«Beldurra diot PPren garaipenari, ez baitakigu zer dagoen atzean»


2021eko uztailaren 19an
Hauteskunde orokorrak eta abertzaleek Madrilen betetzen duten lana
«Beldurra diot PPren garaipenari, ez baitakigu zer dagoen atzean»
Xabier Albistur, Euzko Alderdi Jeltzalearen Senaturako hautagaia Gipuzkoatik
Duela hiru urte EA eta EUEko hautagaia izan zen Madrilgo Kongresurako, eta hautatua suertatu. Hiru urteotan gauzak asko aldatu dira doneztebarrarentzat, eta EArekin haserraldia izan ostean, EAJren Senaturako hautagaia dugu orain Donostiako alkate ohia.
Egiguzu Madrilen burutu duzuen lanaren balantzea.
100etik gora lege eta lege-proiektu onartu dira. Eta PSOEren gutxiengo egoeraren ondorioz eta PPk oposizio indartsu bat egiteko zuen beharra kontuan hartuta, Euskal Taldeak protagonismo handia izan du arlo legegilean. Demokraziaren katarsia ere gertatu da. PSOEren etengabeko 13 urteko Gobernuaren narriadura agertuz joan da. Parlamentua demokraziaren eta ustelkeriaren kontrolatzaile zorrotzaren paradigma bilakatu da.
Bestalde, Euskadin bakerako baldintzak emateko GAL afera argitu egin behar da. Zentzu horretan, urratsak eman ditugu, eta 13 urteko ilunkeriaren ostean irtenbidearen amaierara iritsi ez garen arren, iritsiko gara.
Batzuen eta besteen jarrera eta adierazpenak ezagututa, nahikoa baikor agertu zara GAL aferaren argitze posiblean, ezta?
Denborak ez du barkatzen. Gizakien borondateak oztopo asko jar ditzake, baina alderdi bakar batek eta diruak ere ez dute lortuko estatu-krimentzat jotzen direnak estaltzea. Hego Amerikan dioten modura: «Itotakoak hirugarren egunean azaltzen dira; ibaiek beti itzultzen dituzte hilotzak, eta baita itsasoak ere». Demokrazian ere antzeko zerbait gertatzen da, azkenean guztia kaleratzen baita, baina pazientzia izanez.
Euskal herritar askok galdetzen dute zer egiten duten abertzaleek Madrilen...
Gure konpetentzien eta gure geroaren % 30 oraindik Espainiako Parlamentuan erabakitzen da. Are gehiago, autodeterminazio eskubidearen aldeko bagara eta eskubide hori present izan behar badugu, Madrilgo Parlamentua da eskubide hori planteatu eta berorri oihartzuna emateko leku egokia.
Joan ezean, gurdi baten moduan igaroko lirateke gure gainetik. Joan ez bagina, ez genukeen Lasa eta Zabalaren, GALen, Zabaltzaren edota Intxaurrondoko kasuen salaketa publikorik eta erakundeen inplikaziorik egiteko modurik izango. Gutxi garela aurpegiratu diezagukete. Baina, boto abertzale guztiak bat eginik egongo balira, Madrilen 14 edo 15 ordezkari izango genituzke. Eta 14-15 botok indarra esan nahi dute, herri bat benetan zer den adieraziko lukete, batik bat botoa gehiengoz abertzalea denean.
EA eta EUEtik hautatua joan zinen, eta EAJko diputatu gisa itzuli zara.
EAJko Senaturako hautagai gisa itzuli naiz. Ez du inolako zentzurik diputatu abertzale baten presentziak Madrilen bost parlamentari dituen Euskal Talde baten ondoan. Alegia, Madrilen nire etsaia ez zen EAJ; nire aurkari politikoa PSOE eta PPko aulkietan zegoen. Madrilen bateratu egin behar da.
Zer dauka Xabier Arzalluzek Carlos Garaikoetxeak ez duena?
Ez dut uste Arzalluzek Garaikoetxeak baino zerbait hoberik duenik, eta alderantziz. Hain zuzen, horixe da zoritxarrekoa: politikaren pertsonalizazioa.
Bada, zer du EAJk EAk ez duena?
EAJ erreferentzia politikoa da nazioartean, Estatuan eta Euskal Herrian. Ez dugu gauza gehiago edo alderdi berririk asmatu beharrik. Indartu behar dena indartu behar da; kasu honetan, erreferente politiko zuzenak.
Autonomia Estatutua agortua dago, gainditu egin behar da ala oraindik jokoa eman dezake?
Autonomia Estatutua ez dago agortua, sakondu beharreko ildo edo bidea da. Batik bat besterik ez dugun artean. Erridikulua eta antiekonomikoa da beti daukaguna gutxiesten jardun eta beste gauza batzuekin amestea. Hala, autodeterminazioaren eta Estatutuaren arteko eztabaida, eztabaida antzua da. Estatutuaren bideak ez dakit autodeterminaziora eramango gaituen, baina uneotan ez daukagu beste biderik. Eta autodeterminazioa hutsetik eskatzen aritzea, borroka neketsua da: jendea erre eta nekatzen da, ideiak agortzen dira...
Zer datorkio burura EAJko diputatuari EAEko sindikatu eta erakundeei Forcemeko diruekin gertatu zaiena gertatu ostean?
Ez dago soilik estamentu politikoetan euskal proiektuen porroterako saio eta nahia. Erakunde ekonomikoetan, kasu honetan sindikaletan, uztartutako kontua ere bada. Beraz, gure guda ez da soilik politikoa. Sektore ekonomikoan ere, Euskadirentzako boterea berreskuratzeko irabazi beharreko borroka dago.
Gai honetan bada beste kontu larri bat ere. Eta hau dela eta, Kongresuan ikerketa batzorde bat planteatuko dugu Euskal Talde bezala. Badakigu horretara zuzendutako 63.000 milioi pezetatik, zati bat formaziora doala; baina beste zati garrantzitsu bat CCOO, UGT eta ugazaberiaren finantziaziora doa. Hori ekinbide oso larria da. Hori argitara atera beharra dago, diru hori langile eta enpresarien formaziora zuzenduta baitago.
Badirudi Xabier Arzalluzek kanpainan zehar autodeterminazio eskubidea alde batera uzteko eskatu dizuela...
Hori zientzia fikzioa da. Prentsako zenbait profesional, hauteskunde kanpainan eskandalurik ez dagoenez, eskandalu horiek sorrarazi nahian dabiltza. Ez dut inoren agindu edo mugarik jaso. Beraz, herritarrei honako abisua emango nieke soil-soilik: kontuz gezurrak botatzen dituztenekin, asko botatzen dituzte-eta.
Autodeterminazio eskubidearen gaia plazaratzeko arazorik ez, beraz.
Jakina. Hori guztia PP bultzatzen ari diren komunikabideek plazaratu dute. PPren kanpainaren parte da, nazionalismoaren barruan zatiketak eragin asmoz.
Nola bizitu da Madrilen autodeterminazioaren inguruan eman den azken eztabaida?
Madrilen gertatzen dena da autodeterminazio eskubidea faltsuki indarkeriari lotutako gaia dela. Gainera, Madrilgo komunikabide batzuk biak lotzen saiatzen dira.
Eta zer egin daiteke horren aurrean?
Lehenik, irtenbidea eman behar zaio indarkeriaren gaiari, autodeterminazio eskubidearen gaia aparte utzita. Behin hori lortu ostean, autodeterminazioaren gaiaz hitz egin behar da, giza eskubideez hitz egiten den bezala. Giza eskubideak pertsonari bezala, autodeterminazioa herriei aplikagarria da. Inork ezin dio ukatu herri bati, herri horretako ordezkariek herri horrentzat autodeterminazio eskubidea eskatzea.
Eta zer pentsatzen dute zuk ezagutzen dituzun parlamentariek ETArekin izandako kontaktoei buruz udazkenean zabaldu ziren berriez?
Irtenbide negoziatuaren bilaketan guztiok ados egon gintezke. Baina arazoak negoziazio horretarako baldintzak zein diren zehazterakoan sortuko lirateke. Eta baldintzez ETAk ere ez du argi hitz egin. Inork ez daki zer negoziatuko den. Eta, batik bat, ez da keinu bakar bat ikusten ez alde batetik ez bestetik.
Argi dagoena zera da: su-etena beharrezkoa dela, eta indarkeriazko ekintza gogorrok ez dutela ezinbestean negoziaziora eramaten. Eta batzuek ETAren apirileko agiria bide posibletzat hartu badute ere, hori ez da bidea. Agiri hori kontraesanean geratu baita ETAren ondorengo ekintzak medio. Ekintza horiek herri honen espektatibak hautsi dituzte, jendeak gero eta gertuago ikusten baitzuen baketzeko aukera. Egia da Espainiako Gobernuak ere ez duela laguntzarik ematen espektatiba horiek sortzeko. GAL aferaren ikerketa ez amaitzeak, Galindo bezalako pertsonaiei eusteak, Intxaurrondoren alde beltzari eusteak... ez diote laguntzen baketze giroari.
Eta EAJk zerekin laguntzen du eta zerekin lagundu dezake aurrerantzean urratsak emateko?
EAJk betetzen duen funtzioa besteek uzten diotena da. Baina ETAren aldetik eta Espainiako Gobernuak ez du publikoki, politikoki eta sozialki bitartekarik dagoenik onartzen. EAJk izan behar duela? Euskadiko alderdi politikoen batuketak izan behar duela? Ajuria Eneko Itunak? Edota Eusko Legebiltzarrak?
HBren mundutik baketzera iristeko modua emango liguketen edo baketzean bitartekari izan litezkeen lanabesak gutxiesten ari badira, eta Espainiako Gobernuak, beharrezko ezagutza eta errespeturik gabe, lanabes horien gainetik pasa nahi badu, bide gogorrean sartzen gara: bi horma eta pasabide bat duen bidea, eta bi hormak gero eta urrunago daude. Pasabidean, berriz, euskal gizartea eta bere erakundeak daude, bi aldeek harriz hartzen dituztenak.
Euskal herritar askok zuen lana Madrilen Felipe Gonzalezi eskainitako laguntza gisa ikusten dute. Hauteskundeetako PSOEren porrot posibleak berarekin eramango al zaituzte?
Lege-proiektu edo lege zehatz baten eraldaketa dela eta Madrilgo Parlamentuan PSOErekin batera bozkatzeak ez du esan nahi babesa ematen diogunik. Hori babes gisa ikustea irakurketa maltzurra da. Gainera, PSOEren porrotak ez du eraginik izango nazionalismoan.
PPren garaipenari beldur izan behar diogu ala berarekin elkarlana posible da?
Nik beldurra diot PPren garaipenari, ez baitakigu zer dagoen atzean. Aldiz, PSOE badakigu zer den, zer izan den eta zer eman dezakeen. Eta batik bat, gauza garrantzitsu bategatik diot beldurra PPri: lobbyen agerpenagatik, benetako presio taldeak eta botere faktikoak agertzen baitira atzetik. Horrek guztiak atzerapausoa ekar dezake bizi-kalitatean eta ongizatean.
Eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez?
Gobernuan dagoenak arazoei aurre egin behar die, eta PPk ere aurre egin beharko dio negoziaketari eta baketzeari. Baketzea bilatzen dugunon tropelean sartu beharko du. Konpetentziez eta Estatutua garatzeaz hitz egiten badidazu, borroka gogorra izango dela diotsut, aurrean izango baikaitu.
MIKEL JAUREGI
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
PertsonaiazALBISTUR2
EgileezJAUREGI5Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Indusen ibaibideak

Muturreko lehorteak eta euriteak dira beroketa globalak Pakistanen duen inpaktuaren alde agerikoena. Ez dira hain ezagunak, ordea, hondamendiek piztu eta bizkortzen dituzten gaitz sozialak, eta zenbat eta nola oztopatzen duten azken horiek Asiako herrialdearen garapen oso eta... [+]


Eskuin muturraren oldarraldia Erresuma Batuan migratzaileen aurka

Protestak uztailaren 29an Southport-en izandako erailketen ondorioz piztu ziren, hilketa leporatu dioten gazteaz informazio faltsua zabaldu ondoren. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer-ek “krimen antolatua” izan dela salatu du, eta atxilotutakoek... [+]


La Fábrica Bonita: energia eta elkar-laguntzari buruzko istorio txiki bat

"Ez dugu aukerarik, hauxe da gure lantokia. Eusten saiatuko gara ". Itxiera eragozteko, Italiako fabrika bateko langileek "industria behetik birmoldatzearen" aldeko apustua egin dute, ekoizpen-bitartekoak beraiek kontrolatuta. Kanarietako energia-komunitate... [+]


2024-08-06 | Axier Lopez
Desokupa talde neofaxistak Espainiako 30.000 polizia trebatuko ditu

Espainiako Poliziaren sindikatu nagusiarekin egindako akordio baten arabera, eskuin muturreko taldeak "defentsa pertsonaleko formakuntza" eskainiko die 30.000 agenteri.


2024-08-06 | Mikel Aramendi
Munduko zortzigarren herrialde populatuenak zart egin du

Bengalako golkoko krisiak jauzi kualitatiboa egin du jada Bangladeshen: estatu-kolpearen izena ez, baina izana baduen mugimenduan, Sheikh Hasina lehen ministroa agintetik kendu eta erbestera joanarazi du Armadak. Baina Bangladeshko krisi politikoak lehen bezalatsu jarraitzen du,... [+]


Eguneraketa berriak daude