"Mikrofonoa ikusi eta ezkutatu egiten da euskalduna"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

lkarrizketa arinak, bapatekotasuna, umorea... arrakasta izateko beharrezko osagaiak al dira?

Orain arte jaiei buruzko berriak oso modu serioan eman dira, informatiboetan bezala. Arrakasta, jendearen gustukoa delako eta ETBn orain arte horrelakorik ez delako egin, izan dugula uste dut.

Zein jarrera du jendeak mikrofonoarekin gerturatzen zaretenean?

Denetarik dago. Euskalduna gehiago beldurtzen da, mikrofonoa ikusi eta ezkutatu egiten da; aldiz, erdaldunak lotsa gutxiago dute, berehala gerturatzen baitira. Hau da gehien nabaritu dugun aldea jende euskaldun eta erdaldunaren artean.

Orain arte udako saioa zena, festa berezietan ere ikus dezakegu.

Euskal Telebistako aurrekontua oso txikia zen, eta aurrekontu horrekin saioak lortu duen ikus-entzulegoa ikusirik udaz kanpoko ekitaldi bereziekin ere jarraitzea erabaki dute. Adibidez, hurrengo saioa Gernikako Ferian egin behar dugu. Saio berezi hauek duten arrakastaren arabera, aurrerantzean gehiago egin edo ez erabakiko da.

Jairik jai lanean aritu ondoren, azkenerako antzekoak egiten al dira denak?

Egitarauari dagokionez herri txikietako jaiak nahiko antzekoak dira. Alde gehiago nabaritzen da hiriburuetako jaietan: kanpoko jendeari eskainita dauden jaiak baitira askotan, beste guztiak orokorrean antzekoak dira.

Albistegi edo antzeko saio serioetara itzuli, edo «Jaiak 96»ren artean aukeratu beharko bazenu, zein nahiago?

Oso saio ezberdinak dira, «Jaiak 96» bezalako programak politagoak dira, jende asko ezagutzeko aukera baitaukagu. Aukeratzekotan «Jaiak 96» edo antzeko zerbait hartuko nuke. Hala ere, berdin zait zertan lana egin hasi berria nahiz eta.



Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude