"Adiskide zaharrak batzeko aitzakia izan da diskoa"

  • Imanolen «Hori bera da denen ixtorioa» azken diskoan entzungo dugu Georges Moustaki:


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

«Hori bera da denen ixtorioa» Imanolen disko berrian «Zergaitik» abestia kantatzen duzu. Arraroa izan behar du ezagutzen ez duzun hizkuntza batean kantatzea...

Hizkuntza erabat ezezagun zait, bai. Kantu horretan kordina instrumentua erabili dut -beti fardelean daramadana-. Jatetxe batean musika tresna horrekin ari nintzela, Imanoli haren soinua gustatu eta bere diskoan sartuko ote nuen galdegin zidan. Ia ezezaguna da tresna eta horrek aparteko orijinaltasuna dakar. Euskaraz kantatzea berez da ezohikoa niretzat eta hein berean entzungo nauen jendearentzat. Imanolek bidalitako kasettea lehen aldiz entzun nuenean, espreski sartutako hitz grekoak zirela iruditu zitzaidan; oso gertuko hitzak.

Euskaraz kantatzea aspaldiko proiektua al zen?

Euskal Herriak, bai hego zein iparrak, oso harrera beroa eman dit beti; harengatik sentitzen dudan bihotz atximurrak lagundu dit euskaraz kantatzen eta Imanolek noski. Famili kontua ere bada. Hor dago Paco Ibañez Iberiar penintsula osoan gida bezala dudana, Imanol ere, gure kantuak. Horri ezin diot lana hots egin, plazer unea izan da; aspaldiko lagunak elkartzeko aitzakia.

Zer dela eta Jon Miranderen hitzak kantatu?

Imanolen hautua da. Ez dut euskal poesia ezagutzen eta gainera ez da erraza euskarara iristea. Imanolek poesiaz eta musikaz gustu ona duela jakinda, konfidantza guztiaz utzi nion lema.

Diskoa elkarrekin aurkezteko asmorik ba al duzue?

Ikusiko da. Aurki Imanol Parisera etorriko da eta ikusiko dugu zein eratara lagundu dezakedan diskoa aurkezten. Baina bere diskoa da, ni laguntzailea besterik ez naiz eta berak aurkeztu eta azaldu beharko du. Areago, berari galdetu beharko litzaioke zergatik gonbidatu nauen; gure adiskidetasuna eta elkarren lanari diogun begiruneaz gain izan dituen arrazoiez.

«Tout reste a dire» grabatu berri duzu Frantzian. Zenbat dituzu honez gero?

Hogeitik aurrerakoak zenbatu ere ez ditut egin; tartean bildumak eta zuzenekoak daude eta ez nuke jakingo esaten guztira zenbat disko osatu ditudan.

Azken disko honetan, aspalditik aukera on baten zain gordeak nituen kantuak sartu ditut. Pertsona oso ezberdinekin eta hizkuntza ezberdinetan sortutako kantuak dira: frantsesez, espainolez, ingelesez eta portugesez. Melodia greko bat eta XIII. mendeko beste kantu turkoa ere entzun daitezke.

Zerorrek aurkeztu behar bazenu nola egingo zenuke?

Bidai disko moduan; «Les faux voyagers» izeneko kantua ere badu. Bikote kantu dezente daude, Nilda Fernandezekin, Enzo Enzorekin...
«Patchwork» armonikoa da. Ez dira musika pieza ezberdinak, kantu, hizkuntza eta topaguneen birmoldaketa baizik. Oso gertuko sentitu dut diskoa, konponketak ere neronek egin ditut. Nire tailer txikian egiten dudanetik benetan gerturatzen den diskoa da baina lehengaiari hutsik egin gabe, estudio handi batean grabatua.

Zure kantuak miresten dituen jendeari ezezagunago egingo zaio akaso diskoa...

Beti izan dudan joeran sartzen dira azken honetako kantuak ere. Sekula ez dut nere burua gauza bakar batera mugatu, nire bizitzan bidaia asko egin ditut, jende ugari ezagutu eta etengabe kuxkuxeatzen ibili baitnaiz.

Brassens-en modukoak miresten ditut: gitarra eta ahotsarekin -kanpotik bederen ez du aldaketa handirik egin duten itxurarik- hain obra sakonalortzeko gai izan direlako. Nik kontrakoa egiten dut, kantu bakoitza mundu ezberdina bihurtuz.

Azken hamar urteotan, baina, nabari izan zaizu aldaketarik.

Ez nuke aldaketaz hitz egingo, kuriositateaz baizik; haruntzago iristeko nahia. Behar hori nire lanean islatzen dut baina lanaren gorputza aldatu gabe. Ni neu naiz beti lehengaia. Honek beste kultura batzuk bilatzen ditu, beste jomuga batzuk, eta horrek guztiak lehengaia aberasten du.

Musika belaunaldi baten etiketa izan zineten kantautoreak. Zuekin amaituko dira edo beste abeslari batzuetan deskubritu duzu estilo hori?
Bada tradizio bat. Renaud, Alan Souchon,... asko dira. Onak eta ez hain onak. Aldatu dena teknologia da; gaur Bernard Lavillier entzuten aritu naiz, korronte berberean dagoena, eta hark sintetizadoreko doinu asko hartzen ditu.

Zure lanean izpirituaren lasaitasuna helarazten saiatzen zara. Ez al zara oasia sentitzen orduko 180 kilometroko abiaduraz dabilen gizartean?
Bide ibilia badut eta gauzak nire erritmora eramateko zortea. Nahiz eta zenbaitetan hemendik alde egin, lekua egina dut. Zortea da oso arrakastatsu bihurtu diren hitzak idaztea, handientzat idatzi izana edota historian geldituko diren «Meteque» zein «Ma solitude, la liberte» bezalako diskoak osatzea.

kantatzen hasterako ere, banuen egile lana eta horrek arrakasta bilatu behar horren menpekotasunetik babestu ninduen. Plazerragatik egiten nuen, kontzientziaz baina bestelako handinahirik gabe.

Naizen bezala izateak, nire moduko pertsonak aurkitzen lagundu dit. Paco Ibañez, esaterako, Tel Aviveko taberna batean ezagutu nuen. Elkarri begiratu genion eta gaur arte adiskide. 33 urte igaro dira ordutik.

Duela hamar urteko entzuleak ala azken kontzertuan -Bartzelonan maiatzaren zazpianzeudenak nahiago?

Duela 25 urteko kontzertuetara etortzen zen jendearen adineko lagun asko zeuden Bartzelonan; denborak aurrera egin izan ez balu bezala. Ez ziren orduko nostalgikoak, ordea. Bazeuden 15 urteko gazteak ere, oso harrera beroa egin zidatenak.

Lanbide honetan zorigaitzeko industri, merkatu legeak daude. Tranparen gainetik jauzi egitea lortzen duzunean eta herriarekin zuzeneko hartuemana izan, zarena izatera iritsi zara.

Ile zurituko Moustakiren aurretik, Georgesik izan al zen?

18 urterekin abentura horretan sartu nintzenean, ez nekien ongi zertara nindoan ere. Parisko kafeetan, mediterranear itsasertzean, Toulouse inguruan hasi nintzen kantatzen, behin norbait etorri eta zera esan zidan arte: «egiten duzuna oso ongi dago zatoz bihar nirekin hitz egitera». Musika ibilbideari ekin aurretik horretan jantziago izatea nahiago izango nukeen.

Ez al da itogarria Paris bezalako hiri handi batean bizitzea?

Ile-Saint-Louis-eko patxadako leku batean bizi naiz. Etxe isila da, argia, zabala. Atsegin dut Paris, erakargarria da oso: Poesia eta literaturaren hiria. Hiri oso musikala, musiko handiak eman dituena, nahiz eta haien musika ez den Frantzian inspiratu. Niri esaterako gehiago eragin didate Mediterraneo aldeko, Indiako, edota Estatu Batuetako musikek. Frantzian ez dago herri musikarik. Brassens edota Leo Ferrer-en modukoek izaera frantsesa gorde dute baina ez dago bertako errepertoriorik.

Hemendik leku guztietara joan zaitezke. Irla bat da. Jende guztiak inoiz bisitatu duen lekua, lanera, ikastera, irakastera etorritakoak. Paris ez da frantsesa, herrialde bat da eta haren inguruan dago Frantzia.

Abeslari batek ba al du jubilazio adinik?

62 urteotan makina bat jubilazio hartu ditut; bi urtekoak ere bai idazteko. Orain hainbat proiektu ditut, birak egiteko, zinema proposamenak, libururen bat idazteko. Aukeran guztia.

 


JULEN ARRIOLA


Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude