ORAIN 35 ORDUKO LAN-ASTEAREN BILA


2021eko uztailaren 21ean
Nahiz eta EAEn lanaren gaineko akordio garrantzitsua lortu den, zail eta garrantzitsuena dago oraindik burutzeke: lan-egunaren murrizketa, edo bestela esanda, langile eta sindikatuen eskari den 35 orduko lan-astea. Patronalak behin eta berriro gaitzetsi du eskari hori.
35 orduko lan-astea lortzea hain da garrantzitsua sindikatu eta langileentzat, ezen –haien adierazpenen arabera– xede hori lortzearren greba orokorraz baliatzeko prest omen dauden. Iragan astean ordu estrak desagertzeko, 60 urtetik gorako langileak langabezian dauden edo aldi baterako kontratua duten gazteekin ordezkatzeko eta Aldi Baterako Lan Enpresetako (ABLE) egoera hobetzeko izenpetu duten akordioaren ostean, jarraitu egingo du negoziazioak. Otsailaren 3an, hain zuzen, emango diote jarraipena Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK) Confebask-ekin duten negoziazioari. Nolanahi ere, beste alorretan lortutako akordioak kontuan hartuta, lan-eguna murrizteaz aritzeko negoziazio-giroa ona dela esan liteke. Euskal Herrian enplegua sortzea –langabezi tasa handia izaki– helburu garrantzitsua da, eta beraz, elkarrizketek alde orotatik aurrera egingo dutela espero da.


CONFEBASK ETA LEHIAKORTASUNA.

Confebask patronala gai honen inguruan negoziatzearen aurkako agertu izan da orain arte, enpresen lehiakortasuna murriztuko zela argudiatuz. Beti esan izan dute ez dutela langileek soldata berarengatik lan gutxiago egiterik onartuko. Sindikatuek, bestalde, enplegua sortzeko modurik eraginkorrena dagoen lana banatzea dela diote, eta horretarako neurririk aproposena lan-astea 35 ordura murriztea dela.
Puntu honen gaineko desberdintasunek dagoeneko onartuta eta izenpetuta dagoen akordioa arriskuan jarri zuten. Porrota saihestearren, patronalak eta EAEn gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek gai hau negoziazio nagusitik at uztea erabaki zuten. Orain beraz, arazo gutxien ekarri dutenen gaineko adostasuna lortu denez, lan-eguna murrizteari buruzko gai korapilatsuari heltzeko garaia da. Confebask patronala alde batetik, eta euskal sindikatuak bestetik, izango dira oraingoan ere elkarrizketakide.
Sindikatu abertzaleak hasiak dira berea prestatzen. LABeko idazkari nagusi Rafael Diez Usabiaga izan da, ELArekin batera, patronalari EAEn greba orokorra deitzeko prest zeudela orain dela denbora dezente esan zutela gogorarazi diona; hori, patronalak lan-egunaren murrizpenaren gaineko bere jarrera aldatu ezean. Diez Usabiagak dagoeneko «

LHKren bigarren negoziazio-faseak datorren udaberrian mahai gainean greba orokorra izango duela
» adierazi du.
Lehenago ere ELA eta LABen aldetik, eta baita CCOO eta UGTren aldetik ere, patronala lanaren gaineko negoziazioan presionatzeko hainbat mobilizazio izan da, eta horietako batek baino gehiagok eman du emaitzarik. Gogorarazi behar da iaz, apirilaren 23an, ELA, LAB, EHNE, HIRU, ES eta STEE EILAS sindikatuek mobilizazio handiagoen abisu gisa –greba orokorra barne– ordubeteko lanuztea deitu zutela.
LABeko idazkari nagusiaren ustez, «

LHKan otsailean lanaren inguruan berrabiaraziko diren elkarrizketen bigarren faseak mobilizazioa eta jarrera gogorra hartu ahal izatea aurreikusten ditu, besteak beste greba orokorra, 35 orduen ardatzak garrantzia har dezan eta patronalarekiko gure indar-korrelazioa beste dimentsio batean egon dadin
».
Greba orokorra deitu aurretik, eta patronalak bere jarrera behar adina aldatzen ez badu, sindikatu abertzaleek 35 orduko lan-astearen aldeko sentsibilizazio eta mobilizazio kanpaina aurreikusi dute

15.000 langile ordezka litezke ondorengo 5 urteetan

Euskal sindikatuek eta patronalak hitzarturiko akordioaren arabera, 15.000 izan litezke ondorengo 5 urteetan ordezkatuko liratekeen langileak. EAEko Administrazioaren aurreikuspenak hala adierazten du behintzat. Gogora dezagun akordio honek langabezian edota aldi baterako lan-kontratupean dauden gazteek 60 urtetik gorako langileak ordezkatzea ekarriko duela.
Negoziazioetan aipaturiko zenbatekoen arabera, 12,5 milioi pezetakoa (500.000 libera) izango da langile bakoitzak eragingo duen gastua. EAEko administrazioaren aurrekontua 50.000 milioi pezetakoa izango da, patronal eta sindikatuek hitzartutako akordioak iraungo dituen 5 urteetan zehar banatuko direlarik.
Nork ordainduko du gastu hori? Orain euskal eta espainiar administrazioei dagokie akordio hau arrakastatsua izan dadin beharrezkoak diren bitartekoak jartzea. EAEko gobernuak bere baietza eman dio akordioari dagoeneko eta bere finantzaketan dagokion erantzukizuna bere gain hartuko duela esan du.
Administrazio zentrala da, ordea, finantzaketa eta langabezia kontuetan arduradun nagusia. Ikusi beharko da orain zer jarrera hartzen duen langabezi sarien gastuaren aurrean, akordioaren eraginpean diren langileek Gizarte Segurantzarekin egin ditzaketen hitzarmen bereziak izateko aukeraren aurrean edo aldez aurretiko erretiratzeko aukeraren aurrean

Dagoeneko izenpetutako akordioak

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eta Confebask patronalak Lan Harremanetarako Kontseiluan (LHK), eta urtebete baino gehiago iraun duten negoziazio tirabiratsuen ostean, pasa den 15ean izenpetu zituzten lortutako lehen akordioak. Epe horretan patronala presionatzeko hainbat mobilizazio izan dira. Akordio garrantzitsuenak lanordu estrak desagertzea, 60 urtetik gorako langileak langabezian dauden edo aldi baterako kontratua duten gazteekin ordezkatzea eta Aldi Baterako Lan Enpresetako (ABLE) egoera hobetzearen ingurukoak dira. Era berean, lanordu murrizketaren inguruko elkarrizketa sustatzeko konpromisoa hartu dute alde biek.

1.- Ordezkatze kontratuak.
- 60 urtetik gorako langileen ordez, eta hauen eskubide ekonomikoen kaltetan izan gabe, langile gazteak kontratatu. Langabezian edo enpresan aldi baterako kontratupean dauden gazteek izan beharko dute ordezko horiek. Kontratuak mugagabekoak eta egun osorakoak izango dira. Akordioak bost urte iraungo ditu.
- Ordezkatutako langileek langabezi saria jasoko dute bi urtetan zehar, bere soldata garbiaren %85 izango delarik. Bi urte horiek igaro ostean, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen berezia izango du, 65 urte bete arte edo aldez aurretiko erretiratzea hartu arte. Erretiro-pentsioaren zenbatekoa, 65 urte arte lanean jardun balu jasoko lukeenaren adinakoa izango da.
- Gehigarri ekonomikoak aseguru etxeko poliza bidez estaliko dira.
- Enpresak 5 urtetan plantila ez murrizteko konpromisoa hartzen du. Murriztuko balu, dirulaguntzak itzuli beharra izango luke, administrazio, enpresari eta sindikatuek osaturiko batzorde batek hala erabakiz gero.

2.- Lanordu estrak ezabatzea.
- Lanordu estrak ezabatuko dira enpresetan, hiru salbuespenetan izan ezik: ezinbesteko arrazoia izanez gero (neurri batean diruz eta beste neurri batean atseden orduz ordainduko dira), lanordu gutxi eginez gero (denbora librez ordainduta) eta langile aditurik izan ezean (ekonomikoki ordainduta). Aipatu hiru kasuotan, lanordu estrengatik dagokiona baino handiagoa izango da ordainketa.
- Lanordu estrak debekatzea, sektore edo enpresa akordiotan zehaztu beharko da, non lanordu estrak debekatzeaz bestelako konpromiso eta antolamendu aukerak finkatuko diren.
- LHKek (Lan Harremanetarako Kontseiluak) hartuko ditu sor litezkeen desadostasunen inguruko erabakiak.
- Akordioa betearazteko bitartekoak jarri eta zaintzeko eskatzen zaie administrazioei.

3. -Aldi baterako lan eta zerbitzu enpresak.
- Enpresaren sektorean indarrean dauden lan baldintza eta soldata berdintsuak ezartzen dira ordezko langileentzat.
- Kontratazio aurretiko informazio eskubidea ematen zaie langileen ordezkariei.
- Zerbitzu enpresetan legez kanpoko langile-ematea kontrolatzeko eskatzen zaie administrazioei.
- Azpikontratazioaren, enpresen nortasunaren eta langileriaren Gizarte Segurantza eta lan baldintzen gaineko legeriari buruzko informazio eskubidea ematen zaie langileen ordezkariei


Azkenak
Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Estatuaren biktimek Chivite lehendakariari eskatu diote egon dadila euren aitortza ekitaldian otsailaren 13an

Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


Eguneraketa berriak daude