ETB AMERIKETAN HEDATUZ

  • saioak Galeusca TV bidez ikus zitezkeen Ameriketan. Duela hiru hilabetetik ordea, ETB Sat da kate publikoaren seinalea han hedatzeaz arduratzen dena, satelite nahiz kable bidez.

2021eko uztailaren 21ean
Galeusca TV iragan irailaren 30ean desagertu zenetik, ETB Sat da Euskal Telebistako programak Ameriketan hedatzeaz arduratzen dena. Orain dela hilabete eskas han izan da kate publikoko ordezkaritza bat eta berri esanguratsu bi ekarri ditu bertatik: batetik, milioi bat etxetan dagoela eskura ETB Saten seinalea, eta Gabonetatik kontinente hartako euskal etxe gehienek ETB Sat instalatua daukatela, bestetik.
Kate honen arduradun Andoni Aranburuk adierazi duenez, urtarril honetan Euskadi Irratia eta Radio Euskadi ere entzungai izango dira ETB Saten seinalearen bitartez. Ameriketako euskal etxeetan satelitetik, zuzen-zuzenean, jasoko dituzte telebista zein irratia, horretarako ekipoak paratu baitizkiete. 24 orduko programazioa, euskarazko zein gaztelerazko saioz hornitua –albistegiak zuzenean–, ikus eta entzun ahalko dute.
«

Euskal etxeei ia ia Gabon opari bezala eman diegu ETB Sat ikusteko aukera. Nik garrantzia ematen diot, lehen `ba omen dago, ikusten omen da' esaten zelako, baina orain errealitatea da. Egin dugu, jende horrekiko begirunez batetik, eta publizitatea eskuratzeko sistema garrantzitsua delako, bestetik. Era horretan, Ameriketako euskaldunei mezua zuzenean eskaintzen diegu: hemen duzue 24 orduz telebista eta irratia. Eta eskura dago euskal etxeko egoitzatik edo tabernatik, nahi izanez gero, zure etxera eramateko
», dio Aranburuk.


MILIOI BAT ETXETAN IKUSGAI.

ETB Saten seinalea Ameriketako (Hego, Erdialde eta Ipar Ameriketako) milioi bat etxetan ikus daiteke egun, satelite nahiz kable bidez. «

Ameriketan ordainpeko telebista oso zabaldua dago, hemen ez bezala. Jende askok, nahiz eta herrialde bakoitzean egoera desberdina izan, satelitea edo kablea badu
». Kablea azkoz ere hedatuagoa dago (% 95), satelitea (% 5) baino.
Herrialde bakoitzean sistema desberdin bat du kable bidezko telebistak. «

Plataforma digital pila bat dago, baina hemen baino txikiagoak dira, hortaz lehia handiagoa da
». Kablea jasotzeagatik kuota bat ordaintzen da, ez kate zehatz bat ikusteagatik, eta eskaintza aldatuz doa. «

Egun batetik bestera ikusten dute kate bat desagertu dela eta bere ordez, kasu honetan, ETB Sat dagoela
».
Euskal Telebistak Hispasat satelitearen bitartez hedatzen du ETB Saten seinalea Ameriketara. Ez da leku guztietan berdin jasotzen: «

Hiru toki garrantzitsuenak Mexiko, Peru eta Argentina dira. Hala ere zipristinka toki askotan jaso daiteke, satelitearen hedapena Kanadatik Tierra de Fuegorainokoa baita. Seinalea, gehien bat, EEBBetan Pazifikoko kostaldean galtzen dugu
».
Andoni Aranbururen esanetan, ETB Sat abian jartzearen kostua (170 milioi pezeta, 7 milioi libera inguru) ez da handia. «

Programazioaren birprestaketa eta berpaketatzea da soilik; programazioa osatu, emisioa egin eta satelitea erabili. Bertako kablean kokatzeak, gastua baino lan neketsua esan nahi du
».
ETBren ordezkaritzak Ameriketara egin berri duen bidaiak beste asmo bat ere bazuen, urte honen amaierarako bi milioi etxetan ETB Saten seinalea paratzea, alegia. «

Nik uste, helburua erraz beteko dugula, lana txukun samar eginda
»


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude