DEIO, SELATSEREN HERRIA

  • sartuko gara. Eskualde, lurralde batean murgilduko gara: Iguzkitzan (La Solanan),Deikaztelun (Dicastillon), Deierrin (Yerrin) eta Deion, Selatseren herrian.

2017ko azaroaren 28an
Han zegoen mendia, urriaren hasierako arratsalde hartako helburua, lurralde gorri horietan, soro nabar eta mahastien artean. Benitoren udazken koloreetan. Villamayor de Monjardín etxe multzoa bere oinetan.
Sakanatik abiatu ginen, euripean. Etxarri-Aranatz, Ergoiena, ferra, Lizarraga portua zeharkatu eta Lizarrerrian sartu. Lizarrerria. Lakuntzarren Estellerria. Erdaldunen Tierrastella, euskaratik erdarara eginiko itzulpen zuzena. Bertze bat. Hemen harriak mintzatzen dira, baso mutilatuak, karlisten garaian, arbasoen garaian espainiar soldaduek eta zergek kiskaliriko Euskal Herriko Lizarrerria. Eskua dardarka bolantean portua jaisterakoan. Historia gehiegi. Historia latza. Lizarrako estatutua. Lizarrako akordioa.
Lizarra alderdi batean utzi, bere ikastola erraldoiarekin. Harrizko Lizarra. Ega ibaia. Zer da Ega? Euskarazko Gaitasun Agiria ote? Txantxetarako tartea. Txantxa guti lehenago, baita beranduago ere. Zubia, auzo judua, euskaraz bazekiten. Kristauek XIV. mendean juduen auzoa txikitu zuten. Nafarroa independientea zen oraindik. Baina nafar euskaldun independienteek, kristauek eta juduek, elkar hil zuten. Anaien arteko guda. Ahizpen artean ere bai? Euskaldunon artekoa. Poza eta algara Frantzian, Gaztelan eta Aragoin.
Iguzkitzan sartu gara. Ilunabarra zelatan. Ateri. Iguzkitza, La Solana. Itzulpen zuzena berriro ere. Azketa. Hurrengo herria da. Iracheko monastegia gibelean gelditu da. Iratxe, Iratze edo Irache? Garaiaren arabera. Hiru bertsioak neska izenak baitira egun. Beti hegoalderantz. Hau da, eskuinerat. Urantzia-Arkuetako mugetan gaude.


VILLAMAYOR DE MONJARDIN.

Ez da, ez, hagitz izen euskalduna. Lehen guti, Villamayor. Gero gutiago, mende honetan, Madrilek ezarririko "de Monjardín". Mendia Monjardin baita, jakina. Harrizko etxe multzoa. Klima bortitza jasan behar. Kotxea, traktorea, txor, txor, herriaren sarreran aparkatu, gero maldak hasten baitira. Goazen eskuinerat. Aizak, hi, herria honela deitu duk betidanik? Ez, Doneztebe Deio hunan. Eliza done Ezteberena duk, hortaz? Kia. Erdaraz San Andrés zion kartel hartan. Orduan? Poliki-poliki, neska, goazen eskuinerat.
Ur putzua. Erdi Arokoa omen. Harrizko hormak eta zutabeak bere inguruan, ura hartzeko eskailerak jaitsi behar dira. Santutegia ote? Kristautasuna baino lehenagokoa? Zutabe batean mahasti bat landurik dago. Inguruko mahastiak. Kristautasunaren ardatzak: arnoa eta ogirina. Lehenagoko bizimodua eta barne antolaketa errekara joan ziren. Euskal emakumearen rolarekin batera. Baina harrizko santutegi hau altxatu aurretik uraren inguruan erritualaren bat egonen zen. Hemen, Iguzkitza alde honetan, Deio ondoan. Deio esan duk? Deio mendia dun!
Herrirat itzultzea hobe dinagu. Herria azpian gelditu da. Gorantz mendia bakarrik. Bi bide. Eskuin ala ezker? Ondoan zabortegi moduko bazter bat dago. Bortz neskatila: «

Vais pa Monjardín?
». Guk euskaraz erantzun. Bai, noski. Bik euskaraz arrapostu: «

Ongi pasatu!
». Berehala aholkua: Ez da eskuinetik, hobe ezkerretik, hemendik. Txantxa ala egia? Umeak zirikatzen, bertako umeak dira?
Ene bidelagunaren iritzia, kasu egitea. Aitzinerat. Asmatu ere bai. Ongi pasatu! Noiztik ez zaio entzun neskatila bati euskaraz Villamayor de Monjardín herri hartan, Doneztebe Deion? Herri ondoan ur errituala zegoen, euskal emakumearen rolak bizirik zirauenean, neskatilak ura biltzeko porlanezko eraikuntza baten gainean zeuden, goian bertze ur putzu bat zain dugu. Ttanttaka ari du. Neskatilen euskararen jarioa bezala. Harremanik ote?
Bidean, motxilaren zamarekin batera, galderak metatzen dira. Denak erantzuteko betarik ez. Ezta ideiarik ere. Euskal historiaren motxilak euskaraz mintzatu nahi baitu. Zer da goian gure zain dagoena? Aurriak, harri puskatuak. Lizarrerria, lehenago, Deierria deitzen zen. Horregatik mendi honetatik ez hagitz hurbil dagoen Lizarrerriko haran batek izena gorde du oraindik: Deierri, erdarazko Yerri. Hots, mendeak gibelerat joz gero, ez ditugu lurralde hauek Lizarra, hiriaren inguruan antolaturik edirenen. Ezta pentsatu ere. Mendi honen inguruan bai, ziurrenik. Hortaz, mendi eta inguru hau ez da nolanahikoa, eskualde zabal honetan gune nagusi zena baizik. Aitona Rikardok dioenez, begi argi eta belarria zutik.
Bai, baina zer da Deierria? Deio eta herria. Herria lurra da. Deio, auskalo. Euskaldunok izen hau erabili dugu gure lurra izendatzeko. Zer axola zaigu euskal hitz zaharra denentz edo feniziar baten izena gustatu eta gure egin izana? Axola zaigu, noski, baina garrantzitsuena bertzelakoa da. Euskaldunok euskaraz erabili dugu euskaraz bertzerik ez genekienean. Nafar euskaldunok. Ebro gainean dagoen Mendabian ere bai, bere garaian. Hor dago koxka.
Bertze datu bat. Alu (Allo), Sesma eta Lerin alderantz Deikaztelu herria dugu, ez ahantzi. Erdarazko Dicastillo. Hots, Deio eta gaztelu. Deierri nonahi. Lizarrerria zaharra zena. XVIII. mendearen amaieran Deikazteluko apaiz gazte batek oposaketak gainditu zituen bertze herri batean aritu ahal izaiteko. Euskarazko hizkuntz eskakizuna, antza denez, betetzen zuen.
Gailurra. Gaztelu zahar bat. Ur putzu bat. Eraikuntza erraldoia da. Hunkitzen gaitu. Musulmana zen. Euskaldunak ziren. Deio. Puska ditzagun eskemak. Goazen gailurreko hegoaldeko puntarat. Eskualdea gure oinetan. Hau Mendialdea da oraindik, baina Erribera bistan da, Ebroraino. Erriberakoak musulmanak ziren, euskaldunak. Lizarra ingurukoak kristauak, euskaldunak. Lehenago euskaldunak, paganoak, euskal sinesmen zaharrak, bertzerik gabe. Deio aldean elkar hil zuten. Euskaldunon arteko guda, berriro ere, juduena baino mende batzuk zaharragoa.
Hor ikusten den herria, gure Doneztebe Deiorekin mugakidea dena, Barbarin da. Bere lurrean duela bi mila urteko hiru idazkun (inskripzio) ediren zuten. Latinez idatzirik daude, nola bertzenaz! Baina hiruretan euskarazko hitz bat, izen bat azaltzen zaigu. Euskal sinesmen zaharra. Emakumezkoa. Selatse. Gailurrean, ondoan, musulman eraikuntza dago, behean ur santutegia, hurbil Selatseren hiru harriak zeuden herriko lurra. Elkarren ondoan. Eta erdian zutabea, Deio, Selatseren herria. Karlisten Lizarrerria, erdaldun bilakatu zena. Estatutua, akordioa. Islam, kristautasuna eta euskal sinesmen zaharrak. Lizarrako ikastola. Selatse, emakumea. Euskal Zibilizazio zahar galdua eta jaiotzen ari den berria.
XVI. mendearen amaieran, Gaztelak Nafarroa konkistatu ondoren, Barbariaingo emakumeak Logroño aldera eraman zituzten. Erretzera. Sorginak omen ziren. Emakume horiek ez zuten euskal abizenik. Baina ez zekiten erdaraz. Eta ez dirudi hagitz kristau zintzoak zirenik, agiri zaharren arabera aspaldidanik kristau, judu eta musulmanak izan arren. Emakume horiek Selatserengan sinesten ote zuten oraindik?


DONEZTEBE DEIO.

Maldan behera jaitsi gara hitzik askatu gabe. Urrutirantz ikusten genituen lurraldeak desagertu dira, agur Erribera. Gure inguruan Mendialdea gelditzen zaigu bakarrik. Behean lehenagoko neskatilak daude. Bidean beraiekin topo eginez gero generaman gozokiren bat emanen geniela hitzartu dugu. Bada, hor daude, plaza ondoan. Euskaldun tiki ilehori batek berehala: «

Ongi pasa duzue?
». Guk baietz, noski, baita gozokiak banatu ere, nahiz eta batzuek euskaraz ez jakin.
Neskatilari ea bertakoa den galde egin diot, hau da, ea Doneztebe Deioko alaba den. Berak baietz. Bingo. Ea Lizarrako ikastolan ikasten duen. Baita ere. Ea mendia euskaraz nola deitzen den galde egin diot. Berak hitz bakarra erran du: Deio.
Mende anitz gibelerat Sakana eta Lizarrerriko jendeak harreman estua zuen. Orain ere bai, jakina, baina ez aurrekoa bezala. Urbasa eta Andia mendikatean artzainak elkartzen ziren. Bortzehundik gora. Eta hegoaldeko lautadetan menditarrentzat lana ere bai. Hor zegoen merkataritza, azokak, mandazainak, gau lana. XVII. mendeko bakaikuar horri galde egin, bertzenaz, nola joaiten zen egunero Lizarraraino eta buelta herrira, bertan ataundarrak zain zituelakotz.
Ziur aski mendeak dira Doneztebe Deion Sakana eta Lizarrerriko bi lagun azkeneko aldiz euskaraz mintzatu zirenetik. Zer erranik ez Etxarri-Aranazko eta Doneztebe Deioko bi lagun. Noiztik bi emakume? Une historikoa gure begien aitzinean. Zerbait aldatzen ari den seinale. Euskal Herri berria Nafarroan jaiotzen ari den seinale. Zutik ikusiko?

Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude