraikin baten horma, leihoa baino zaharragoa oraindik, ulergarria leku estrategikoa izanik eta hurbil dagoen Santacarako aztarnategi erromatarrak kontuan izanik. Aurreko bidegurutzera itzuli eta eskuineko pista utzi, zuzen jarraituz mendizerrarantz. Malda ez da gogorra, gainera mendate bakarra da, berez aldapa lasai igotzeko modukoa dugu.
(9,9 km). Aurrean dugun hezia eta pista utzi eta ezkerretik, baztertzen den lurrezko bidea jarraitu. Hemendik aurrera euria egin badu lokatza izanen dugu nagusi eta gure bidea zerbait zailduko du, baina pista jarraituz gero ez dago galtzerik. Ibilbidearen atal honetan zuhaiskak nabarmenduko dira, baita zenbait etxola eta eskorta ere. Horietariko bat Santacara Muru da.
(14,6 km). Uxue Murillo errepidera iristsiko gara eta eskuinetik jarraituz La Blanca erromaniko baselizara helduko gara. Eraikin honen ataria polita da oso, eta gainera askaltokia aproposa da, are gehiago bertatik dauden bistak kontuan harturik.
(16,7 km). Eskuinaldera hartuz, errepidetik alde egingo dugu lurrezko pista batean sartuz. Ondoren, urmael bat gaindituko dugu eta arretaz ibili gune honetan, (17,8 km), abelbide batean portlandeko ikur batetik eskuinera desbideratu beharra dago-eta. Bada beste aukera bat ere, jarraitu zuzen Vigas mendira arte eta hango erpin geodesikoa bisitatu. Gero berriz itzuli. Hemendik aurrera jaitsiera galanta dugu, kontuz ibili, bidea irregularra da-eta. Bukaeran eraikin batzuk agertzen dira bide gurutze baten ondoan (20,7 km). Handik eskuinera zuzendu.
Hurrengo ibilbide zatia ez dago oso argi eta beraz jarraitu aholkuak. (21,2 km). Utzi pista eta ezkerretik sakanerantz jo, geroago beste bidegurutze bat daukagu, hartu ezkerretik baina kontuz metro gutxi barru eskuineko bideari heldu behar zaio-eta. Utzi kotxeentzako eskuineko bidea (21,8 km). Hemendik Mostrakas sakanean barneratuko gara (22,4 km), pixka batean gora segi eta gero laga ezkerretik, handik harrobi baten aztarnak ikusiko ditugu. Zuzen, (23,2 km) zoru hobeagoko pistara arte jarraitu, ezkerrerantz behera doanean. (24,4 km). Bidebanatzean eskuinetik behera hartu Picaran eskortara arte (25,3 km) eta han ezkerretik, zuzen Erreserba Naturalerarte. Bisita hesiaren inguruko bideetatik eginen dugu presara arte eta hegazti behatokira arte. Bisitatu eta gero heldu bideari eta (34 km) utzi hesia eta ezkerreko pistatik, lehenengo bidegurutzea eskuinera, zuzen Pitillas herrirarte

Azkenak
Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Depresioarekin lotutako hainbat gene identifikatu dira lehenengoz, mundu osoko populazioetan

Dibertsitate genetikoaren ikuspegitik inoizko metaanalisi zabalena egin dute, depresioaren arriskuarekin lotutako geneak identifikatzeko. Horri esker, aurrez ezagutzen ez zituzten 700 aldaera eta 300 gene inguru aurkitu dituzte.


Larrialdi egoera Mexikorekin mugan: migratzaileen aurkako ehiza abiatu du Trumpek

"Ameriketako Estatu Batuen gainbehera aldia amaitu da", esanez abiatu du kargu hartze ekitaldiko diskurtsoa Donald Trumpek. Besteak beste, trans eta pertsona ez-bitarren eskubideak deuseztatuko dituela promestu du, baita energia berriztagarrien aldeko politikekin... [+]


2025-01-20 | ARGIA
Otegi buru, “belaunaldi berri batek” hartuko du EH Bilduren gidaritza

EH Bilduk astelehen honetan abian ipini du mahai politikoa berritzeko barne prozesua. Zuzendaritzak zerrenda proposatu du. Arnaldo Otegik buruzagi izaten segituko du.


Eguneraketa berriak daude