«Bizi-kalitatea Europakoaren mailara inguratzen ari da EAEn»


2021eko uztailaren 19an
Egunkari eta liburu gehiago irakurtzen ditugu eta zinemara sarriago
«Bizi-kalitatea Europakoaren mailara inguratzen ari da EAEn»
Victorino Garcia de la Red, Euskal Estatistika Erakundeko teknikaria
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren bizikalitatea aztertu ohi du Eustat erakundeak bost urtez behin, eta zera dio ikerlanaren emaitzak: hobera ari dela bizi-maila. Familia barruko harremanak, ingurugiroa, etxearen ekipamenduak, gizarte zerbitzuak eta egoera ekonomikoa izan dira aztergaiak.
Euskal Autonomi Elkarteko herritarren bizimodua, batez beste, maila onean dabilela dio Eustat-en ikerlanak. Eta hobera egin duela 1989az geroztik. Datu baikorregiak ez ote, agian?
Ez zait iruditzen gehiegizko baikortasunik ageri duenik Euskal Estatistika Erakundearen ikerketak. Egia esan, bizi-baldintzak onak dira EAEn, oro har. Eta dudarik ez, hobera egin dute azken bost urteotan. Beste kontu bat da gizatalde edo pertsona jakin batzuen egoera atalka aztertzea. Hor bai, hor ñabardura ugari erantsi beharko litzaioke azterlanari. Eta ezin ukatu zenbaitzuen egoera latza dela. Baina estatistikaren zeregina bestelakoa dugu: gizartearen erretrato orokorra egitea. Eta jakina, puntako egoerak orokortasunean nahastuta ageri ohi dira argazki horretan. Nolanahi ere, berriro diot: egoera nahiko onean dago oro har EAEko biztanleriaren bizi kalitatea.
Oso familiazaleak dira EAEko herritarrak, zuen ikerlanak dioenez.
Horixe da bereizgarri nagusietakoa gure elkartean, familiarekiko lotura. Soziabilitate maila ona dela adierazten digu horrek, Estatuko gainerako autonomi elkarteetan baino hobea, batez beste. Lau herritarretik hiruk sendiarekin harreman oso estuak dituela adierazi digu. Eta harremanak sarri dituztenak beste % 18,5 dira. Azken azterketarekin alderatuta, sendotu egin dira familia barruko harremanak.
Lantokiak, aldiz, geroz eta urrutiago dituzte herritarrek.
Zeozer urrutiago. Aurreko inkesta egin genuenean 7 kilometro eta 100 metrokoa zen, bataz beste, etxetik lantegirainoko tartea. Gaur egun 8 kilometro eta 400 metrokoa da distantzia. Zer adierazten digun horrek? Bada, Europaren parera heltzen ari garela horretan ere. Zeren eta joera ez da lantegia etxetik geroz eta gertuago izatea, alderantzizkoa baizik, zorionez edo zoritxarrez. Esan dezadan, bestalde, hobera egin dutela nabarmen lantokietako baldintza fisikoek. Hau da, zaratak, usain txarrak, bentilazio eskasa, hotz edo bero handia jasaten dutenen kopuruak sei puntu egin du behera bost urteotan, % 26tik % 20ra.
Eta lantokietatik kanpo, nola dabil herritarren osasuna?
Sumatu dugun joera zera da, geroz eta jende gehiagok jotzen duela mediku espezialistengana. Ez medikuengana oro har, baizik eta alor jakin bateko sendagileengana. Norberaren osasunaz ardura handiagoa dutela egun herritarrek azaltzen digu horrek. Datu adierazgarri bat: emakumezkoek gizonezkoek baino kontsulta gehiago egin ohi dute, bai orokorrak bai espezialistengan.
Aisiari dagokionez, gehiago irakurtzen omen da EAEn, baita zinemara maizago joaten ere.
Hala dio Eustaten azterketak, egunkari eta liburu gehiago irakurtzen dugula, eta zinema aretoetara ere lehen baino gehiagotan inguratzen garela. Europako herritarren batez bestekoaren azpitik gabiltza, hala ere, bi alor hauetan. Bestetik, denbora luze ematen dugu telebistari begira, eta alderantziz, kirol egiteari, adibidez, oso tarte ttikia eskaintzen diogu.
Egoera ekonomikoari buruzkoak lirateke datu beltzenak Eustaten inkestan. Herritarren erdiak kasik, % 47,6k, txartzat jotzen du ekonomiaren bilakaera.
Bederatzi puntutan egin du gora egoera ekonomikoa txarra dela diotenen kopuruak. Dena dela, bi gai bereiztu behar dira hor. Batetik, ikuspegi subjetiboak daude: «Nire ustez gauzak ez dabiltza ondo» diotenenak. Eta bestetik, egoera objetiboak. Adibidez, familiako gastuetan nolabaiteko murrizketak egin behar izatea. Eta datuek diotenez, txarrera egin du egoerak. Murrizketak ugaldu egin dira, diru sarreren egonkortasuna murriztu, eta 1989an baino gehiago dira gutxiegi irabazten dutela deritzotenak. Bestetik, etxe barruko ekipamendua hazi egin da EAEn, hau da, etxe gehienetan dago hozkailu, telefono, ikuzgailu eta butano edo elektro-sutegia. Herritarren % 10ek, ordea, ez du etxean tresna horietakoren bat edo gehiago. Kopuru handitxoa.
Zein sistema erabiltzen du Eustatek EAEko herritarren bizi baldintzak zehazki jakiteko?
Bost urtez behin egin ohi dugu inkesta, eta hauxe izan dugu bigarrena, 1994ri dagokiona. Bost mila familiatan egiten dugu galdeketa, eta sendi bakoitzak bozeramaile moduko bat izan ohi du, gai orokorrei erantzuteko. Gaiak pertsonalagoak direnean, osasun alorrean adibidez, banan-banako itaunketak egiten ditugu.
XABIER ARANBURU
14,15

GaiezHizkuntzaEuskaraTeknikariak
PertsonaiazGARCIA8
EgileezARANBURU6Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Eguneraketa berriak daude