«Hemen mila dira gitarrista hobeak; meritua, gitarrarekin zer egiten den»


2021eko uztailaren 19an
Bixente Martinezi elkarrizketa Oskorriren 25. urteurrenaz
«Hemen mila dira gitarrista hobeak; meritua, gitarrarekin zer egiten den»
Bixente Martinez, Oskorriren 25. urteurreuna ospatuz eta inoiz ez dela erretiratuko aitortuz
Emaztea eta gero gitarra elektrikoa eta mandolina zure amoranteak?
Ordu asko ematen ditut horiekin bai. Hasieratik jotzen dut gitarra elektrikoa, baita mandolina eta gitarra modukoak diren beste hainbat tresna ere: bouzoukia, gitarra akustikoa... Hasiera batean haizezkoak ere jotzen nituen, txistua eta txirula... baina erabaki egin behar zen zeinekin hartu trebetasuna eta sokazkoaz aukeratu nituen.
Instrumentista soila ez zara baina...
Ondo jotzeari ezezik, zer kantu jotzen zenari garrantzia eman behar zitzaiola erabaki nuen. Beti eman diot garrantzia handia konposatzeari. Euskal Herrian, mila dira ni baino gitarrista hobeak. Kontua da zer egiten duzun gitarrarekin. Inork ez badu zuk egiten duzuna egiten... hor dago meritua. Zer doinu jotzen dituzun erabakitzeak du garrantzia.
Bixente Martinez eta bigarren abizenez Oskorri esan liteke, hastapenetatik baitzaude.
Lehenengo Oskorri 1971n sortu zen baina bi urteko etena izan zuen. Natxok eta Anton Latxak jesuitetatik ezagutzen zuten elkar, musika zaleak biak. Behin Natxo Eibarrera etorri zen kantatzera eta han hasi zen gure elkar ezagutzea, 1973ko udan. Ondoren, disko bat egiteko moduan zela, jendea behar zuela eta horrela hasi nintzen, 19 urterekin. Izugarrizko ilusioarekin.
Eta berehalako arrakastarekin...
Oso urte mugituak eta emankorrak izan ziren haiek. Franco hiltzear zegoen, euskaraz egiten zen guztia erdi ezkutuan egin behar, baina aurrera jotzeko ikaragarrizko gogoa genuen. Franco azaroan hil zen, eta urrian grabatu zen Oskorriren «Aita-semea». Madrilera joan behar izan genuen. Gipuzkoan bazen grabazio etxe bat Ez Dok Amairuren ingurukoa baina horiek oso gaizki moldatzen ziren Natxorekin, espainolista zela... Ez zegoen batere harremanik. Madrilen grabatu eta debekatu egin zuten, horrekin batera berehala egin zen arrakastatsu Gipuzkoan.
70eko hamarkadakoa da Izukaitz taldea ere, Odile Kruzeta, Fran Lasuen eta Patri Goialderekin...
Bi urtez aritu nintzen Izukaitzen. Ordurako, Oskorrik Aresti, Etxeparerena eta disko bikoitza kaleratuak zituen. Lasaitu eta gauza gehiago egiteko premia sentitu nuen. Izukaitzen anaia ere bazebilen eta orduko Eibarko lagunak, Fran, Odile eta horiek bildu ginen. Orduan agur esan nion Oskorriri. Disko bat atera zuen Izukaitzek. Baina ez zen profesionala izateko aukerarik ikusten eta 1979an desegin egin zen. Orduan Natxo etorri zitzaigun Fran eta niregana. «Plazarik plaza», ni taldetik kanpo nengoela atera zuten, izugarrizko arrakastarekin. Taldea indartzen ari zen, erdi-profesionala izateko aukera bazela eta sartzeko esan zigun Natxok.
Garai hartan euskalduna oso soinu akustikoa entzutera ohituta izango zen: Benito Lertxundi eta bere gitarra soila... Zuek zerbait berriagoa, elektrikoagoa ekarri al zenuten?
Agian bai. Dena dela, Itoitz eta Ruper Ordorika ere garai horretan hasi ziren. Nahiko doinu elektrikoak ziren, baita Errobi bera ere. Agian musika akustiko barruan bertan Oskorrik zerbait gehiago eskaini zuen, orduko kantautoreen ahotsa eta gitarra baino gehiago. Garai hartan, hala ere, kantautore militante eta politizatuagoak zirenek zuten arrakasta. Orduko kantari askok ez dute iraun. Akaso Oskorri musika aldetik ausartagoa izan da.
Nork gidatu du ausardia hori?
Ez da oso zientifikoa izan. Gure historia guztian bidea jorratzen joan gara etengabe, momentu bakoitzeko aportazioak erakutsi digu nondik jo behar genuen. Bereziki, musika euskalduna eta errotua egin nahi genuen, soinu moderno batekin. Intuizioz jokatu dugu askotan, beti asmatzen; ea albokarekin zer egin daitekeen, edota trikitriarekin, perkusio indartsuagoa nola lortu...
Jazza ere ukitu zenuen
Esperimentoak egin nituen eta pare bat kantaldi baino ez genituen eskaini. Beti izan gara esperimentuzaleak, hori da egia. Gauzak entzuten oso zabalak gara eta hortik geurea egiten asmatu dugu poliki-poliki. Azkenaldian Afrika, Finlandia, Indiatik... iritsitako musika asko gustatzen zaigu.
Hasierako Oskorri eta gaurkoaren arteko bidea luzea bezain zabala da?
25 urte dira baina niri oso laburra egin zait. Zabala? Bidea gehienbat, amateur izatetik profesionala izatera joan den neurrian. Hazkunde krisiak igaro ditugu eta horrek maila hobekuntza batera eraman gaitu poliki-poliki. Horrela, taldeko zazpirok, nork bere tresnarekin, gero eta musika maila hobea lortzen joan gara, eta horrek taldean eragina erabatekoa ekarri du. Musikoagoak bihurtuz joan gara.
Zeintzuk dira Oskorri soinuaren osagaiak?
Gure musika tradizionala da gehienbat. Gure doinu batzuk kanpoko batzuekin nahastu izan ditugu, eta garbikeriarik egin gabe gure gustuko musika lortuz joan gara. Errespeto gabeko tratamendua eman diogu musika tradizionalari. Oskorriren estilotxoa markatzen duten ezaugarriak. Hitz egin liteke Oskorriren soinuaz.
Eta Oskorri mezuaz?
Oso musikoak gara. Ez dakit esan liteken mezu zehatz bat dagoenik. Badira lerro zabal batzuk, ezkertiarrak izatea edo euskararen alde egitea, baina zerbait zehatzagorik... Gai batzuk puntualki ukitzen ditugu, «Insumisioa» azken diskoan. Hitzak moldatzeko bi modu ditugu. Kantu bati buruz ideia zehatza izanik, lana egiten dugu Jon Sarasuarekin edota azken diskoan bezala Koldo Izagirrerekin. Maite ditugun poemei musika jartzen ere saiatzen gara, Sarrionandia, Joxe Agustin Arrieta edo Ixaro Bordaren kantuekin. Baina nahiko modu intuitiboz lantzen ditugu testuak.
Belaunaldien joan etorrien gainetik gelditzea lortu duzue, nola?
Geuk ere ez dakigu. Hainbeste urtetan moda asko igaro dira gure begien aurrean. Disko bat kaleratzea erraza da baina musikan irautea, hori kosta egiten da, Estilo propioa landu behar da. Horrek salba zaitzake. Gainontzean egiten dugunarekin ondo pasatzen dugula baino ez dakigu.
Kaleratzear duzuen 25. urteurreneko diskoaz zer esan?
25 kantu nahiko garrantzitsuak dira gure ibilbidean, gehienbat azken hamarkada honetakoak, «15 urte eta gero hau» diskoan ordurarteko garrantzitsuenak ere bildu genituelako, ez errepikatzearren. Zuzeneko kantaldia da eta estimatzen ditugun lagun askoren kolaborazioa biltzen du, horrek ematen dio berezitasunik handiena. Batez ere ahotsen aldetik, Tapia «Furra furra», Fermin Muguruza «Barakaldokoa naiz eta» edota Mikel Laboa eta Ruper Ordorika... aritu baitira gurekin.
Ahotsaz hitz egiten hasita, zurea ez dugu gehiegi entzun. Aurpegia ere akaso ezezaguna da askorentzat.
Kantatu izan dut baina ez dut ondoegi egiten; gainera ez zait gustatzen. Nire aurpegia ezezaguna? Hori hala da, jendeak kantariarengan erreparatzen duelako, ez du beste arrazoirik. Eta bestalde niretzat lasaitasuna, nahiago dut horrela izatea.
HiruTrukun, 7 eskalerentzat musika egina... Oskorriko lanari ematen diozun ihesbidea da?
Ez nuke ihesbide esango, betebide baizik. Niri beti gustatu izan zait ahal den guztiarekin jotzea eta parte hartzea zeren eta horrek egiten zaitu musiko. Musika alde desberdinetatik ikusteko aukera ematen dizu; musikaren ofizioa betetzeko niretzat ezinbestekoa da.
Entzuteko zer musika nahiago?
Gehienbat musika etnikoak deritzanak. Munduko musika eta jazza, baita klasiko piska bat ere. Rocka ere gustatzen zait, baina Sting edo Peter Gabrielen modukoena, oso rock landua. Badira hor zehar pertsona oso bereziak: Martin Carthy Steleeye Span taldearen sortzaile izandakoa entzutean zera pentsatzen duzu: betikoa baina zein ongi egiten duen. Horretaz gain, badira bizpahiru izen niretzat oso garrantzitsuak: Egberto Gismonti brasildarra, Bill Frisell estatubatuarra, Ralph Towner kanadiarra eta Guztiak dira gitarristak, guztiek oso musika tradizionala egiten dute, baina berria.
Euskal Herritik kanpora atera eta sona lortu duzuen gutxienetakoak zarete... Musika zirkuitoa egoki al dago antolatuta?
Galizan eta Bartzelonan zaletasun handia dago. Madrildik gora ere bai. Espainiatik kanpo zailagoa da. Oso komertziala ez den musikak ez du zirkuitorik eta lekuak txikiak dira, gaztetxe modukoak. Gurea bezalako talde bat mugitzeko diru gutxi dago hor. Musikaren mundua estandarrak jaten du, multinazionalek. Hortik behera dagoenak ondarrekin bizi behar du.
Eta Oskorriren zirkuitoan zer kantuk hunkitu zaitu bereziki?
Gaztelugatxek adibidez. Taldetik kanpo entzun nuen lehenengo aldiz eta benetan gustatu zitzaidan. Hori taldetik kanpo nengoela entzun eta, `jode zer ona den talde hau' pentsatu nuen...
«Hamabost urte eta gero hau» diskoa kaleratu zenuten, 25 urte eta gero zer? da orain galdera
Epe motzera oporrak. Gerorako proiektu batzuk daude zehazteko, tarteka hainbat kontzertu... Beste 25 urtez jarraitzeko prest nago. Emazteak txantxetan hartzen du baina egia esan, ez dut nire burua beste bizibide batean ikusten. Musikatik ez naiz sekula erretiratuko.
MAITE ARTOLA / PATXI SARRIEGI
37-39

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakOSKORRI
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakMARTINEZ8
PertsonaiazMARTINEZ8
EgileezARTOLA6Kultura
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Eguneraketa berriak daude