«ETAren proposamena edozein mahaitan jartzeko modukoa da»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Gorka Agirre EAJko EBBko kideari elkarrizketa
«ETAren proposamena edozein mahaitan jartzeko modukoa da»
Gorka Agirre, Euzko Alderdi Jeltzaleko EBBko kidea
Anberesen jaioa, erbestean, orain 46 urte. Hala, Anbereseko euskara hitz egiten duela dio. 1975era etorri zen Ipar Euskal Herrira, eta 78az geroztik Bilbon bizi da. Orain lau urtetatik alderdi jeltzaleko EBBko kide da Gorka Agirre.
ETAk 1995eko apirileko agiri sonatu hura plazaratu zuenean oso itxaropentsu azaldu ziren EAJko zenbait kide: Egibar, Arzalluz...
Berrikuntzak ikusi genituen. «Egin»ek berak kaleratu zuen EAJk serio eta demokratikotzat jotzen zuela ETAren proposamena. Egia da agiriko proposamenak, autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasunarena, serioak direla. Baina proposamen serioa izan arren, beraiek proposatzen duten moduan, armen presioaren bitartez, indarra galtzen du.
Proposamen hori edozein mahaitan jartzeko modukoak dira, Euskal Herriko indarren artean sakonki azter daitezkeenak. Baina armen presiorik gabe. Izan ere, autodeterminazio eskubideak irteera izan dezake, bai Europan eta baita Estatu mailan ere. Eta lurralde batasunari dagokionez, zenbait gaitan Nafarroa, Iparraldea eta EAE batzen joateko formulak badaude.
Berrikuntza hori zertan ikusi zenuten?
Ez zen betiko «KAS alternatiba bere bost puntuekin onartzen da edo bestela gatazkak jarraitu egingo du» hori. Bazekarren beste konpromezu bat ere: ETAk eta Madrilgo Gobernuak hitz egin ostean, azken erabakia herriaren esku egongo litzatekeela. Eta hori ere positiboa da.
Ia hamar hilabete pasa dira ETAk agiria plazaratu zuenetik. Zer gertatu da bitarte honetan?
Agiria aztertzeko HBrekin urrian bilera egin ostean, uste genuen bilera horrek jarraipena izango zuela. Baina handik hiru astera «Egin»en bilerari buruzko euren akta azaldu zuten, ELArekin, CCOOrekin, LABekin eta EArekin izandakoenekin batera. Agiriari garrantzia emanez ateak ireki nahi zituzten, baina gero beraiek itxi zituzten filtrazio horrekin. Gero guri leporatzen digute urratsik ez ematea. Askotan pentsatu izan dut elkarrizketetan serio jarduteko beldur direla.
Euskal Herriko baketze prozesu batean urratsak emateko esperantzarik izan al duzu 1995ean?
Martxoan Elkarri-ren bake konferentziarekin hasi ginen. Bestetik, Irlanda, Palestina eta Israel, eta Kortsikakoarekin oso itxaropentsu izan gara. Egoera ezberdinak izan arren, horietatik ere zeozer ikas daiteke. Eta giro hori nazioarte mailan, Europa mailan aprobetxatzea posible zen. Legealdi amaiera honetan, Madrilgo Gobernuarentzat ere ez zatekeen batere txarra gatazkari irtenbidea ematea.
Faktore horiek eta zegoen giroa ikusita, 95ean izan da zenbait gairen inguruan hitz egiten hasteko esperantzarik. Baina ez gara gai izan, ez batzuk eta ez besteak, hori gauzatzeko.
ETAren azken ekintzekin ez al da hoztu giro hori?
ETAk azken agirian zioenez, mezua igorri zuen Madrilera eta erantzunik ez zuen jaso. Ez dakit hori egia ote den. Baina horrelako atentatuekin egungo Madrilgo Gobernuari ez dio denborarik utzi urratsik emateko.
Zein faktorek alda dezake une honetako panorama distentsio aldera?
ETAk bakeari aukera bat emateak. Su-etena beharrezkoa da edozein prozesu serioski aurrera eramateko. Beharrezkoa da hitz egitea, baina ez gara gai eseri eta lasai-lasai hitz egiteko.
Dagoen gorrotoa ere azpimarratzekoa da. Ez dut ulertzen gorroto maila honetara nola hel daitekeen. Gainera, gorroto hori elikatu egiten da. Eta elikatzen da mundu abertzalearen barruan. Ezen uneotan badirudi ENAMen etsai handiena EAJ dela. Eta ez gara ohartzen abertzaleok sendietan, ikastoletan, kultur munduan eta abarretan batzen garela.
ETAk, azken agirian, zuen morroitzat jo du Elkarri.
Elkarri-k ez du babesik behar, eta ez da gure morroi. Elkarri-k badu bere nortasuna. Gurekin harremanak izan ditu, beste alderdiekin izan dituen bezala. Gauza batzuetan bat gatoz, eta beste batzuetan ez, bakoitzak bere iritzia du.
ETAk bere porrotak besteon erruagatik gertatzen direla esaten du. Azken agiriaren arabera, ETAk Madrilekin nahi zuen tratua guk apurtu dugula dirudi. Euren porroten errudun ez dira sekula beraiek, beti beste batzuk jotzen dituzte erruduntzat. Kasu honetan Elkarri eta gu. Gobernu espainolaren aurka baino gogogorrago ari dira gure aurka. Aljerrekoan berdin: beraiek porrot egin eta errua besteoi egotzi, gehienbat EAJri. Autokritika egiten ere ikasi behar dute beraiek.
Udazkeneko agiri batean, ETAk «hitza betetzeko» eskatzen zion zure alderdiari. Zerbait berezia ulertu zenuen?
Ez zegoen inori zuzendua zehazki, eta azken agirietan ikusitakoaren arabera, EAJri baino Madrili zuzendutako mezua dela esango nuke.
PPren adierazpenak ezagutuz, gatazka ez al da oraindik gehiago gaiztotuko Aznar Moncloara iritsiz gero?
Lau urtetan luzatu duten mezua ez dute egun batetik bestera aldatuko. PP Gobernura helduz gero gauzak gehiago okertuko dira. Galdera da: hemengo sektore batek hori nahi ote du? Tentsio gehiago eragin eta bide horretatik segi? Agian bai.
Euskal presoen sakabanaketarekin zer egin behar da?
Eusko Legebiltzarrak onartutako proposamenarekin bat nator; alegia, Euskal Herrira inguratu.
Bateratu gabe?
Ez dakit hemen bateratzerik badagoen. Euskal presoak ez direla ETAkoak soilik ezin ahaztu. Eta ez dakit lekurik badagoen hemengo kartzeletan denak bateratzeko. Baina posible da urrunegi ez dauden zenbait kartzeletara inguratzea.
Preso guztiak hemen bateratuz gero, euren artean eztabaida gogorra sortuko litzatekeela iruditzen zait. Ez dut uste presoen kolektibo osoa orain gertatzen ari denarekin bat datorrenik: Valentziakoarekin, Vallecasekoarekin, kaleko indarkeria egoerarekin...
Inguratze hori aurrera eramateko zein pauso emateko asmoa du EAJk?
Legebiltzarrak lortutako akordio hori Madrilen defenditu eta gestionatzeko konpromezua hartu dugu. Presoen egoerak distentsio-biderako garrantzi handia du.
Sakabanaketan EAJk zuzeneko erantzukizuna duela sarritan salatu du Ezker Abertzaleak.
Beti berdin gabiltza: beraien porroten erruak besteoi egotzi. Presoei dagokienez, EAJ saiatu izan da guregana heldu diren eskaerak betetzen. Etxe honetatik senitarteko asko pasa dira, eta preso askok deitu izan digute telefonoz kartzelatik. Eta ahaleginak egin ditugu erantzunak emateko eta gestioak egin ditugu Madrilen preso baten edo bestearen egoera aldatzeko. Baina beti beraiek eskatuta, presoek zein senideek, ez gu sartuta. Gauza bat esango dizut: preso asko etorri izan zaizkigu sakabanaketa bere garaian ona izan zela esanez, barruko egoera eta tentsioa jasangaitza zelako.
Ezker Abertzalearen inguruko gazteak aztertu berri dituzte soziologo batzuek. Zer gertatzen da zure ustez gazte horiekin?
14 edo 15 urteko gazte batek molotov-koktelaz Ertzaintzari erasotze horretan, ez dakit zein helburu politiko dagoen. Gazte horien artean denetik egongo da: komentzitutakoak, oso ideologizatuak, zenbait arrazoirengatik gizarte honetan pozik ez dauden gazteak... Arrazoi politikoek eta atsekabe sozialekoek bat egiten dute.
Gazteen manipulazioa ere badago. Bestela, ezin dut ulertu 14 edo 15 urteko gazte batek Ertzaintzaren auto bati molotov-koktelaz eraso egitea. 18 edo 20 urtekoekin kontua bestelakoa da.
Gazte horiek eta Ertzaintzak bakerik sinatu ahal izango dute? Nola?
Ertzaintza gazte horiekin noiz sartzen da? Kalean astakeriak egiten hasten direnean. Kaleko istiluena, gainera, ondo antolatutako kontua da. Gazte horiek tentsio soziala mantentzeko erabiltzen dituzte. Beraz, kontua ez da bakea sinatzea, batzuek euren jarrerak aldatzea baino. Ezen ez didate esango Ertzaintza indar errepresiboa denik. Noski, autobus bat erretzen hasten badira ertzainek beren lana bete beharko dute.
Aldaiaren bahiketa dela eta, zenbaitek taktika aldatzea eskatu du: kaleko mobilizazioak eten, bahiketa bukatzeko modua egin eta ahalik eta azkarren historiaren orri hau pasa.
Gizon bat bahituta eduki eta jendea kalera ez irtetea txarra litzateke, azken batean bere askatasuna baino ez baitute eskatzen. Kalera irten eta bere askatasuna eskatzen jarraituko nuke askatu artean.
Baketze prozesu ereduak aipatzen hasita, Irlanda aipatu izan da eta baita Oslo ere, Aljerreko saioa ahaztu gabe. Zein da zuk posibleen ikusten duzuna?
Irlandakoa. Baina Oslokoak ere baditu bere zati garrantzitsuak. Irlandakoa da, baina, guretzat erreferente onena: ardatz abertzalearen arteko akordioa, akordio horren inguruan gero Dublingo Gobernuan adostasuna bilatu, eta gerora Londresko Gobernura pasa.
Su-etena elkarrizketak hasi aurretik edota negoziaketa prozesua hasi ostean?
Su-etena beharrezkoa da negoziaketa prozesua ofizialki martxan dagoenean. Hitz egiteko su-etenik ez da behar, eta Ezker Abertzalearekin, ETArekin eta dena delakoarekin hitz egin behar da. ETAk Madrilgo Gobernuarekin hitz egin nahi badu, EAJk ez du oztoporik jarriko. Baina isilean eta sakon egin dezatela.
Ajuria Eneko azken bilkurak zein sentsazio utzi dizu?
Baikor nago, Garaikoetxeak sartutako pasarte hori oso garrantzitsua baita. Ea guztiek betetzen duten akordio hori, konpromezu gogorra izango baita Madrilentzat eta alderdi estatalistentzat.
MIKEL JAUREGI
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEuskal HerrNegoziazioa
PertsonaiazAGIRRE21
EgileezJAUREGI5Politika


Azkenak
Adin txikikoak dira Osakidetzako genero identitateko unitatetik pasa diren erdiak

1.075 pertsona artatu ditu Barakaldoko ospitaleko genero-identitateko unitateak, 2016ean unitate hori martxan jarri zenetik. Erdiak baino gehiagok adin-nagusitasuna bete aurretik jaso zuen lehen arreta. Eta, kopuru osoaren herenak hamasei urte baino gutxiago zituen.


BBK Livek bisitarien oinarrizko hainbat eskubide urratzen ditu eta salaketa ipini diote

OCU kontsumitzaileen Elkarteak hiru arrazoi zehaztu ditu, horien artean kanpoko janaria eta edaria Kobetamendiko esparruan sartzeko debekua, eta eskudirutan edo banku-txartelaren bitartez ordaintzeko ezintasuna. Facuak aurreko urtean egindako salaketan zehazturiko arazoak... [+]


Arrazakeria salaketen erdiak Polizia jotzen du “agente diskriminatzailetzat” Bizkaian

Diskriminazioaren ahotsak txostenak zenbakitan jasotzen ditu 2023an Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoan pertsona ugarik agertarazitako esperientziak, eta haietan "arrazoi arrazista eta xenofoboen aurkako indarkeria, eraso eta diskriminazioak”... [+]


Meaka-Irimo bizirik!

Enpresa batek Irimo mendian zentral eolikoa eraikitzeko asmoa zuela iragarri zigun aspaldi batean haize kolpe batek. Gehienek ezin zuten sinistu, inondik ere. Are gutxiago Irimo mendiaren orografia eta izaera harritsua ezagutzen dituztenek. "Baina ba al dakizu ze nolako... [+]


2024-07-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektua hasia da konponketa lanak, landaketak eta formazio saioak egiten

Zestoako Iraeta auzoan, Urola ibaiaren meandroan daude Amilibia baserria eta bere lurrak. Horiek modu kolektiboan erosteko dirua biltzen ari da Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkartea. 2025 bukaerarako dute hitzartua azken ordainketa, baina erosketa fasean egon arren,... [+]


Emakume alkateentzako jantzi erronkariarra diseinatu dute, Hiru Behien Zergan parte hartzeko

Larunbatean egingo dute San Martin Harriaren inguruan 600 urte baino gehiago dituen ohitura eta aurten emakume alkateentzako jantzi erronkariarrak prestatu dituzte, orain arte gizonezkoentzako baino ez baitzeuden.


2024-07-12 | Gedar
Pertsona bat atxilotu dute Gasteizen, faxista bati aurre egiteagatik

Orgullo Cazurro talde faxistako kide bati kontra egin zion atxilotuak, eta bideo batean jaso zuen hori. Guardia Zibilak atxiki du berriki, eta badirudi "gorroto-delitu bat" egotzi diola.


Donostian 300 pertsona baino gehiago “muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute

Donostian, 300 pertsona baino gehiago “pobrezia eta muturreko bazterkeria egoeran” bizi direla salatu dute Kaleko Afari Solidarioak (KAS) eta Hiritarron Harrera Sarea taldeek. “Michelin izarrak dituzten zortzi jatetxe dituen hirian eta Basque Culinary Center... [+]


2024-07-12 | Euskal Irratiak
Cyclopotes elkartea: Ikusmenik gabeko jendeen inklusioaren alde, bizikletaz ibiltzeko

Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Fronte Herritar Berria garaile atera da, eta hirugarren kokatu da eskuin muturra

20:00etan atera dira lehen datuak, harridura orokorra eraginez: zundaketa guziek lehen kokatzen zuten eskuin muturreko RN hirugarren atera da eta ezkerreko FHB Fronte Herritar Berria garaile. Gehiengoan edota gehiengo osoan ikusten zen RN Batasun Nazionalarentzat zaplaztekoa... [+]


Anibal direktiba
Urriaren 7an Israelgo Armadak bere soldaduak eta zibilak ere hil zituen, ‘Haaretz’-en arabera

Israelgo egunkari Haaretz-ek hilabeteetako ikerketa egin du Israelgo Armadak iragan urriaren 7an Hamaseko erasoari nola erantzun zion aztertzeko. Armadako soldadu eta ofizial ugarirekin hitz egin du eta ondorioa argia da: Israelek Anibal direktiba indarrean jarri zuen, aurretik... [+]


Eguneraketa berriak daude