"Inbidiak jota asko dago: albokoena kritikatzea beste lanik ez dutenak"

  • Hilabete kalean eta lehen diskoaren markak hautsiz dator Gozategiren «Ainhoa»


2007ko otsailaren 21ean

Eskatu eskatu dituzue, hainbeste muxu jasotzea espero al zenuten?

Uda atarian gaude eta begira... esperotakoak baino gehiago jaso ditugu. Gehiago ere hartuko genituzke, eh? Oraindik ez da bigarren diskoa osorik entzun eta horri bidea egiten utzi behar zaio; kantu gehienak dira onak eta asko entzungo dira.

Orain bi urte ez genuen susmatzen maketarekin halako arrakasta izaterik; ezta lehen diskoarekin 17.000 ale saltzerik ere. «Ainhoa»rekin lasaiago geunden, oso gustura gelditu baikinen. Disketxeak ere aurrekoak izandako harrera baino handiagoa espero du.

Lehenengo diskoaren oihartzunaren ostean, bigarrena erronka handiagoa izango zen...

Iaztik ez dugu jakin atsedena hartu eta indarberritzen. Bigarren diskoa atera behar zen baina dagoeneko Gozategi ez zen sorpresa. Presio handia izan dugu. Jendeak animatu beharrean, «lehenengoan bai, baina bigarrenean behera joango zarete» eta horrelakoak esaten zizkigun. Beldur horixe genuen «Ainhoa»rekin hasi aurretik. Baina amaitzean oso lasai gelditu ginen.

Bi disko eta bi kantu arrakastatsu. «Nor-nori-nork», Manolo Escobarren bertsioa, eta bigarren hau, «Nirekin», Julio Iglesiasena dela zabaldu da...

Inbidiak jota dagoenak esango du hori; idatz ezazu hori gorriz. Gezurra da eta bestela argitu dezatela zein kantutaz ari diren. Zurrumurru hori dabil. Behin Urdiainen talde batek zera esan zuen: «badakigu Gozategiko bat urdiaindarra dela, beraiek Julio Iglesiasen bertsioa egin dute eta hori joko dugu». Hori barre egitea da! Euskal Herrian badira kantu propioak egiteko gai ez diren taldeak eta beraien lan bakarra gainontzekoek egindakoa kritikatzea da. Izugarrizko sabeleko mina ematen du.

Gainontzean jendeak pentsa zezakeen Gozategi ez dela gai bereak diren kantu sonatuak sortzeko...

Nahikoa erakutsi dugu. Lehenengo diskoan ere bi besterik ez dira bertsioak; hitzak ere geureak dira. Talde bakarrenetakoa gara berbenetan kantu propioekin ari dena eta horrelakoak entzun behar gainera.

Aurrekoan konforme, ez zen gurea kantua. Hasieran apustua izan zen, gero ondo hartu bazen ere. Arrakasta lortu genuen gurea ez zen kantu batekin baina bigarren diskoan kantu guztiak dira propioak, ez dago bertsiorik eta ez du zentzurik horrelakoak entzun behar izateak.

Zurrumurruak uxatuta, Jon Maiak bete betean asmatu du bizkaierazko kantuarekin...

Gai berarekin batuaz idatzi zuen hasieran; handik bi egunetara etorri eta «tori beste hau» esan zigun. Orain elkar ikusten dugunean, hunkituta besarkatu eta magia dela pentsatzen dugu. Gertatu egin da, apropos ezin zen egin: musika hitzarena da eta hitza musikarena.

Behin erromeria amaituta mutil bat gerturatu eta zera esan zigun: «uda honetan kantu horrekin ligatu egin behar diat». Sentimentua adierazten du horrek. Letra izan aurretik ere hunkitu egiten ginen entzunda; negarra ere atera izan zaigu. Alai zaudenean poztutzeko kantua da eta triste zaudenean ere barruraino sartzen dena, oso sakona.

Maitasuna Gozategiren kantu askotan entzun daitekeen gaia da.

Maitatzeko eta maitatuak izateko jaio gara. Bizitzaren funtsa da, kursia dirudien arren. Garbi daukagu ez garela politikoak; gaizki iruditzen zaizkigunak salatzen ditugu baina alaitasunez eta maitasunari kantatzen diogu, azken batean ia guztia maitasuna delako.

Bigarren disko honetarako musikan Fran Iturberen laguntza izan duzue; aurrekoaren estiloaren uztarriari heutsi al dio?

Musika konposatzeko era antzekoa izan da; Asier eta biok (Iñigo ari da hizketan) elkartu eta doinuak, erritmoak ateratzen saiatzen gara. Lehenengo diskorako kantuak egin eta estudiora sartu aurretik Franek soinu berezia erantsi zien kantuei, nahiko akustikoa eta bigarrenerako bagenekien zer soinu izango genuen.

«Ainhoa» helduagoa da; nahiz eta ildo beretik jarraitu. Konposatzeko modua eta soinua batera atera dira; Iturbe gurekin ibili da urte osoan eszenario gainean eta hori nabaritzen da diskoan.

Trikitixaren ohiko doinuak eta berritasun modura cumbia bat ekarri zenizkiguten aurrekoan. Zein da oraingoan berezitasuna?

Estilo beretik doa «Ainhoa» ere; berrikuntza reggae kantua. Gozategiren berezitasuna erritmo zuzena eskaintzea da, txorakerietan ibili gabe. Akaso arrakasta, besteen terrenoan ez sartzeari eskertu behar diogu; dakiguna egiten dugu eta horretan saiatzen gara: oinarri ona lortu lehenbizi eta horri ahotsa erantsi.

13 kantu egin eta jendea soilik «Nirekin» kantuarekin geldituko balitz?

Guri guztiak gustatzen zaizkigu. Bakoitzak bere berezitasunak ditu. Diskoak kalean hilabete bakarra darama eta dagoeneko erromerietan beste kantu batzuk eskatzen dizkigute. Normalean talde batek kantu bat edo bi ateratzen ditu eta besteak ez dira entzuten; gurea goitik behera jartzen dute. Jendea ez da «Nirekin» horrekin gelditu soilik.

Egunetik egunera emozio gehiago sentitzen dugu erromerietan. Azkeneko urte hauetan plazak hutsik egon dira eta bi urtez hona plazak betetzea lortu dugu. Sailkatzeko modua izaten da gainera: aurrekaldean haurrak, ondoren gazteak eta atzekaldean helduak dira. Euskal Herrian hori lortzea aurrerapauso handia da.

Inondik inora soinu txikiaren auspoa zabala da.

Gauza ugari egin litezke. Jendea horretara animatuko genuke eta grabatzera. Duela hiru urte inork ez zuen Gozategi izena ezagutzen eta orain... Sona grabazioaren ondorioz iritsi da. Inor baino gehiago ez gara baina gutxiago ere ez. Badakigu musiko onak daudela, baina askotan jendea musika perfekzionatzen saiatzen da; urrun gelditzen zaizkion gauzak eginez. Gauza sinpleak egin behar dira, gustatzen dena, bakoitzak barruan daukana atera. Iragazi gehiegi jartzen zaio musikari: «grabatuko nuke baina...».

Trikitixa tradizionala izeneko horri ez dio jarraitzen Gozategik. Merkatuak horrela eskatzen duelako?

Joseba Tapiak eta Kepa Junkerak ordaindu behar izan dute soinu txikia beste edozein instrumenturen moduan erabiltzen hasi izana. Orain onartua dago. Ez duguna nahi da, zuzenean eskainiko ez dugun soinua diskoan sartzea; baina soinu txikiak asko irabazten du beste tresnen alboan. Soinu eta panderoaren formatoa pobre gelditu da.

Iaz 150.000 pezeta saioko, aurten 325.000...

Aurten beste musiko bat dator, bateri-jolea, ekipoa ere alokatu egiten dugu eta katxetea igo egin zaigu. Trikitilariok beti gutxiago kobratzen ibili gara; iaz atera genuen diskoa arrakastatsua izan zen, orain bigarren hau ere arrakatsatsua. Plazak bete egiten ditugu kontzertuen antzera baina era berean erromeria eskainiz.

Joseba Tapia, Kepa Junkera, Maixa eta Ixiar, ilera luzatuz doa: Zenbaterainokoa da zuen arteko lehia?

Lehia badago baina ez dugu horrela hartzen. Akaso berekoiegiak gara askotan; zure lanarekin gustora zaude baina beste inor ospea hartzen ari dela ikusi orduko, ez zaude hain lasai. Besteek egiten dutena asko hartzen da kontuan eta bakoitzak berea egin beharko luke.

Kanpoko bidea zabaltzen ere hasia da Gozategi.

Iaz Argentinan izan ginen eta aurten ere itzuliko gara ziurrenik. Galizian eta Kataluinian izan gara. Galizian telebista batean programa egin genuen eta «Nirekin» jo genuen. Atzean Celtas Cortosekoak zeuden eta ikaragarri gustatu zitzaien, itzul geniezaien eskatzen ziguten.

Honenbestez Gozategi fenomenoaz hitz egin behar dugu?

Irrati guztietan ikaragarri entzuten ari omen da kantua eta fenomeno sozial txiki bat sortu ote den ere entzun dugu baina gu ez gara horretaz jabetzen. Izugarrizko ilusioa egiten digu taberna batera sartu eta gure kantuekin jendea dantzan ikustea.

Diskoa grabatu aurretik Egan eta horiek izen handiak ziren guretzat. Horiei kritika egiten bazieten ere, bidea egina zutenez ez zitzaiela axolik izan behar pentsatzen genuen. Gaur gure kantuak bazter guztietan entzuten ditugula ikusten dugu baina ez garajabetzen lortu dugun sonaz.
Oriotarren kasta izango da orduan.

Bat nafarra da baina Oriok zerbait izango du. Txiskolan bi hiru talde finalean, Orion arraunean onena, Benito Lertxundi, Andu Lertxundi, Jon Sarasua; bada zerbait berezia bai Orion.

 

MAITE ARTOLA


Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude