«Kultura aurrekontuen % 95 bahituta dago; sekulako loturak sortu ditugu»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Mari Agirre, Eusko Jaurlaritzako sailburuordeari elkarrizketa
«Kultura aurrekontuen % 95 bahituta dago; sekulako loturak sortu ditugu»
Jose Mari Agirre, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Kirola eta Gazteria sailburuordea
Gipuzkoako Hazienda diputatu eta Eustat erakundean zuzendari aritu ostean heldu da Eusko Jaurlaritzako Kultura sailera Jose Mari Agirre, sortzez ataundarra baina Tolosan bizi dena. Bere koordinaziopean dauden alorrak ukitu ditugu elkarrizketan, orkestrak direla, ikus-entzunezkoak, museoen plangintza eta aurrekontuei garrantzia emanez.
Joxe Mari Zeberiok AEKrekin hitzartutako testua izan al da, gero atzera bota zena, Kultura saileko orkestra desafinatu eta bera kargutik kentzea ekarri duena?
Gure sailean taldean lana egiten ari gara, taldean lan egitea gustatzen zaigu, eta talde horretan arrazoi batengatik edo besterengatik desegokitasunik sortzen denean, desafinatu egiten da. Ez dago besterik, nahiz eta askok, maliziaz edo, ez dauden esplikazioak bilatu nahi izan. Adibide bat jarriko dizut: igandero Iruretak hamaikakoa egiten duenean, bere ustez partidu horretarako gehien balio duen jendea hartzen du. Momentu honetan Kultura sailburuak esku artean ditugun gauzak egiteko ekiporik onena aukeratu du.
Kirol munduko ardura ere baduzunez, noizko Euskal Herriko kirol selekzioak?
Euskal Herrian kirolak garrantzi handia dauka, arlo askotan zatikatuta agertzen zaigun herri honetan kirola da gehien batzen gaituena.
Pilota alorrean, Euskadiko federazioko lehendakariak eta hiru lurraldekoek hitzarmena sinatu dute. Garrantzitsua da. Gure sailaren eginkizuna hori da, kirolaren inguruan, helburu jakin batzuen inguruan, jendea taldekatzea. Selekzioarekin gauza bera; batik bat pilota eta herri kirolen kasuan helburu bat da eta ezin dugu alde batera utzi.
Helburu hori lortzeko ordea, gauzak egoki erabili behar dira, ahal diren sektore gehienak bildu behar ditugu eta inolaz ere ezin dugu lan hau jendea zatitzeko eta gure artean dagoena baino zatiketa handiagoa lortzeko instrumentalizatu.
Euskadiko Orkestra eta Bilbokoaren gainean adituen batzorde batek esandakoak kaleratu dira. Egindako lanean ez da zalantzan jartzen bi orkestrek jarraitu behar dutenik. Dagoen eskaera eta mantenurako gastuen arteko desoreka ikusirik, ez al dira gehiegizkoak bi orkestra?
Hipotesi bezala, zerotik hasi beharko bagenu, bakarra egitea defendituko nuke. Bi dauzkagu ordea, eta bakoitzaren atzean giro bat dago, ondare bat. Ez dirudi bakoitzaren inguru horretan prest egongo liratekeenik ez bata ez bestea desagertzeko. Beste bide bat bilatzea errealistagoa dirudi.
Bide horretan, bien arteko koordinakuntza askoz ere nabarmenagoa izan behar duela argi dugu, egokitze prozesu bat eman beharko dutela, bakoitzaren tamaina berraztertu beharko dela, merkatuak definitu eta nola bata hala bestearen finantziazioa zer erakundetatik eramango den argitu.
Epe erdira begira helburu batzuk markatu beharko dira eta gizarteari esplikatu zertan ari garen; beharbada zaleak ugaldu beharko dira eta beti administrazioari begira egon gabe sektore pribatutik datozen finantziazioak astindu; badago zer eginik.
Ikus-entzunezkoen alorra gabezia larriez ari dela azaldu du Ikei etxearen ikerketak. Ez al dute ikerketako datuek urteotako zinemagintza politikaren porrota adierazten?
Ez nuke porrota esango. Helburua sektorea tinkotzea da, eta horretarako administrazioak bultzatu, lagundu egin behar du. Moduak alda daitezke, une bakoitzak hala eskatzen duelako, baina aldatzeak ez du porrota adierazten berez.
Administraziotik azken urteotan ahalegintxo polita egin da sektore hau suspertzeko. Sektorea bizkortu egin da, eta horretan ETBk zeresan handia izan du.
Gure galdera nagusia hau da: zer egin dezakegu administrazioak dituen baliabidetxoekin errentagarritasun handiena lortzeko? Koprodukzioari heltzea bada, aurrera! Baina, ez dirudi, oraingoz behintzat, uste zen bezalako etekinik eman duenik koprodukzioak; sektoreak ez du gainera argi ikusten.
Guggenheim aurrera doa, baina Museoen Plan Nazionala deitu duzuena zertan da?
1994an aurkeztu zen Eusko Legebiltzarrean Museoen Plan Nazionala eta bertan hamaika museo, fase ezberdinetan daudenak, aipatzen ziren. Une honetan hamaika museoz hitz egitea gehiegikeria izan daiteke. Urrutira begira, bale! Epe motzera eta ertainera begira ezinezkoa da. Gu lau museorekin ari gara lanean: plan honetako pieza nagusia den Guggenheim; Bilboko Arte Ederren Museoa, eta maila berean Arabakoa; eta Donostiako San Telmo. Hauek guztiak aurreratzen direnean etorriko da bosgarren bati heltzeko garaia.
Sendoturik edo dauden hainbat proiektutarako Kulturatik dirua eskaintzen den bitartean, kulturgintzan diharduten erakundeentzako aurrekontuak oso murrizturik datozen iritzia zabaltzen ari da kalean.
Urtebete daramagu Kultura Sailean eta lehenengo unetik argi izan dugu ohiko kulturgintzari tokatzen zaizkion baliabideak ez ditugula beste ezertarako baliatuko. Ekimen eta proiektu mardul eta handientzako diruak beste leku batzuetatik bilatzen saiatu gara, hortik pezeta bat kendu gabe. Izan ere, txistulariei ehun mila pezeta kenduta kalte egiten diegu eta horrekin ez dugu Guggenheim edo Kursaalen arazoa konponduko.
Geroz eta diru gutxiago dagoela esaten da bestetik, eta hori ez da egia, lehen adina diru dago, agian zertxobait gehiago. Zera, duela hamar urte diru gutxiago egongo zen Kulturan, baina dena estreinatzeko zegoen. Orain, askoz diru gehiago egonda, diru horren % 95 bahituta dago, preso. Gauza berriei aurre egiteko dirua oso gutxi da. Sekulako loturak sortu ditugu ekintza kultural eta administrazioaren artean, eta ekintza piloak, urteak joan urteak etorri, administraziotik zintzilik jarraitzen du.
Honen aurrean, ahalegin handia egin nahi dugu, bai kirola bai kulturarentzat finantziazio bide berriak bilatzeko. Gure helburuetako bat da sektore pribatutik etor daitekeen diruari bideak irekitzea. Tresnak jarri behar dira ordea; nola? Mezenasgo edo fundazio lege erakargarri batekin, pizgarri fiskalen erabilera egokiaz... Hori da helburu handietako bat. Modu honetan bakarrik aurre egin ahal izango diogu eskaerari.
J.J. PETRIKORENA
42-43,44


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazAGIRRE1
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude