"Ahoskatze bakarraren erabakia sozio-politikoa da batik bat"

  • Georges Rebuschi euskal hizkuntzalaritzan aditu den frantziar bakarretakoa:


2007ko otsailaren 21ean

Fenomeno gramatikalen ikasketan aditua zaitugu. 1982an aurkeztu zenuen doktoretza tesian, «Euskarazko esaldiaren egitura» izan zenuen hizpide. Nondik datorkizu gai honekiko interesa? Zein ondorio atera zenuen tesi hartatik?

Nire lanaren oinarria euskal hizkuntzaren gramatikari lotua egon da beti eta horrela jarraitzen du: morfologia, joskera, joskera eta semantikaren arteko harremanei, alegia.

Tesian, hiru alde nabarmendu nituen: Lehena, denbora eta formaren arteko loturak; bigarrenean, ergatiboaren morfologiaren eragin teorikoa, hots, «nor-nork» kasua eta azkenik, era alokutiboak, hitano motakoak, eta abar. Hau guztia, egikaritzen diren ikuspuntutik, baina baita bere banaketa sintaktikoaren ikuspuntutik ere eta bere erabilpen pragmatiko eta estilistikotik ere.

Artikulu eta liburu ugari eman dituzu argitara.

Unibertsitatean lanean daramatzadan 23 urteotan, 40 artikulu baino gehiago idatzi dut aldizkari berezituetan. Honi gaineratu behar zaio, Euskera, ASJU eta FLV aldizkarietako datuak oinarri harturik, Parisko Elkarte Linguistikoaren Aldizkarirako egindako hainbat lan.
Liburuei dagokienean, bi argitaratu ditut: lehena 1984an atera nuen, tesia biltzen duena, Parisko Selaf argitaletxearen eskutik.

Inprentan dago euskararekin lotura duten hamabost bat artikulu jasotzen dituen liburua, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Julio Urkijo Euskal Filologia mintegiak elkarrekin argitara emango dutena.

Zure ikerketetan gipuzkera eta iparraldeko euskalkiak izan dituzu ardatz nagusi. Zergatik interes hau?

Bada hainbat arrazoi. Tesia egin nuen arte, Hegoaldeko euskalkietan aritu nintzen batez ere. Gipuzkoako herri literatura landu nuen zehazki. Oñatin egin nituen ikerketak, non bizkaieraren aldaera bitxi batean mintzatzen diren.

Azken hamarkada honetan, aldiz, nire lana Iparraldeko euskalkietan finkatu dut, lapurteran bereziki, eta askoz ere beranduago ekin diot baxenafarrera eta zuberera aztertzeari. Interesa, aita Luis Villasante eta Patxi Altunaren lanak irakurtzetik datorkit, baina Axularrek eta Oihenartek esandakoak ere kontuan hartu ditut, hizkuntzalaritzaren azterketako oinarri teoriko gisa.

Euskara aztertzera hizkuntz interes hutsak eraman ninduen. Zaletasun orokortzat dut hizkuntza ezberdinak ikertzea, sintaktikoki alderatu ahal izateko. Euskara oso aberatsa zela banekien eta aztertzeari ekin nion. Maitemindu egin ninduen. Egun, irakurtzeko gai naiz baina ez hitz egiteko. Gutxienez bi hilabete igaro beharko nituzke baserri batean. Egunen batean egin beharko dut.

Euskararen historia argitaratu berri duen Holandako J. Benjamins izen handiko aldizkariaren egitasmoan parte hartu duzu.

Garrantzi handiko lan honetan nire aportazioa, «neure, heure eta bere» bezalako izenorde genitibo gogor; eta «nire, hire edo haren» izenorde leunen arteko XVI. mendeko oposaketaren garapenean oinarritu da. XVI. mendeaz geroztik Etxeparek, Leizarragak, J. Etxeberri Sarakoak zein Ziburukoen modukoek egindako ekarpenak biltzen ditu liburu honek. Ingelesez idatzitako artikulu honek -nahiz eta aldizkaria holandesa izan- liburuaren ataletako bat da. Bertan J. A. Lakarra EHUko irakasleak, Illinoisko Unibertsitateko Uhalde eta Brightongo Unibertsitateko L. Trask-ek ere parte hartu dute.

Ondorio nagusiak bi motatakoak dira: batetik, eta hau da bereziki interesatzen zaidana, hizkuntzalaritza teorikoak aurrez ezarritako hainbat eredu eta hipotesiri aurre egiten die; dela estrukturalistena, dela generatibistena. Hizkuntzen garapenean, Ziburuko J. Etxeberri eta Axularrenak dira itxuraz egonkorrenak eta aldi berean bidea azkarren egin dutenak.

Azterketa honek erakutsi du agian zenbaitetan azkarregi proposatu izan ditugula euskara baturako gomendioak. Adibidez aztertu diren idazle klasikoen kasuan, formen banaketa askok uste zutena baino konplexuagoa zen.

Idatzizko hizkuntzan euskara batua ezarri ostean, ahozko hizkuntzan ezartzeak pixkanaka euskalkien desagertzea dakarrela uste al duzu?

Euskararen batzeak baditu bestelako arazoak ere. Adibidez, ahoskatze bakar baten behin-behineko aukeraketa gehiago da erabaki sozio-politikoa linguistikoa baino. Euskaldunei dagokie erabakia.

Ohar gisa, aldiz, hizkuntzalaritzaren beste arlo bati dagokiona da honakoa: gaztelerazko hiztegiak frantsesekoak baino askoz lodiagoak baldin badira, Akademiak euskalkien `ehizari' ekin ez diolako da, ez behintzat lexikalena. Akademia frantsesak aldiz, hizkuntza pobretu egin du hizkuntza bere `garbitasuna' bilatu nahian. Emaitza: iren du. Rabelaisen hiztegiaren aberastasuna eta Racine bezalako klasiko handien pobretasuna alderatu besterik ez dago.

Jean Haritxelarrek eta Bernardo Atxagak bakoitzak bere aldetik Sorbonan eskainiriko hitzaldian, bat etorri ziren euskalduna den ororen inguruan Europan dauden molde eta aurreiritziak kritikatzeko orduan.

Jean Haritxelarrek Sorbonan eskaini zuen hitzaldia aurkezteko ohorea izan nuen. Beti animoak eman izan dizkidalako asko zor diot. Harreman oso onak edukitzeaz gain, berataz esateko dudana, euskarari dagokionean hark esandakoarekin guztiz bat natorrela.
Bernardo Atxaga ez dut hainbeste ezagutzen, baina esan beharra dut, Obabakoak bere liburuaren sarreran gaineratu zituenak ez zirela oso ondo hartuak izan.

Euskararengatik interesa erakusten duen Parisko hizkuntzalari bakarrenetarikoa zara. Nolako harrera jaso duzu unibertsitateko beste kideengandik zuk egindako lanaz?

Hizkuntzalaritzaren egoera Parisen ez da itzela! Nik diziplina honen bihotza dela uste dudan horretatik oso urrun daude bertako aditu gehienak. Egun, hizkuntzen aniztuna duela hogei urte baino gutxiago aztertazen dela iruditzen zait. Esaten dudan honekin ez nuke inor mindu nahi, ez dago fede txarreko asmorik: aurkezten edo egituratzen diren arazoak dira garrantzitsuak nire adiskide linguistentzat, guztiz naturala dena.

Frantziako Estatuan euskal artearentzat -literatura, zinema, margolaritza...- etorkizunik dagoela uste duzu?

Ipar Euskal Herrian euskal kulturari dagokionean eta politiko frantses gehienen pentsamolde jakobino eta zentralista kontuan harturik, nahiko ezkorra naiz.

Hiritar frantsesen legalitate konstituzionalaren izenean, Estatuak finantzatutako eskolaratze euskaldun bati oposaketa aurkezten zaiola baino esaterik ez dago.

Parisko kokaleku pribilejiatutik, nola ikusten duzu Euskal Herriko gatazka egoera?

Ez zait inondik inora iruditzen Paris kokaleku pribilejiatua denik hizkuntza eta kultura gutxituen edozelako egoera behatzeko. Aurkakoa esango nuke. Egia da urrun egonez gero, ikusmoldea desberdina dela, baina hain da handia Frantzian dugun informazio zehatzaren gabezia.

 

JULEN ARRIOLA


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude