"Nafarroaren autogobernua dugu helburu, izaera nazionala baitu"

  • Marcillan duela 34 urte jaioa. Soziologoa. 91tik alderdiko koordinatzaile orokorra eta legebiltzarreko parlamentari eta bozeramailea. IU-EBren erreferentzia da Nafarroan. Eguneroko politika zehatza du xedetzat.


2007ko otsailaren 21ean

Azken aste hauetako arreta politikoa Madrilen dago: Alderdi Popularrak Gobernua eskuratuko duela dirudi.

IUk ez du eragin erabakigarria prozesu honetan, Estatu mailan jasotako emaitza eskasak direla eta. Itxura guztien arabera PP alderdi nazionalistekin akordioa lortzeko atarian dago.

Hamairu urtez PSOE Espainiako Gobernuan egon ondoren, zein da egiten duzun balorazioa?

Aitortu beharra dago, hezkuntza, ongizate soziala eta osasun arloan aurrerapen nabarmenak izan direla. Ekonomiari dagokionez, neoliberalismoaren garaipena izan da. Hortxe dago Maastrich, baztertu egin dira sindikatuek aurkezturiko alternatibak, gizarte barruko desoreka areagotuz. Azkenik, etikari dagokionez, urte hauetan plazaratu diren etengabeko ustelkeri kasuak ikustea besterik ez dago. Botoemaileek ez dituzte ideia sozialistak baztertu, PSOEren portaera baizik.

IUn sozialistekiko jarraitutako estrategiaren inguruan adostasun eza nabaritu da.

Sozialisten ezkerrera hutsune bat badagoelakoan gaude. Dena dela, jarrera gogorregia mantendu dugu, askotan gaizki ulertua izan dena. Eguneroko politikatik urrun egon da Anguita jauna. Maiz gune erabakigarrietan present egoteko aukera galdu egin du IUk. Estatu mailan akats gehiegi egin dira.

Estatutik Nafarroara etorriz, PSN, CDN eta EAk osatutako hirukoa dugu Gobernuan.

Orain arte, Nafarroan ez zen inoiz koaliziorik Gobernuan egon. Beraz, ezaugarri berria da hemengo politikan. UCD, UPN eta PSN alderdi handiek bakarrik gobernatzeko zuten ohitura apurtu egin da. Koalizioaren kultura zeharo positibotzat jotzen dut. Horretaz gain, hirukoak Gobernuz kanpoko laguntza behar izatea oso osasungarria da. Horrek guztiak, Nafarroako politikan ohikoak izan ez diren elkarrizketa eta eztabaidaren beharra ekarri du. Horren ondorioz, gobernu programa osatu bat egon badago. Oraindik ere goizegi da balorazio bat egiteko, nire ustez oraindik ere denbora behar baitu Gobernu honek.

Bere garaian, aukera izanik ere, Gobernutik kanpo geratzea erabaki zenuten. Damutu al zarete orduz geroztik erabaki hori hartu izanaz?

Gobernu batean elkarrekin egoteko, bertako beste kideekin gutxieneko sintonia behar dela pentsatzen dut. Urrunegi aurkitzen gara oraindik Allik defenditzen dituen eskuineko planteamenduetatik, eta ustelkeriak eta felipismoak harrapatuta duten PSN alderditik.

Horretaz gain, indar eskasa genuen aipatutako alderdi handi horiekin alderatuz. Horrenbestez, oposizioan egotea bide egokitzat jo genuen bertatik eragin zuzena izateko eguneroko politikan. IU-EBk hirukoari ematen dion laguntza programa eta eduki zehatzen negoziazioaren ondoren jasotzen da. Zentzu honetan, hurrengo urteko aurrekontuen negoziazioa erabakigarria izanen da bi aldeen arteko elkarlanaren geroari dagokionez.

Azkeneko hauteskundeetan igoera nabarmena izan duzue.

Bai, oso pozik gaude. Beldur ginen gizarteak ez ote zuen ulertuko gure jarduna: Estatu mailako jarrera gogorregia, Nafarroan Gobernutik kanpo baina era berean Gobernuari laguntza emanez, eta Iruñean Udal Gobernuan PSN eta CDNrekin. Dirudienez ordea, botoemaileek gure alderdiaren unean uneko eta tokian tokiko koherentzia ulertu dute. 1995ean 27.000 boto izatetik, 1996an 40.000 izatera heltzea emaitza bikaina da, are gehiago Estatuan izan dugun porrota ikusirik. Irabazitako 13.000 botoen jatorria aipatzerakoan, berriz, PSN eta HBrekin etsitakoenak, botu hiritarra eta gazte jendearena dela esan dezakegu.

Duela zenbait aste Nafarroako IU-EBk burututako IV. Kongresuan garbi ikusi da iritzi ezberdin askotako jendea biltzen duzuela. Ezberdintasunak hain nabarmenak izateak ez al du oztopatzen alderdiaren eguneroko lana?

Gure alderdian aniztasuna ezaugarri nagusietako bat da. Bertan, gehiengoa independenteek osatzen badugu ere, % 80arekin, PCEko, Nueva Izquierdako eta Ezkerra Marxistako kideak ere biltzen dira. Beraz, sentsibilitate ezberdinetako jendea dago. Gutxiengoarekiko begirune eta errespetu berezia gordetzen dugu alderdi barruan, hori ezaugarri aberasgarria baita gure ustez. Egun hauetan, sarritan aipatzen dudana zera da: martxoaren 3an botoemaileek orain arte jarraitutako lerro politikoa kanpotik berrindartu duten bezalaxe, IV. Kongresuak alderdiaren barrutik sendotu du orain arteko lana.

Nafarroa eta EAEren arteko harremanen inguruan zein da Nafarroako IU-EBren jarrera?

Gure helburua Nafarroaren autogobernua da. Nortasun propioa eta izaera nazionala du Nafarroak. EAErekin harreman instituzionalak eta teknikoak sakontzea logikoa eta ezinbestekoa da hainbat gaitan. Lotsagarria da, oraindik ere urratsik ez eman izana bide horretan.
Bestalde, beharrezkoa da politika, gizarte eta kultura mailako hurbilketa. Noraino? Herritarrek eskatzen duten punturaino. IU-EBk ez du aldez aurretik jarritako mugarik gai honen inguruan. Arazo nazionala eta ideia kolektiboei dagokionean, herriak berak hartu behar du erabakia. Gu berez ez gara nazionalista sentitzen. Alderdi barruan, baina, iritzi asko dago. Batzuen helburua Nafarroa da, besteena Euskal Herria, eta baita Espainia ere zenbait kasutan. Burura datozkit Jose Antonio Ardanzak esandako hitz batzuk:

«Zenbat eta gehiago saiatu Nafarroa gureganatzen, okerrago izan da. Beraiek erabaki dezaten utzi dugunean hurbildu zaizkigu gero eta gehiago». Arrazoi osoa du EAEko lehendakariak, errespetua beharrezkoa baita. Nafarroako aniztasunak aberastu egiten gaitu. Izaera eta jatorri ezberdineko nafarrak elkar bizitzen asmatu behar dugu.

Indarkeriaren konponbideari dagokionez, zein da Felix Tabernaren jarrera?

Indarkeriaren konponbidea elkarrizketak ekarriko du. Elkarri-k egindako diagnostikoarekin bat nator. Arazoa historikoa eta politikoa da. Irtenbidea aurkitzen ahalegin berezia egin behar dugu: distentsio giroa ezarri, eta elkarrizketari lekua egin gizarte eta politika mailako eremu orotan. Gehiegikeriek desagertu egin behar dute alde guztietatik. Elkarrizketarako eszenatokiak prestatu behar dira. Hitz egiteko borondatea urrun ikusten bada ere, beste leku batzuetan zailtasun handiagoak gainditu izan dituzte.

Egunotako albisteei eutsiz, Joxe Mari Aldaiaren bahiketa luzea ere amaitu da...

Sekulako poza hartu dut pertsona batek bere askatasuna berreskuratu duelako. Dena den, bahiketak oraindik ETAk duen azpiegitura militar sendoa erakustsi digu.

Itoitzen arazoa ere eguneroko gai nagusi bihurtu da Nafarroan, batik bat, Itoitzekin Elkartasuna taldeko zortzi kideen ekintzaren ondorioz.
Entzutegi Nazionalaren sententziarekin guztiz bat nator. Proiektu hau hasieratik gaizki egina dago, planifikazio eza egon baita uraren politikaren inguruan. IU-EBren jarrera oso kritikoa da urtegiaren gaian. Nafarroako alderdi handiek fundamentalismo politikoa erabiltzen dute Itoitzen afera honetan, logika politikoa alde batera utziz. Berdin zaie legeria saihestea beren helburua betetzeko orduan.

Dena dela, urtegiaren alde edo kontra zaudete?

Erantzuna ez da hain sinplea, ezin da `bai' edo `ez' hutsera mugatu. Nafarroan sarri gertatzen den fenomenoa da hori: gurekin edo gure kontra. Berriro diot oso kritikoak garela proiektu honekin. Egin den moduan, oker burutu dute. Auzitegi Gorenaren sententzia itxaron dezagun. Bere garaian lanen geldiketa eskatu genuen.

Hori guztia alde batera utziz, Aste Santuko sabotaia salatu nahi dut, horrelakoekintzek jarraitzen duten helburuaren kontrako ondorioa baino ez baitute lortzen. Zentzu horretan Greenpeacek esandakoarekin ados nago.

 


PELLO ARGIÑARENA


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude