"Abentura pertsonala eta suizidio politikoa izan da Colomen ihesa"

  • Josep Lluis Carod-Rovira, ERCko idazkaritza nagusirako hautagaia


2007ko otsailaren 21ean

Zein egoeratan geratu da Esquerra Republicana Angel Colomek eta Pilar Raholak aldeginez geroztik?

Bitxia iruditu zaigu Colomen ihesa, bitxia baita idazkari nagusiak alderdia uztea. Harrituta eta aho zabalik geratu ginen hasieran, jende honek botoen erabaki demokratikoa ez zuela onartzen sinetsi ezinik. Baina nahiago izan dute aldegin alderdiaren hurrengo biltzarrean agintea galdu baino. Orain Esquerrako korronte guztien arteko elkarlana bultzatu nahian gabiltza, ERCren politika sendotzeko ahaleginetan. Aurreko garai horretako fribolitate eta arinkeria joerak alde batera utzi eta alderdia politikaren eremura itzularaziko dugulakoan gaude.

Zer deritzozu idazkari nagusiaren eta bere ingurukoen ihesari?

Hutsegite politiko ikaragarria egin dutela uste dut. Kataluniako gizarteak gaitzetsi egin du Colomen jokaera, eta aho batez kondenatu. Nire iritziz, Colomek eta bere jarratzaileek nahastu egin dituzte ospea eta popularitatea, ERCren politika eta euren buruenganako atxikimendua gauza bera zirela uste izan dute. Alabaina, ikusi besterik ez dago zein eta zenbat jendek aldegin duen Colomekin: gutxi, eta herrialde bakoitzean eragin handirik ez zuena. Hori bai, kargu mordoska metatua zuen jendea. Ibilbide politiko laburra izango dute, legegintzaldia amaitu bitartekoa gehienera. Eta ez zait iruditzen horrenbeste ere iraungo dutenik. Erregionalismo `jatorra'ren magalera baietz jo zenbaitzuk apustu egingo nuke.

Beste aukerarik ez zuelako aldegin zuela Esquerratik dio Angel Colomek. Eta bere aurkako `gerra zikin'ik egin omen zuen alderdiko zuzendaritzak.

Desgobernu egoeran zegoela alderdia adierazi zuen Colomek. Harrigarria benetan, zeren eta alderdi politikoen gobernagarritasuna idazkari nagusien erantzunkizuna izan ohi da. Colomek aitzakiak besterik ez ditu erabili justifikaziorik ez duen ihesa zuritzeko asmotan. Abentura pertsonala izan da idazkariaren aldegitea, suizidio politikora eramango duena.

Zenbat militantek aldegin dute ERCtik Angel Colomekin?

Gutxi asko 270 bat lagunek utzi dute alderdia, Bartzelonakoak gehienak. Aldegin zutenen senideek egin zuten bat iheslariekin, eta apenas beste inork. Gehienera jota militanteen % 5 inguru joan zaigu.

Ezinegon nabarmena eragin du, bestalde, Colomek eta gainerakoek kargu publikoak berenganatu izanak eta alderdia egoera ekonomiko larrian uzteak.

Jakina. Pilar Rahola parlamentaria, adibidez, zinegotzia ere bada Bartzelonako Udalean. Karguak utzi nahi izan ez dituen jende honegatik oinarrizko hainbat erakundetatik kanpo geratu gara. Eta erakunde horietan egoteagatik alderdiak jasotzen zuen dirua ez dugu aurrerantzean jasoko. Baina okerrena da ERCk ordaindu beharko dituela lehendik eskatutako kredituak. Eta kreditu horiei esker egin ahal izan ziren aldegin dutenek karguak lortu zituzteneko hauteskunde kanpainak. Gogoan izatekoa da, bestalde, jende horrek sinatua zuela kode etikoa, Esquerra Republicanatik aldeginez gero beren karguak utzi egingo zituztela zioen kodea.

Kargu horiek berreskuratzeko auzitara jotzeko asmorik ba al duzue?

Aztertzen ari gara ea zein neurri har genitzakeen karguak itzul ditzaten, hori egiteko konpromezua izenpetu baitzuten. Bestetik, ziurtatu nahi dugu ERCk erakunde publikoetan hasitako lanak jarraipenik izatea, Espainiako Kongresuan eta Senatuan, adibidez. Badugu honetaz hitzarmenik EA, BNG eta Eivissako Pilar Costa senadorearekin (PPren aurkako koalizio batean hautatua) Kongresuan eta Senatuan burututako ekimenak ziurtatzeko. Bartzelonako Udalean eta Diputazioan ordezkaritzarik izaten segitzeko negoziazioetan ere ari gara.

Zeure ustez, lortuko al da ERCren hurrengo biltzarrean behar hainbateko kontsentsurik eta idazkaritza nagusirako zerrenda bakarrik?
Baietz uste dut eta hasia dugu negoziazio prozesua. Bi helburu ditu hurrengo kongresuak: Esquerra Republicanan dagoen korronte eta irizpide aniztasunari zor zaion errespetua babestea, batetik; bestetik, ERCren barruan indar koerlazioa zein den argitzea. Gainera, aldaketaren biltzarra izan du behar du gure hurrengo kongresuak. Hau da, barne egituraketa aldatzen hasi behar dugu.

Zu zeu hautatzen bazaituzte idazkari nagusi kargurako, ezkerretara joko al du ERCk?

Errealitatearen eremura jo beharko genuke. Esquerra Republicana ezkerreko alderdia da baina azken urteotan independentziaren gaia izan du ia ardatz bakarra. Jendeak eguneroko bizimoduan dituen gorabeherak alde batera utziak genituen. Independentziaren aldeko erronkari eutsi egin behar diogu, baina jendearen bestelako kezken inguruko proposamena ere alboan jarriz.

Errealitatearen aldera jo behar dugu, alderdi honek gizartearen arazoei konponbideak aurkeztu behar dizkie. Gizarteak ikusi behar du ERC alderdi baliagarria dela bere kezkak plazaratzeko eta konpontzeko. Boto herrikoia eta klase ertainena gureganatu nahi dugu, independentistena eta gure programa politikoaren ildo nagusiekin bat datozenena, nahiz eta gurekin erabat ados ez izan.
Herri Katalanen, Paissos Catalans deritzaion horren batasuna defendatzen segiko al du ERC? Ala, Angel Colomek dioen legez, bazterrera utziko du eskakizun hau zure alderdiak?

Nazio katalanaren eraikuntza da gure asmoa eta horren alde ari gara. Paissos Catalans edo Herri Katalanen esparruan diren lurraldeak dira, hain justu, gure proiektuan ageri direnak. Kontuan izan behar dira, ordea, herrialde bakoitzeko bereiztasunak eta kontzientzia nazional mailak. Ez baitira egoera berbera Valentziakoa eta Menorcakoa, Eivissakoa eta Ipar Kataluniakoa, Principatekoa eta Mallorcakoa. Gure azken helburuen bila aurrera egiteko zuhurtzia, abilezia eta talentua behar du ERCk. Baina beti ere errealitateari hestu atxikiz, gure aliatuak izan daitezkeenekin elkarlanean ahaleginduz, ikuspegi nazional eta progresista oinarritzat hartuz.

1999ko hauteskunde autonomikoetan Convergencia i Uniori alternatiba progresista eta zentro-ezkerrekorik aurkezterik izango dela iruditzen al zaizu?

`Pujol faktorea' ezin da bazterrera utzi Katalunian, horren inguruan biltzen baitira sentimendu eta ikur nazionalista gehienak. Koesio eragilea da `Pujol faktorea', baina aldi berean Espainiako Erresumako batasunaren zaindari ere izan nahi du. Horren guztiaren buru Pujol den bitartean zail izango da gobernu alternatiboak eratzea. Eta Kataluniako klase ertainek (progresista joerakoak, aspalditik gainera) CiUri bizkarra ematen ez dioten bitartean agintean segiko du Pujolek. Eta ez dezagun ahantzi Convergencia i Unio Madrilen negoziatzen diren hainbat interesen lobbyaren kudeatzailea bilakatu dela aspaldi honetan.

CiUren aginteak alternatiba progresistarik izatekotan, edukiko al luke hor lekurik ERCk?

Zalantzarik gabe, eta leku handia gainera. Katalanismoak soilik goberna lezake Katalunia, eta guk katalanismo aurrerakoiaren aldeko apustua egina dugu. Eta horregatik uste dugu gobernu progresista batek sektore herrikoien zerbitzura aritu behar duela. Baina, aldi berean, klase ertainentzat ere erakargarria izan behar du. Esquerra Republicanaren iritziz Kataluniak alor demokratiko, nazional eta sozialean egin behar du aurrera. Eta horren inguruan soilik egingo ditugu gainerako indar politikoekiko aliantzak eta loturak.

 

PACO SOTO


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude