«Tiroka ekin zien Poliziak langileei San Frantzisko elizatik irtetean»


1996ko martxoaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gasteizen 1976ko martxoaren 3an poliziak langileei tiro egin zien
«Tiroka ekin zien Poliziak langileei San Frantzisko elizatik irtetean»
Tomas Etxabe izan zen 1976 hartan Gasteizko langileen buru ezagunena
Gasteiz, 1976ko martxoaren 3a. Poliziak tiro egin zien langileei: bost hildako, ehundik gora zauritu. Tomas Etxabe, ESK-CUIS sindikatuko bozeramailea egun, izan zen greba haren gidarietakoa.
Langile mugimenduaren buru ezagunenetakoa zu zeu zinen sasoi hartan Gasteizen. Zer testuingurutan sortu zen protesta? zerk bultzatuta?
Urtarrilaren 9an hasi zen greba Forjas Alavesas enpresan, gaur egungo Acenorren. Hantxe ari nintzen ni lanean, eta bi genituen eskari nagusienak: batetik, plataforma erreibindikatiboa, eta bestetik, langileon ordezkariak onartzea enpresak. Gogoan izatekoa da sindikatuak legeztatu gabe zeudela artean, eta lantegietan asanbleak egitea ere ez zela legezkoa.
Mugimendua, nolanahi ere, ez zen bat-batekoa izan. Hilabete batzuk lehenagotik bazebilen bilera, batzar eta joan-etorririk, eta lantegi gehienetan antzeko plataforma eratu genuen. Forjasen ondoren Mevosako (Mercedes) langileek ekin zioten grebari, eta beste sei enpresakoak segidan. Guztira 6.300 bat langile izan ginen, batera, greban, hainbat astetan.
Nolatan eutsi zenioten grebari horren denbora luzez?
Erresistentzia kutxei esker, eta jendeak oro har eman zigun laguntza medio. Elkartasun eta babes mugimendu zabala eratu zen grebalarion alde.
Laburki bada ere: zerk asaldatu zuen horrenbesteraino Gasteizko langileria?
Soldaten igoera zen eskari nagusietakoa, baxuak baiziren oso, mixeriazkoak. Lan harremanen aldaketa ere eskatzen genuen. Izan ere, langileok oso tratu txarra jasotzen genuen enpresariengandik. Erregimenaren babesa zuten enpresariek eta edozer egiteko libre ikusten zuten beren burua. Gainera, sindikatuak legez kanpo zeuden, eta edozein modutara, ez zuten indar handirik Gasteizko enpresetan. Horretaz aparte, ordu estra piloa egin behar izaten zen.
Sindikatu nagusiek hain indar gutxi izaki -legez kanpo gainera-, zeren inguruan mamitu zen mugimendua?
Asanbleak izan ziren grebaren bultzatzaileak, baita ardatz organizatiboa ere. Egunero ibiltzen ginen elizarik eliza biltzarrak egiten, lantegiak itxi egin baitzizkiguten. Lantegi arteko asanbleen koordinadora bat ere bazen, eta horrexek zuen bizkar gainean erakuntzaren zama. `Despatxoetan' apenas izan zen bilerarik. Lehendik ere, 1976 baino lehen, izan ziren bi saiaketa greba orokorra bultzatzeko. Porrot egin zuten, errepresioagatik eta langileriaren esperientzia ezagatik.
Gasteizko langileria, orain 20 urte, migraria zen gehiengoa, bai Arabako herrietatik, Hego Euskal Herriko beste herrialdeetatik edo Espainiatik bertaratua. Klase kontzientzia handirik gabea, baina egoera jasanezina pairatzen zuena. Horrela bada, lehertu egin zen giroa.
Eta martxoaren 3a, sarraskiaren eguna, heldu zen...
Martxoaren 3an lantegi guztietan egin zuten bat grebarekin, baita Michelinen ere, aurreko egunetan ez bezala. Jendea nahikoa erreta zegoen; pentsa, zazpi asteko greba. Baina amore emateko intentziorik ez zen ageri. Goizean goizetik hasi ziren enfrentamenduak Poliziarekin, gogorrak oso, eta guztiz `serioa' bilakatu zen asuntoa. Polizia ez zen gauza jendearen haserreari eusteko, eta atzera egin behar zuen sarritan.
Arratsalderako, berriz, asanblea nagusi baterako deialdia egina zen San Frantzisko elizan. Ordubete edo bi lehenago bildu ginen asanbleen koordinakundeko kideak, egoera aztertzera. Animoso geunden, greba orokorrak erabateko segida izan zuela ikusirik. Garaipena gertu zegoela sumatzen genuen. Nahiz eta garaipena beste munduko kontua ez zen: langileen ordezkaritza eta plataforma erreibindikatiboa onartzea besterik ez.
Eta horretan ari zinetela heldu zen Polizia San Frantzisko elizara.
Ke-poteak bota zituen Poliziak eliza barrura jendea kanporarazteko, eta tiroka hartu zuten kanpoan. Bala tiroak, bai. Martxoaren 3an hildako eta zauritutakoek tiroak jaso zituzten, ez gomazko pilotakadak.
Manuel Fraga zen sasoi hartan Barne edo Gobernazio ministroa.
Fraga zen, bai, eta Carlos Arias Navarro gobernuburua. Martin Villa, berriz, sindikatu harremanetarako arduraduna. Baina Manuel Fraga Alemanian zen aste hartan, bidaia batean, eta Adolfo Suarezen esku utzi zuen bere departamenduaren ardura. Beraz, Suarez izan zen Gasteizko sarraskiaren erantzule zuzena. Alemaniatik itzultzean esan zuen Fragak esaldi famatu hura: «La calle es mía!». Erregeak, berriz, Consejo del Reino izenekoa bildu zuen, eta Burgosko kapitain jeneralak, VI. erregio militarrekoak, zera jakinarazi zion: prest zeuzkala tropak, ea Araban gerra egoera aldarrikatu behar al zuen.
Bost hildako; zaurituak ehundik gora... eta gero?
Martxoaren 8an greba orokorra egin zen Hego Euskal Herrian, eta aurreko egunetan ere izan zen hainbat protestaldi. Hilaren 8koa Errepublikaz geroztik Euskal Herrian ordura arte egindako mobilizazio zabalena izan zen. Ondoren zer? Buruzagietarik batzuk kartzelara, beste batzuk ihesi..., eta egoerari irtenbideren bat ematera behartuta geunden. Langileak lanera itzuli ziren, eta kontraesana dirudien arren, eskatzen zutenaren % 100 lortuta gainera. Horixe izan zen Gasteizko martxoaren 3ko paradoxa: sekulako errepresioa, hildakoak... baina hala eta guztiz eskatutako guztia lortu.
Handik urtebetera, 1977ko ekainean, oso boto gutxirengatik ez zenuen eskuratu diputatu kargua.
FUT edo Frente por la Unidad de los Trabajadores koalizioa osatu genuen hauteskundeetarako OICk -Ezker Komunistaren Erakundeak- eta LCR-ETA VI.ak, gero LKI izango zenak. Ni neu OICkoa nintzen. Eta oso boto gutxirengatik, ehundaka batzuk, ez nuen lortu parlamentari akta Araban. Hotz hotzean pentsatuta, ordea, zera galdetzen nion neure buruari: «Merezi al dik saltsa hauetan aritzea?». Ez nintzen batere eroso sentitzen hauteskunde kanpainan, nahikoa galdua ikusten nuen neure burua.
Zer bilakaera izan du, zuren ustez, euskal langile mugimenduak 19761996 tarte honetan?
Larriena, ene iritziz, kolaborazioaren ideologia nagusitu dela langileengan azken urteotan. Orain 20 urte pentsaezina zen, inor lantegitik botatzen zutenean adibidez, langileek ezikusiarena egitea. Gaur egun hain sakabanatua dago langileria, hain ugariak dira kontratu motak, hainbestekoa da langabezia, ezen zaila baita oso bat egitea langileek. Beren interesak parekoak dituztenean izan dute indarrik langileek. Eta ez da hori, hain zuzen, egungo egoera.
XABIER ARANBURU
18-19,20

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaESK-CUIS
PertsonaiazETXABE4
EgileezARANBURU6Ekonomia

Azkenak
Uribarrin urperatutako herrietatik bota zituztenak omendu dituzte

Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.


2025-07-29 | Gedar
609 langile kaleratuko dituzte Ezkirozko BSHn

Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.


Gasteizko lorezainek lau hilabete bete dituzte greban, Jaurlaritza eta Enviser enpresa aurrean manifestazioa eginda

Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik. 


Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohia errudun jo dute iruzurra eta eroskeriagatik

2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]


Israeldar kolono batek ‘No Other Land’ dokumentala grabatzen lagundu zuen aktibista palestinar bat hil du Zisjordanian

Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]


2025-07-29 | Mikel Aramendi
Analisia
Kanbodia eta Thailandia, gerra-plantak egiten?

Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Eguneraketa berriak daude