"Gure gatazka sormenerako galga da, batzutan kemena ematen badu ere"


2007ko otsailaren 21an

«So'ik so» aurkeztu duzu Donostian ere eta datorren hilean Iruñean egingo duzu. Diskoarekin duzuen harremana noiz amaitzen da?

Neurri batetan, oraindik ez daukagu kontrolik egituran. Zeure 20. diskoa egin dezakezu eta oraindik lau hiriburuetan lau aurkezpen egiteko aukerarik eduki. Donostian oso ondo funtzionatu du atzera diskoaren aurkezpena egiteak. Denbora eman digulako alde batetik, eta duela sei hilabete egingo bagenu baino askoz sartuago gaudelako kantuetan, bestetik. Edozein lanbidetan bezala, hemen ere badaude bi mundu. Bata gauzei ematen diezun proiekzioa; bestea, barrutik nola ikusten den. Eta estreinuak hala izaten dira: oso presio haundia egoten da baina ez da egoten segurtasun haundirik. Alde batera, hobe da horrela.

Hiru trukuek noraino duzue aurreratuta prestatzen ari zareten bigarren diskoa?

Gehienbat hautaketa daukagu egina. Aspalditxo dago materiale hori hor, ordea. Orain metodo bat jartzen dugu eta horren arabera elkartu eta entsegatu egiten dugu. Baina kantu zaharrak badauka beste bereizgarri bat, norberak kantuak egiten dituenean ezberdina da. Konponketak-eta egiteko beste bide bat dago. Kantu zaharrak lehenengo eredu bat behar du, kantua nola eman topatu eta gero asko saiatu, asko sartu kantuan.

Eta aurreko diskoa egiteko erabilitako ereduak baliagarri zaizkizue orain?

Ikaragarri. Nahiko harrituta gaude, ideiak ateratzen baitira. Hori egin orduko oinarria izango genuke, gero hortik aurrera kantuetan sartu behar da, apur bat ganoraz egin. Interpreteak garen edo ni naizen partetik neurri batean identifikatu egin behar naiz, eta horrek denboratxo bat eskatzen du. Hilabete baten buruan erabakiko dugu noiz grabatu. Aurki egingo dugu lehenengo demoa, etxean guretzat lehenengo eginiko zinta. Horixe da gure metodoa. Hori orraztu eta beste bat egin, ondoren orraztu eta beste bat.

Zenbat alditan orrazten duzue?

Hiru-bat aldiz egin genuen aurrekoan. Anaia soinu teknikaria da eta gela baten hirurok egoten gara; bera grabatzen eta gu batera jotzen, lantzeko.

Kantu zaharra nolakotasunarekin oso lotuta dago: jakinez gero kantua zein den, oso inportantea da nola ematen den.

Oraingoan ere baladak aukeratu dituzue?

Ez, baladen atal hori itxi egin genuen aurrekoan. Baina horren ondotik gelditu ziren kantu batzuk oso ederrak dira eta horietxek lantzen gabiltza. Bagenekien aurretik ere ziur aski horretan saiatuko ginela, baina aurrekoa benetan hain ondo sartu denez...

Disko hau nahiko ezberdina izango da, baina leku berekoak dira kantuak. Usain oso antzekoa daukate, mundu berekoak dira, nahiz eta oraingoan gauza ezberdinak ukitu ditugun: dantzarako koplak, etabar. Kantu erabat ezberdinak dira, lirikoak eta askoz ere laburragoak. Dena den, artean badira oraindik narratibo batzuk politak. Askotan izaten dute alde narratiboa, nitasuna nahiko berandu sartu baitzen kantuan. Kantu liriko hutsak badira, halere.

Euskaldunek ezagutzen al dugu gure tradizio musikala?

Maila handiko interesa dago euskaldunen artean, berezkoa, bizi dugun egoerarekin erabat lotuta dagoena. Egunotan asko pentsatzen dugu geure buruaz eta geure egoeraz eta, oro har, nazionalismoak beti babestu du, erromantizismotik hasita, herri tradizioa. Topiko guztiekin ala batere gabe, baina horrexegatik aspalditxo egon da interesa.

Kantu zaharren azienda gure aurrekoengandik jaso dugu; nire aurreko kantarien pauso handienetakoa horixe izan zen: aukera aurrerakoia eta kantu zaharrak lotzea, abangoardia ikutu batekin, gainera. Ikustea besterik ez dago: Gaztelan, esaterako, sekulako erromantzeroa dago, baina ez duzu topatuko kantari bat oraingo lengoaian hori kantatzen duenik. Gu askoz aurrerago gaude horretan, komunitate bezala gainera. Baina batzutan azaleko, aurriritziz betetako ezagumen bat ere bizi dugu.

Rory Mcleod, Mugalaris-eko kideak... Beti lagunetaz inguratzen zara lanerako?

Bai, gauza naturala da. Egiten dugun guztia metodo batean oinarritzen da. Beharrezkoa da niretzat. Hautaketa egitea afinitate kontu bat da azkenean. Kantuetan oso inportantea da ulertzea eta sakonera egitea. Gure mundua ezagutu behar da. Elkarri egokitzen joaten gara pixkanaka eta orain, esaterako, taldearekin inoiz ez bezalako lur batean nabil.

Gasteizen lan egiten duzue. Zer da Gasteiz zuretzat?

Urte asko eman ditut han, baina ni han egotea nire musikoekin dudan harreman horretan oinarritzen da. Fisikoki, Euskal Herria hiri handi bat bezala da, edozein arratsaldez joaten naiz Oñatira, ahal bezainbat. Gasteizen, pasabidean bezala ikusten dut nire burua. Nomada samarra izan behar dut, estutu egiten bainaiz leku berean gehiegi egonda.

Eta New York?

Pentsatzen nuena baino gertuago dago. Azken urteotan jaso dudan iraulirik handiena hantxe hartu nuen, musika aldetik. Inprobisazio musika oso gertutik bizi izan dut, lagun handiak dauzkat horretan ari direnak. Kezka da pentsatzea zergatik erakartzen zaituen modu berean inprobisazio pieza batek eta kantu zahar batek, non egongo ote den ardatza. Eta nire ustez ardatza jarreran dago. Esan behar bat, komunikazio behar bat dago, eta lengoia bat. Askotan muturrak nahi gabe ukitzen dira

Dena den, ni beti Ipar Amerikako joerekin oso eszeptikoa izan naiz. Urteak behar izan ditut hara joateko, joera gehiago izan dut Ingalaterrarako. Kasualitatez joan nintzen EEBBetara, Bernardo Atxagak joan behar zuela eta.

Argitaldarien inguruko kezka agertu izan duzu. Geldialdia dakusazu orain ere?

Bilakaera bat egon da. Berezko zailtasun batzuk badaude, musikoei onartzea kostatzen zaizkigunak. Batzutan berezko mugak ditu gure munduak eta argitaletxeei erru gehiegi leporatzen diegu. Guk ere erantzukizun dezente daukagu.

Zein erantzukizun?

Saio gutxi egin dira, kanpora joateko benetan arriskatu, esaterako. Euskaldunek asko babesten dute euskal kantua eta hemen merkatu nahiko autosufizientea sortu da. Banaketa kate bat sortu da, irratiek ere babesten dute... eta horrek asko balio du. Lehen, ekoiztu bai, baina inor ez zen arduratzen zabaltzearekin, Euskal Herri barruan ere. Ni Euskal Herriko erdal partean luzaro bizi naizenez gero, gauzak oso ezberdin ikusten ditut. Euskal Herria ez da batere homogeneoa eta azken urteetan, esaterako, euskal kantuak nabarmen egin du atzera hiriburuetan.

Nik une batean ikusi nuen ez nintzela konforme, ez nintzela gustora. Niretzat, pertsonalki, oso onuragarria izan da beste bide batzuk topatzea. Prentsarekin harremanetan-eta metodo bat topatu dudalako Euskal Herria gure modura tratatzeko. Asko estimatzen dut harreman profesionala izatea musika bereziki maite duen jendearekin eta horrexegatik nirekin hitzegiten dutenekin. Hori lortuta, gainera, nire interlokutorea nire euskalduntasuna balore bat bezala _eta ez eragozpen komertzial bezala bakarrik_ ikusten duen pertsona izatea lortzen dut. Modu musikalago batean jokatzen da egun.

Zein aukera ikusten diezu euskarazko kantuei Euskal Herriko erdal parteetan zabaltzeko?

Handiak. Jendeak onartzen du jada, ideologietaz aparte, edozein pertsonak euskaraz kantatzea. Irratietan, nahiz eta gaztelerazkoak izan, euskarazko kantuei zuzendutako atalik badago. Horrek ekarri du, hala ere, beti positiboa ez den berezitasun bat. Euskal mundua urrutitik ikustarazten du, ez da nahasten modu natural batez, hautaketa da.

Produkzioari helduta, zer nolako azpiegitura teknikoa duzue musikariek Euskal Herrian?

Oso ona. Gauzak ikaragarri aurreratu dira. Gasteizen etxean makinatxo batean gauza asko graba ditzakezu modu egokian, eta gero zinta kode bera erabiliz nonnahi irakur dezakezu. Eta hori aprobetxatu egin nahi dut, kanpoko musikarien lana antolatzeko, esaterako. Talde gazteek ere gauza oso duinak egin ditzakete gaur egun. Gainera, goi mailako hiruzpalau estudio ere baditugu.

Eta oztopoak non dira?

Hemen (burura zuzentzen du hatza). Baina benetako traba zabalkundearena da. Inguruneak ikaragarri markatzen du kantari baten lana.

Nirearen moduko talde batek, esaterako, hamabost kontzerturekin bete du Euskal Herriko merkatua, herri txiki batera nekez joan bailiteke.

Horrek aldatzera behartzen zaitu, gehiago bilatzera. Baina musika edozein zirrikitutatik sartzen da, ateak itxita egonda ere.

Urteotan berezko dinamika bat sortu da eta badago hori babesten duen komunitate bat hemen. Ni hasi nintzenean euskaraz aritzea gauzarik bortitzena, debekatuena zen. Orain, berriz, haurrak jada eskolan euskalduntzen dira eta hautaketa egiten da, beste hizkuntzatan ere abesten da. Neurri batean, gazte batzuk kantatzeko euskararen beharra ikusten ez badute, badago hizkuntza normalizazioa. Era berean, jendeak agian euskarazko produkzioa erosteko beharra ikusten ez badu, musiken artean lehia maila bat sortzen da. Hautaketa bidean sartu gara eta hori normalizazioaren erakusle da.

Garai bateko «Pott» edo «Garziarena» bezalako literatur ekimenek zer eragin izan zuten Ruper kantariarengan?

Izugarri markatu gintuen. «Pott»en ondorio izan ziren gerora etorri zirenak ere. Ideia «kontsumoaren aurka, kreazioa» zen.

Sormen literariorako euskarri horiek, baina, ez ditugu egun. Xamurragoa zen orduan?

Behartuta gaude, euskarazko prentsa, telebista eta irratiak sortu direnean, hauek modu profesional batean mantentzera. Sentsazioa daukat denok eskenatoki bat mantentzen ari garela, baina inor ez dagoela gainean dantza egiteko. Hainbeste euskarazko produkzio daude, gauza praktiko horiek betetzeko bakarrik gure indarren atal handi bat hor joaten dela. Hori da lehengo eta oraingo garaien arteko diferentzia, eta ez hainbeste gazte jendea orain asko konformatzen delako, esaten den bezala.

Eta aipatu duzun eskenatoki horretan nahiko lekurik ba al du literaturak?

Sekula ez. Baina nondik atera indarrak eta entzulegoa horretaz gain zerbait egiteko? Gainera, gure gatazkak hemengo indarren atal ikaragarri bat ematen du, autodefentsarako. Eta ez da sormenerako nahiko kemenik gelditzen. Guztiaren azpian tentsio hori dago beti. Batzutan kemena ematen du, bestetan galgatu.

Eta zure sormen literarioa, kantatzea ezik, liburu batean gauzatzea bururatu al zaizu?

Ez dut balio. Poesiaren oso zaletua naiz, baina nik oso ibilbide desordenatua daukat. Zaletuek norbere zaletasunaren aldera edukitzen dugun perfekzio gogo horrek ez dio onik egiten lanari. Lehenengo egitea da; gero xehetasunetan sakontzea. Izuak bezala egiten du horrek. Perfekzio beharrak lotu egiten du eta hori askatzeko denbora beharko litzateke. Hala ere, noizbait ganoraz zeozer idatziko dudala fantasia badut. Momentuz, dena den, ez dut balio.

Ruperren musikari aurpegia berreskuratuz: zergatik beti beltzez emankizunetan?

Xamurrena zaidalako. Dena den, ez daukat horren atzean inongo kontzeptu ilunik gordetzeko asmorik. Kalerako ere normalean beltzez janzten naiz.

 

ARANTXA ERASUN


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
“Musikak erroreari zor dio ondo emandako notari bezainbat”

Aspaldidanik Saran bizi den arren, goiza Bidasoaren ibarrean pasa behar zuenez gero, Hondarribiko parte zaharrean zitatu gaitu Ruper Ordorikak (Oñati, 1958). Goiz eguzkitsuan, puntual eta irribarretsu agertu da maldan gora, konsistorioaren parera, turista gazte kuadrilla... [+]


2024-07-30 | Sustatu
Ruper Ordorika, 2024ko Abadia Saria

Ruper Ordorikak jasoko du Abadia Saria aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko sortu zen Abadia saria. Irailaren 12an Hendaian egingo da ekitaldia, Abadia Jauregian hain zuzen, eta sari... [+]


Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-10 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


2021-07-23 |
"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"
Ruper Ordorikarekin elkarrizketan.
Ruper Ordorika, «Bihotzerreak» bere hirugarren diskoa aurkeztuz
"Disko honekin abezedarioaren lehen letra bukatu dut, zerbait bete banu bezata"
Ruper Ordorikak hirugarren lp-a kaleratu du, «Elkar» diskoetxearen eskutik. Bi urte... [+]



2021-07-19 |
Errezitaldien susperraldia

«Euskal Herrian egon badagoen sormenaren erakusleiho izan nahi dugu», aipatu digu Oier Guillan Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo elkarteko kideak. Izan ere, hain ezagunak ditugun lehen lerroko idazle entzutetsuen itzalean idazle andana dago, idazteko gogoz, idatzia... [+]

2021-07-19
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
Ruper Ordorika musikariari elkarrizketa
Ruper Ordorikaren «Ez da posible» kalean
ARGIA. Aurreko lanen bide beretik jo al duzu oraingoan?
RUPER ORDORIKA. Egia esan, oso zaila da entzuleak artista bakoitzaren ikutuaz ez jabetzea; beti agertzen dira norberaren bilakaera... [+]



2021-07-19 | Izaskun Jauregi
Ruper Ordorika: «Nire belaunaldiak oso gutxitan asmatu du»
Lotsatia dela diote. «Musikak sendatu eta osatu» egiten duela esan digu Ruper Ordorikak ordea. Eta zinez frogatu digu. Hogei urte baitaramatza eszenatokietara igoz, lotsari aurrea hartuz. Azken diskoaren aurkezpenen atarian, patillak, pastazko betaurrekoak eta jantzi ia guztiz... [+]

Pilotalekuko hotsak

Murgiako pilotalekua antzoki bilakatu da gaurkoan. Musikariek eta haien instrumentu eta ahotsek ordezkatu dituzte pilotariak. Ez da entzuten larruzko pilota gogorrek horma berdearen kontra egiten duten soinua, baina haren ordez gitarra, bateria, kontrabaxua eta biolina sumatzen... [+]


2019-11-07 | Xalba Ramirez
Enrike Gisasola Gonzalez, Sosola baserria
“EHKolektiboa laborari agroekologikoen eredua jendarteratzeko tresna da”

Sosola baserria Eibarko Mandiola bailaran kokatua dago, Amaña auzotik gora igota. Enrike Gisasolak aittitta-amamen eskutik jaso zuen baserriaren martxa eta 1994az geroztik ekoizpen ekologikoan murgildu ziren. Egun, bi jarduera nagusi burutzen dituzte salmentara... [+]


2019-01-22 | Arrosa Sarea
Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagarekin solasean

Ruper Ordorika eta Bernardo Atxaga batu zituen asteazkenean Bilboko Kafe Antzokiak. Poesia eta bizipenak izan zituzten mintzagai. Bilbon hasi zuten beraien ibilbidea, Arriaga eta San Anton zubien arteko eremu horretan, Somera kalean, bereziki. Ordutik urte dezente pasatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude