PP ETA PSE-REN ERASOA


2021eko uztailaren 21ean
PP ETA PSE-REN ERASOA
JAURLARITZA berriaren balizko frontismoaren aitzakian EAEko popular eta sozialistek beren arteko lokarriak sendotzeko joera ageri dute azken asteetan. Helburu nagusia, euskal erabaki esparruari muzin egitea eta erabaki gunea –euskal herritarrona– Espainian kokatzea, «terrorismoa Espainia mailako arazoa delako». Espainia mailan aurkari direnak, Espainiako batasunaren izenean aliatu finak bihurtuko dira Euskal Herrian. Ez da arazo makala izango; gutxiengo handia dira EAEn –eta mediatikoki nagusi– eta Euskal Herri osoan beraien parekideak kontuan hartuz nagusi. Oraingoz bederen. Bestetik, logika baten barruan ere sartzen da, elkarrizketa eta negoziazioetarako bakoitza bere indarrak prestatzen ari den seinale.


ABIAN DA JAURLARITZA BERRIA

URTE berriarekin batera abiatu da Jaurlaritza berria ere. Berritasun ugarirekin gainera. Abertzalez jantzia eta bere orain arteko jardunean izandako erronka gaitzenarekin esku artean: euskal herritarren borondatean oinarritutako bakea gauzatzea. Bake prozesuari dagokionez, EAJ, EH eta EAren arteko adostasun puntu nagusiak aztertuta izango dira dagoeneko, ez horrenbeste gobernuaren eguneroko kudeaketari dagokionez. Desadostasunen eremua agian ez dago horren aztertua, eremu zehatzei buruzko ikusmolde desberdinek egunerokotasunean egingo baitute salto Jaurlaritzaren magalera. Ekainetik aurrera beste jauzi bat izango da gainera, baina oraindik goiz da jauziaren tamainaz jarduteko.


POLITIKOEK «BAI EUSKARARI»

BEDERATZI alderdi politikok –EAJ, EA, HB, IU-EB, AB, CDN, Zutik, Batzarre eta ICV alderdiak– `Euskararen normalizaziorako konpromiso politikoa' sinatu zuten iragan abenduaren 21ean, «Bai Euskarari» kanpainaren barruan. Poztekoa dira horrelakoak eta zoriontzekoak –areago CDN moduko alderdiak hor ikusita–, baina kanpaina erraldoiaren berotasunera hurbiltzea samurragoa izateaz gain, batzuetan salgarria ere bada. Egunerokotasunean gaitzago izaten da eta konpromezuaren maila orduan ageri da.


GOTZAINEN ERASOALDIA

SETIEN gotzainari zelanbaiteko babesa eman guran-edo, gotzain desberdinak atera dira bake prozesuaren eremura. Blazquez Bilboko gotzainak biktimen gaiari heldu zion, uneren batean biktimak beraien ahanztura sentitu badute barkamena eskatuz. Fernando Sebastian Iruñea eta Tuterako gotzainak euskal presoak hurbiltzea eskatu dio Madrilgo Gobernuari eta ETAri armak behin-betiko uztea. Espainiako Apezpiku Batzarreko lehendakariak ere, Elias Yañezek, euskal gotzainek bakea bultzatzeko egiten ari diren lanari bere sostengu osoa eman zion.


JUSTIZIA ETA ERAGINKORTASUNA

SARRITAN ez da justizia kontua –Espainiako Justiziak ondo erakutsi digun legez–, eraginkortasunarena baizik. Barrionuevo eta Veraren askatasuna bake prozesuan kalkulatutako mugimenduetan aurreikusita baldin badago, gaitzerdi. Beste aldera begiratuz, laster ikusi ahal izango dugu gobernuak nola jokatzen duen hurbilketekin eta HBko Mahai Nazional espetxeratuarekiko zurrumurruak non geratzen diren.


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude