"Frantzian inoiz ez da existitu intelektualismo aurrerakoirik"

  • Didier Daeninckx 25 libururen egile den idazle frantsesa eta ezkertiarra


2007ko otsailaren 21an

Idatzi dituzun liburu gehienak «nobela beltza» jenerokoak dira.

«Oromenarengatik hilketa» izan zen jenero honetan idatzi nuen lehena. Egiazko istorio bat du oinarri: Aljeriako gerra garaian 1961eko urriaren 17an Parisen egindako manifestazioa. Poliziak ehundaka manifestari hil zituen hartan.

Maurice Papeon zen orduan prefeta, eta baita Bordeleko 1600 juduen heriotza eta deportazioen arduraduna ere. Gaur Frantzian gizateriaren aurkako bidegabekeriengatik akusaziorik duen pertsona bakarra.

Liburu hauek beti al dute oinarri erreala?

Intriga guztiak errelitate historiko eta politikoan kokatu nahi izan ditut beti. «Lehenengo itzulian hila» nere lehen liburuan, Toulousen hilketa bat ikertzen ziharduen polizi inspektorea zen pertsonaia nagusia. Hiltzaileak Eibartik zetorren arma erabili zuen. 1982an egindako hilketa argitzeko poliziak 1962 eta 1942 urteetara egin behar izan zuen atzera. Hilketa azaltzeko herriaren historia ez ofiziala ezagutu behar izan zuen.
Nire lan egiteko modua antzekoa da beti. Hilketa bat denboran geldiunea da. Bizitzan atzera egin arazten duen zerbait, utzi dituen lekukoak deskubritu eta historia berregiten saitzeko.

Azkenekoa zinemaren ehun urteko historiaren ingurukoa da. Antigoaleko objetuak saltzen dituen gizon batek zinema bobina batekin topo egin eta ikaragarri filme ona aurkitzen du: 150 emakume hil dituen «Doctor Holmes»-en istorioa. Chicagon gertatzen da, zinema sortu baino bi urte lehenago. Liburuaren protagonista, filmean parte hartu zuten artisten bidez, gertaerak berreraikitzen saiatzen da eta istorio hunkigarria aurkituko du.

Hurrengo liburua?

«Nazia metroan». Ezezagun zenbaitek idazle bat hondoratu dute. Ikerketa hasten duena ohartzen da, ezkerrekoak deitzen diren hainbat intelektualek Frantziako eskuin muturrekoekin hartuemanak dituztela eta horiek ikertzen dihardu.

Gaur egun Frantzian gertatzen ari den zerbait da. Duela hamar urte ezkerrekoa zela esaten zuen intelektuala eta gaur Fronte Nazionalaren diskurtsoarekin sensiblea dena pertsona berdinak dira.

Ez dituzu ordea «sail beltzeko» ak idatzi soilik...

Hainbat jenero landu izan ditut baina beti historiaren une zehatz batean kontatuz. Honen harira, «Borreroa eta biktima» aitatu behar dut, amaitzear dudan beste liburua. Aljeriako torturaren arazoaz ari da. Areago, gai hori gainditu egiten du, pertsona bat torturatzaile zein momentutan, nola bihurtzen den kontatzeko. Pertsona arrunt bat, tabernako kidea dela edo egunero ikuste duzun beste edonor torturatzaile nola bihurtzen den, zein unetan; nola litekeen une batetik bestera halako aldaketa gogorra gertatzea.

Elkarrizketa aurretik Frantziako gizartea erabat apurtuta dagoela esan duzu; ohizko korronte ideologikoei ez diela kasurik egiten. Nola dakusate egoera hori intelektual frantsesek?

Berriki izan diren greben ondorioz, sindikatuetako ordezkariak harrituta gelditu dira 150 ezkerreko intelektual frantsesek Chiracen proiektua babestuz manifestua sinatu dutela ikusirik.

Sinatzaileen artean, soziologo, historialari, kazetari eta idazleak daude... Baina horretaz zuhurtzigabeak soilik harritu dira. Aski zen haien azken artikuluak eta idatziak irakurtzea, gizarte arloan Mitterranden politikaren gotorleku lehialenak bihurtu direla jabetzeko.

Abenduko kale mugimenduak, jende asko mozorroak kentzera eta Jupperen gizarte segurantzaren plana babesteko konpromezua hartzera behartu du.

Idazleen artean antzekoa al da egoera?

Izandako aldaketen ondorioz, idazle askok berriz lekua hartzeko beharra sumatu dute. Maiatzeko hauteskunde kanpainan esaterako, ezkerrekoak deitzen diren askok Chiracen aldeko botoa eskatu zuten.

Eskuin muturrekoek botoemaleen ehuneko 20ko portzentaia dute eta horrek noski badu ordezkaritzarik intelektualen artean. Unibertsitatean gauza bera gertatzen da. Lyongo Unibertsitatearen zati bat eskuin muturraren esku dago.

Hondoa jo al du Frantziako intelektualitate aurrerakoiaz kanpoan dagoen irudiak?

Inoiz ez da existitu. 68an gertatutakoa ere ilusio irudia besterik ez zen izan, ezkerrekoak zirelako gehien esprimitu zirenak baina beti existitu da eskuin intelektual oso indartsua eta eskuin mutur oso aktiboa. Bestela nola ulertu 30eko hamarkada?, intelektual askok nazismoa erabat babestu zutenean. Beti existitu da, nahiz eta 68az geroztik, Sartreren moduko pertsonalitateek geriza egin.

Sartre... desagertu ostean, Frantziako estatuan intelektual ezagun konprometituez hitz egin al daiteke?

Faktore zenbait aztertu behar dira. Bloke sozialistaren mitoa ondoratu egin da. Ezker muturreko eta Alderdi Komunistarekin konprometituak ziren intelektual guztiak eskuinaren babes sendoena bihurtu dira.

Adibide bat jartzearren, Leroy Tadurie, Liburutegi Nazionaleko presidentea, garai batean komunista zen eta orain «Le Figaro Magazine» ezkerrekoa dela dio. Beste aldera jo duten intelektual asko daude.

Badaude beste batzuk, Pierre Bourdieu edo Gilles Perraulten modukoak oraindik borrokatzen jarraitzen dutenak baina atzerrian sonarik izan ez dutenak, Sartrek izan zezakeena bezalakorik ez bederen.

Zaila al da Frantzian idazle profesional izatea?

Nil lortu dut. Liburuak ongi saltzen dira, 15 hizkuntzetara itzuli dituzte, haietaz egokitzapenak ere egin izan dira telebistan. Baina zaila da. Frantzian liburu baten 1500 ale saltzen dira bataz beste. Idazleek eguneroko ogia nahi badute beste zerbaitetan aritu behar dute.

Geroz eta liburu gehiago argitaratu eta irakurleak gutxiago dira.

Liburu gehiago argitaratzen dira, liburudenda batean liburuak duen bizitza laburra delako, hiru hilabetekoa gehienez ere. Argitalpenen munduak ziztu bizian funtzionantzen du.

 


JULEN ARRIOLA


Azkenak
Stop azpikontratazioa

Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.


Pablo Gonzalezen aurkako mendekua ikusten du haren abokatuak, Poloniako Gobernuaren jarreran

Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.


Garikoitz Aspiazu euskal presoa Martutenera lekualdatu dute Lannemezandik

Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.


Bideko Autobidearen ordainketa 2027tik 2030era atzeratuko du Nafarroako Gobernuak

Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]


Jon Irazabal Agirre hil da, 30 urtez Durangoko Azokaren zuzendaria izandakoa

63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.


112 hitzetan emergentziak saihesteko prebentzio-aholkuak
Umeak uretan, belarriak tente


2024-08-23 | ARGIA
Burlatako sexu erasoa dela eta 18 urteko gazte bat atxilotu dute

Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.


Eguneraketa berriak daude