"Donostian beste bi Txiki Park zabaltzeko eremua badago"


2021eko uztailaren 16an
Juan Soroeta Txiki Park-eko gerenteari egindako elkarrizketa
"Donostian beste bi Txiki Park zabaltzeko eremua badago"
Juan Soroeta, Donostiako Txiki Park-eko gerente eta jabekidea
Bilbon, lruñean -lehenbizikoa-- Gasteizen, eta Donostian jadanik badira Txiki Park bana. EEBB eta Erresuma Batutik inportatutako ereduak, ariketa fisikoa medio, jolasera iristeko aukera eskaintzen dio haurrari.
Zer moduz egokitu da Euskal Herrian Estatu Batuetatik inportatutako ideia?
Ameriketatik ekarritakoa ideia da baina gero hemen biribildutakoa. Hangoak hodietan oinarritutako oso espazio txikiko jolasak dira, batez ere gurasoek erosketak edo denbora laburreko zerbait egitera doazenean gehienez ordu laurden baterako haurrak jolasten uzteko lekua. Bestalde, Ingalaterran badaude espazio handiagoko jolasguneak, baina segurtasun neurri eta jolas gutxiagorekin. Hau ikusita, Iruñeko Txiki Park --lehena-- jarri zuenari, Ingalaterran moduan espazio handiko jolasguneak jartzea bururatu zitzaion, baina EEBBetako segurtasun neurriekin, eta hobetuta gainera. Funtsean, umeak jolasa ariketa fisikoarekin nahasten du eta oraingoz arrakasta izaten ari dira. Gauez haurrak ohera sartzerako lehertuta izaten dira.
Hau guztia nahiko berria da eta haurrek samur astintzen dituzte bazterrak. Esperientzia hartzeak bere gainbalioa izango du, ez?
Gauza asko apurtzen dira eta hurrengoan ez apurtzeko moduan jartzen dituzu, baina horrez gain Iruñean lehenbizikoa jarri zenetik apurka gauza askorekin konturatu gara, segurtasun neurriak, material hornitzaileak, jolas berriak, arrakasta ez duten jolas bazterketa... Iruñekoan lehen egitura finkoa zen, oraingoak mekano baten modukoak dira, nahi bezala jartzekoak.
Umea astean zehar oso lanpetuta dago, beraz, Txiki Park asteburuetako kontua al da?
Nagusiki bai, astean zeharreko jarduna umeen urtebetetzeko askarietan eta eskolekin egindako hitzarmenetan oinarritzen baita. Gero asteburu arratsaldeetan jende asko etorri ohi da; nolanahi ere, segurtasun neurriak medio sarrerak mugatuak dira. Eta guretzat, jakina, garrantzitsuena eguraldia da; eguraldi txarrarekin jende gehiago, eta alderantziz.
Hau umeentzat ondo; baina gurasoek bi ordu pasatu behar al dituzte tabernan kafea hartzen eta bi ume sartuz gero bi orduko lau mila pezeta ordaindu? Ez al da gehiegitxo?
Diru kopuru ederra da, baina guk kalitatea ere eskaintzen dugu. Dena den, gurasoena arazoa zen eta orduan Txiki-tarifa jarri genuen, horrela bi ordu horiek normal ordaintzen dituzte baina horrez gain guk askaria ematen diegu. Horrela, gurasoek nahi izanez gero badute denbora apur bat ateratzeko eta euren gauzak egiteko. Honek arrakasta izan du.
Txiki Park kateak Estatu espainiarrean 10 zentro ditu eta orain Frantzia eta Portugalera abiatu da, ez ote doa azkarregi?
Zehaztapen bat: hau kate bat da eta kate horren zuzendaritza lehenbiziko lau zentroek daramate, Iruñekoak, Bartzelonakoak, Donostiakoak eta Gasteizkoak, baina juridikoki ez dute zerikusirik, nahiz eta badagoen joera lau hauek hurrengoen jabegoan parte har dezaten.
Zein da Txiki Park izena erabiltzearen ordaina?
Eremu geografiko bakoitzeko esklusiba dago, hots, Gipuzkoan guk daukagu Txiki Parkeko esklusiba. Irudi erabilpenaren trukean jolasen material hornikuntza guztia Iruñeko Txiki Parki erosi behar zaio.
Zuen ikerketen arabera, zer baldintza behar dira Txiki Park berria zabaltzeko?
Garrantzitsuena jende kopurua da, gure bideragarritasun azterketen arabera 100.000 pertsonako gune geografikoa behar da Txiki Park bat errentagarri izan dadin.
Gipuzkoako eremua, beraz, honezkero nahiko agortuta duzue.
Zail samarra da. Dena den, badira beste bi eremu zerbait egin daitekeena, lehenik Irungo eremua, hori bai Hendaia barruan sartuta; eta gero Eibarkoa, baina hau zailagoa da, Arrasate ere hor inguruan da baina nik han lau urte pasatu ditut eta hango populazioak ez du txakur-handirik gastatzen; han kanpoko jende asko dago eta kanpoko zenbait kulturatan umeekin diru gutxiago gastatzen da.
Eta nola uler liteke Frantzia eta Portugalen egingo den zabalkundea?
Portugalen hedapen proiektuekin jarraituko da baina Frantzian proiektuen bultzatzaileek atzera egin dute. Dauden azterketen arabera, han haurrekin gutxiago gastatzen da, Espainian ere gutxiago eta Euskal Herrian gehiago. Gure azterketen arabera, Donostian beste bi parke zabaltzeko aukera legoke. Oro har esparrua oso zabala da, eta Espainian datorren urtean beste hamar zabalduko dira.
Orduan buruan izango duzue Gipuzkoako bigarrena.
Hori top secret da, dena den badago bat berehala egiteko aukera. Horrez gain, zentro komertzialek izan dute Txiki Parkak euren barruan kokatzeko proposamenik; baina zentro komertzialetako lurra oso garestia da eta guk lur asko behar dugu. Dena den, Espainian adibidez, oso merke jartzeko aukerak ere atera dira, beraientzat ere amu gisa interesgarriak direlako.
LETONA, Xabier
16,17


GaiezGizarteaAdin sektorHaurrak
GaiezGizarteaAisia
PertsonaiazSOROETA1
EgileezLETONA1Gizartea

Azkenak
Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako azken hauteskundeetako eta Europako hauteskundeetako emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu.


Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu
Puigdemontek nola egin zien iskin poliziei?

Carles Puigdemonten ihesaldiaren bertsio bat kontatu du La Vanguardiako kazetari Mayka Navarrok, "iturri ofizialetatik lortua". Lastozko txapelak, gurpildun aulki bat eta hiru ibilgailu erabili zituzten mossoak nahasteko. Puigdemontek “gaur edo bihar” hitz... [+]


2024-08-09 | Euskal Irratiak
Baionako Euskal Museoak ehun urte bete ditu aurten

Mende batean, Baionako Euskal Museoak izan duen bilakaeraz erakusketa berezia sortu dute. Argazki, tindu edo objektuak ikusgai dira. 1924an William Boissel Bordaleko militarrak bultzatu zuen museoaren sorrera, "euskal herri tradizionalaren" ondarea babesteko... [+]


Sustantziarik gabea

Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]


Gasteizko jaietan izandako bi bortxaketak salatu dituzte

Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.


Euskal Herriko ikurrak kendu dituzte Atarrabiako pilotalekuan, Nafarroakoa izan ezik

Martxoaren 5ean zabaldutako auto batek armarria “kentzea edo ezabatzea” agindu zuen, “jarrera politiko baten aldeko posizionamendua” dela eta “neutraltasun politikoaren aurka” egiten duelako. UPNk jarri zuen salaketa, eta Atarrabiako alkate... [+]


Lodifobia eta patologizazioa Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean

Bizkaiko e28 koordinadorak salatu du kide trans lodi batek eraso lodifoboa pairatu duela Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean.


2024-08-09 | ARGIA
Uda honetan irakurtzea merezi duten sei liburu

ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
Beste milioi bat euro eman die Jaurlaritzak erdarazko hedabideei

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailak nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan "euskarazko albisteak areagotzeagatik" diru-laguntzak banatu ditu beste urte batez. Ia milioi bat euro banatu dute Noticias, Gara eta Vocento hedabide taldeen artean, artikulu batzuk... [+]


Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Eguneraketa berriak daude