"Fusila hartzera inor ausartu ez balitz Mandela gaur ez zatekeen lehendakari"


2021eko uztailaren 19an
Bobby Castillo, indio Apatxeen buruzagiari egindako elkarrizketa
"Fusila hartzera inor ausartu ez balitz Mandela gaur ez zatekeen lehendakari"
Bobby Castillo, Estatu Batuetako apatxe txirrikahua herriko buruzagi indioa
Estatu Batuetako apatxee txirikahua herriko buruzagietakoa da, Amerikako Indioen Mugimendukoa eta Leonard Peltier preso politiko indioaren Defentsa Batzordeko bozeramailea. Konferentzia eta gero, Parisko Notre Dame katedralaren atzean geratu gara. Betaurreko beltzen atzean bere herriaren aldeko urte luzetako borroka gogorraren seinaleak ageri dira.
Nola sortu zen AIM?
Bere sorrera Coloneraino abiatzen da baina bere ezagutza publikoa 1968koa da. Dena den, borrokatzeko behin ere ez dugu behar izan erakunde edo azaleko ezaugarri zehatzik edukitzea. Beti egon izan da erresistentzia armatua. AIMen borroka ez zen, esaten duten moduan, Minneapolisen hasi. Kolonialismoa eta justizia ezaren aurka altxatzen den edozein indio da AIM. `Indio' izendapena ez dut atsegin baina zurientzat, hori izan zen modu bakarra norbait ezagutua izateko borroka zezan.
Alcatatraz lurren aldeko borrokaren sinboloa da. Borroka gogorra, ez?
Alcatraz botere amerikarraren sinboloa izan zen. Nahiz eta 1848an Laramie Forteko itunak gobernuak utzitako lurrak nazio indioei itzuliko zitzaizkiela agintzen zuen, ezin zezaketen jasan guk okupa genitzan. Alcatrazeko okupazioa gogorra izan zen... oso gogorra. Gobernuak dena moztu zigun, ura, argindarra, guk mantak bakarrik geneuzkan eta hotza alde guztietatik sartzen zen. Gurekin zeuden pertsonak atxilotu zituzten. Baina gaur egun guk lur horiek behar ditugu, itzul diezazkiguten behartuko ditugu, lur horiek eta gainerako guztiak. Indarrez kendutako lurrak berreskuratzeko asmoa entzun zigutenean, nahiago izan zuten Mikhail Gorbatxovek zuzentzen zuen fundazio bati ematea. Beren jabe legitimoei ematea baino, nahiago izan zuten errusiarrei ematea.
Errusiarrei?
Bai, munduko ordena berriaren erakusgarri da. Txetxeniarekin egiten ari diren bezala, bazterketa medio bi potentzia diabolikoek jasanezinerainoko egoerara bultzatu nahi gaituzte, baina guk jarraitu egingo dugu, lurrak geureak dira eta.
Ez dugu «gure neurriko oihanik» eraiki gura. Lurrarekiko gure harremana desberdina da, elikatzen gaituen ama bailitzan hartu eta zaintzen dugu. Eurek ezin dute ulertu; baina gurekiko laguntza urria da, zurien gehiengoak bat egiten du beren gobernua eta armadarekin. Lurrak okupatzen ditugula diote, eta gezurra da, haiek dira gure lurrak okupatzen dituztenak.
Gaur egun egoera lasaiagoa al da?
Estatu Batuetako gobernua borroka indigenetan presio osagai desberdinak tartekatzen saiatzen ari da. Muga berriak zabaldu gura dituzte, baina azkenean gure lurrak xahutzen dituzten estatu-agente eta baso eta meatz konpainietarako babes mugak bilakatzen dira. Beraientzat negozio biribila dena, guretzat geratzen zaigun bakarra da. Geroa latza den arren, gu hura babestearen arduradunak gara.
Amerikako indioek sarritan jo dute armetara.
Herrien borroka bide zaharra da. Begira Chiapasera, mugimendu guztietan bezala konponbidea borroka armatua izan da, nahiz eta batzuek irtenbide hauek kritikatzen dituzten. Herri matxinadak egon izan ez balira Mandela gaur egun ez zatekeen lehendakari izango. Eskua altxa eta fusila hartzera inor ausartu izan ez balitz inoiz ez genukeen Wounded Kneeri buruz ezer entzungo, ezta palestinarren erresistentziaz, edo Irlanda eta Gerry Adamsi buruz. Haiek dira armak hartzera behartzen gaituztenak.
Baina mugimendu indigena batzuk ere ez dira armen aldekoak.
Baina nahi dutena egiten utzi behar al diegu? Isilean hil behar dugu? Gure seme-alaben gorputzak lehergailuez txikituta eta beren zatiak plastikozko poltsetan nola sartzen dituzten ikusi? Guk ezetz diogu, ez gara geratuko. Borroka armatuaz errealitate bat moduan hitz egiten dugulako kritikatzen gaituzte. Gure herrien ibilbide luzearen ezaugarrietakoa dela eta, batzuek isilean sufritzen jarrai dezagun nahi dute. Bitartean eurek bi auto dituzte, beren etxeak eta gainerako guztia. Ez da justua. Espetxera joan edo hil behar badut ere, ez dut amore emango, inoiz ez diot bizkarra emango nire herriari. Eta giza eskubideen erakundeei zera diet: ez dut isilean sufrituko.
Arazo Indioetarako Bulegoa (BIA) etsai zuzena izan duzue beti.
Hasieratik izan da oso gogorra. BIA Estatu Sailak sortu zuen eta orain uniformea trajeagatik trukatu dute baina funtsean ez da ezer aldatu. Lurrak lapurtu zizkiguten, erbestera bidali gintuzten, gure kultura galerara eraman; genozidio politika da. Ez ditugu atsegin, ez dugu ezer egiteko beraiekin.
Txirikahua hizkuntzaren alde ere ari zarete.
Gure hizkuntza gure oroimenetik hara abiatzen da, denboraren hasierakoa da. Erreserbetan banatuak egotean gure zaharrek berori hitz egiteko arazoak dauzkate. Ez dago erreserba txirikahuarik, meskaleroena edo jikarillena dagoen bezala. Helburua gu banatzea da, kulturgabetzea.
Alaskatik Suaren Lurreraino ama lurrak batzen ditu tribu indioak; nola konpartitu dezakete ideia hori horren desberdinak diren etniak?
Ez dago nazio indio bakarra, baina batzen gaituenaren inguruan bildu behar dugu borrokarako, eta aukera hau baliatu, maiek zapatistekin egin duten moduan. Herri guztiak lurra eta kulturagatik borrokatzen dira, eta datozen hamar urteetan batasun hori lortu beharra dugu.
Baina nola?
Irtenbidea autodeterminazioa eta subiranotasuna da. Nazio indioei berdin zaigu gobernuak zer pentsatzen duen, geureari eusten diogun bitartean, gure lurrak erreibindikatuko ditugu. Begira Chiapasen, milaka pertsona, asko fusil itxura duten fusilekin... inork ezin du erabakigarritasun hori hautsi. Txikitzen gaituzten bakoitzean berriro itzultzen gara, eta egun batean aske izango gara. Badakigu munduan zerbait berria sor daitekeela, eta hango gizakumeek beren askatasun hondar-aletxoa bidali ahal izango dizuetela europarrei. Jakin badakigulako Europan ezin daitekeela ezer egin, hemen munstroa dago, han daukagun Estatu munstroak sortu duen piztia.
ARRIOLA, Julen
14-15

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaEE.BB
GaiezGizarteaSektore bazHerri indig
PertsonaiazCASTILLO2
EgileezARRIOLA2Politika

Azkenak
2025-01-07 | Julene Flamarique
Itxiera mehatxua gainean dutela itzuli dira lanera Ezkirotzeko BSHko langileak, ostiraleko bileraren zain

Abenduaren 16an iragarri zuen multinazionalak Nafarroako lantegiaren itxiera. Ekoizpenari “normaltasunez” ekitea eskatu die langileei Ezkirotzeko zuzendaritzak, baina sindikatuek “ezinezkotzat” jo dute. Lan Ministerioak bilera deitu du ostiralerako... [+]


Gazteen soldata %10 igo den bitartean, prezioak %31 garestitu dira 2010etik

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 18 eta 34 urte bitarteko gazte soldatadunen hileko batez bestekoak lehenbiziko aldiz gainditu du 1.500 euroko langa. 2010arekin alderatuta, ordea, 142 euro besterik ez da igo.


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2025-01-07 | ARGIA
Robert Hirigoien hil da, Herri Urratsen sortzaileetakoa

Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Baztango Batzar Nagusiak elkartasuna adierazi die Aroztegiko obra gelditzeagatik auzipetutako zazpi herritarrei

Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.


Ultraeskuinari proposatu diote gobernua osatzeko Austrian, hesia ezarri ziezaioketen arren

Irailean egin ziren hauteskundeak eta aise nagusitu zen FPÖ alderdia, botoen ia %30 eskuratuta. Bazen aukera ultraeskuinari hesia ipintzeko, baina ez dira ados ipini demokristauak eta sozialdemokratak.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-07 | Jon Torner Zabala
Autobus zerbitzua zabaldu dute Ipar Euskal Herrian, mugikortasuna hobetzea helburu

Urtarrilaren 6az geroztik autobus linea berriak daude Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Halaber, zerbitzuen maiztasuna ere hobetu da, Euskal Hirigune Elkargoko Mugikortasun Sindikatuak eta RATP konpainiak elkarlanean bultzatutako egitasmoari esker. Bestetik, 12 urtez... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
Barakaldoko hilketa matxista salatzeko asteartean mobilizazioak antolatu dituzte

84 urteko andrea erail zuen bere semeak urtarrilaren 3an euren etxebizitzan. Kolpeka hil zuela azaldu dute zenbait iturrik. Astearte arratsaldean egingo dira elkarretaratzeak Barakaldon eta Euskal Herriko lau hiriburutan.


2025-01-07 | Gedar
Beste eraso arrazista bat Miarritzen

 Uber gidari batek jasan zuen erasoa: bortizki jo eta irain arrazistak egin zizkion bezero gazte batek. Baionan eta Arrigorriagan ere izan dira eraso arrazistak berriki.


2025-01-07 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Itsasontzigintzaren itzal luzea ageri da Hego Koreako krisian

Hego Koreako krisia autoktonoa ala inportatua ote zen galdetzen nion neure buruari duela hilabete hura sutu zenean. Baretu ez baizik mindu egin denez auzia, batere argi ez dudan erantzunaren bila jarraitu beharko dugu. Geografikoki urrutiko kontua bada ere, oso gertuko ondorioak... [+]


Errege Magoen desfilean zati lasaiak tartekatu dituzte, autisten elkarteek aldarrikatuta

Dezibelio eta argiztapen muturrekoak ohiko diren makro-ikuskizunen eta makro-estimuluen garaiotan, autismodun haurren bueltako elkarteek aspalditik egindako eskaera zabaltzen ari da pixkanaka, baita Errege Magoen desfileetan ere: ez musika, ez argiztapen, ez abiadura... [+]


Eguneraketa berriak daude