Durango'ko Tabira Mendizale Taldea


2021eko uztailaren 23an
González'dar Gabi, Tabira Mendizale taldeko lendakariari elkarrizketa

Durango'ko Tabira Mendizale Taldea
Mendi guztijak dira maitegarriak mendigoizaliantzat baña, beti da orraitido, mendidi alderdiren bat atsegingarriagua izaten dana bakoitzari; ta guri be beste orren beste jazoten jaku!: Maite doguz mendiak, batez bere Euzkal-Erri'kuak geure geuriak diralako baña, beste zerbait geyago dauke guretzat Durango inguruetako aitz zorrotz eta auen larrenak; biar bada berton, aitzarte auetan gertu nintzalako arkaitz igoketan edo eskaladoretzan, arzulo edo kobak ezagutzen da bai Urkiolamendi'n eskiz ibilten be. Orregaitik, jakin dogunian Durango'ko «Grupo Alpino Tavira>>'rak laster oyen toki barria'ren askundia, inauguraziñoa egiten dabela, bertaratu gera talde ortako lendakari Gonzalez'dar Gabi adiskide zintzo ta mendizale trebiaz iztaldi bat egitera Tabira'tzaz.
–Gabi, zeuon toki barri onen askundia dala-ta zerbait idatzi'ko neuke ZERUKO ARGIA'n–esan neutzan–, erantzun nai badozu egin itaun batzuri.
–Bai ta pozik, Tabira'tzaz izan ezketiño, ta, ainbat irakurten dan Z. ARGIA'rako.
–Eskerri asko, orretara izan ezkero, esan daiztezu; noz da askude ori ?
–Ill'onen l9'garrenan, Joseba Deuna'ren egunian: laster ikusiko dira egitaraba edo programak.
–Ederto, zein urtetan sortu zan TABIRA taldia i
–1934'gko. urtian, ogei bazkidegaz.
–Lenengo Batzordia ?
–Ezin neuzkitzu esan ze, bertoko gudaketan argitasun edo dokumento guztiak aldendu egin ziralako, baña lenengo lendakaria zein izan zan badakigu: Azpurua'tar Kastor.
–Non batuten ziran aldi ayetan?
–Orduan da geroago be, al genduban lekuan, geyenetan ardangela bastertxuren baten.
–Zelan da noz sortu zan toki barriau egiteko asmua?
–Orain iru edo lau urte, ta esan dautzutena gaitik, erruki-sari edo limosnaz lez ibilli biar izan gebalako beti, ta bestetik, erriko mendizaletasune gerbitu ta indartutia biar-biarrekua zalako.
–Igerkunde edo aziertu ona euki dozubelakuan zagoze ezat?
–Bai ta ezetaiko zalantza edo dudabarik.
–Benetan poztuten naz mendi goizalia lez, zeuon igerkundiaz; ze lan artu dau erriko mendizaliak zeuon lan bikain ori?
–Ondo baño obeto.
–Zenon toki barri oneik saneurri andija eukiko eben, zelan antolatu zarie txinditzaz erosketa ori egiteko?
–Etzan erreza baña, lortu dogu: Lenen, bazkide bakoitzak naiebena emoten eben bana, etzan naikua ta geyago eskatu biar izan zan, ori ta guzti be geyago biar, dana ordainduteko... eta orduban, bazkide dirutsu zintzo batek aurreztu leuskun biar zan beste; ganetiko lanak geuk egin gendubazen. Nekerik asko izan genduban baña, pozik gagoz, zorijonez, ia dana daukagu ordainduta eta.
–Zebat bazkide daukazuez aldi auetan ?
–Batzuk gora-bera, berreun.
–Barriak eskatu dabe sarrera?
–Bai askok baña, eztogu gure toki barriau aterpe edoerrefugiotzat iñork artu nai dayen, benetako mendizaliak gura dogoz ta, oyentzat beti dagaz atiak zabalik, naidaben guztiak bazkidetu daitesan.
–Ongi ikusten dot zeure eretxi ori, ze gure kirol garbi ta osasungarria maite daben bazkidiak biar dira mendigoizale bazkunetan daez toki basterrian sartuta arbeste dauz da jakiz zabelak bete-bete eginda alperkeriz ezer egin barik egotekuak beste eginkizun urtenik egin izan dau Tabira'k ezta ?
–Bai, ia iru urte, Euzkal-Erri'ko Mendizale Bazpatza'k agindu ta Zabalandi'n izan zan erki etzauntza edo Kampamento regional antolatu gendon. Orain zazpi urte zarriz, geure taldiaren ziderrezko ezteguak edo bodas de plata dala-ta, ibilketa neurtu edo martxa erregulada, naieben mendizale guztientzat.
–Ondo gogoratuten naz eginkizun bi oyekaz, bi-etan alde artu nebalako garaitza andijaz, beste gauze urtenik Gabi ?
–Azkenengo urteotan gure bazkidiak egin dabezanak eztira izan guztiz txarrak, bai Auñamendi ta Picosde Europa'ko aitzarte tan, garaitzatsuak izan dira ibiltaldi oyek.
–Beste zerbait be itanduko neuskitzu baña, askotxu luzatu gera-ta, beste baterako itxi biarko dogo: Zein Batzorde da aldi onetan Tabira talde kementsu orren buru?
–Ara emen; Lendakari... badakizu, Gonzalez'dar Gabi; ordezkari, Elgeta'tar Joseba idazkari Renobales'tar Ander; txindi zain, Alberdi' tar Jabier; eta batzordekariak, Laka' tar Kepa, Larrabide'tar Jabier, Olibares'tar Kepa, Labin'dar Joxe-mari ta Pastor'tar Ireneo.
Tabiratarrak egin daben lana benetan da txalogarria, ta beste bazkun askok iruditzat artu biar leukiena, ta biar-birrekua indartu ta goraldu nai ba'dogo mendigoizaletasuna. Aupa Tabiratarra! BASAJAUN
8

GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazGONZALEZ1
EgileezBASAJAUN1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude