"Ez neukan barne sentipenetan gehiago sakontzeko gogorik"

  • 80 hamarkadako Azkoitiko gazte-mugimenduaz idatzi du Juan Luis Zabalak «Galdu arte»n.


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

«Kezka, obsesio eta ideiak kanporatzeko idazten dut» esana duzu; liburu honek zer du horretatik?

Desberdina da, askoz ere sozialagoa. Nire orain arteko liburuetan beti egon da pertsonaia nagusi bat, nire antza handia zuena, eta ia pertsonaia bakarra, nire barruko kezkak zituena. Honetan, berriz, urruntasun handia dago pertsonaia nagusiaren eta nire artean. Bigarren mailako pertsonaiek ere indar handiagoa hartu dute. Aurretik, beti esan ohi nuen pertsonaia bakarreko idazlea nintzela...

Zerk eragin du ukitu intimista eta esistentzial horren aldentzean?

Neurri handi batean barrura eta obsesio horiei begiratzeko zikloa amaituta dago. Nire literatura, bizimoduak emandako kolpeetan isurtzen zaidan odola dela esan izan dut beti. Baina bide horretan esan beharrekoak esanda, ez neukan sakontzeko gogorik. Eleberri normala egin nahi nuen, hasieratik nahikeria literario gutxiko eleberria, irakurterreza... Orain arte irakurri dutenek ere erraz egin dutela esan didate. Kezkak kaleratzeko bidea ere ez dut uste erabat utziko dudanik.

«Galdu arte»n 80 hamarkadara eta Azkoitiara garamatzazu: gaztetxeak, droga... Zer zuen berezi Azkoitik?

Beti iruditu zait Azkoitik badituela gauza batzuk, kalean, gazte mugimenduan, Azkoititik kanpo nekez ulertzen direnak. Azkoitia errepide nagusietatik aparte gelditzen da. Inor ez da joaten Azkoitira beste toki baterako bidean. Horregatik, edo mendi artean dagoelako, Azkoitia tradizioan oinarritutako herria eta atzerakoia izan da beti, elizak zama handia izan du... Gizarte itxi eta elizkoi horren aurrean, aurrez aurreko handi xamarra izan zen 80. hamarkadan. Gazte jendeak kanpokoen berri izan eta horrela jokatuta, talka berezia sortu zen gizarte itxi horren aurrean.

Ez al da oso ikuspegi lokalista?

Mugimendu hori Euskal Herri osora heda liteke. Ez dut esan nahi Azkoitin beste inon baino interesgarriagoa izan denik, baina bazituen berezitasunak eta nik giro hura bizi izan nuen.

Garai hartan borroka gaztetxearen inguruan zen: gaztetxeak, gazte jendearen jazkerak bere ezaugarriak ditu. Guztiarekin hautsi nahi eta beste gizarte baten alde egiteko borroka. Hori, ordea, eleberriaren atzekoa da, testuingurua; nagusia, pertsonaiaren ibilbidea da eta bere bizikizunek dakarte giroa.

Nola bizi zenuen eta zuten pertsonaiek 80. hura?

Eleberrian badira pertsonaia zenbait oinarri erreala dutenak; ez dira asko, eta nagusia ez da horietakoa baina esaterako, bigarren mailako batzuen artean bada bat nire ezaugarriak dituena, nahiz eta pixka bat esajeratu. Borroka horrekin bat egiten duen gazte bat da baina bestelako kezkarik ere badu. Ez da ausartzen duen guztia mugimendu horretan uztera. Pertsonaia nagusia, une batean, gai da duen guztia arriskatzeko: dela familiarekin duen lotura, etxea, lana... sinesten duen horren alde. Alderantziz, nire karikatura den pertsonaiak beste gauza batzuetako kezka ezezik, emateko beldurra ere badu.

Mugimendu hartatik zer gelditzen da 1996an?

Bide batzuk zabaldu arren, eta lehen ez bezala, gauza batzuk onartu arren, ez da gehiegi aldatu. Borrokatzeko zeuden arrazoiak, soldaduskaren aurkako borroka, drogarena, antolaketarena, mutil-neska harremanena gizartean bizirik dauden eztabaidak dira.
Uneoro eleberria aipatzen ari zara baina kronika itxura du liburuak...

Lehenengo asmoa giro baten berri ematea zen, gero etorri zen pertsonaiarena eta istorioarena. Litekeena da giro horretako elementuak erakusteko joera izatea eta horrek nolabait eleberria bortxatu izana baina istorioak ere badu bere indarra.

Bereziki eleberria eta ipuina kaleratu dituzu, beste jeneroetan hasteko asmorik?

Poesian idatzi dudanak ez dut uste aportaziorik dakarrenik. Ilusioa egingo lidake antzerkia idatzi eta ondoren taularatzea. Baina idaztea bada zaila eta antzerkirako...

Lanbideak nahi adina idaztea eragozten dizu?

Ez da egokiena. Muga handia da baina behin egin nuen eta berriz ere egingo dut: denbora batez aldendu, irakurri, pentsatu eta idazteko. Ordu eta indar gehienak kentzen dizkizun ogibidearekin zaila da nahiko zenukeen guztia egitea idazle izateko bidean baina neurria hartzen saiatzen naiz.

Idazten duzuna irakurtzen duzunaren lokarri beretik al doa?

Euskal idazleak ongi ezagutzen ditut, akaso nire lanbidearengatik horretarako beharra dudalako. Bereizketa egin ezkero, bizikizun edo sentimentuetan oinarrituta idazten dutenak ditut gogoko eta ez hainbeste munduari buruzko erreflexioa egiten dutenak. Aurretik bost liburu egin ditut nahiko intimistak eta horrek nire joera erakusten du. Eleberri ilunek, neure kezkak argitu eta hobeto eramaten laguntzen didate.

Susarekin kaleratuko da liburu hau. Susaren asmoa hasieratik beste argitaletxeetan kaleratzeko aukera gutxi zuten liburuak ateratzea zen. Egoera hori nola dago?

Gaur egun Susa ezezik beste argitaletxe batzuk ere prest daude hori egiteko. Beti dago argitaletxeei gehiago eskatzeko aukera baina gaur orohar idazleak ongi zainduta gaude eta benetan merezi duten badute argia. Agian Susa sortu zenean bazen gehiagoren beharra; gaur ongi hornituta gaude.

 

MAITE ARTOLA


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude