«Gu hasi gabe, nahiko jendek hitz egiten du gizarte edo politikaz»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Sorotan Bele taldeari elkarrizketa
«Gu hasi gabe, nahiko jendek hitz egiten du gizarte edo politikaz»
«Jonen kezkak» Sorotan Beleren hirugarren diskoa kalean izango da maiatzean
Ustekabean heldu zitzaien ospea eta kantu berriak egiteko betarik gabe gelditu. Ekaitza baretuta, maiatzean aterako dute hirugarren lana. Folk doinuak ahaztu eta pop-arekin datoz «Jonen kezkak».
Bai bitxia hirugarren diskoaren izenburua!
Kosta zitzaigun erabakitzea. «Zorabioa» izan genuen lehenbizi buruan baina ez genuen gehiegi atsegin. Taldeko batzuek hau ere ez dute batere gustuko baina bozketaz irabazi zuen «Jonen kezkak».
Estilo aldaketarekin zatozte, folk gutxiago eta rock gehiago...
Pop amerikarra otsegiten diogu oraingo honi. Txilibito gutxiago entzungo dira eta gitarra gehiago. «Sorotan Bele» eta «Mundu Hegian» diskoetan folk erritmoek indar handia zuten, Irlandakoek bereziki. Hirugarren honetan, aldiz, oinarri erritmikoa pop-rock da, nahiz eta biolinaren eta txirulen usaina antzematen den.
Taldearen haserako boomak eta geroko barealdiak behartu al zaituzte bide hori hartzera?
Taldearen berezko garapena izan da. Musika entzuten goazen einean, kutsuak aldatzen doaz eta taldean hainbeste garenez erreferentzi ugari ditugu. Bigarren diskoan hasi zen aldaketa nabaritzen. Hartan baziren lehenengo diskoaren antza zuten abesti zenbait eta baita pop-rockera asko gerturatzen zirenak ere.
Akaso gertatu dena ez da geldialdia izan dugula; arraroa lehenengo boom hura da. Geronek ere ez dakigu ongi zerk eraman ginduen arrakasta hura izatera. Musikan hutsune hori nabarituta hasi ote ginen galdetzen ziguten baina ez zen aurrez pentsatutako zerbait izan.
Arrakasta hura lortu ezean, gehiago saiatuko al zinateketen?
Oso bapatekoa izan zen guztia. Hainbeste kontzertuetarako deitu ziguten, ezen ez baikenuen kantu gehiago sortzeko astirik eta entsaiatzeko gogorik ere ez. Lan berriak egiteko lasaitasun bila genbiltzan eta horregatik itxaron dugu.
Nor arduratu da azken disko honetako kantuen konposaketaz?
Talde lana izan da batipat eta. Aurrekoengandik beraz lan modua aldatu egin da eta gehiago entsaiatu dugu. Azken bi edo hiru hilabeteotan Michel Ducauren laguntza izan dugu konponketak egiterakoan, instrumentuak euren artean zikindu ez daitezen. Honetan ahalegin berezia jarri dugu kantuak ongi amaituta egon daitezen eta lan polita egin du Michel Ducauk. Hitzei dagokionez, orain arte bezala Gorka Sarriegi eta Mikel Errazkinek idatziak dira gehienak; hamabi kantuetarik zazpi Gorkak eta hiru Mikelek. Bada Ritxi Salaberriak (baxuak) eginikorik ere eta bestea instrumentala.
Zeintzuk dira «Joneren kezkak»?
Kezka pertsonalak, orohar jende aurrean azaltzen ez dituzunak. Maiz zeure barrutik askatu nahi dituzun gaiak dabilzkizu buruan baina ez zara ausartzen argi adierazten. Orduan kantua erabiltzen duzu metaforen bidez barne kezka edo erreflexio horiek kanpora ateratzeko. Behin kanpoan, pertsona bakoitzak ezberdin ulertuko du esaten duzuna.
Sorotan Belek inoiz ez du ezaugarri izan gizarteari eragiten dioten gaietaz mintzatzea. Zergatik?.
Bestela ere nahiko jendek hitz egiten du gai horietaz. Badugu geure iritzia baina ez daukagu zertan azaldu. Geure jarrera argitan uzten dugu zenbaiten alde kontzertuak eskainiz. Halere, zazpiok ez dugu berdin pentsatzen eta errespetatu egin behar dugu elkar.
Musika musika da eta gizartea edo politika beste zerbait. Musika egiten dugu atsegin dugulako eta hitzak gure kezkak adierazteko. Nahiz eta gizarteko arazoek guri eragin agian badituzu barnerago sentitzen dituzun arazoak edo nahiago duzu horiei abestu.
«Hirusta» zigilua erabiliko duzue diskoa kaleratzeko baina izatez autoprodukzioa da. Nolakoa izan duzue esperientzia?
Lan ikaragarria eman digu. Hasieran eskaintza ona egiten zuen estudioa aurkitu. «Elkar»en, esaterako, ordu batzu dituzu eta alde horretatik lasaiago aritu gara. Grabazioen ostean, editatzeko enpresa bilatu behar izan genuen eta behin produktua eskutan, banatzaileak aurkitu eta promozioa bideratu. Halere, askoz ere zapore gozoagoa uzten du geronek egindako lana kalean ikustea. Gainera, disketxe baten menpe izanik ezinezkoa da dirua irabaztea. Horregatik, gero eta gehiago dira autoprodukzioa hautatzen duten musikoak.
Zuzeneko emanaldietaz bizi da Sorotan Bele. Ondo bizi al zarete?
Ez. Zuzeneko emanaldien egoera nahiko larria da. Inork ez du kontzerturik antolatu nahi, jendeak ere ez baitu sarrera ordaindu nahi. Eta hori ez zaio Sorotan Beleri gertatzen soilik; maila guztietan eta musika estilo gehienetan gertatzen da. Hobexeagoa da, agian, erromerietan jotzen dutenen zortea, aurrekontu txikiagoa dutenena.
Aukera, beraz, berbena talde bihurtzea...
Jende asko dago musika talde bateko partaide izan arren, berbena taldeetan aritzen dena. Gainontzean kontzertuetaz soilik ez dago bizitzerik. Guk, ordea, ez dugu aukera horretaz pentsatu. Taldean era guztietako jendea dago, musikaz bizi nahi dutenak eta gustoz soilik dabiltzanak baina kalitateari beti eman diogu garrantzi handia.
MAITE ARTOLA
42-43,44

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSOROTAN BEL
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude