"Ez gara euskaraz bizi; kontzientzi maila altua dago, baina diskurtsoan soilik"

  • Datorren urtean, Zubietako kantariak lehen diskoa kaleratu zuenetik hogei urte beteko dira. Bidean beste zortzi etorri dira eta hamarnaka lankidetza ere egin izan ditu beste kantarien lanetan. Estilo ugari landua eta lankide ezberdinekin ibilia, bere abotsaren balioaniztasuna erakutsi du beti. Bakarka kaleratzen duen lehen diskoarekin batera, Chimeres antzerki-taldearen azken montajean kantak abesten ditu zuzenean.


2007ko otsailaren 21ean

Non sortu zen kantagintzarako zaletasuna?

Gurasoengandik ikasi nuen, etxeko sukaldean. Ama kantatzen oso zaletua zen eta zinez maila handikoa --nik entzun dudan abots hoberena-- eta aita plazan ibili ez zen bertsolaria, baina behin Basarri bertsolariari ezkontza batean poto eragin izanaz harro zena. Ni, senideen arteko gazteena, etxeko guztien aurrean jartzen ninduten kantari aritzeko.

Nola eman zenuen kantari izateko pausoa?

Hamasei urterekin artista berrientzako lehiaketa batera ia behartuta aurkeztu nintzen; partitura eta prestaketarik gabe, Facundo afrokubarra kantatu nuen eta pianojolearen gustokoa izan zen; hirugarren izan nintzen. Gehiagotan ere parte hartu nuen, baina beti bakarrik eta etxekoen izkutuan, ez baitzuten batere gustoko horretan aritzea. Behin egunkari bateko argazkian agertu eta sekulako drama izan zen gure etxean. Izan ere, bertakoontzat artista izatea lotsagarrikeria zen eta kanpotarrentzat, aldiz, ohoregarria. Hala ere dexente ibili izan nintzen.
Ezkontzak eten egin zuen bide hori.

Hamar urtez ez nuen jendaurrean besterik egin. Txomin Artola nigana etorri zen talde bat osatu nahi zuelako. Bilduriko musikariok oso autonomoak ginen eta, Walt Withmanen diskoan laguntzaile izateko deitu bazigun ere, alde batera utzi behar izan zuen. Emaitza Haizea taldearen lehen diskoa izan zen.

Kantagintzaren euskal tradizioa lantzen hasi zineten.

Duo Dinamico eta horrelakoak entzuten nituen nik, baina ez zitzaizkidan batere gustatzen. Benito ikusi nuen lehen aldiz euskaraz kantatzen eta ordurako hartua nuen euskal kultura eta euskararekiko kontzientzia; ordurako konprometituta nengoen, garai hartako gehienak bezala, ikastolak eta haurtzaindegiak osatzen laguntzen aritzen baikinen.

Eremu artistikoan, Ez dok Amairuk, Oskorrik eta beste zenbaitek bidea zabaldua zuten eta errazagoa izan zen guretzat, nahiz eta orduan musikagintzari ekitea ere zaila gertatu. Beste bide batzuk jorratu nahi izan genituen, politizazioaren saturaziotik urrunduz.

Folk bidea aukeratu zenuten.

Herri-musikan murgildu nahi izan genuen, aire berria emanez baina horrela ere geurea izanez, jendea panfletoez nekatzen hasia zen eta kalitatea eskatzen zuen. Ia intuizio hutsez hasi ginen eta kantagintza tradizionalera jo genuen.

Hori izan zen profesionaltasunerako pausoa.

Jende askok oraindik ere galdetzen digu euskaraz aritzeagatik dirua kobratzen dugun. Gainera, askok euskarari esker bizi izan garela pentsatzen dute; aitzitik, oztopoa izan da, eta euskaraz aritu gara militantismoz, euskara maite dugulako eta bizi dadin. Beste hizkuntzetan arituz gero merkatua zabalagoa izango zen, eskaintza ugari genuen eta.

Beraz, oztopo gehiago aurkitu dugu abantaila baino. Hala ere, sufrimendu bakarra zalantza edo aurreiritzi hori izan da, askotan puntako jendeak eta kargu berezietan egondakoek izan dutena. Betidanik iruditu zait kezkagarria horrela pentsatzen duen jendeak botere hori izatea.

Bi disko Haizearekin, bi Pascal Gaignerekin, hiru Txomin Artolarekin, zine-musika biltzen duena Pascalekin, eta azkena bakarrik.

Baina ez dut musika desberdin ugari egin. Jende desberdin askorekin aritu naiz eta estilo horietatik asko ikasi dut, gaur egun fusio deitzen duguna bildu ahal izan dut neure lanen bidez. Bidean izandako lagunek nere erregistroak biderkatu egin dituzte, aukera berriak eskaini dizkidate. Azken diskoa topaketa horien emaitza da, heldutasun batetik egin ahal izan dut. Eta segurantza horrek ematen dit aukera lanik lotsagabeena eta ausartena egiteko. Besteek neure lana baloratu dute eta nituen aurriritziak baztertzen lagundu didate; horrexegatik ausartu naiz neure sentimenduak garbi azaltzen. Ez dut barregarri gelditzeko beldurrik. Eta badirudi jendearengana iristea lortzen ari garela.

Emakume, euskaldun eta bakarlari izateak mugarik jarri al dizu sekula?

Emakume eta euskalduna izateak berez muga handiak ezartzen ditu; badirudi emakume izanik gure pertsonatasuna eten gabe frogatzen aritu behar dugula, euskaldunen artean ere bai, oso mundu arra delako gurea. Gainera euskaldun eta kantari eta kalitatekoa gizonen mundu batean... Kalte erantsia ekartzen digu honek guztiak. Horren testigantza utzi nahi nuke, baina negarti izan gabe.

Behin baino gehiagotan esan izan duzu emakumea maiz dela egoera horren errudun.

Iraultza aurrerakoia dela suposatzen dugu, baina iraultzaileak ez dira beti aurrerakoiak, eguneroko xehetasunetan ez dira iraultzaile eta emakumeok utzi egiten diegu hala izaten. Kontraesan nabaria da hau, egoera horrekin haustea bilatu beharrean kontserbadoreak baitira askotan. Guk gizona babestu egiten dugu, tranpak egiten uzten diogu edota laguntzen. Hau aldatzean oinarritzen da benetako iraultza.

Emakumearen borroka gizonaren morroi ez izateko egina da?

Ez, inondik ere ez. Ez gaude gizonaren morrontzapean, bera ez baita gure etsaia, matxismoaren morrontzapean baizik, eta matxismoa gizon nahiz emakumeengan topa liteke. Gizonezkoak izaten dira askotan matxismoaren biktimarik handienak. Ama da matxismoaren katea loturik gordetzen duena. Irabazleen eredua delakoan hartu dugu, eta gure nortasuna eta sentsibilitatea galduko ditugu. Gizon eta emakumeen artean indarra parekatu egin da eta amatasuna kontrolatu ahal izan dugu, horrela hainbat desoreka aldatzea lortuz. Baina gure gurasoengandik bildu ditugun jarrerak dira etsaiak, ez pertsonak. Horregatik helburua jarrera horiek aldatzen saiatzea da.

Zergatik eusten diegu oraindik halako jarrerei?

Moral bikoitzak agintzen du gaur egun, eta ezin dut hori jasan. Hitzaren balioaz jabetu gara eta horrekin jolasten dugu, jendea konbentzituz, baina guk beste jarrera bat izanez. Euskararekin, adibidez, hori gertatzen da, Kilometroetan, Nafarroa Oinezen eta abarretan hamarnaka mila pertsona biltzen dira, baina askok erdaraz egiten dituzte ibilbideak; euskal kultur produkzioa handia da, baina ia ez da batere saltzen, batez ere amerikar ekoizpena kontsumitzen da eta ez bertakoak kalitaterik ez duelako, euskaraz ez dugulako aski ongi ulertzen baizik; zenbait lege aurreratuak dira eta ez gara iristen lege horien mailara.

Euskaldun izateko baliabideak baditugu eta euskaldun izateak herri egingo gaituela esaten dugu, baina gero ez gara euskaldunak, ez gara euskaraz bizi. Kontzientzi maila altua dago, baina diskurtsoan bakarrik. Oso tristea da jendeari ez sinistea, bere diskurtsua hutsik baitago. Baina norberak aztertu behar du bere burua, ezin zaio errua inori leporatu.

Pose kontua baino ez da, beraz?

Hitzak bere edukia galdu du, hutsa geratzen da. Denok dakigu zer esan behar den, abertzale eta euskaldun agertu behar dugula. Baina ez dakigu zergatik, zer esan nahi duen horrek; entzun edo irakurritako aholkuek osatzen dute gure iritzia, eta hitzak erabiltzen badakigu, baina ez dute batere edukirik. Kritiko izan behar dugu, baina ez ezkor.

Euskal kulturaren kontsumo baxuaren errua geurea da?

Behingoz autokritika egin behar dugu, errua argitaletxeei edota agintariei leporatu gabe. Zergatik ez dugu euskal disko edo libururik erosten? Izan ere, hemengo musikagintza Estatu espainiarreko altuenen artean koka dezakegu. Jendea hezitzeko beharra zegoen, kalitatea bila dezan, estilo ezberdinak entzun ditzan, euskaldunago izan dadin, eta abar; baina azken honetan eman da hutsunerik nabariena. Kalitatea badago eta euskaldun hartzailerik ez.

Herria euskaldunduz gero, ez litzateke beharrezkoa izango euskal kultura subentzionatzea?

Horixe bera. Bertakook euskal ekoizpenak kontsumituko bagenitu, ez ginateke etengabe laguntza beharraz kexaka arituko. Horrela geure buruaren aurka ari gara; hogei urteren buruan, euskalduntzen ez bagara behintzat, gaur egun ditugun baliabideak pikutara doaz. Gogoan hartu izugarrizko lan pila egiten dela hemen, gehiena balio onekoa.

Horrek esan nahi du orain hogei urte ez genituen aukerak ditugula, baina ez dakigula aprobetxatzen?

Bai, ez egin dudarik. Azken finean, iraultza egiteko, behar bada, gose pixka bat pasa behar da. Denetatik dugu, iraultzaile gara baina gurasoekin bizi gara, ingeles musika entzuten dugu... agian ondoegi bizi gara eta ez gara konturatzen gaur egun ditugun baliabideak orain hogei urte batzuen utopia baino ez zirela. Orain, berriz, baliabideak egon badaude, baina ez ditugu gure egiten.

Beti estilo berdintsua jorratu duzula esan duzu, baina publikoaren erantzuna oso aldakorra izan da.

Oso zaila da jakitea zer gertatzen den pertsona bat jendaurrean kantari hasten denean. Ikusleak inoiz zehazterik izan ez dudan zerbaiten bila joaten dira eta une berezi batean halako magia bat ematen da, gustora sentitzen dira; baina une hori amaitzen da eta ondoren ezin da azaldu zer gertatzen den hor. Sentimenduarekin zerikusia du eta berdin gertatzen da hamarrentzat edo hamar milarentzat ari bazara kantari. Egia da kopurua murritza denean energia gehiago ipini behar dela, ahalegin handiagoa egin behar dela. Badirudi norberak joan behar duela publikoarengana.

Bestalde, kontutan hartu behar da kontsumorako musikarekin ohituta gaudela, normalean musika-mota bakarra jasotzen ohituak. Lehen musika panfletarioa egiten zen, eduki bat gizarteratzeko eta horrek zuen arrakasta. Eredu horrekin bat ez ginenak eta gaur egun amerikar ereduaren nagusitasunarekin ere bat ez gatozenak urtetan ibili izan gara zirkuituetatik kanpo, eta gure proposamenak beste era batekoak izan direnez, zailagoa gertatu zaigu jendearengana iristea. Gaur egun, berriz, badirudi gure musikagintzak gero eta oihartzun handiagoa duela gure gizartean.

Oso aktiboa zara, deitzen dizuten leku guztietara joaten zara.

Hori norberaren izaerarekin loturik doa. Niri oso garrantzitsua iruditzen zait lotan ez gelditzea, eta eguneroko errealitatearen aurrean jarrera aktiboa izatea, bai euskarari eta euskal kulturari laguntzeko, bai gizarte mailako arazoei aurre egiteko.

 


RITXI LIZARTZA


Azkenak
Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa
“Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


Eguneraketa berriak daude