"Mugimendu sozial berria sortu dute Frantzian iazko abenduko grebek"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Analistek hala diote: Frantziako gizartean egonezina geroz eta nabarmenagoa da. Iazko azaro-abenduko grebaldiek jarraipenik izango dutela uste dute askok.

Mitterrandismoaren aroa amaitua dela erakusten digute iazko grebek, iraulketa handia gauzatu dela gizartean. Aurreko aroan mugimendu soziala boterean zegoen ezkerrak berak eduki du kateatuta. Grebek erresistentzia eta benetako borrokarako grina berria erakutsi ziguten, onartezina dena ez onartzeko asmoa. Eta mugimendu sozial berri baten sorrera ere, zentzurik zabalenean. Funtzio publikoan langileria gaztea, bizia eta borrokalaria ageri da, jende gaztea oro har, beren gurasoek baino kultur maila handiagoa dutenak, krisiaren eraginez pozik direnak tren konpainiako txartel-zulatzaile kontraturik lortzen badute, nahiz eta ikasketa unibertsitarioak izan.

Belaunaldi berriak exijentzia eta erradikaltasun politiko handiagoak ditu, nahiz eta iazko grebalari gehienei ez iruditu beren mugimendua politikoa zenik. Eta abendukoak erakutsi zigun, bestalde, badela desorekarik sindikatu tradizionalen eta mugimendu berrien artean. Abar sindikal berriak sortu zituen mugimenduak: SUD Posta Zerbitzuan, FSU irakaskuntzan edo CRC osasungintzan; erakunde berriak ere: Droits au Logement edo Aterbe Eskubidea, AC edo Langabeziaren Aurkakoa. Zabaltzen ari da mugimendua, baina ez du islarik politikan.
Testuinguru politiko eta elektorala ez duela mugimenduak apenas aldatu, alegia?

Alderdi tradizionalek ez dute ezer ikasi mugimendu honetatik, gizartetik geroz eta urrutiago daude; izoztuak edo, PCF adibidez, glaziarren abiaduran mugituz. Iazko grebek horixe erakutsi digute: ihesbide politikoa behar zuela mugimenduak eta ez duela aurkitu. Hala eta guztiz, bizirik irauten du iazko izpiritu hark eta aurten bertan ikusi ahal izan ditugu funtzionarioen grebak urrian, Saint-Bernard elizako borroka eta beste zenbait, inoiz baino oihartzun handiagoa izan dutenak. Hori guztia, gainera, Frantziako ezkerra bere garairik hoberenean ez dabilen honetan. «Eskuinari nola aurre egin?», «Nola eratu ezkerreko alternatibarik, baina ez sozialistekin izan dugun bezalakoa?», horiek dira ezkerreko jendearen galderak.

Ezker-eskuin dialektikarekin zerikusirik ez duten sektoreak dira, baina, mugitzen ari direnak.

Bai eta ez. Jendeak ez du erabat baztertu ezker-eskuin dialektika hori. Nire ustez, liberalismoaren aurkako mugimenduak dira oro har. Funtzionarioen asanbleatan gizarte ereduaz, zerbitzu publikoaz hitzegiten zen. Zerbitzu publikoaren finantziazio, demokratizazio eta kontrolaz. Hori politika egitea da, grekoaren jatorrizko adieran bederen. Iazkoa ez zen mugimendu sindikal klasikoa izan.

Funtzionariak langileak bailiran mintzo zara, baina Europako ezkerrak zalantzan jartzen du kontzeptu hori.

Gaur egungo langileriaren inguruko analisi teorikoari ekin beharko genioke, langabeei buruzkoari ere... Langileriak, hitzaren benetako adieran behintzat, hedatzeko joera du, ez murriztekoa. Hitzaren zentzu mugatzailea ez badugu kontuan hartzen behinik behin. Hots, produkzioan zuzenean ari direnak ezezik langiletzat jo behar ditugu irabaziak eta plusbalia lortzeko premiazkoak diren gainerakoak: teknikariak, zerbitzuetakoak, ordenadoreetakoak, zientzilariak, intelektualak... Ez du adierazten horrek langile kontzientzia dutenik derrigor; baina, berez, objetiboki, langileak dira. Enpresa pribatuan, berriz, milaka arrazoi dituzte alor horretako langileek grebara ez jotzeko. Jende gutxi dago sindikatuetan eta izugarria da enpleguen behin-behinekotasuna.

Zalaparta handia eragin du aurtengo udan Saint-Bernard elizako afrikarren kanporatzeak. Baina horien aldeko manifestazioetan 20.000 lagun besterik ez ziren bildu.

Orain dela urte batzuk, aldiz, katurik ere ez zen biltzen. Orduko manifestazioekin alderatuz gero, jendetza handiak izan dira oraingoak; eta gertakarien larritasuna kontuan hartuz gero, txikiegiak. Izan ere, giro arrazista ez da ageri soilik Le Peni botoa ematen diotenen artean; ezkerrean ere arrazista asko dago. Horrek eragozten du sans papiersenganako (dokumenturik gabeko inmigranteak) elkartasuna. Eta lortu den elkartasun epel hori ere botereak egin dituen astakeriengatik izan da batik bat. Herrialde katoliko batean elizako ateak aizkorakadaz botatzeak jende asko asaldatu du.

Alderdi Komunistaren jarrera aldaketa litzateke nabarmenena.

Arrazakeriaren aurka ezer gutxi egiten zuten ezkerreko erakundeek ere aurpegia eman behar izan dute oraingoan. Bat batean jabetu dira bazela hor arazo bat. Gogoan izan 1979an `zero inmigrazioa' eta mugak ixtea aldarrikatzen zuela PCFk. Saint-Bernardeko borrokak lagundu die jarreraz aldatzen, erraza izan ez bazaie ere. CGT sindikatua ere ausardiaz borrokatu da orain, urte luzez bere militanteen artean giro arrazista eta chauvinista hedatu ondoren. «Arduratu zaitezte Frantziako langileez, ez atzerrikoez!» zioten CGT eta PCFko militante askok orain arte. Baina ohartuak dira Le Penek botoemaileak kentzen dizkiela eta, zorionez, estrategia aldatu dute.

Datorren urtean, hauteskunde legegileak. Zer gertatuko da?

Beheraka ari da eskuina, horrela diote inkestek, eta horrela segiko duelakoan nago. Ezkerrak irabazi behar ditu hauteskundeak. Gero etorriko dira negoziazioak. Nire iritziz, batasun gobernua osatuko dute berriro, oraingoan Berdeak ere bertaratuz. Eta 1980an ez bezala, programa askoz epelagoa izango da oraingoa, laburra, metroko txartel batean kabitzeko modukoa. Guk, berriz, ahaleginak egin behar ditugu horrelakorik gerta ez dadin, indar erradikalenak bilduz. Front Nationali aurre egiteko ezker gogorra behar da, ez epela.
Krivine eta bere alderdia, LCR aurkeztu dituzte komunikabideek azken mugimenduen bultzatzailetzat: Saint-Bernard, okupazioak...
Gezurra. `Liga'k baduela eraginik mugimenduetan, horretan konforme. Baina geuk zuzendu ditugula, hori gezurra da erabat. Greba kementsurik dagoen bakoitzean konploten bila aritzen da eskuina. Ezin dute ulertu jendea altxatzea, matxinatzea. Inozokeria kolonialista da esatea afrikarrak ez direla eratu eta borrokatzeko gai. Biziak arriskatu eta 60 egunez gose greban jarduteko motibazio handiak behar dira. Hori manipulatuko duenik ez dago.

Krivine modan da berriro: «Le Figaro»k deabrutzat zauzka, aingerutzat «Liberation»ek...

Betiko kontua, poliziaren konplota. `Liga' aspaldikoa da eta, gutxi asko, ekinean aritu gara beti. Egia da hauteskundeetan baino gehiago nabarmendu izan garela mugimenduetan. Hamar urtez isilpean euki gaituzte eta orain berriro `Liga'z mintzatzea... ez dago gaizki ere.
Koalizio gobernurik osatuko balitz, ministro karguan ikusten al duzu zeure burua?

Ezta inondik ere! Ez dut uste bileretara deituko digutenik ere. Benetako ezker antikapitalistak noizbait agintea eskuratuko balu, orduan agian onartuko genuke gobernuan aritzea.

Politikari orok, ezker zein eskuinekoek, 1968ko Maiatzaren seme-alabak direla diote.

Mitterranden garaian hedatuagoa zen moda hori. Ongi ezagutzen ditut «Ni 68ko Maiatzean ibili nintzen» dioten ministro eta goi-funtzionarioak. Jarraitzeko adorerik ez zuten izan; hainbeste ilusio eta, gero, langileria ez zegoela aginterako prest esaten zizuten. Bitxia da orain jende hori berriro ere marxismoaz eta komunismoaz hitz egiten entzutea, errebolta garaiak itzuliak direlako edo.

 

 


JULEN ARRIOLA


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude