"Ertzaintzak aldatu behar du bere jokamoldea eta politika, ez guk"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gasteizko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean akordio garrantzitsua lortu duzue euskal presoen sakabanaketarekin amaitzeko. Akordioa bai, baina aurrerapausorik ez da ikusten. Zer espero dezakegu epe motzera?

Akordioa egon badago. Baina akordioa baino garrantzitsuagoa da onartutako puntu guztiak praktikan jartzea. Baina zerbait egiten hasiz gero, arazo batekin egiten dugu topo: Barne Ministerioaren jarrera itxiarekin. Gainera, gauza guztiak aurrera eramateko laguntzarik ez daukagu. Beraz, itxarotea da daukagun aukera bakarra. Egoerari irtenbiderik ematen ez bazaio, akordioan aipatzen den bezala, Europara joko dugu.

Ponentziaren sorrera nola baloratzen duzu?

Aspaldidanik aipatu izan du HBk batzorde horretan bertan presoen egoera zer nolakoa den, eta inoiz ez dute erantzunik eman izan. Baina orain gauzak aldatu egin dira: presoen gaia kaletik erakundeetara eramateko beharra ikusi dute. Eta, batik bat, kale-mugimenduak, Senideak-ek eta presoek beraiek jorratu duten borrokaren ondorioz etorri da aldaketa.

Akordioaren filosofia positibotzat jotzen dugu. Izan ere, testu horretan presoen giza eskubideak ez direla errespetatzen eta sakabanaketa legez kanpokoa dela jasotzen baita.

Zer gehiago egin daiteke erakunde mailan Madril presionatzeko?

Presoen borroka oso garrantzitsua da uneotan. Baina presoekin batera Euskal Herriko gizarteak aurrera daraman borroka ere garrantzitsua da oso, kalean barneraturik baitago presoen egoera zein latza den. Bestalde, akordioaren testuan aipatzen denez, Espainiako Gobernuak ez badu onartzen Gasteizko Legebiltzarrean hitzartutakoa Europara jo beharra dago. Estrasburgoko Parlamentuan erabaki bat hartu zen, non sakabanaketa legez kanpokoa dela onartu zuten. Beraz, presioa egiteko beste bide bat dugu Europakoa.

Eta zer adierazten dizu popularrek eta alderdi sozialistak akordio horren aurrean hartu duten jarrerak?

Hauen politika ez da aldatu: errepresioa. Gizarteak eskatzen duenari muzin egin diote, eta interes politiko zehatz baten atzetik abiatu dira.
Giza Eskubideen Batzordean hitzartu duzuen akordio hori ez al da gerturatze plangintza soilean geratu?

Akordioan aipatzen da presoek etxetik ahalik eta gertuen egon behar dutela; eta ahalik eta gertuen Euskal Herrian da. Gure asmoa, eta gizartearena berarena, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea da.

Baina HBk presoen Euskal Herriratzea defendituz jarraitzen badu akordioa hautsi egin daiteke, beste hiru alderdiak ez baitira horren aldeko. Aurrikusirik al daukazue aukera hori?

Akordioak eskatzen du, lehenik eta behin, Kanariar Irletan eta Baleareetan dauden presoak penintsulara ekartzea, gaixorik daudenak libre uztea eta baldintzapeko askatasunarekin aske behar luketenak askatzea. Ordea, hori guztia ez da bete. Hauek bete artean alferrik da gerora aurrera nola egin dezakegun pentsatzen hastea; betetakoan bai, orduan aztertu beharko dugu zein bide jarraitu. Baina inork ez dezala ahantzi euskal presoak Euskal Herriratzea dela gure helburua, ez diogula horri uko egingo.

Madrildik denbora eskatu izan dute, eta erritmo ezberdintasuna arrazoitzat jarri.

Aitzakia da denborarena. Beraiek ez daukate erritmo batean edo bestean dantzan jarduteko gogorik. Horrek agerian uzten du ez dagoela borondate politikorik.

Cosme Delclauxen bahiketak presoen egoeraren konponketa zailtzen eta oztopatzen duela azpimarratu duen politikaririk ere izan da...
Gatazka politikoaren adierazgarri da Delclauxen bahiketa. Baina era berean, azken egunotako atxiloketak, torturak, kartzeletako egoera bera... ere gatazka politiko horren adierazgarri dira.

Bahiketak ez du zerikusirik presoen egoera konpontzearekin. Posible da bata eta bestea konpontzea. Guk beti esan izan dugu bidea ez dela errepresioa, baizik eta elkarrizketak ekarriko duela bakegintzarako bidea.

Ortega Larak 300 egunetik gora; Delclauxek astebete pasatxo. Eraginik izan al dezake bi pertsona bahiturik egoteak espetxeetan presoek jasan dezaketen tratuan?

Egoera ez da batere aldatu: sakabanaketa, isolamendua, tartu txarrak, lagunen bisitak... Hori guztia lehen hor zegoen, eta orain ere hor da.

Bakegintzan aurrera egiteko zein izan daitezke klabe nagusiak epe motz edo ertainera?

Pauso garrantzitsua da presoen gaia konpontzea, baina honekin batera beste urrats batzuk ere eman behar dira. Hor dago, esate baterako, ETAk egin zuen eskaintza. Alternatiba Demokratikoan autodeterminazio eskubideari buruz hitz egiteko prest agertu zen ETA, eta horren arabera pauso batzuk emateko prest zegoela adierazi. Oraindik ez du erantzunik jaso.

Gainera, Alternatiba Demokratikoaren bideoa zela eta ez zela Jon Idigoras kartzelaratu egin zuten, eta HBren Mahai Nazionaleko kideen aurka espedienteak zabalik daude oraindik. Aurrerapausorik, ordea, batere ez. Badakite arazoa konpondu daitekeela, baina ez daukate borondate politikorik. Gutxieneko baldintza horiek egonik, badago biderik gatazka politikoa konpontzeko.

Egiozu eskaera bat EAJri ildo horretan.

Estatu espainoletik urrundu eta euskaldun eta abertzale gisa pentsatzen hasteko eskatuko nioke. Eta Ezker Abertzaletik egiten diren proposamenak kontuan izan ditzala, egiten diren proposamenak benetako bake-proposamenak baitira.

Eta Madrili zer?

Badakite bake-proposamena egon badagoela, eta posible dela bakea lortzea. Dituzten Polizia bidezko neurriak baztertu eta proposamenak lantzen hasteko eskatuko nioke.

Eta HBk zer jarriko luke mahai gainean?

Mintzatzen hasteko jarriak ditu zenbait gauza eta gai mahai gainean: autodeterminazio eskubidea, lurralde batasuna, euskara... Badaude gai zehatz eta posible batzuk hitz egiteko modua ematen dutenak.

Kale-isitiluak izugarri areagotu dira azken urte honetan, eta Ezker Abertzaleak azkenaldion jasan dituen kritikarik gogorrenak ildo horretatik etorri dira...

Kale-borroka ez da berez, hala moduz sortu, arrazoi bat dago atzean: gatazka politikoa. Horren arrazoia eta muina zein den ikusi egin behar da. Eta gazteek ikusi dute gatazka politiko hori konpontzeko kale-borrokari ekitea beste bide eta erremediorik ez dagoela. Polizia bidezko neurriekin ez dute kale-borroka konponduko; gatazka politikoaren gertatzen den bezala, neurri politikoak jarri behar dira martxan hori konpondu ahal izateko.

Juan Mari Atutxak ARGIAri esana: «Ertzaintza ez dabil inoren atzetik bere ideologiarengatik».

Hori sekulako gezurra da. Nik eurek egindako espediente judizial bat daukat eta bertan, polizi-aurrekarietan, zera jartzen du: giro abertzaleetan askotan ikusi eta atxilotutakoa. Hor daukazu erantzuna.

Ezker Abertzalearen eta Ertzaintzaren artean dagoen zauri sakona senda al daiteke?

Galdetu behar dena da ezinikusia Ertzaintzaren eta Ezker Abertzalearen artekoa den, edota Ertzaintzaren eta herriaren artekoa. Izan ere, langileek manifestazioa egiten dutenean hor daude, emakumeek manifestazioa egiten dutenean han dira... Mobilizatzen den edonor jipoitzen dute.

Estatu espainolarekin lanean dihardu Ertzaintzak. Ez da Polizia integrala, eta gainera, Ezker Abertzalearen aurka dihardu. Beraiek aldatu behar dute euren politika eta jokamoldea, ez guk.


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Eguneraketa berriak daude