"Biblia idatzi eta gero ez da kontatzeko istorio berririk asmatu"


2007ko otsailaren 21ean

«Agirre. Arpoi baten eran» liburuaren aurkezpenean deskubrimentu hitza aipatu zenuten. Zertan da aurkikuntza?

Liburua bada, baina bada egilea ere. Agirre Asteasukoaz askotan hitz egin izan da gehiegi ezagutu gabe, uste dut. Agirrek sermoiak idazten zituen eta gaur egungo jendeak ez ditu sermoiak irakurtzen.

Agirreren liburuak irakurri nituenean ohartu nintzen orrialde haietan bazela kontatzeko modu berezia; akaso ez berria baina seguruasko gaur gutxi aprobetxatzen dena.

Sermoiak dira ipuin eran moldatuta.

Frogatu nahi zituenak frogatzeko Agirrek sermoi oso bat dauka eta sermoi horren barruan halako etsenplu edo ereduak jartzen ditu, normalean kontakizunak. Esaterako, Bibliako kontakizunak, hartu eta bere modura moldatzen ditu.

Asko dira liburu honetan Bibliako istorioak, narratibidade aldetik oso ederrak; beste batzuk antzinako greziarren istorioak, erromatarrenak (bereziki kristau zaharren istorioak). Agirrek ez ditu berak asmatu istorioak. Badaude zenbait, itxura ematen du berak entzundako istorioak direla; konfesionariko lana egiten baitzuten apaiz hauek.

Zergatik Agirre? Zertan da trebe?

Euskal Herrian askotan pentsatzen da norberarekin hasten dela euskararen historia eta hori pentsatzea suizidioa da. Gure klasikoak ezagutu egin behar dira. Agirrek «duten» esateko «duen» erabiltzen duela... finean filologikeriak dira. Baina literaturaren gozo hori jasotzeko beste gauza batzuk dira garrantzitsuak: horregatik jarri ditut euskara batuan, trabarik gabe irakurtzeko moduan.

Agirreren erretorika interesgarria da oso. Istorioak kontatzeko modu tradizionala, bere jakituritik iragazia ageri da. Agirrek oso kontuan du ahozko tradizioa eta tradizio horretan oinarrituz osatzen du kontakizuna baina idatziaren kutsu nabarmenarekin.

Zein zailtasun izan dituzu Agirre lantzerakoan?

Osorik irakurtzea. Hainbeste sermoi irakurri ondoren zerua irabazita dut. Baina irakurtzeko aparteko zailtasunik ez dauka; ez euskara aldetik ezta sintaxi aldetik ere. Jabetzen naiz, ordea, sermoi horiek irakurtzea aspergarria izan daitekeela. Horregatik zati erakargarrienak hartu eta ipuin moduan irakurtzeko moduan osatu dut. Klasikoak sailean dago; bigarrena da -Iztuetaren ondoren- eta ezagutuko ote ditu sailak beste lau ere. Agirrek hemen egon behar zuen.

Klasikoak omen, denbora pasa arren beti irakurketa berriak eskaintzen dizkiguten lanak...

Bai, gertatzen dena da euskal klasikoena beste zerbait dela. Agirrek ez du beretik ezer eskain, sermoiak egiteko modua ez bada. Besteen ipuinak hartu eta bere modura kontatzen ditu. Benetako klasikoen artean Horacio dago esaterako, irakurketa berria ematen dutenak: klasiko handiak.

Euskal klasikoak aipatzen direnean beldur naiz ez ote garen ari idazle zaharrez. Eta idazle zaharrak ez dira derrigorrean onak; baina Agirrek euskal literaturaren historia txiki horretan aparteko lekua merezi du.

Eta klasikoak ez al dira beti goraipatu eta inork inoiz irakurtzen ez dituenak?

Definizio honekin gehiago egiten dut bat. Danteren «ikuskizun danteskoa» aipatzen da maiz eta oso jende gutxik irakurri du «La Divina Comedia». Kontatzeko istorioak aspalditik asmatuta daude; esango nuke Biblia eta gero zaila dela istorio berriak asmatzen. Gertatzen da istorio horiei buelta ematen zaiela, garai bakoitzera egokituz.

Euskal Herriaren kasuan uste dut goraipatu ere ez direla egiten klasikoak, eta goraipatzen badira alderdi filologikotik soilik. Literariotik euskal idazle zaharrek gutxi izango dute aztertzeko baina badute. Ez dakit sinesten dugun daukaguna eta ez dakit ezagutzen ote ditugun sinesteko ere.

Ez dira izango orduan ekonomikoki oso errentagarriak.

Orain ez. Guretzat saila bera apostua izan da. Horregatik zaindu dugu edizioa bera. Hasiera batean «klasiko» hitza aitatzerik ere ez genuen nahi; baina lotsa guztiak baztertu eta aurrera egin behar zela erabaki genuen.

Nola saldu da kontua. Horretarako eskueran jarri behar dira liburuak, tentazioan erortzeko. Horretan ahalegindu gara. Orain ez da errentagarri baina sailean liburu batek besteari deitzea espero dugu.

Alberdaniaren ardura daramazu Jorge Gimenezekin batera. Sorreran argitaletxeak zituen helburuak bete al dira?

Hiru urte bete berriak ditugu eta izena hartu dugu. Argitaletxeek harritzeko makina bat, erakartzekoa izan beharko lukete... Izena hartu duzunean eraberritzea izan behar du erronka. Alde horretatik, geure aurkikuntzak egin ditugu. Noski, uste bezalako harrera izan ez dutenak ere gogoan ditugu baina hauek ere atera beharreko liburuak ziren. Literatura bere jenero guztietan lantzea izan da beti gure helburu nagusia. Bai tradizionalak eta baita sortzen ari diren berriak ere...

Asmorik zintzilik gelditu al da diru faltagatik?

Saiakera jeneroa euskaraz akaso gutxiago landu dugu. Guregana ere gutxi iristen dira. Atera ditugunekin kontent gara baina jenero hori gutxiago saltzen da. Motz gelditu den bestea, itzulpenarena izan da. Bakarra atera dugu: Shakespeareren sonetoak, Juan Garziak itzulita. Aurten seguruenik helburu hori ere beteko dugu. Orohar, baina, amestu ere ez genuen egiten ukandako bilakaera. Jendeak gure liburua ikusi eta ezagutu egiten du

Zein irizpide du Alberdaniak orijinal bati ameto egiteko?

Enkarguzko lanak gehiago bultzatzeko asmoa dugu. Sortu ginenean eragile izatearena landu beharrekoa iruditu zitzaigun. Gainontzean, aintzat hartzen duguna, egileak hautatu duen jeneroari leial zaion lana da. Hasiera batean Alberdaniak bazuen etiketatxo bat: «goi mailako literatura», Juan Garziaren lanarekin, edota «Otto Pette» atera ostean. Baina bat batean «Kutsidazu bidea Ixabel» kaleratu zen eta jendea harrituta gelditu zen. Bere jeneroan ona bada nahikoa da guretzat.

Hizkuntzaren erabilerari ere bi aldiz erreparatzen diogu. Iristen zaizkigun lanen artean badira ideia onak baina oso gaizki idatziak eta horiek baztertu egin behar.

Idazle ezagunak ez direnekin nahikoa arriskatzen al du Alberdaniak?

Alberdaniak ez du libururik bazterrean gorde, ona iruditu eta salmenta handia izango ez duen beldurrez. Baina leloak ginateke salduko ote denari begiratuko ez bagenio. Beti ez dugu asmatzen, baina neurtu egiten da. Esaterako, «liburu honek ez du salduko» pentsatzen dugu (idazle berrien kasuan) baina iruditzen zaigu atera egin behar dela. Kontua da ikustea noiz eta nola atera behar duzun baina beti ere argitaratu.

Eta noizko Inazio Mujikak gordeta dituen ipuinak kalean?

Apunte asko ditut eta batzuk idatzita ere bai baina noizko esatea beste kontu bat da. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Parisen girotuta dago azkena. Aurki argitaratuko ditudala esan nahiko nuke baina patxada gehiago behar dut eta beraz, aurki esan baina bi urte igaro beharko dira.

 


MAITE ARTOLA


Azkenak
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Ertzaintzak Gasteizko Salburuan egindako “sarekada arrazista” salatu dute hainbat eragilek

Salburuako futbol kantxetan polizia-operazio planifikatu bat egin zuen igandean Ertzaintzak, eta Gasteizko GKSk nahiz Gasteiz Antirrazista eragileek salatu dutenez, bertan zeuden pertsona ugari identifikatu, miatu eta kolpatu zituzten. 


Eguneraketa berriak daude