"Euzko-Gai", Bitor Olaeta-Ren Ballet Barria


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bitor Olaeta Torerzuri ereslariari elkarrizketa
"Euzko-Gai", Bitor Olaeta-Ren Ballet Barria
Irurogeta Amar Umetxo Dantzari
Bitor Olaeta Torerzuri, eroslari trebea dozue. Orrez gane eresgille azkarra ta aretzkari abilla. Eta dantzari lez... zer esan daikegu iñok eztakianik? Mundu guztian ezagutzen abe. Beronen irakasle ta adiskidea, Harrol Haskel dozu; Londres'ko ''Royall Ballet"eko artezkaria.
–Esaiztazu Bitor; –galdetu dau tsot Olaeta'ri–ointxe urte bat edo beste Ingalaterratik etorri zan talde ospetsu aretzaz, zer dakizu?
–Talde on_ona dala. Nere ustez, "Royal Ballet" eta Mocu'ko "Belchoi" dira munduko dantza-talderik onenak. Ta ez aztu "Hoyal Ballet" ori, Inglaterrako Erregiñaren babezpean arnasatzen dala.
Sir Harrol Haskel da euren ikastolako artezkaria, ta alde batera, Erregiñaren zaldum zintzoa.
Onek, urte batzuk dirala, Bilboko Instituto Britanico'n iitzaldi bat egin eban, ballet yaterratzaz, klasikoatzaz. Gure talidea izan zan aren itzaldi bitarteak alaitu ta aparindu ebazana. Oritk datorku geure ezaupide ta adiskidetasuna.
Munduan oso ezaguna da yaun ori, bere itzaldi ta liburuak dirala bide. Gure balletaren izena be agertzen da, bere lanetan.
-Ta... zer diñostazu? Euskal-Balleta atzerrikoen aurrean, azaldu al leiteke lotsarik bage?
–Euskal- Balleta munduko gorengo milara yaso leiteke; baña ortarako diru asko bearko litzake. Eresi ta eresrille onak doguz Dantzariak be berezko erreztasuna ta indarra daukie.
Ezta denpora asko Barcelona ko Liceo'an gure Amaya'ren ezpatadantzeak gurenda saratatsua lor tu eban. Bi aldiz dantzatu bear izan eben, ta ori, gitxitan gertatzen da antzerki orretan. Urrengo eguneko izparringi guztiak, abo batez, goralmen andiak egin ebezan.
–Eta Madrillen zer yazo yatzuen?
–Eztaigun aitatu ango konturik, Asteroko osoa gitxi izango litzake dana azaltzeko.
–Egin ei dozuezan dantza orr intartcan egille gorengoenak darabizuez. Aitatuko al daustazuz izen bat edo beste?
–Oneixek dira antzerkiratu doguzanak: José Franco-ren Lau Urtearoak. Guridi'ren Oinkarin, neure azalgai edo argumentuakin Kardin, Zubizarreta'rena. Aiko_Maiko Aranbarrirena; oneik biok Manu Sota'ren azalgayekin. Sorgineta José Olaizolarena" Eta Kasket, nere eresiarekin.
Orreik dira gure balletiik andi ta luzienak. Gero badoguz dantza laburragoak: Zubero, Zoso, Mikel eta abar, ogei bat inguru.
-Entzun izan dot, Pablo Sorezaba'len biotza ikutu zenduela zeuen umetxoan dantzakin. Gañera... dantza-eresiren bat gertauko eutzuela. Zer diñozu oñetzaz?
–Egia dala. Bilboko zortzikotien txapelketara etorri zanean ikusi ebazan gure dantzari txikiak, Sorezabal yaunak. Eta bere omenez egin zan omenaldi orren azkenean, berta oneik esan ebazan Coliseo Albia'n:
"Euskal_Errira" etortzean, berez poztuten da nere biotza; eta neure omenezko jai batera etorri ezkero, geyago ondiño. Baña pozik andiña emon daustana auxe izan da: Oateta´ren dantzari txiki onek dantzari ikustea. Madrillera neanean, dantza-eresi barri bat idatziko dot eurentzat".
–Ta zeuk ez al dozu biribildu zerbait txikitxuentzako?
–Ointxe nabil EUZBKO_GAI deritxon ballet barri bat agertzeko asmotan. Mayatzaren lau ta bosgarrenean agertuko dot ementxe Bilbon, Arriaga antzokian. Irurogeta amar umetxo dantzatuko dira, atso-aguren omenez.
Beste ballet jator bat be azalduko dogu, au talde nagusiak egingo dabe. "ERRONDA BIEN BITARTEAN" deritxo.
–Auxe be yakin gura geunke Bitor: EUZKO-GAI deritxon dantzaketa barri orren eresia, zurea al da?
–Ez. Nere eresiak ez dira. Len esan dautzudan lez jai au, zarren omenez asmaurikoa dalarik. eresi zarrak, ezagunak daroaz. Orra:
Piernen, Ramontxu operaren asikerakoa.
Aires Vascos. José Franco'rena. Eta amaituteko, Fandango ta Ramontxu´ren eresiak.
–Antzoki lana ze tankeratan apaindu dezu?
–Esango deutzut: Irudia auxe da; Euskal-Erriko plaza zabal bat; tantolin andi bat erdi erdian, ta bere ganean, andra-gizon zarrak txistulariekaz. Talde guztiak antzokian dira. Eta apurka apurka illuntzen danean, agura zar batek artzañaren ipuna kontatzn dau.
–Eta orren ondoren zer datorgu?
–Eresi alaitsuak lagunduz, antzokiko argi guztiak piztutzn dira. Errian jai andia da; eguzki dizdiratsuak argi dagi plaza zabalean. Neska-talde bat erdi-erdian dalarik aurreskuko desafio-dantza dagie.
Geroaro, Gizon-dantza ta Azer dantzarekin amaituten da irudi au
Plazea utsik gelditzen danean, ertz baten, seashatxoa azaltzen da ta andra bat be bai, bere besoetan umetxoa dakarrela, seaska abesti au kantatuz:
Ein lolo nere aurtxo txikia
Ein lolo nere maitia
Aingerutxoak etorri dira
Zu eroateko zerura.
Zeruan dauden aingeru danak
Etorri dira zugana.
–Orren ondoren txiritxu batek nebazan pitxardun neskato areik zer ziran?
–Ur-ekartzalleak. Biñako dantza polita egiten dabe. Maitasun kantatxu bat be entzungo da.
-Eta urrengo an sortu zan zalaparta zer zan?
–Barriz be zezena agertzen da ta izkanbilla sortu. Orraitio, zezonaren aurrean, burlazko dantzatxoa egiten dabe
-Or amaitzen al da jai ori?
-Bai zera! Zezena joan denean, neskato arrantzaleak agertzen dira, uretatik-arako sardiñak saltzen, eroslearekin eztabaida egiñaz. Eta ondoren...
–Geyago ondiño?
esan daustanez, bi mutiko taldek zalapart ederra ataratzen ei dau euren tiragomekin eta abar. Zozo andi bat yantziten ei da goitik, eta ondoren txori pila.
Neskato-taldeak arku-dantza barria egiten dabela ori be esan eustan euretariko txori batek. Zezena be urteten ei da izkanbila andia sortuaziaz. Egia al da?
–Bai; eztautzue guzurrik esan Mutikoetariko bati astiñaldi ederra emoten dautso zezenak, prakak urratuaz.
–Eta... an, ensayo baten ikusi
–Ointxe dator ekuerarriena. Zerutik tanbolin andi bat yatziten da, txistulari, atso-agura ta guzti. Piernen fandango eresiaz, erri guztia plazaratuten da. Ementxe asten da ZARRAREN OMENA.
Oneik gaztieri onu andiak damotsez. Bereala yardun diran talde guztiak antzokiratuko dira, irurogeta amar bat lagun, Ramontxu´ren oberturearen doñuan, eta dan-danak maburtuko dira zarreri omen egiñaz.
–Ekinaldi ederra gertau dozu. Bitor. Ziur naz, ill onen lau ta bostarrenean, gonbururaño beteko dozuela Arriaga antzokia. Yardun atseringarri oni kitu egiteko bai al dozu ezer esateko gure asteroko onen irakurlientzat?
–Gure izkuntzari buruz arduratzen diran dan-danak dira begiko niretzat. Euzkal-giroan azi ta bizi izan bai naz beti
Beraz Euskera aldez lan egiten dabien guzti-guztieri, nere agurra ta eskarra; zuen irakurlieri be bardin.
–Ori da ori Bitor! Eskerrak zeuri; ta gorantzi zeure aitari ta arrebari, laguntzalle onak dozuzalako.

Bitor Olaeta Torrezuri
"Lau urtearoak" _ Uda. Lide Olaeta ta Makutxa Amezaga
12

GaiezKulturaDantzaBalleta
GaiezKulturaDantzaTaldeakEUZKO-GAI
PertsonaiazOLAETA1
EgileezABELETXE1Kultura

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude