XUT BERPIZTU DA BESTA BERRIKO DOINUZ

  • lehen diskoa kaleratu zuenetik. Duela hilabete batzuk plazaratu du bigarrena, Miguel Angel Sagaseta apaizak utzitako Nafarroa Behereko zenbait doinu zahar berreskuratuz.

2021eko uztailaren 19an
Festetan, karriketan barrena, makina bat bider entzundako doinu eta musikek, txaranga, fanfarre edota udal bandek joak, iturria non duten jakitea askotxo litzateke, baina horietako asko Xut taldeak duela hogei urte kaleratutako diskoan jasoak daudela eta bertatik talde askok edan duela esatea ez da exagerazioa. Askok ezagutuko dituzte euren doinuak, gutxi batzuk euren izena.
Xut fanfarrea Iruñeko udal dantzari taldearen baitan sortu zen. Bertako bandan musikari gisa zebiltzan zenbait kidek, kasik nahi gabe, zenbait musika bildu eta Xoxoa argitaletxeak hauek grabatzeko proposamena luzatu zien. Hala jaio zen lehen disko hura. «

Herriz herri joaten ginen. Lesaka, Zubieta, Bortzirietatik ibiltzen ginen, ihauterietan, jaietan, eta han ikasi genituen doinuak. Gaiteroen musika sortatik ere atera genuen diskorako bazka
», dio Roberto Anzano kideetako batek. Festaz festa ibili ziren zenbait urtez, 1982an uztea erabaki zuten arte. Ordurako 15.000 disko salduak zituzten.
Alta, hamar-hamabi bat kidez osatua zegoen Xut hark sasoi hartan eskuratutako altxortxo bat gorde zuen: Miguel Angel Sagaseta apaizak «Luzaideko dantzak» liburuan jaso ez zituen 40tik gora doinuen partiturak. Roberto Anzano akordeoilariak euren eskuetara nola iritsi ziren kontatu du: «

Udal dantzariekin Leitzan agertu ginen eta hango plazan Miguel Angel Sagaseta azaldu zen, kasualitatez Leitzan zegoen apaiza. Lehen Luzaiden egona zen, han bilduak zituen musikak, urratsak, pausuak eta guzti... eta hor utzi zuen bere liburua. Baina geratu zitzaizkion argitaratu gabe pilo bat, 44 bat. Hauek oparitu zizkigun Leitzako plazan. `Oso ongi jotzen duzue, eta ea landu ditzakezuen', esan zigun. 20 urtez gorde ditugu, jada pentsatzen genuen ez zuela erremediorik, baina...
» izan du.
Orduko lau kide elkartu, taldea beste zenbait musikariz hornitu eta altxor hori ezagutzera ematea erabaki zuten. Hala sortu da «Zahar Berri» diskoa. Iparraldean uzten arteko aroa bi hitz horiekin izendatzen da, eta badu horrek Xut-en esperientzia honekin nahikoa lotura, baita garai batean, duela mende bat gutxi gorabehera, Euskal Herrian dantzatzen ziren doinu zahar horiek berriro plazaratzearekin ere, alegia, berri bilakatzearekin. Harro ageri da Roberto: «

Dantza hauek berriz ere plazan daudela esatea gustatzen zait
». Koldo Azkonak, garai hartan beste fanfarreetan aritutako taldekideak, ere badu honen inguruan zer esatekorik: «

Xut berriro elkartzea enblematikoa zen eta polita izan da Robertoren saiakera, Xuteko ahalik eta jende gehiena elkartzearena
». Sorrerako Xut-eko lau kideei, beste bederatzi juntatu zitzaizkien, eta hari laukote bat gehiago eliz barruko bi kanta, «Benedicamus» eta «Magnificat», interpretatzeko.


BESTA BERRI.

22 kanta bildu dituzte osotara, dantzatzekoak guztiak ere. Horietarik asko Besta Berriko aireak dira, Heletan eta Iholdin bildutakoak. Besta Berrik, Nafarroa Beherean Corpus egunean ospatzen den festak, iragan mendean du iturburua. Urtetan mantendu den ohitura honek herri bakoitzean du bere moldea, doinu mota, arropa eta itxura, baina ez da jatorrizkotik gehiegi bereizi. «

Badu kutsu militarra, militar birziklatua da, baina gure erara egokitua. Musika eta aire guztiak ez daude bilduak, guk hurbilpen bat egin dugu. Batzuk atera ditugu, eta badakigu beste hainbeste dagoela eta atera behar direla
» dio Koldo Azkonak. Kutsu militarraren ildotik jarraitu dio Roberto Anzanok: «

Klikak (danborra eta turuta) ematen dio kutsu militar hori. Hala ere, Itsasun egon ginen Besta Berriri buruz pila bat dakien Xabier Itzaina ikerlearekin eta berak esan zigun, bere ustez, klika baino lehen, txirula eta salterioarekin (Aragoiko Pirinioetan chicoten deitzen dute) jotzen zela Besta Berri. Nire iritziz, klika nazkagarria da
».
Ez ditu aurkituko diskoaren entzuleak Besta Berri egunean dantzatzen diren doinuak soilik, edozein sasoitan plazaratzen diren martxak, polkak eta kontradantzak ere bai. Baita bere garaian modako abestiak izan ziren hiru doinu ere (Tonkinoise, Titi-Iantza/Le Spirou eta L' Atomic). «

Ez dute agian balore folklorikorik, baina bere garaiko lekukoak dira
». Diskoaren lehen kanta Gamarten (Donibane Garazi ondoko herriska) sortutako Galtxetaburu akordeoilari famatuari eskainitako omenaldi xumea da: «Galtxetaburia».
Arestian aipatutako jauziek beren jatorrizko izena zuten, eta hala mantendu dituzte, baina Miguel Angel Sagasetak bildutako kontradantza eta martxak zifra soil batekin zeuden izendatuak, ez zuten izen propiorik (garai batean izango zituzten arren). Egun badute, era honetan ezarriak: «

Iparraldeko listina hartu eta etxeen izenen zerrenda bat egin genuen. Bageneuzkan, bestalde, Besta Berri ospatu zuten herrien zerrenda ere. Herri horiek aukeratu eta bakoitzetik etxe baten izena, musiken edo dantzen giroekin lotura zuena, hartu genuen
» azaltzen du Robertok. Era horretan «Tafernaberria», «Danzaenia», «Karrikartia», «Lakoenia»... bezalako izenak jaso dituzte.
Izenak aurkitzeko bezala, doinu hauek ezagun zituzten pertsonak topatzeko ere arakatu behar izan dute Xut-eko kideek. Sagaseta apaizak utzitako partituretan bi pentagrama baino ez zeuden kanta bakoitzeko, eta horiek oinarri hartuta kanta osatu behar zen. Serafin Zalba da orain mintzo dena: «

Iturrietara jo dugunean denboran eta espazioan kantak kokatzera, aldakortasun handia dagoela ikusi dugu: Iparraldeko cascarot bat, Hegoaldean makilari gisa da dantzatua; martxa bat une batean kontradantza batean bilakatzen da... eta badaude 8-10 bat kanta ezagutu ere egiten ez zirenak. Hauek zeuden oharrekin grabatu dira, bagenekien erritmo eta aireekin izan zitezkeela cascarot, martxa edo kontradantza... baina ez zen erreferenterik
».


JOTZEKO MODUA.

Nafarroa Beherean duela 100 urte dantzatzen ziren doinuok sortzez eta jatorriz Europa erdialdekoak izaten ahal dira, denborarekin hona ekarriak. Interesgarriena hala ere, «

hemengo jotzeko estilo propioaren galbahetik pasatuak izatea da. Benetan hemengo piezak bilakatu dira. Europa erdialdean duela 100 urte-edo modan egondako eta herriko festetan oso erabiliak ziren musikak mantendu egin dira Iparraldean. Propioena da interpretatzeko modu hori eta doinuen inguruan egin diren dantzak, dantzatzeko modu berezi hori. Batzuk oraindik jotzen dira, beste batzuk erdi galduta zeuden eta beste batzuk inork ez zituen gogoratzen. Diskoaren balioa hortan datza
» dio Koldo Azkonak. Dei bat luzatzen du gainera: «

Oraindik garaiz gaude Baxenafarroan pieza horiek berreskuratzeko. Bertako jendeak egin behar du ahalegin bat eta laguntza bat behar da. Ekimen batzuk sortu dira horretarako, Suhazia elkartea adibidez, folklore bilduma bat egiten ari da. Askotan Hegoaldetik joaten gara `sakeo' egitera, birziklatu egiten dugu, hemengo talde bat hartu eta hemen gure produkzioa balitz bezala atera. Hori ezin da egin
». Robertok gai beroni heldu dio: «

Oskorrik, adibidez, Lanzeko ihauteriko musika berreskuratu zuen. Oso polita da, baina, tamalez, jendeak ikasi du ziztu bizian dantzatzen eta gurendako hori errezkeria da. Xut-ekoak egon ginen Zubietan, hango zortzikoa jotzen, eta askoz sendoagoa zen, hor dago mamia, hori da polita, hori da estilo ezberdina, hori da mantendu behar dena. Gure musika ikasiko dutenek hori jakin behar dute
».


DISKOAREN GRABAKETA.

Berezko interpretatzeko modu horri jarraiki, lana gogotik egin behar izan zuten diskoa prestatzerakoan. Nabarmentzekoa da armonizazio guztiak taldekoek eginak direla: «

Saiatu gara lau ahotsetako armonizazioak burutzen eta gero, fanfarrearen konzepzio bat egiten, bai instrumentu aldetik, bai ahotsen banaketan eta bai armonizazio aldetik. Lan handia egon da, baina pozik geratu gara
». Armonizazio guztiak ordenagailuz egin dituzte eta taldekideen asmoa horren maketazioa egin eta partiturak ateratzea da, gero hauek zabaldu eta «

ahalik eta jende gehienarengana iristeko
».
Musika tresna pila bat dago diskoan: akordeoia, arrabita, atabala, bonboa, txintak, bonbardinoa, klarinetea, tuba, tronpeta, txirula, zeharkako xirula eta txanbela (hari laukoteko bibola eta biolontxeloaz gain). Robertok sorrerako Xut-en berezitasuna fanfarrean txanbela sartzea izan zela argitzen du: «

Txanbela desagertu zorian zegoen, baina hemengo Lakuntza ta Fraile gaiteroek berreskuratu zuten eta guk beraiekin batera, sartu genuen. Bere tinbrea gustatu zitzaigun
».
Oraingo lana pieza hauen gainean zein nolako koreografiak, dantzak, egin daitezkeen ikertzea da eta badirudi bat edo beste (Donapaleuko Lujaintzi dantza taldea, kasu) hurbildu zaiela berreskuratzeko asmoarekin. Hala ere, «

laguntza ekonomikoa behar da
»


Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude