"Atzerriko euskaldunekin ez bada,Euskal Herriak jarraipenik ez du"


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskaldunak oso gutxi gara eta beste euskaldun guztien beharra dugu
"Atzerriko euskaldunekin ez bada,Euskal Herriak jarraipenik ez du"
Juan Zelaia
Cegasa, Tuboplast eta Hidronor enpresen artean 25.000 milioi pezeta fakturatuko ditu aurten, 1.200 langilerekin. Indarra soberan dauka Juan Zelaiak 75 urterekin, eta munduaren ezagutza handia. Klaudio Harluxeten eta Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren lehendakaria da.
Eusenor, Klaudio Harluxet, Euskal Fundazioa... Enpresagizon batek zer aurkitzen dio erakargarri euskal kulturari?
Enpresagizon modura ez dut ikusten, euskaldun bezala baizik. Horretan ez nabil enpresa batean, negozio izan daitekeen ez dut aztertu: euskarari edo gure herriari jarraikera ematen zelan lagundu, horretan nabil fundazio horietan.
Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioarekin gure kultura sendotu nahi dugu. Hor sartzen da euskara, baina ez hori bakarrik. Kulturaren definiziotzat Joxe Miel Barandiaranek emanikoa daukagu: herri bakoitzak egunero jazotzen zaizkion gertakizunei ematen dizkien erantzunak.
Atzerriko euskaldunekiko interes handia daukazula badakigu.
Euskal Herria osorik hartuta hiru milioi biztanle izango gara. Eta Argentinan bakarrik beren burua euskalduntzat daukatenak hiru milioi t'erdi direla diote. Iparramerikan, Frantzian bertan, Espainian... Bost milioitik gora izango direla esaten dute. Hemen, aldiz, hiru milioi, horietatik erdiak kanpotik etorri eta oraindik gure kulturan sartu gabeak, besteak berriz zatituta, denok borroka batean... Zenbat garen eta zelan pentsatzen dugun jakitea izango da Euskal Fundazioaren lanetako bat. Atzerriko euskaldunekin kontatu gabe, Euskal Heriak jarraipenik ez dauka. Haiekin batera, izan liteke.
Euskaldunon autodeterminazio eskubideaz asko eztabaidatzen da azken urteotan.
Zer izan da mundua sortu zenetik orain arte? Konkista, basakeria erabatekoa. Babiloniatik hasita, greziarrak, erromatarrak, frantsesak, espainiarrak, denak: indarra zeukanak nahi zuena egin zezakeen. Eta gaur ohartzen ari gara ez dagoela ondo, eta filosofia hori hilzorian dago. Horren barruan dago autodeterminazio eskubidea. Demokrata batek nola esan dezake hori ez duela ontzat hartzen? Onartzen ez dutenak lehengo munduko azkenak dira, erabateko basakeria hartako azkenak. Zorionez, arrazoian sartzen doa mundua. Testuinguru horretan sartzen dut Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea, eta munduko beste edozeinena.
Zergatik diozu atzerriko euskaldunen laguntza gabe guk etorkizunik ez dugula?
Juduek hori egin dute, eta gaur ere beren estatua izanagatik kanpoko lobby-arekin daukate indarra. Irlandarrek ez zuketen gaurko bidea hartuko erbesteko irlandarrak izan ez balira. Eta Irlandakoa konpontzen bada horiengatik izango da.
Gu oso txikiak gara, eta kultura zahar eta indartsuak dauzkagu inguruan, bai Espainian bai Frantzian. Bestalde, hain zatituak gaude gure artean ezen beste batzuen indarra behar baitugu, geuretarrek urrundik ikustea geu. Hurbilegitik ikusten ditugu arazoak eta borroka larregi daukagu gure artean. Teologo larregi daukagu, teologoak gara nonbait. Eta gure inguruko herri guztiei ere berdin gertatu zaie.
Ameriketako euskaldunen artean zer giro aurkitu duzu?
Espainiako gerrak hemengo borroka eraman zuen harantza ere. Gero, ETA dela eta ez dela, borroka asko eraman da berriro. Nire gogoa litzateke ea lortzen dugun bake giro bat, baina ez bakarrik pistolei edo bonbei dagokienez: gure arteko borroka sozio-ekonomikoak alde batera utzi eta euskal giro bat lortzea izan dadila gure lehenengo helburua. Gero ikusiko dugu gure artean arazo sozio-ekonomikoak nora eraman. Giro hori oso ona litzateke erbestera eramateko.
«Euskalduna naiz», «nire aita edo ama euskalduna zen» beti harrotasunez esaten entzun dut, mundu osoan zehar. Baina negargarria da hemengo gure arteko borrokak, normala denez, harantza joatea. Hala ere, iruditzen zait giroa samurtzen ari dela.
Hala iruditzen zaizu?
Inflexio puntua pasa dela derizkiot. Teologia larregi eduki dugu. Nire bizitzan beti gauza bera ezagutu dut, marxismoa dela eta ez dela eta abar, alde guztietan. Iraultzaren inguruko eztabaidak. Eta hori mundu guztian badoa, bai Vietnamen, bai Txinan...
Borrokan nekatuz goaz, eta egunen batean zentzuna sartuko da. ETArena ez konpontzeko interes asko daude hemen. «Antes la España roja que rota» lehen ere entzuna da Espainian eskuinari, eta Frantzian berdin da. Baina jendea Estatuaren zentzu hori galduz doa, Estatua Jainkoak egina balitz bezala. Ni ez nabil Espainiaren aurka, baina geure kulturaren alde.
Franco hil zenetik hogei urte doaz: nola jokatu dute euskal politikariek?
Gaizki, oso gaizki. Ez dugu estadistarik. Jose Antonio Agirre ezagutu nuen, ez asko, baina beste talante bat zuela uste dut. Edo Manuel Irujo batek. Gaur helburuak galdu ditugu denok, ez dugu balorerik eta hor gabiltza denok borrokan, Jainkoarekin norberak zuzenean hitz egin dezakeela sinestuta, denok. Baina pasa da okerrena. Zaila da horrela mintzatzea egunotan, Itsasondokoa eta Madrilgoa gertatu berriak direnean, baina konponbidetik askoz hurbilago gaude duela bost urte baino.
Politikariek nahi dutena esango dute, baina hiru milioi biztanle baino gutxiagoko herri batean seiehun espetxean daudenean, hori ez dago aurrera ateratzerik, ez hemen ez inon. Alferrik da eztabaidatzea hau kriminala da eta bestea ez dakit zer. Israeldarrak eta palestindarrak konpontzen ikusita ikaragarri pozten naiz, irlandarrak ikusita ere bai, eta nahiago nuke kurduek ere horrelako zerbait lortuko balute.
Europaren dimentsioari ere garrantzi handia ematen diozu.
Estatu Batuei begiratzen diet, eta haiei aurre egiteko, teknologia sortzeko, tamaina horretako herri bat behar dugu. Hori da Europa. Orain, Europa zelan egin? Ni estatuen kontra nago, «erabateko basakeria» horren giroan sortutakoak direlako. Herriek hartu behar dute parte, eta hori ez da bihar izango. Ametsetatik ez gara bizi inor, ekonomiatik bizi behar dugu, baina ez nuke Ipar Amerika bezalako Europa bat nahi. Euskalduna naiz eta Euskal Herriak jarraitzea nahi nuke.
Politikariez eta alderdiez oso iritzi ona ez duzula ikusten da.
Ez dut esango partidurik ez duenik egon behar, baina beste kontzeptu batean ulertuta: gaur ikusten dugun partitokrazia bukatuta, tendentzia edo joera batzuk, eta ez hain finkoak. Ez naiz sekula alderdiko gizona izan, alderdia helburutzat hartuta. Ez naiz eliztarra. Jesukristok egin zuen lan izugarria ikusten dut, bere kontzeptua, baina Elizak haren izenean egin duena beste gauza bat da. Instituzioaren lehen helburua bere burua mantentzea baita.
Zu industri gizona zara, eta Euskal Herria zerbitzuetatik biziko omen da.
Munduak jan egiten du, edan eta jantzi, eta tresnak behar ditu, autoak eta beste. Horiek asetzea da ekonomia mugitzen duena, eta zerbitzuak hori indartzeko dira. Britainia Handiak edo Suizak zerbitzu horiek saldu egiten dituzte, baina ez da gure kasua. Zerbitzuak kostua dira, gastua, argi eta garbi, beharrezkoak hori bai. Euskal Herria ez da zerbitzuetatik biziko, industriatik eta lurgintzatik.
Lehen Bilboko oligarkia bezala kooperatibak ere industriatik zerbitzuetara doazela dirudi.
Noski, dirua horrek ematen duelako, industriak ez bezala. Nik Europa ikusten dut gaizki. Egunotan Frantzian bizi dena iraultza aurreko egoera da. Begira Alemaniari: teknologiarik gehiena berak dauka, patente gehienak Alemaniatik datoz. Hala ere problema ikaragarriak ditu, kostu oso handiak dituelako.
Anti-sozialista naiz erabat. Burokrazia larregi sortu da, eta ito egingo gaitu: itota gaude. Zoaz edozein herritara, eta lantegirik handiena administrazioa da, gainera zerbitzu asko subkontratatuta. Administrazioa industria bezala aztertuko balitz, eskandalua aterako litzateke. Hamar urteotan industrian produktibitatea sei halako handitu da gizoneko.
Zer gertatu ote da administrazioetan, berdin zait zeinetan? Aurrekontua egin eta gero bi halako gastatu: edozein industriak ezin du mantendu hori, eta administrazioetan, aldiz, ohikoa da. Sartzen dena baino gehiago ari dira gastatzen, kontrol gabe. Horrela ezin da.
Non dago gakoa?
Hemen mentalizatu gara lanpostua bizi osorako dela, baina ez da industriako arazoa bakarrik. Nire buruan ez da sartzen unibertsitatean lanpostua bizi osorako izatea, edo administrazioan. Zein erantzukizun dauka alkate batek bere aurrekontuaren erdia pertsonalera doanean eta berak hor zer erabakirik eduki ez? Sistema horretan ezin naiteke ibil.
Zuk zer esaten diezu gazteei, industriari eusteko?
Nik bai, bururik onenak horretarako behar ditugu. Baina zerbitzuak ere behar dira industriarako. Pilak egiteko informatika behar dugu, I+G behar da. Baina zerbitzuetatik ez dugu jango. Finantzetan askoz diru gehiago irabazten dela garbi dago. Arrasatera begira ezazu: bere fakturazioaren zati handiena finantzek eta banaketak ematen die. Badirudi orain industria atalean ere berriz dirua irabazten ari direla, eta poza ematen dit. Bizi, industriatik biziko gara. Zerbitzua haizea da.
Multinazionalek zure enpresak erostera etorri zaizkizula badakigu.
Tuboplast bi multinazionalekin batera sortu genuen, eta gero guk erosi dena. Cegasa erosi nahi izan digute, baina ahal dudala jarraitu nahi dut. Ez da berdin hemengoari buruzko erabakiak hemen hartu edo Chicagon. Urrutitik erraz hartzen da lantoki bat ireki edo ixteko erabakia. Nire bizitza ez da hori izan, asko dira hogeita hamar edo berrogei urtez hemen lanean ari direnak eta denak ezagutzen ditut.
Guk bagenekien amerikarrei salduta diru asko irabaziko genuela, lagunek ere esaten zidaten. Baina guk saldu eta biharamunean itxiko lukete Oñatikoa. Jendeak esango luke: horrek dirua poltsikoan sartu eta gu kalera denok, hainbeste familia lanik gabe? Ni Oñatikoa naiz eta harrotasunez joaten naiz herrira, eta hala jarraitu nahi dut, harrotasunez. Seguruenik harroa naizelako, baina Jesukristok edo San Pedrok zergatik egin zuten egin zutena, egia bada? Segurutik harrotasunagatik. Eta nik harrotasun hori nahi dut gizon-emakumeengan.
Ez dakit multinazionalek logika hori nola...
Duracell-eko lehendakariordea izan zen hemen eta esan zidan: «Errespetoa dizuet, ondo zaindu duzue merkatua eta lana ondo egin duzue, baina etorkizunik ez daukazue. Bost bat enpresa geldituko gara munduan eta zuek itxi egin beharko duzue». Igoal arrazoi izango du bere analistak, pila belaunaldi berrietan sartzeko indarrik ez dugula, nahiko teknologia eta diru ere ez...
«Baina _esan nion_ esaiok hire analistari fede ikaragarria daukagula, eta berak ez duela bere kontuetan sartu». Guk ama birjina asko ditugu, Lourdes eta Arantzazu eta... Asko errezatzen dugu. «Guk ahaleginak egingo ditiagu _erantzun nion_ zuek ere bai baitituzue zuen akatsak». Hemendik bost urtera zer gertatuko den ez dakigu, baina uste dut jarraituko dugula. Duela zortzi hilabete izan zen elkarrizketa hau.
Multinazionalen atzaparretatik kanpo jardutea posible da?
Zaila da, baina baietz uste dut. Guk behar dugu multinazionalak hemen sortzea, burua hemen dutenak. General Motors ondo iruditzen zait, burua hemen badauka. Baina gertatu egin behar da. Hemen ezertan ez gara buru, eta posible ote da alemanak edo amerikarrak baino hobeto bizitzea?
Kostu handiegia daukagu, eta teknologiarik ez edukitzean besteek baino kostu apalagoekin joan behar dugu. Sindikalistei esango nieke: jar itzazue gure modura industriak, eta gero egingo dugu hitz. Nik ahaleginak egiten ditut, eta zeintzuk dira besteei agintzeko? Hainbeste badakik egin ezak heuk! Bestela fartsante ikaragarria haiz!
Zuk bezala industria landu behar dela uste duen enpresari asko ikusten al duzu?
Gero eta gutxiago eta makalago. Zaila da, eta Arrasatekoak ez nau harritzen. Ni ez naiz kooperatiba, baina beti ikusi ditut begi onez. Jose Mari Arizmendiarrieta hil baino bi egun lehenago gure etxean egon zen. Asko maite nuen, eta maite ninduela uste dut. Marxismoa zegoen modan, eta askori esaten nien: egin ezazue kooperatiba, hor dauka gizonak promozionatzeko aukera. Baina lan zaila daukate, multinazionalek sekulako indarra dakarte eta.
Multinazionalen aurrean beharrezkoa duzu nazioarte mailako inplantazioa edukitzea. Bestalde, I+G alorrean diru asko gastatu behar duzu. Eta samurra ez da. Guk, piletan, produkzioaren %80 Europan saldu nahi dugu datorren urtean. Lehen bezala gure salmentak Espainian zentratuta bageneuzka, egun batez ere ezingo genuke iraun: erdi prezioan saldu eta itoko gintuzkete.
Horregatik gure politikak izan behar du: bat, merkatuak ireki kanpoan; bi, teknologia zelanbait zuzendu produktua edukitzeko. Frantzian ireki genuen lantokia, eta asmatu genuen: Europan zabaldu garenetik beste giro batean ari gara. Gu harrapatu nahi gaituen etsaiak ere hain erraza ez dauka.
ZUBIRIA, Pello
29-33


GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazELAIA4
EgileezUBIRIA2Kultura

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude