EIBARKERAREN GUTXIESPENAK BADU AZALPENIK

  • ondorioak eta abar bildu ditu Antxon Narbaizak. Euskal Herriko beste hiztun askok ere bere euskararen gutxiespenaren zergatia ikusteko bidea zabaltzen du liburu honek.

2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Azaroaren bukaeran, Eibarko kultur etxean Antxon Narbaizaren «Eibarko euskara: gutxiespenaren historia» izenburuko liburuaren aurkezpena burutu zen. Liburuan, batez ere, Eibarko euskarari egotzi ohi zaion «fama txarra»ren arrazoiak aztertzen ditu egileak, gai honen inguruko testu, aipamen, datu historiko eta abarretaz baliatuz.
Liburu hau egitearen ideiari buruz galdetzean «

lagunartean, Eibarko berbeta internazionala, Eibarko euskararen gutxiespena... aztertzeko gogoa sortu zitzaidan
» da Antxon Narbaizak emandako erantzuna.
Historia berreskuratu nahi izan du eibartar egileak. Euskaldun fededun topikoarekin apurtu, eta euskara beti ez dela ruralismoarekin lotuta egon erakutsi. Horretarako oso aukera ona eman dio bere herriko berbetak, Eibarren hiri-hizkera aberatsa baitzegoen gerra zibilaren aurretik ere, funtzio guztietarako erabiltzen zen hiri-hizkera.
Liburuan, Eibarko euskararen azterketa historikoa egiterakoan, hainbat testu eta idazlek berebiziko garrantzia dute. Alde batetik, eibarkeraren aldeko eta kontrako iritziak sortarazi dituzten autoreak aipatzen ditu Narbaizak, eta bestetik, liburuaren amaieran, eranskin modura, liburuaren edukia hobeto ulertu ahal izateko garrantzitsuak diren testu zenbait biltzen. Horretaz guztiaz gain, beste euskalki batzuk zergatik hobetsi diren ulertzeko ere biltzen ditu zenbait autorek esan eta idatzitakoak.


EIBARKERA ETA BIZKAIERA.

Liburu honetan bi ikuspegi desberdinetatik lantzen da gaia, eibarkerarenetik eta bizkaierarenetik. Liburuaren egileak aipatzen duen bezala «

...Eibarko euskararen gutxiespena beste handiago eta orokor batean antzeman daiteke; hau da, bizkaieraren gutxiespenaren kontestuan
». Hala ere, Antxon Narbaiza bizkaieraren eta eibarkeraren kontuak banatuta aztertzen saiatu da, nahiz eta momentu askotan bi bideek elkarrekin topo egin.
Eibarkerarekin eta bizkaierarekin parez pare gipuzkera eta euskara estandarra aipatzen ditu kontrapuntu bezala. Idazleak ez du euskalkien arteko eztabaida sortzea helburu, euskalkiak indartuz euskara batuari mesede egiten zaiola aldarrikatu nahi du. Honen harian, lanaren helburuetariko bat euskaldun hiztunak norberaren herriko hizkeraren berreskurapen beharraz ohartaraztea da.


GUTXIESPENA ZERGATIK.

Liburuaren ardatz nagusia Eibarko euskarak izandako gutxiespena da, hau azaltzeko arrazoi ezberdinak aipatzen dira lan honetan: arrazoi politikoak, sozialak, linguistikoak eta abar. Idazleak argi du hauetan garrantzitsuenak zeintzuk diren: «

Arrazoi extralinguistikoak dira benetan garrantzitsuenak
». Gutxiespen honen inguruan ehun urteko katea aztertzen da, hasiera iraultza industriala izango litzatekeelarik. «

Mitina da benetan hitz klabea, hor zerbait ezberdina gertatzen da; jende laikoa igotzen da agertokira Eibarren, eta euskaraz mintzatzen da
». Eibarko euskarari eginiko kritika asko testuinguru honetan ulertu beharra dago; askok, besteak beste euskarari buruz idatzi ohi zuten elizgizonek, ez zuten giro hau gogoko eta hori eibarkerari erreferentzia egitean argi ikusten dela erakusten da liburuan. Bestalde, erdarakada asko ere testuinguru honetan ulertu behar da, euskararentzat berriak ziren esparru haietan aritzeko hitz asko euskaratu beharra zegoen, eta hizlari hauek ez zioten lexikoari garrantzi gehiegi eman.
Antxon Narbaizak arrazoi hauen guztien gainetik eibarkerak izandako ezaugarri nagusia goraipatzen du: praktizitatea. Baina, ez da horretara mugatzen, eibarkeraren aldeko argudioen artean mende honetan eibarko euskarari egindako goraipamenak ere bildu nahi izan ditu, besteak beste, Orixe, Altube eta Omaetxeberriak eginikoak.


ESTANDARRARI EKARPENAK.

Liburuan konklusio nagusia, gerra zibilaren etena izan ez balitz, orain, agian, hiri-hizkera bizi eta harreman guztietarako egokia izango litzatekeela da. Hala ere, konturatzen da Narbaiza garai haiek, nahiz eta hizkuntza baten bizitzarekin alderatuz atzo goizekoak izan, oso urruti gelditzen direla.
Berebiziko garrantzia ematen dio idazleak hizkuntzaren erabilgarritasunari, bere esanetan «

erabiltzen ez delako da euskara pobrea, euskara ez bada funtzio guztietan erabiltzen, euskara pobretu egingo da
». Euskalki guztietako hiztunek euskara estandarrari ekarpenak egin beharra behin eta berriz aipatzen du, norberaren euskalkiarekin aberastu behar baita euskara estandarra


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude