"Nazionalismoaren gutxiespena postmodernoen gezurra da"

  • XVl. mendetik XlX.a bitarteko Euskal Herriaren historiaz liburua kaleratu du Xoxe Estevezek.


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Historia idazteko modu bat aukeratu behar eta zein egokiago, kanpotik egina ala historia horren lekuko den herrian idatzitakoa?

Gauza guztiekin bezalaxe, argiguneak eta itzalak ditu gai honek. Lehenengo ikustaldian badirudi kanpotik aztertutakoak inpartzialagoa behar duela izan; herri horretan bertan biziko lituzkeen presiotik at gelditzen delako. Nolanahi ere, mesfidati naiz gaur egun kanpotik egiten den historiaren aurrean. Eta neurri berean, barnetik aztertu arren, ikuspegi espainolista batetik idazten denaz. Ondorioz, historia barnetik eginda ikuspuntu nazionalista batetik aztertutakoaren aldekoa naiz, erabat objetibo izatea ezinezkoa dela kontutan harturik.

Ideologiaz nazionalista eta horren eraginez historia idazten duen ikertzailea zaitugu beraz...

Ezbairik gabe. Jabetzen naiz, ordea, euskara hobeto ezagutuko banu ikuspegi aberatsagoa eskainiko nukeela, nire euskara maila ez baita irakurtzeko adina besterik. Bestalde, Euskal Herritik aterata herri honetaz dagoen irudia oso manipulatua dago, oso ezkorra da; beraz, kanpotik orain historia egingo lukete baina benetan ez dena azalduz.

Hala ere Euskal Herriko historiaz gehiago idatzi izan da kanpotik. Zure lana, Txalaparta argitaletxeak kaleratutako beste bi liburukiekin batera, hutsuneren bat betetzera al dator?

Baietz esango nuke. Oro har Euskal Herrian idatzi den historia metodologiarik gabekoa izan da; unibertsitate baten ezean ahal izan zutena egin zuten historialariek. Emaitza? Datu eta bitxikeriz beteriko historia, baina inondik inora ez osatua. XIX. mendeko foru historialariek utzitako historia mitikoa jarraitu da. Mitoak beharrezkoak dira herri bat ulertzeko, baina gainditu ere egin behar dira. Alde horretatik liburu honetan objetiboa izaten saiatu naiz baina onartzen dut ditudan ideia nazionalistek eraginik izan dutela nire lanean.

Etengabe erabiltzen duzu haritzaren metafora «Historia de Euskal Herria» bigarren liburukian; izenburuak ere nahiko epikoak dira: «Euskal Herria bi putreren artean» esaterako.

Ez nuen liburu tekniko bat idatzi nahi. Jendearengana hurbiltzeko askoz ere erakargarriagoak dira horrelako hitzak. Askoz ere esanguratsuagoa dela uste dut «Historia moderna» izenburuaren ordez, «Del hierro al roble» erabiltzea.

Haritza euskaldunen sinbolo izan da beti. Izatez, herrialde askoren sinbologian dagoen zuhaitza da. Iragankortasunaren aurrean egonkortasuna aldarrikatzen du. Metafora hauek ideologi kutsua hartzen dute nire liburuan: herri txiki batek kanpotik datorrengandik duen defendatzeko beharra.

Euskal Herriko historiari ikuspegi berririk erantsi al dio kaleratu berri duzun liburuak?

Ikertu ditudan zenbait alor orainarte ezezagunak ziren. 1780. urtearen inguruan, emakumeek protesta bat burutu zuten lehenengo aldiz beraiek protagonista zirela, aldamenean gizonik gabe. 1734an, Irunen, gure historiak ezagutzen duen insumisioaren inguruko lehenengo arazoa azaleratu zen eta hori ere ageri da.

Horretaz gain, euskaldunak kanpotik zetorkien guztia bere egiteko beti izan dira oso bereziak. Ilustrazioa, esate baterako, guztiz teorikoa da eta Euskal Herrian erabilera praktikoa eman zioten RSBAP (Euskalerriaren Adiskideen Elkartea) edo antzekoen bitartez. Liburua irakurrita segituan igertzen da euskaldunak ez direla teorikoak, oso pragmatikoak baizik. Eta gatazkak ere gure historiaren ezaugarri izan direla betidanik; ez soilik gaur egun. Herrialde guztiek dituzte euren alde ilunak eta argiagoak; iluntasun horretan eror ez gaitezen oso garrantzitsua da historia ezagutzea.

Euskal Herriaren historiaz ari gara; baina maiz Euskal Herriko edozer aztertzerakoan zetxobait urrun gelditzen dira Nafarroa eta Iparraldea. Zein irizpide jarraitu dituzu zuk?

Historia orokorra egiten saiatu gara, horrek dituen zailtasun guztiekin. Iparraldean adibidez, oso lan gutxi egin da. Ekonomikoki ezberdintasun batzu egiten ditut, Nafarroa eta Iparraldearen artean, baita demografian ere; baina ahal izan den neurrian sikiera orokortasun hori zaindu dugu. Eta noski, Euskal Herria hitza erabili dugu Euskadiren ordez, askoz ere egokiago iruditzen baitzaigu horrela.

Galeuzca mugimenduaren bultzatzaileetako bat zaitugu. Subiratasunaren aldarrikapen horretan, non gelditu da Galeuzca?

Francok irabazi zuenean mugimendua hiltzen joan zen astiro. Egungo konstituzioak autonomiaren gozokia eman zigun, baina konstituzio konfederala izan beharko luke, eta hartan estatuak ia eskuduntza guztien jabe izango lirateke. Gainera, funtzionamenduarekin ados ez bazaude banatzeko aukera ematen dizu horrelako konstituzio batek.

Galeuzca alderdi nazionalista guztien artekoa izan beharko luke eta ildo honetatik, azkeneko hauteskundeetan aukera historikoa izan dute alderdi nazionalista guztiak elkarrekin batu eta beste indarrei aurre egiteko. Edonola ere, azkenean hitzartu diren paktuak ikusita zaila izango dela dirudi. Dena den, PP-k agindutakoa bete ezean, nork daki zer gertatu litekeen.

Nork esan behar zuen Umberto Bossik Italiako iparralderako aldarrikatu berri duena entzungo genuenik; alegia Padaniako burujabetasuna?

Azken urteotan asko aldatu da Europako mapa. Bossik egin duena aintzat hartu beharko litzateke geurea bezalako herri tixikietan ere. Postmodernoek nazionalismoak gutxiesten dituzte, atzeratuak direla argudiatuz, eta kosmopolitismoa aldarrikatzen dute. Baina gezurra da hori. Nola maitatuko duzu urrun dagoena, ez baduzu aurrez gertukoa maitatzen? Goethek zioen bezala, «leiho txiki batetik bagiratu behar da munduaren handitasuna».

Nazionalismoarekin lehial artikulugile aritzen zara hainbat komunikabidetan: «Egin»en, «Deia»n...

«Egin»en, sorreratik nago. Oso argi daukat etsaia nor den eta aukera nazionalista guztiak errespetatzen ditut horrexegatik. Hemengo zenbait gauzekin ados egon ez arren, etsaia kanpoan bilatu behar dela badakit. «El Pais» egunkaritik hotsegingo balidate ezetz esango nieke, edo gutxienik baldintza moduan nire lana ez ukitzea eskatu.

Urte asko daramatzazu Deustuko unibertsitatean irakasle. Zein ildo jorratzen dira gaur historiaren ikerkuntza esparruan?

Bestelako itxura ematen duen arren, hemengo historialariengan ikuspuntu espainolista da nagusi eta eta ni bezalakoak alboratuta gelditzen gara. Organigraman eskailera mailak igotzeko lehia handiegia dago gaur; garai batean enpresatan ikusten zena gaur egunero ikusten dugu unibertsitatean.

 


IXIAR ROZAS


Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude