ALDAKETAK KULTURA SAILEAN


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ALDAKETAK KULTURA SAILEAN
IRANGAN astean, Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramale berriak Gobernu Kontseiluak izendatutako kargu berrien berri jakinarazi zuen. Zentzu honetan eta Kultura Sailari dagokionez bada berrikuntza aipagarririk. Esanguratsuena Imanol Agote Alberroren izendapena izan da. Pasaitarrak sail horretako aholkulari lanetan jardun du aurreko legegintzaldian eta hemendik aurrera Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde lanak beteko ditu, kargu horretan Jose Inazio Agirre ordezkatuz. Hizkuntz Politikarako Sailordetzari dagokionez, aldiz, ez da aldaketa nabarmenik izan, hots, Josune Ariztondok bere sailburuorde karguan jarraituko du beste lau urtez.

DONOSTIAKO IRAGANA KAIAN
DONOSTIAKO kaia eta Parte Zaharra bereizten dituen hesi inguruan XV. mendekoak izan daitezken aztarna arkeologikoak aurkitu berri dituzte: eraikuntza hondakinak, zeramika arrastoak, hezurrak, egur errea...Aurkikuntzok, kaiaren inguruko zulaketa lanen ondorioz egin dira eta hiriaren bilakaera aztertzeko lagungarri izan daitezke, Aranzadi Zientzi Elkarteko arkeologoen esanetan, hiriaren lehen zabalgunea inguru horretan kokatzen baita.

EUSKAL ZINEMA LURRALDEKA
JON Letamendiak eta Jean-Claude Seguinek «Los orígenes del cine en Gipuzkoa y sus pioneros» izeneko liburua kaleratu dute Euskadiko Filmategiaren eskutik eta Kutxa Fundazioaren laguntzaz. Modu honetan, Euskal Herriko zinemaren historia osatzen ari da egile bikotea, baina soilik 1895etik 1898ra bitarteko tarteari erreparatuz. Lehenik Arabako zinemaren iragana izan zuten hizpide, ondoren Bizkaikoa eta, Gipuzkoakoa argitaratu berri dutenean, Iparraldeko zinemaren ingurukoa lantzen hasiak dira. Eta Nafarroa? Ezaugarri beretsuko liburu bat ba omen da lehendik Nafarroaren inguruan eta egileek zalantzak dituzte hura egiteak merezi duen ala ez.

HAUR NAFARRAK KANTUAN
GARESEN emango zaio hasiera martxoaren 7an Nafarroako Haur Kantari Txapelketari. Euskal Kantuzaleen Elkarteak antolatzen duen txapelketak euskal kantagintza zabaltzea eta haurren kanturako zaletasuna piztea du helburu. Finala Iruñean burutuko da, martxoaren 28an.

«BAKARRIK BAHAGO NEGUAN»
IZENBURU hauxe du iaz argitaratu zen Jose Luis Otamendiren poesia bildumak. Eta hauxe da iragan astean lehen aldiz eskaini zen ikuskizunari ipini dioten izena. «Dana lanbrotute ikustot» arrakastatsuaren bideari jarraiki Gaztelupeko Hotsak zigiluak poesia eta musika uztartu ditu emanaldi sorta berrian. Ikuskizunaren oinarria aipaturiko izen bereko liburua da. Otamendiren errezitaldiak, idazlearen beraren hitzen gainean egindako kantuekin tartekatuko dira. Musika Labrit Zabalaren eta Imanol Ubedaren esku dago. Bigarrenak badaki zer den Otamendiren hitzak moldatzea, Bide Ertzean taldeko partaide izaki; «Dana lanbrotute ikustot»en ere parte hartu zuen; lehenak, usurbildar kantari gazteak Bide Ertzean-en diskoan parte hartu zuen. Ostegun honetan, otsailak 4, Soraluzen eskainiko da emanaldia eta hilaren 24an, aldiz, Tolosan.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Eguneraketa berriak daude