Iñaki Pangua: «Hiriek duten bizitza propioa jaso nahi izan dugu»


2021eko uztailaren 27an
Gure Hiriak saioaren zuzendariarekin elkarrizketa
Iñaki Pangua: «Hiriek duten bizitza propioa jaso nahi izan dugu»
Iñaki Panguak dokumental ugari zuzendu ditu azken urteetan. «Divulgación científica», «Grandes películas» eta beste hainbat saio interesgarri. Egun asteazken gauetan ikus dezakezuen «Gure hirien itzala» ere berak zuzendu du, gure hirien ikuspegi eder bat agertu asmoz.
Zertan datza «Gure hirien itzala?
Euskal Herriko hirien bizitza ikuspegi ezberdin batetik agertzen saiatu gara. Gaur egungo bizitza azkarra eta joan-etorri etengabea alde batera utzi, eta hiriak ordu erdiko lasaitasunez ikusteko, gozatzeko aukera eman nahi izan diogu ikusleari. Horretarako Donostia, Iruñea, Bilbo eta Gasteizko txoko ezberdinetako irudiak, informazio eta dokumentuak agertzen ditugu.
Irudiak, dokumentazioa, argazkiak... nondik atera dituzue?
Irudi gehienak guk grabatuak dira. Urtebetez ibili gara ahalik eta irudi ikusgarrienak lortu nahian. Helikopteroak, garabi erraldoiak, plataforma altuetan jardun dugu hirien arima eta poesia atzemateko asmoz. Gainontzekoa, berriz, Euskadiko Filmategiko zuri-beltzeko irudi zaharrekin eta ETBko artxibotik ateratako irudiez osatu dugu.
Hala ere, aurretik dokumentalistak eginiko lana azpimarratzekoa da, ezezagunak ziren hainbat istorio azaleratu baitizkigute.
Nolakoa izan da gure hirien bizitza?
Egun ikus ditzakegun hiriak ez dira gurekin batera sortu, mendeak dituzten hiri zaharrak dira eta edozein pertsona bezala bide bat edo beste bat hartzeko aukera izan dute, hori jaso nahi izan dugu. Historian zehar izan diren gertakizun ezberdinek hiri bakoitzak zeraman bidea aldatu eta norabide berria eman diote, gaurdainoko egoerara iritsi arte.
Egungo hirien eta aurrekoen ezberdintasun nagusiak.
Abiadura. Gaur egun jendeak abiadura handiz ikusten ditu hiriak, erritmo gogor batean bizi gara guztiok. Denborarik ez dugu, ezin ditugu hiriak lasaitasunez gozatu. Orain 50 urte hiriak solasaldi guneak ziren, Kafe ugari zeuden eta hirian ibilalditxoa egitea egunerokotasunaren zati bat zen.
JOSU ARANBERRI
57

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazPANGUA1
EgileezARANBERRI2Komunikabid

Azkenak
2024-12-27 | Julene Flamarique
EuskarAbentura 2025: izena emateko epea zabalik martxoaren 5era arte

EuskarAbentura 2025 espedizioak aukera emango die 127 gazteri zazpi lurraldeak oinez zeharkatzeko kulturan, historian eta paisaietan murgilduta. EuskarAbenturako parte-hartzaileen hautaketa ez da proiektuen kalitatean bakarrik oinarritzen, baita generoa,... [+]


2024-12-27 | Leire Ibar
AEBek eta aliatuek 260.000 milioi dolar eman dizkiote Ukrainari laguntza militarrerako

AEBek eta Mendebaldeko aliatuek guztira 260.000 milioi dolarreko laguntza eman diote Ukrainari, gehienbat armamentuan eta laguntza militarrean, Errusiak 2022an egindako inbasioaren ostean. Nahiz eta laguntza horrek Ukrainaren defentsa indartzea helburu duen, Nazio Batuen... [+]


2024-12-27 | Julene Flamarique
Elkarte memorialistek manifestatzera deitu dute urtarrilaren 18an, Erorien Monumentua eraistea galdegiteko

Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]


2024-12-27 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra zibila, laugarren urtera

Hutsaren hurrengo arreta mediatikoarekin –batez ere Ekialde Hurbileko edo Ukrainako gatazkekin alderatzen badugu; baina Sudangoaren aldean ere bai–, laugarren urtea betetze bidean da Myanmarreko gerra zibila.


2024-12-27 | Leire Ibar
Txanpainaren industriaren arrakastaren oinarrian eskulan esplotatua dago

The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.


2024-12-27 | ARGIA
Gutxienez 5.212 eraso matxista salatu dituzte aurten EAEn, iaz baino %8 gehiago

2024ko azarora bitarte 683 sexu eraso salatu dituzte, iaz baino %16,7 gehiago, Emakunderen arabera. Familia barruko indarkeria salatu duten emakumeen kopurua ere handitu da (975 izan dira), baita bikotekide edo bikotekide ohiek egindakoa ere (3.554).


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


2024-12-27 | Gedar
Eguberrietan 110 osasun-zentrotan ezarri ditu murrizketak Osakidetzak

Iazko Gabonetan, hamabi ordurainoko itxaronaldiak izan ziren. Urtean 180 egunetan ezartzen ditu nolabaiteko murrizketak Osakidetzak.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude