«Pianojolearen bizitza bakartiaren ihesa da gure modalitatea»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Esther Barandiaran eta Itsaso Ariztizabal pianojoleei elkarrizketa
«Pianojolearen bizitza bakartiaren ihesa da gure modalitatea»
Esther Barandiaran eta Itsaso Ariztizabal pianoa lau eskuetara jo eta kritika onenak bilduz
Suitza, Frantzia eta Italian ibili ostean, Donostiako Musika Hamabostaldian kritikaren aipamen berezia jaso dute Interpretatzaile Gazteen Sailan. Artean, Trentoko Jaialdian; XIII. Festival Delle Valli eta Grand Concours International de Piano deritzatenean jo izan zuten. Azkenekoan, 1 Accessita saria irabazi zuten Esther Barandiaran eta Itsaso Ariztizabalek.
Nola hasi zineten musikan eta nolakoa izan da orainarteko ibilbidea?
Zortzi urte genituen eta hogei bat joan dira harrezkero. Irunen hasi ginen, eta musika bitartez ezagutu genuen elkar. Gurasoek bultzatuta hasi ginen. Nik -Itsaso mintzo da- Donostian egin nituen maila ertaineko ikasketak. Estherrek, berriz, Baionan. Irunen Ricardo Requejo genuen maisu, eta haren bitartez, Bilboko Kontserbatoriora jo genuen, goi mailako ikasketak han burutzeko. Hura bukatu ondoren, Lausanako eskolan hasi eta lau urte daramatzagu han gure prestakuntza sakontzen.
Edonoren esku al dago prestaketa hori? Laguntzarik izan al duzue?
Hau beste edozein karrera bezala -Esther ari da orain-, saiatzen denaren esku dago. Musika ibilbidea mugagabea da. Ikasketak burutu ondoren, guk geuk urratu behar izan dugu geure bidea. Inoiz ez zaizu inor etorriko hau edo beste hori duzu zuretzat esanez. Musikak ardura osoa eskatzen dizu. Gure ibilaldiaren kostuak, hasieran gurasoen patrikatik eta gero geuretatik ordaindu behar izan ditugu. Gurasoen laguntzagatik ez balitz, ez ginen garenera iritsiko. Iaz, lehen aldikotz, Lausanako 4. ikasturtean lortu genuen beka bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana. Hasten direnei, aurrera egiteko beka baten zain ez daitezen gelditu esango genieke.
Musika irakasle zarete, eta kontzertista ibilbidea urratzen ari zarete aldi berean. Nola uztartzen dituzue bi egiteko hauek?
Musika ikasketak amaitu ondoren ohikoena izaten da eskolak ematen hastea. Hau da, zure buruari esaten diozu: honaino iritsi gara, musika kultura eta ofizio bat dugu, eta nahikoa. Irakasle moduan hastea da arruntena; era horretan bizitzaren beste arlo asko tartekatu al dituzu musika bizitzarekin. Gu bi gara, ordea, eta musikak hunkituta. Eta nahiz eta oso bide estutik igaro behar dugula jakin eta horrekin batera gauza asko alboan utzi beharko ditugula, aurrera egin nahi dugu.
Kontzertista izatera iristeko buru-belarri jardun behar dugu, ondo prestatu, eta kontzertuak izateko asko mugitu. Hala ere, ahalik eta gehien esperimentatu eta bizi nahi dugu musikaren bidez.
Zer da pianoa lau eskuetara? Modalitate honetarako musika berezirik jotzen al duzue?
Bi pertsona piano bakar bat jotzea esan nahi du lau eskuetara aritzeak. Pianoa modu honetan jotzeko ez dago oso errepertorio zabala. Pianojole bakarlarientzat dagoena baino mugatuagoa da, baina era berean jendeak uste duena baino gehiago dago. Autore klasikoek helburu oso zehatz batekin konposaturiko obra dezente daude. Schubertek sarritan aipatzen zuen adiskidetasuna. Pianojolearen bizitza oso zela bakartia, eta horregatik konposatu zituen lau eskuetara jotzeko obrak ere; gure modalitatea bakardade horren ihesa bailitzan. Esperientziak eta kontzertuek erakusten digute bidea, geure burua non kokatu eta zein errepertorio landu. Guk zabalik ditugu ate guztiak: Aita Donostia, Ravel, Brahms, Faur, Mussorgsky eta Schuberten obrak jotzen ari gara orain.
Zer eskaintzen dizue pianoak, musikak eta biok elkarrekin aritzeak?
Oso harreman berezia da pianoarekin duguna: zaila azaltzeko eta zaila ulertzeko. Pianoa asko ematen duen musika tresna da, baldin eta zuk ere asko eskaintzen badiozu. Musikak mundu ikuskera, berezia ematen digu. Musikaren emaria oso da aberatsa.
Zorioneko sentitzen gara. Bere aberastasun horretan ere gogorra da -Estherren iritzia da hau-. Nire kasuan bederen, nire izaeraren ezaugarri nagusia eta ia bakarra ote den inpresio daukat batzutan. Horrek aztorazten nau pixkabat. Hau da, musikak asko ematen dit, baina aldi beran beste giza ezaugarri batzuk faltan hartzen ditut.
Bikote modura aritzeak asko lagundu digu bidea egiten. Benetako adiskidetza eta harmonia sortu dugu bion artean. Pentsa, biolinjole batek, orkestra edo kamera talde batean jotzeko aukera dauka, pianojole batek ez ordea. Guk elkarrekin talde modukoa osatzen dugu.
Musika Hamabostaldian aukera handiko pianojoleak zaretela esan zen. Zer diozue?
Lehenbizi, musika emanaldiak eskaintzea oso zaila dela esan nahi dugu. Ez gara goi-mailako musikariak, hasi besterik ez dugu egin. Une honetan gure bidea zabaltzen ari gara; kanpoaldera bereziki.
Donostiako Musika Hamabostaldian gazteen zikloan jo izan dugu. Bertan jotzeko aukera, orainarte eginiko lanaren onarpen moduko bat izan da. Oso garrantzitsua izan da guretzat. Aukera bat izan da, baina jokoan ere asko genuen. Kritika faboragarria izan da, eta horrek asko laguntzen digu aurrera jarraitzen.
MIKEL ASURMENDI
40-41

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazBARANDIARA5
PertsonaiazARIZTIZABA1
EgileezASURMENDI1Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude