«Egunen batean, ertzain batek bere aita izango du parean eta egurtu egingo du»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gorka Martinez HBko kideari elkarrizketa
«Egunen batean, ertzain batek bere aita izango du parean eta egurtu egingo du»
Gorka Martinez, HBren Nazioarteko Harremanetarako Batzordeko arduraduna
Ezker Abertzalean oro har, eta HBn zehazki, azkenaldion nazioarte mailako harremanak jorratzen ari zarete. Zein da lan horren helburua?
Orain arte nazioartean jorratutako lana nahikoa zentzugabea izan da. Harreman estuak mantentzen genituen, baina ez genekien harremanok zertarako erabili. 1992tik hona, baina, asko landu dugu gure estrategia, eta hausnarketa horretatik atera da egun jorratzen ari garen ildoa. Euskal Herria nazio bat dela da zabaldu nahi dugun mezua.
Epe motzera, planteatu al dio HBk bere buruari erronkarik nazioarte mailan?
Bi erronka dauzkagu. Batetik, defentsa mailakoa. Errefuxiatuen, konfinatuen eta deportatuen egoera nolakoa den ikusiz, errepresioaren panorama zein zabala den nabarituko dugu. Hori da Euskal Herriko egoera nazioarteratzeko ardatzetako bat. Beste frontea gure ekimenekoa da: etsaiak gure aurka daraman estrategia nolakoa den zabaltzeaz gain, Euskal Herria eraiki eta eredu sozial berria sustatzeko nolako lana egin behar dugun finkatzen duena. Hau guztia Euskal Herrian garatzen ari garen borrokarekin lotu behar dugu, hemen jorratzen ari ez garen dinamikarik ezin baita kanporatu. Europan hori dena islatuko dugu, Espainian nolako demokrazia dagoen azalduz.
Ba al du oihartzunik HBren mezuak gure mugetatik at? Zein dira orain arteko lorpen nagusiak?
Azken hiru urteotan Espainiako eta Frantziako estatuek sekulako egurra jaso dute. NBEk urtarrilean eta maiatzean adierazitakoa hor dago: espainiar Estatuan eskubide demokratikoak eta giza eskubide indibidualak bortxatzen direla, eta beharrezkoa dela Estatu espainiarra zuzentzea.
Euskal Herriko egoerari buruzko interesa duten erakundeak egon arren, ez dugu erantzunik espero behar epe motzera. Pausuz pausu joan behar dugu. Jorratzen ari garen lanak eraginik baduela argi dago, ordea. Eta horren ondorioz, Espainiako Estatuaren ahulezia agerian geratzen ari da.
Europan gaudela kontuan hartuz, ez dirudi Europatik ezer berezirik egiten ari denik bizi dugun gatazka gordin hau konpontzeko.
Estatuen Europa honetatik zerbait gehiago nahi badugu, luzaroan egon beharko dugu zain. Europa ez dago behar lukeen modura egituratua. Bere eraikuntza interes ekonomikoen menpe dago. Maastritcheko Itunak zer dakar? Interes ekonomiko batzuen alde esparru zehatz bat eraikitzea. Ez du aurrikusten ez demokraziarik, ez herrien eskubiderik, ezta gizarte aurrerakoirik ere. Europak etsai bat sortu du bere baitan: kapitalismoa.
Hala ere, badira hainbat erakunde estatu boteretsuen politikaren aurka daudenak. Eta gainera, hor ditugu irlandarrak, flandiarrak, eskoziarrak, bretoiak, galesak... Bakoitzak bere borroka mota darama aurrera, baina nazio hauekin guztiekin harremana izan behar dugu, eta denon artean eredu berri bat sortu: antikapitalista, elkartasunezkoa eta sozialismoaren eta justiziaren aldekoa.
Zein etorkizun ikusten diezu Europan gurea bezalako herri txikiei?
Egungo ikuspegitik, etorkizun beltza. Baina gauzak ibiltzen egiten dira, eta nik konfiantza handia jarria daukat borrokan. Soilik horrela lortuko dugu Europa berri bat eraikitzea.
Euskal Herrira itzuliz, kaleko istiluak bilakatu dira mintzagai azkenaldion. Elgoibarko, Hernaniko eta beste hainbat herritako gertaeren ostean, enfrentamendu zibilerako arriskua aipatu duenik ere bada.
Enfrentamendu zibilik ez dago eta ez da egongo ere. EAJk sekulako ardura dauka honetan guztian, berak erabiltzen baitu enfrentamendu zibilaren kontzeptua gero gertatzen den oro guri leporatzeko. EAJ bera da enfrentamendu horren alde dagoena. Eta estrategia hori gauzatzeko elementu nagusia Atutxa da. EAJn ez daude bi sentsibilitate; EAJren baitan ildo bakarra dago, eta horren zuzendaria Atutxa da. Egungo EAJ Atutxaren EAJ da. Eta jakina denez, Atutxaren tesia da Ezker Abertzalearen aurka gero eta indartsuago jotzea. Eginkizun horretarako gizartea erabili nahi du. Horren arriskua, ordea, ez da enfrentamendu zibila, proiektu politiko jakin baten aurka joatea baizik.
Dena den, kaleko istiluak direla eta jasotzen ditu kritika gogorrenak egun Ezker Abertzaleak...
Kalekoa ez da aurrera daramagun borroka bakarra. Bizi dugun egoeraren kontrako erreakzio logikoa da kale-borroka. Ikusi hartzen ari diren neurriak: bideo-kameren legea, adin txikikoen legea... Neurriok soilik Ezker Abertzalearen aurka jotzen dutela iruditu arren, ez da horrela: gizarteko sektore guztien aurka doaz. Gaur presoen egoeraren aurkako borroka dena, kapitalismoaren aurkakoa izango da bihar. Zer esango dute biharko borrokaren aldeko ekintzen aurrean? Zer esan eta egingo dute borroka ekologikoaren edota lanpostu baten defentsan egindako ekintzen aurrean?
Bere interesen defentsan, gizartea gai da biolentzia erabiltzeko. Enfrentamendu zibila? Hara, askotan esan ohi da Euskal Herria espainolizaturik dagoela. Horrela izanik, enfrentamendu zibilak izugarrizkoa behar luke izan. Ez dago horrelakorik: Ezker Abertzalearen eta kultur mailako jendearen arteko enfrentamendurik ez dago, Ezker Abertzalearen eta langileen arteko enfrentamendurik ez dago...
Zerk eragin du kaleko istiluen areagotzea?
Orain arte edozein basakeria erresistentziaren bitartez jasan izan dugu. Baina erresistentziarekin Euskal Herriak ez du aurrera egiten. Inork ez du maite biolentzia, baina arrisku-egoera hori apurtu beharra geneukan. Errepresioa areagotzeak ekarri du kale-borroka.
Baina ez da soilik Ezker Abertzalearen erantzuna, sektore ezberdinek jasaten duten egoeraren aurkako gizartearen erantzuna baino. Guk ez dugu agintzen zer egin behar den eta nola; jendeak badaki zer egiten duen eta zergatik. Populazioaren % 22a langabezian dagoenean, ingurugiroaren aurkako erasoak gertatzen direnean, euskara defenditzeagatik jendea jipoitzen dutenean... logikoa da horrelako erantzunak sortzea. Biolentzia bi aldeetatik esistitzen da. Zapalkuntza jasaten dugunok biolentzia erabiltzeko eskubidea oso daukagu, eta ez diogu eskubide horri uko egingo.
Bide horrek, baina, ez al du egoera gehiago gaiztotuko?
Eraso-fronte guztiari aurre egiteko bidea zein den argi dago. Egoera aldatzen ez denez, beste bide batzuk jorratu ditugu. Gizartearengandik urrun geundela ikusi genuen gure barne-eztabaidetan, eta gure ildoa definitu genuen: gizartean zuzenean lan egin, gure proiektua zuzenean igorri eta gizarteko sektoreekin zuzenean lan egin, beti ere euren dinamika errespetatuz. Gizarteari dinamika propioa garatzen utzi behar diogu, eta dinamika horrekin batera egin behar dugu lan. Duela hamazazpi urte genuen dinamika berreskuratu nahi dugu eta Euskal Herri berria eraiki. Galdutako denbora berreskuratu behar dugu. Herriarekin lanean jarduteak egiten dio min Estatuari.
Ertzaintzaren eta Ezker Abertzalearen arteko harremanak ez daude bere onenean. Konponbiderik ba al du egoera honek?
Sekula ez dugu asmorik izan Ertzaintzaren aurka jotzeko. Baina Espainiako interesak defenditzeko Atutxa eta EAJ prest daude tresna guztiak erabiltzeko. Ertzaintza Euskal Herriaren aurkako aparatu errepresiboa eta EAJren aparatu politiko-poliziala bilakatu da. Tamalez, Ertzaintzaren baitan ideia bat nagusitzen ari da: alegia, Ezker Abertzalea etsaitzat hartzea.
Kontua da ertzain bakoitzak bere burua marjinatutzat duela. Hori argi ikusten da: ertzain asko Castro Urdialesera joan da bizitzera, elkarbizitza euren artean bakarrik egiten dute, nortasuna ezkutatzen dute... Eta ez beldurrarengatik, euren burua polizia gaiztotzat dutelako baizik. Noizbait, ertzain batek bere aita izango du pareko espaloian eta egurtu egingo du. Ertzaintza guardiazibilizazio galanta ezagutzen ari da. Eta horren ardura EAJrena da. Ertzain batek ez badu Ezker Abertzalearen, euskararen eta langileen aurka joan nahi, azken finean, ez baditu Espainiako interesak defenditu nahi, atera dadila Ertzaintzatik. Ertzaintza ez baita herriarena, eta herriarena izateko asko aldatu behar baitu.
Datozen hilabeteotarako erronka nagusitzat Alternatiba Demokratikoaren bigarren faseari ekitea du HBk. Zer espero duzue lortzea oraingo honetan aurreko fasean lortu ez zenutena?
Alternatiba Demokratikoa uste baino garrantzitsuagoa da. Jendearengana hurbiltzea, proposamena azaltzea eta eztabaidatzea hartu genuen helburutzat. Gizartearen erantzuna jasotzea zen garrantzitsuena, sor zitezkeen ekimenak entzunez.
Asmoa ez da Alternatiba Demokratikoa negoziazioarekin lotzea soilik, zera baino: euskal gizarteak proiektu politiko, nazional eta kultural batean parte hartzea. Gizarteak bere kontzientzia eta protagonismoa berreskura dezan ahalegindu behar dugu, Euskal Herriaren eraikuntzan funtsezko elementua izan dadin. Hori esan nahi da «eman hitza herriari» horrekin. Finean, gizarteak bere proiektua garatzeko duen esparrua baita Alternatiba Demokratikoa.
Eztabaidak pizturik dirauen arren, euskal presoen egoera ez da askorik konpondu...
Presoen eskubideen defentsan, ez dute beraiek bakarrik borrokatu behar. Gizarteak berak kontzientziatu behar du edozein pertsonaren defentsan borroka egin behar duela.
MIKEL JAUREGI
8-11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazMARTINEZ4
EgileezJAUREGI5Politika

Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude