"Departamenduaren aferan gauza afektibo eta ekonomikoak nahasten ari dira"


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Seaskak Baionan lizeoa izanen zuela hitzeman zenuen, baina gerora ez zen horrela izan. Zer duzu esateko?

Baionako auzapeza naizen aldetik, erantzukizun osoa hartu dut afera horretan, sentikorra bainaiz euskararekiko. Filipe Goietxe lehendakariarekin eraman izan dut Seaskak Baionan izanen duen ikastetxeari buruzko plangintza. Ama-eskolaz eta lehen mailaz gainera, eskola eta lizeoa eraikin berean martxan jartzea dugu xede; hau da, Jean Jacques Rousseau eskolan jartzea. Alabaina, hori guztia zehaztea ez dagokit niri bakarrik. Izan ere, departamenduak eta errejioak eskuhartze zuzena baitute proiektuan. Hastapenean gauzak ondo bideratu izan ziren. Printzipioz ez zegoen inolako eragozpenik; Alain Lmassoure Distrituko presidentea eta Francois Bayrou Departamendukoa ados zeuden.

Erabakia hartu eta zortzi egunera-edo, Angeluko eta Miarritzeko hautetsi andana aurka agertu zen ordea. Harrituta geratu nintzen jarrera horrekin. Batik bat, horietako batzuk euskaltzaletzat dutelako euren burua.

Proiektuaren etorkizuna zertan da, baina?

Proiektua berriro hartu behar izan dut nire gain, eta ahalik eta azkarren eta irmoen jokatu. Arrazoi eta arazo politikoak tartekatu dituzte Distrituko zenbait hautetsik, nik benetan ulertzen ez ditudanak. Hala eta guztiz ere, hemendik bi urtera Seaskak Rousseau eskolan emango du irakaskuntza osoa. Bien bitartean, Seaskak eginiko eskakizunak behin-behineko soluziobidean jarri ditugu.

Zaila al da kudeatzen duzun Baiona hirian euskarazko irakaskuntza erdietsi nahi dutenekin ados jartzea?

Ni erabat nago euskal kulturaren alde. Baionan sortua naiz, eta nahigabeturik sentitzen naiz euskara ez dudalako mintzatzen. Garazin bizi den ene ilobak euskaraz mintzatzen du eta fier sentitzen naiz. Euskaraz ari direnekin lanean ari naiz, eta ez soilik Seaskarekin. AEKri, esaterako, Rousseau eskolan bere egoitza izatea proposatu diot dagoeneko. Horrela, euskal irakaskuntzak berezko tokia ukanen du. Proiektu berria eta estimagarria dela uste dut. Ni horretan ahalegindu izan ez banintz, proiektu orokor hori ez zen aitzina eramango. Harrokeriarik gabe erran dezaket hori guztia. Miarritzek Euskal Kultur Erakundearekin akordioa sinatua du hiria euskaldundu aldera. Baionak, Lapurdiko hiri nagusia izaki, beste horrenbeste beharko luke, ezta? Guk ere Euskal Kultur Erakundearekin harremanak ditugu, onak gainera. Akordio edo kontratu bat sinatzea aise da. Gero bete beharra dago, ordea. Ardura bat ene gain hartzen badut, bururaino eraman behar dut eta ni naiz erantzule bakarra. Ez naiz udalerri honetako eragile bakarra. Kudeatzen dudan hiria ezagutu behar da, eta bere bitartekoak eta egitura ezaguturik, sinatuko ditugun hitzarmenak betetzeko gauza izanen garen ondo aztertu behar dugu lehenik.
Badirudi, alta, Ipar Euskal Herriko hiriburua izaki, Baionari arrotza zaiola euskal kultura.

Ez nator bat baieztapen horrekin. Gu ere proiektuak lantzen ari gara. Eusko Ikaskuntzarekin akordio berria sinatu dut berriki. Fagoaga jaunaren bitartez, Goio Monreal buru duen erakundearekin hitzarmen bat daukagu. Bestalde, Baionako Euskal Museoa berritzen ari gara; 62 milioi libera balio du obra berriak. Baionak aurrekontuaren erdia baino gehiago hartu du bere gain. Estatuak, Akitaniak eta departamenduak beste erdia. Nik ez dut Euskal Museoa Baionarako bakarrik nahi. Bertara ekarriko diren erakusketak Donibane Garazira eta Maulera atera nahi ditut besteak beste. Sare bat antolatu nahi dut Ipar Euskal Herrian dauden beste erakustokiekin; bizia eta dinamikoa, barnealdearekiko kultur harremanak pizten lagunduko dituena.

Baiona-Angelu-Miarritze distrituan gauzak bero-bero daude antza. Baionak galdu al du zure aitaren garaian zuen nagusitasuna? Milako biztanle batzuk galdu ditu hasteko. Zer diozu honi guztiari buruz?

Hasteko, ez dut uste Baionak indarrik galdu duenik. Hiruzpalau mila biztanle galdu ditu, baina hauek gure inguruko herrietara joan dira bizitzera: Hiriburura, Mugerrera... Baiona departamenduko bigarren hiria dugu, Ipar Euskal Herriko hiriburu kulturala eta ekonomikoa. Suprefetura hemen dago, eta betiko funtzioek lehengo berean jarraitzen dute.

Bestalde, BAB distrituaren etorkizunari buruz jendea oso da ezkorra. Ni, ostera, baikorra naiz. Egoera finantzieroa dramatikoa dela diote batzuek; nik, berriz, aurrera egiten ari garela diot. Kontuan hartzen baditugu gure ondareak eta ondasunak, aberastasun franko dagoela ohartuko gara. Gure aktiboak handiak dira, une honetan inbertsio azkarretan jarritakoak, eta aurki bere emaitzak ekarriko dituztenak. Baiona-Angelu-Miarritze distrituko erakundea ez dago ez ekonomikoki ez politikoki lur-jota. Nire aitaren segida Alain Lamassourek hartu zuen, eta etapa berri batean sarturik, egitura berritzen ari da. Trantsizio garaian gaudela esan behar dugu. Hiru hirien aginpideak argitzen ari gara, baita herriko etxeetako auzapezen eskuhartzeak finkatzen ere.

Badaude, bestalde, BAB distrituaren nagusitasunari beldurra diotenak ere. Kosta partea zatituko duzue, eta barnealdea ahantziko berriz. Zuk nola ikusten duzu Iparraldeko egituratze prozesua?

Euskal Herria 2010 deritzan planifikazioa hor daukagu. Azterketak egon badaude, eta Euskal Herriko garapena ez da egingo BABeko garapena besteekiko orekan egiten ez bada. Iparraldean dagoen arazoa ez da gurea soilik. Mundu osoan bizitzen ari den fenomenoa da hau. Nekazaritza-gune eta hiri arteko armonizazio garaian bizi gara. Beharrezkoa den lurralde antolaketa honetan izpiritu irekiaz jokatu behar dugu denok: bai kanpainako herri txikiko bizilagunek, bai hirietako bizilagunek. Herri txikiko auzapezek eta hautetsiek ez dezatela pentsa txikiagoak izateagatik beren herriak gureak baino txiro edo pobreagoak direnik, ez baita egia. Orain, ordea, kontua ondoko hau da: Baiona hiriburuko eta BAB distrituko ekimenak ongi bideratzea bai barnealdearekiko eta baita kosta parteko beste herriekiko ere. Ni, Baionako auzapez eta diputatu naizen aldetik, bai kultura bai ekonomia garatzeko behar diren bitartekoak lantzen saiatzen ari naiz.
Ipar Euskal Herriarentzat berezko egitura batek ez al luke zuk aipatutako hori guztia erraztuko? Zu, ordea, Euskal Departamenduaren aurka zaude.

Soizu! Departamenduaren aferan bi alde daude. Batetik, afektiboa, adoretsua, zainean eta odolean doana. Bestetik, alde arrazionala dago, buruak adierazten duena. Afera honetan, gauza afektiboak eta ekonomikoak nahasten ari dira. Nik afera ikuspegi ekonomiko batetik begiratzen dut, hori baita benetakoa den ikuspegi bakarra. Ni diputatua eta kontseilari orokorra naiz. Egoera aztertzeko eta epaitzeko elementu eta datu objetiboak ditut. Benetan diotsut ez dudala ikusten Euskal Herriko departamenduak zer ekar dezakeen. Are gehiago, uste dut irabazteko gutxi duela eta galtzeko asko.

Lehenik eta behin, Frantziako azkeneko bost departamenduen artean izanen gara. Populazio terminoetan bazter batean geratuko gara. Hori bada helburua, ez da nirea. Bigarrenik, Pirinio Atlantikoko Departamendu barruan garelarik, populazioaren % 60 hirikoa da, eta % 40, berriz, nekazaritza-gunekoa. Euskal departamendu bat egiten badugu, laborariak % 20 izanen dira eta hiritarrak, ostera, % 80. Barnealdea txikia dela eta lagundu behar dela esaten dugu. Zer irabaziko du barnealdeak euskal departamendu soil batean? Euskal departamendu bat eratzea katastrofikoa litzateke, hori oso argi daukat. Bere bitarteko ekonomiko soilekin ezin izango luke behar duen garapena gauzatu.

Ordea, gero eta hautetsi eta hiritar gehiago paratzen eta azaltzen da euskal egitura edo departamendu baten alde. Zer diozu honi buruz?
Ez errejioko eta ez departamenduko hautetsiak diren pertsonak daude horien artean. Hainbat pertsona desmartxa honen alde paratu dira era edo modu afektibo batez, baina azterketa ekonomiko zehatz bat egin gabe. Errespetu guztiarekin diot, baina ez dute ezagutzen ez politika ezta ekonomia ere.

Bestalde, sozialisten jarrera ere aztertzeko modukoa da. Jarrera irringarria benetan. Euskal departamendu bat hitzeman zuten bere garaian, eta hamalau urtez agintean egon ziren bitartean ez dute fitsik egin. Agindu zutena eta egin behar zutena ez bazuten egin, afera honen guztiaren zailtasunaz eta konplexutasunaz ohartuo ziren, ezta? Orain, interesak direla medio, euskal departamenduaren oldeak harrapatuak izan dira berriz ere.

Eta zer diozu abertzaleen jarreraz eta jokamoldeaz?

Abertzaleak, bien bitartean, beren norabide eta asmo politikoen barnean bideratzen ari dira departamenduaren afera. Euskal departamendua ez da abertzaleen helburua. Europa barruko errejio independente bat eratzea da abertzaleen azken xedea. Beraz, ez dute nahi euskal departamendu bat Frantziaren onerako, baizik Frantziarekiko loturatik askatzeko. Anbiguotasun politiko izugarria dago hor. Euskal departamenduaren alde bozkatuko duen jendea gero eta gehiago izanen da agian, baina ez abertzaleek proposatzen duten azken helburuarekin bat datozelako.


Azkenak
Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude