"IPARRALDEA" MAGAZINA HILAREN 6AN HASIKO DA


2021eko uztailaren 19an
"IPARRALDEA" MAGAZINA HILAREN 6AN HASIKO DA
«Iparraldea, magazine de Pays Basque» saioa berriro itzuliko da Euskal Telebistaren lehen katera. Iaz, lehen seihilabetekoan izan zen antenan eta, Ipar Euskal Herriko pil-pileko gaiak jorratzeaz gain, bertako hainbat herri eman zituen ezagutzera. Ekinaldi berri hau otsailaren 6an abiatuko dute eta ordutik aurrera larunbatero eskainiko da

IHAUTERIEN INGURUKO ZUZENEKO EMANALDIAK
Otsaileko bigarren asteburuan ihauterien inguruko zuzeneko bi emanaldi eskainiko ditu Euskal Telebistak lehen katean. Hilaren 13an, larunbatez, Donostiako ihauteriak izango dira protagonista, eta igandean, ostera, Tolosakoak. Gipuzkoako bi hirietan burutuko diren ekitaldirik nabarmenenak emango ditu ETBk

"SIKOFONIA"K EKINALDI BERRIA ABIATUKO DU
Udazkenean estreinatu zen «Sikofonia» saioak jarraipena izango du datorren otsailaren 4tik aurrera. Ez du aurreko egitura bera izango, zenbait berrikuntzekin etorriko da. Iraupena ere laburragoa izango da, ordubete iraungo du oraingoak. Eta emisio eguna ere ez da lehengoa izango, orain ostegunetan pantailaratuko da


Azkenak
2024-06-30 | ARGIA
Fronte Popular Berria izan da garaile Ipar Euskal Herrian

Eskuin muturrari aurre egiteko bildu diren ezkerreko indarren aliantzak lortu du boto gehien Ipar Euskal Herrian. Ezkerreko aliantzak 11.000 botoko aldea atera dio bigarrenari, RN Batasun Nazionalari. Macronen Ensemble alderdia hirugarrena izan da. Fronte Popular Berria hiru... [+]


Seigarren barrutian: Peio Dufau abertzalea buru, Fronte Popular Berria garaile

Macronen aldeko Ensemble hautagaitzako Christian Deveze kokatu da bigarren eta Batasun Nazionaleko Victor Lastecoueres hirugarren. Hiruek dute bigarren itzulirako mantentzeko asmoa.


2024-06-30 | Estitxu Eizagirre
Laugarren barrutian Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz irabazle, eta eskuin muturra bigarren lehen aldiz

Nafarroa Behereko zati bat, Zuberoa eta Biarnoko zati bat hartzen dituen laugarren hautesbarrutian %73ko parte-hartzea izan da (Frantziako estatukoa %65,5). Ezkerreko Fronte Popular Berriko Iñaki Etxaniz nagusitu da bozen %38,01ekin. Eskuin muturreko Batasun Nazionaleko... [+]


2024-06-30 | ARGIA
Bosgarren barrutian: Fronte Popular Berriko Colette Capdevielle gailendu da

Bosgarren barrutiak Baiona eta ingurua hartzen ditu. %70,86ko parte-hartzea izan da barruti honetan eta Colette Capdevielle Fronte Popular Berriko ordezkaria nagusitu da bozen %32,30 eskuratuta.


Aurreikusitakoa gertatu da Frantziako Estatuan: eskuin muturra garaile handia, botoen %34 lorturik

Lehen itzuliko emaitzen kontaketa ia bukaturik dela, eskuin muturreko RN alderdiak %34 egin du, ezkerreko Fronte Popular Berriak %28,1 eta Macronen Ensemble alderdiak %20,3. Parte-hartzea %65,5ekoa izan da, azken 25 urteetako handiena.


Eguzkiak etxebizitza erre du

Turistek neurrigabeko prezioak dituzten apartamentu eta hotelak bete dituzte. Eta zu gurasoen etxean, etsita, konpainia handiek eta espekulatzaileek alokairua puzten duten bitartean.


LGTBIQ+ pertsonen harrotasun eguna agintariek beraien intereserako baliatzea salatu du Ehgamek

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak (Ehgam) urtero bezala kalera aterako dela adierazi du, “Gure gorputz ez-bitar, trans, bollera, marika, bisexual eta disidenteez harro gaudela nahi dugu esan. Gure luma, gure bizitza-eredu ez-heterozuzenak eta gure... [+]


Israelek kazetari palestinarrak hiltzeko patroi bat jarraitzen duela erakutsi dute

Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.


Absolbitu egin dute Osakidetzak kaleratu ostean anbulantzia bati bi gurpil zulatzea egotzi zioten langilea

Bilboko magistratuak adierazi du ez dagoela froga nahikorik langileak delitu hori egin zuela egiaztatzeko eta ez dagoela “lekukorik” hori frogatu duenik. Horrelako 300 sabotaje salatu ditu anbulantzien zerbitzua esleitua duen enpresak.


Urruñan desagertutako emakumeak otsailean Poliziari jakinarazi zion senarrak “jazartzen” zuela

Ostegunean emandako prentsaurrekoan Jerome Bourrier prokuradoreak bikotea “dibortzio-prozesuan” zegoela adierazi du, eta senarrak ez zuela onartzen. Senarra jendarme ohia eta tiro kirolaria da, eta etxean zituen gerra armak ez dituzte aurkitu. Laure Zacchello... [+]


PSNren egoitzaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Iruñean, D ereduari trabak jartzen dizkiola salatzeko

Euskararen Defentsarako Sareak Nafarroako Gobernuak D ereduari jartzen dizkion trabak salatu nahi ditu. Argi dute Nafarroako Gobernua “edozertarako prest” dagoela “euskararen kontra” jotzeko. Horregatik, elkarretaratzea deitu dute uztailaren 2an,... [+]


“Buruan tiro puta bat” emateko eskatuz, Donostiako Martutenen herritar talde batek biolentziarako deia egin du

Martutene auzoan lapurretak ugaritu direla aitzakia hartuta, iaztik, hainbat dira Martutene auzoan eztabaida eta polemikak. Segurtasun talde bat sortu zuten hainbat bizilagunek, “Ertzaintzak ezer egiten ez zuela iritzita”. Pauso bat urrunago joan dira orain, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude