Galdutako gerran borrokan

  • Euskerazaintzak 18 urte daramatza euskara batuaren nagusitasunari aurre eginez


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

GAZTEEK ekartzen dizkiote erakunde bati bizitasuna eta garai berrietara egokitzeko beharrezkoa duen aldaketa gogoa. Hala diote; eta Euskerazaintzak ez ditu ez soberan gazteak. Gaur egun, hamabi lagunek osatzen dute Euskarazaintzaren batzorde nagusia: gehienak adinekoak dira eta lau gazte baino ez daude bertan. «Bai, gazte gutxi dugu», dio Martin Olazar Euskerazaintzako lehendakari eta Mungiako apaizak, arazoaz oharturik, «baina, jarraitu, jarraipena izango dugula uste dut, edozein erakundek ezer egin gabe ere urte luzez irautea erraza delako, eta gureak lan asko egiten du: argitalpenak, ekitaldiak...».

Euskerazaintza 1978an hasi zen bere lehen urratsak ematen, euskara batuaren ibilbidea aztertzeko Euskaltzaindiak Bergaran deitu zuen batzarrean: batuaren aurka zeuden zenbait euskaltzainen proposamenak onartu ez zirela eta, talde horrek beste bidetik jo eta Euskerazaintza Euskeraren Erri Akademia sortzea erabaki zuen. Erakunde berriaren lehendabiziko agerpena 1979ko urtarrilaren 27an egin zen Eibarren.

Batua, euskararen kaltea

EUSKARA batuaren aurka azaltzeko bi arrazoi ematen ditu Euskerazaintzak. Alde batetik, batua ez dela herrikoia, seme-alabek euren gurasoekin hitz egiteko baliagarri ez dela eta honek hondamendira daramala euskara. Bestetik, egungo batasuna egiteko erabakia, Euskaltzaindiak 1968an hartu zuena, erabat politikoa izan zela.

«Gure herrietan, Bizkaian batez ere, umeek eta gazteek erdaraz egiten dute ikastolatik kanpora, han ikasten duten euskara kalean eta etxean erabiltzeaz lotsatu egiten direlako; familia askotan gurasoek euskaraz egiten diete seme-alabei, eta hauek, berriz, erdaraz erantzun, gurasoekin herrikoa ez den hizkutzaz hitz egitea egokia ez dela ulertzen dutelako. Honela bada, euskara atzeraka doa», iritzi dio Martin Olazarrek.

Honekin batera, Euskerazaintzako kideek euskararen batasuna ezkerreko eta ETAren inguruko taldeek bultzatu zutela ere pentsatzen dute. Euren esanetan, sektore hauek, EAJtik bereizteko asmoz, «`h' eta euskara batuaren aldeko apostua egin zuten, Sabino Arana bi hauen kontrako zelako». Olazarrek gaineratzen duenez. «`H'a `eta' modura ahoskatzen da grekeran... `h' euskal iraultzaren ikur plastikoa dela idatzita dago».

Euskalkien alde

HALA eta guztiz ere, Euskarazaintza ez dago euskara batzearen aurka; batua ez dela beharrezkoa uste dute, baina begi onez ikusten ez dutena, batez ere, batasun hori egiteko era da: «Euskara batua egitekotan, berez etorriko da, ez lau lagunek, mahai baten inguruan bilduta hartzen duten erabakiaren ondorioz; hori euskara manipulatzea da», dio. Euskaldunok arazorik gabe elkar ulertzeko bidea norberak bere euskalkia ondo ikastea omen da: «Bakoitzak bere euskalkia ondo jakinez gero, beste guztiak ulertzea erraza izango litzateke; nik bizkaiera behar den bezala ikasten badut, gipuzkera eta lapurtera erraz ulertuko ditut, eta, apur bat zailago, zuberera».

Martin Olazarrek ez du uste garai berrien aurka doazenik: «Hizkuntzak modernitatearekin batera al doaz? Euskarak hitz modernoak behar ditu, bai, baina, berez, tradizioa da. Dena dela, zer da modernoagoa, beharrezkoa ez den `h'a kentzea ala gordetzea? Italieran, esaterako, kendu egin dute berriki... Gainera, kontuan hartu behar da herria gurekin dagoela; Bixente Latiegik egindako ikerketak argi erakusten duenez, egunkarietan azaltzen diren ia eskela guztiak euskalkiez daude idatzita».

Euskara batua bizitzaren arlo guztietara hedatzen ari den honetan, Euskarazaintzak itsu-itsuan eusten dio bere borrokari, aspaldian galdutako gerra batean arituko balitz bezala; borrokatu behar, ordea, Martin Olazarrek dioenez, euskararen beraren biziraupena jokoan baitago gatazka honetan: «Euskalkiak galtzen badira -eta galtzen ari dira- herriak ez du euskara batuaz hitz egingo; arinago egingo du erdaraz».

 

Ander Usabiaga


Azkenak
Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude