Gazkez, eta ez Dylan


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

PUNTUAL etorri da elkarrizketara. Zigarroa uneoro ezpainartean, ile harroak baina mihian bat bera ere ez. Bob Dylanekin aurkitu dioten antzekotasunaz galdetu diogunean jabetu gara horretaz. «Urrezko etiketa da eta ez naiz kentzen nekatuko. Etiketa horri aurre egiten saiatuko banintz, hazi egingo zatekeen, azkenean ni estaltzeraino».

Dylanen moduko musikariaren etiketaren babesean errazagoa delako norbera ezagutaraztea?

Marketing-a egin nahi izan dudala ere bota didate. Bob Dylan idoloa dudala aipatu dut, hortik aurrera ezer ez. Nirea da musika, nire hitzak dira, ditudan sentimentuak. Diskoa ez da Dylanengatik merkaturatu, disketxeari Zigor Gazkezek egiten duena gustatu zitzaion.

Bere musika entzunda, ordea, Dylan belarrira erraz etortzen dela gogoratu diogu. «Onartzen dut antzekotasunik izan dezakeela baina ez diot ez buru ez hanka ikusten aitatu den imitazioaren kontu horri. Jendeak nahi duena esan dezake, aske da, eta ni ere bai nahi dudana egiteko».
Askatasuna maite du Gazkezek. «Hasteko musikaren anarkian gustu dudana egiteko aukera, horrelakoa naiz . Nahi dudan musikaz lagunduta bururatzen zaizkidan guztiak kontatzea bezalakorik ez da».

Beranduegi igo al zara musikaren trenera?

Edo azkarregi...

Zuk esango duzu.

Beranduegi... leikena. Tren hori duela hamar urte hartu izan banu, hobe. Orain gertatu da eta aukera horri heldu diot. Egia esan ez nuen hau guztia espero. Akaso 30 urterekin diskoa gertuago izango nuela pentsatzen nuen baina horren bapatean ez. Tristea deritzot Euskal Herrian urtebete itxaron behar izatea diskoa ateratzeko. Nire esku balego, hilero bat grabatuko nukeen.

Maiztasun horrekin kaleratzeko, musikari zer eskaini franko duela eta esateko gehiago, pentsatu dugu. «Sentimentuak, gauza arraroak», erantzun du.

Mutikoa zenetik idazten du. Doinuekin laguntzerako urte batzuk joan ziren hala ere. Ahosoinua lehenbizi, zortzi urterekin. 14 betetzean hartu zuen lehen gitarra -utzitakoa-. «Denbora asko ematen duzu abesti tankerakoak besterik atera gabe baina pixkanaka... Inork ez dit ezer irakatsi. Ez dut esango onenetakoa naizenik baina txarra ere ez naiz izango. Axola zaidana lortu dut, diskoak egitea».

Diskoak egitea al da zure helburu nagusia?

Kaleratzea da nire helburua eta zenbat eta jende gehiagok ezagutu orduan eta hobeto. Jendeak entzun dezan nahi dut baina gauza guztien gainetik esan egin nahi dut, barrukoak askatzeko, esan.

Euri egunetan idazten du ondoen, txakurra beti alboan duela eta gauez. Bakartia da Zigor Gazkez, zenbaitetan oso itxia ere baietz esan digu, nahiz eta hasia den jendaurrera ateratzeko ohitura hartzen. Iazko abendua ez du berehalakoan ahaztuko, Azkoitin. Bitxikeriz betea. Hasteko, urtebetetze eguna zuen. «Azkoitin nik jo behar nuen lehenbizi eta John Marty-k ondoren. Gazte asko ikusi zuen eta nonbait bera entzuteko geldituko ez ziren beldurrez, taulara igo eta `deja tocar mi primero' esan zidan. Eseak eginez zetorren eta utzi egin behar».

Ezusteko handiena, baina, iristeke zen. Kontzertua amaituta Iñigo Clemente gerturatu zitzaion. IZko telefonoa eman, hiru hilabetera maketa atera eta bostera diskorako proposamena. «Nahi al nuen galdetu zidaten. Nahi? Urrezko ametsa zen. Aise iritsia, gehiegi borrokatu behar izan gabe, etxera etorri da ate joka».

Nostalgikoa eta erromantikoa

ASETUTA gelditu da emaitzarekin. Kantatzeko zituenak, jendearentzat eskuragarri dira honenbestez. «Gaiak aldamenean ditudan kontuak dira. Nire txakurraz ari dena, oker joan diren maitasunak, nire ama zenari eskainitakoa. Batik bat atzera begiratuta etorri direnak». Nostalgikoa dugu, beraz, «larregi», dio. Diskoari argazkia aterata ere tristurak eta iragana islatzen direla esan digu, «nostalgikoa eta erromantikoa da».
Mikel Azpiroz musikaria, «Zigor Gazkez» diskorako hautatu izanak badu ikustekorik sentimentu horrekin. «Hammond» organoa jotzen du Azpirozek eta horrek «iragana gogorarazten dit. Diskoan sartzeko ilusioa nuen eta espero gabean etorri da aukera. Zorte handia izan dut bidean eta orain ere bai `boom' honekin».

Boomak beherako bidea ere erraz hartzen du.

Ez naiz beldur. Momentukoaz gozatzen ari naiz. Deskuidoan amets hau apurtzen bada sikiera nire sentimentuak kaleratu ditudala esan dezaket. Baina ez dut aldatuko jendearen gustuko izan dadin, ez naiz komertzialtasunean eroriko.

Disko honetan dakarrenaz dakigu. Ahosoinua eta gitarraren altzoan, rock doinuko euskarazko 14 kantu. «Beldurra nion euskaraz kantatzeari. Aurrez ingelesezko kantu zenbait nituen eta gero euskaraz grabatu nuenean gustatu egin zitzaidan. Euskarak mugatu egiten du, hala ere. Hemen ez dago 200.000 disko saltzerik. Barre egingo nukeen ingelesera itzuli eta gehiago salduko balira, ironikoa zatekeen». Bitartean disko honekin batera hartu duen sona sinetsi ezinik dabil eta «mugarik gabe puntaren puntara igotzea» gustatuko litzaiokela esan digu.

 

MAITE ARTOLA


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude