"Kultura munduan zernahi kapera ttipi badugu, baina elizarik ez"


2021eko uztailaren 19an
Jean Baptiste Dinasarre idazleari egindako elkarrizketa
"Kultura munduan zernahi kapera ttipi badugu, baina elizarik ez"
Jean Baptiste Dinassarrek "Hegiko borda" bere lehen liburua kaleratu du Elkarrekin
Hamasei urtetan hasi zen berriketari lanetan «Herria» astekariarentzat. Bide beretik, «Sud Ouest» egunkariarentzat ere, Hazparneko berriak ematen. Geroztik, duela hilabete erretreta hartu zuen arte, mundu honetan aritu izan da. Euskaltzaindiko urgazle, Iparraldeko kultura mundua segitu du itzaletik. Liburu baten bidez bere sekretuak jakinen ditugu.
Nola hasi zinen garai hartan kazetari lanetan, «Herria»n eta «Sud Ouest»en?
Gaur egun euskaraz idazten baldin badakit Piarres Lartzabali zor diot zeren eta nire haur denboran hura baitzen bikari Hazparnen. Harekin ibilia naiz katiximan, eta mezan ere lagundu nuen. Eta berantago Piarres Xarritonekin ere. Bi Piarres izan ditut hor nolazbait aitatxi.
Hamasei urterekin hasi nintzen «Herria»n idazten. Hori gertatu zen batere funtsik gabe, berriketari bat behar zutela pilotaren saila egiteko. Pilotaren saila hasi nuen eta izenordetzat hartu nuen «Arraia». Gero «Basque Eclair»ek ere berriketari bat behar zuela eta, hor ere hasi nintzen. «Sud Ouest»entzat galdetu zidaten Hazparneko festei buruz berriak eginen nituenentz. Soldadu nintzelarik hasi nintzen bertan. Soldadutik landa «Basque Eclair»en sartu nintzen eta handik hamar urtera «Sud Ouest»en.
Zer diferentzia ezagutu dituzu komunikabide batetik bestera?
«Sud Ouest»en aritu naiz lehenik Baionan eta gero Donibane Lohizunen eta manatu lana egiten nuen, Donibane Lohizune eta inguru horretako berriak. Alta, «Herria»n idazten dut aise lanokiago zeren eta denen modu nahi dudana erraten dut. Ez dut erraten «Sud Ouest»en trabatua nintzela, baina mugatua nintzen, edo behar zuten espresuki galdatu eni beste toki batera joatea, bestenaz Donibane eta Ziburuko berriak eta horretarik kanpo ez. Aldiz, «Herria»n Errusiako gertakariak aipatu nahiez gero, aukera nuen.
Ez ote zen harrigarri euskaldunak agertzea kazetari lanetan?
Bai. Garazi alde hartara joan nintzen erreportaia bat egitera eta etxeko aitatxi zaharrarekin mintzatu nintzen euskaraz eta gizon hura harritu zen, nola izan nintekeen ni berriketari. Harentzat gauza arraroa zen, abantxu bertze mundu batekoa. Orai denborak aldatu dira.
Geroztikako aldaketa horiek nola ikusi dituzu?
Ikusten dut gauza anitz aldatu dela, orain zernahi lan bada, elkarte anitz baitira, ezin ukatua da. Eta irrati horiei esker eta telebistari esker, munta handia baitu bereziki telebistak geroari buruz. Nik daukat mintzaira bat ez dela salbatuko ez bada azkar sartua telebistan eta media berri horietan.
Tokiko berriek garrantzi handia hartzen dute. Horretan aritu zarenez nola ikusten dituzu orientabide horiek?
Hartzen baldin badituzu gerlatik landa agertu ziren «Sud Ouest» batzuk, frankotan orrialde bat bakarrik dute Baiona, Miarritze, Donibane Lohizune eta Euskal Herri barnearentzat. Orai badira sei, zortzi, zenbait aldiz gehiago.
Gero eta gehiago herriko berriak, tokikoak dituzte estimatzen, berri nagusiak denen buru telebistaren bidez badakizkite edo herri baten bidez. Kennedy hil delarik, nork ikasi du hori «Sud Ouest»etik? Hala herriko berri hurbilak munta handikoak dira.
Nola ikusiko zenuke Ipar Euskal Herriko prentsa geroari buruz?
Nahi nuke Euskal Telebista denetan sartzea Iparraldean, eta telebista horrek toki gehiago emanen balu Iparraldeari eta hemengo jendeen arrangurei. Badira emankizunak baina ez da aparantziarik ere.
Zer erranen zenuke kultura munduaz, Iparraldeari dagokiola?
Anitz gauza egiten da, gisa guziz bakoitza bere alde ari da, zernahi kapera ttipi badugu eta elizarik ez. Ez dut erraten denak eliza berean behar gintezkeela, baina sobera berduratuak ez ote garen. Badira gauza batzuk estimagarriak, hala-nola eginen duten Sara, Azkaine eta Zugarramurdi bildurik, Axularri buruz sail bat. Baina ororen buru nola hunki usaian hunkitzen ez direnak?
Agertzen duzun lehen liburu horretan euskara batua erabiltzen al duzu?
Euskara batu bat bada, hori sartu behar dugu baina ez presaka, eta nik agertzen dut liburu bat euskara batuan batere ez dena, hemengo euskaran dena, beste gai bat hartu banu beharbada euskara batuari hurbil nintekeen gehiago baina hor gaia dut ene haur denborari buruz.
Gogoan ditut beste bi liburu, eleberri bat eta gogoeta liburu bat. Orain arte besteen pentsamoldeak eman ditut, eneak aldiz ez ditut behin ere eman, noizbait horretaz lan bat egitea kalkulatua dut, ene ikusmoldea bizitzaren gauzei buruz.
«Sud Ouest» utzi duzunetik ba al da erredakzioan kazetari euskaldunik?
Ez da kazetaririk euskaraz idatz dezakeenik.
IXABEL ETXEBERRIA
ETXEBERRIA, Ixabel
40,41


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakDIRASSAR1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKomunikabidPrentsaEuskaraz pr
PertsonaiazDIRASSAR1
EgileezETXEBERRI11Kultura

Azkenak
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaiak plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


M8an faxismoaren kontra eta aliantza feministen alde egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak

Martxoaren 8an kalera ateratzera deitu ditu herritarrak mugimendu feministak, "desberdinkeriek bere horretan" dirautelako. Zapalkuntza mekanismo berriak agertu direla salatu dute, eta feminismoa "ezkerreko borroken erdigunera" eramateko beharra... [+]


M3moria Auzolana ekimena sortu dute, Martxoak 3ko grebekin loturiko objektuak eta testigantzak biltzeko

Martxoaren 3ko Memoriala hornitzeko erabiliko dira bildutako objektuak. Ekimena ahalik eta jende gehienarengana iristeko asmoz, jardunaldiak antolatuko ditu Martxoak 3 elkarteak Gasteizko auzoetan.


12-18 urteko ikasleak zaintzaz gogoetatzen jarri ditu Euskadiko VII. Olinpiada Filosofikoak

Une delikatua igarotzen ari den zure lagun minak Taylor Swiften kontzertura joatea proposatu dizu, baina kide zaren elkarte ekologistak elkarretaratzea deitu du, abeslariak sortuko duen kutsadura salatzeko; nora joango zara? Dilema etiko horri erantzun diote gazteek, baita... [+]


Punto de Vista: mundua pantailan ikusteko beste modu bat

Otsailaren 24tik eta martxoaren 1era bitartean, astebetez 60 lan proiektatuko dituzte Punto de Vista zinema dokumentalaren jaialdian. Hamar film luze eta zazpi labur lehiatuko dira Sail Ofizialean; tartean mundu mailako lau estreinaldi eta Maddi Barber eta Marina Lameiro... [+]


PSNk AHTaren Gasteizko lotunearen alde egin du, Ezkiokoa ez dela “bideragarria” argudiatuta

"Gasteiztik egin ezean, ez da egingo", adierazi du PSNren bozeramaile Ramón Alzorrizek. Kontra azaldu dira Geroa Bai, UPN eta PP.


CAFek Jerusalemgo tranbiaren proiektua utz dezala eskatzeko manifestaziora deitu du BDZk

Larunbatean egindako prentsaurrekoan adierazi dute manifestazioa ekainak 14an Donostian egingo dutela. 130 kolektibo, alderdi politiko eta sindikatu batu zaizkie eta "atxikimendu kanpaina oraindik zabalik dagoela" gogorarazi dute.


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Hamahiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote Mario López Gernikako saskibaloi entrenatzaileari

Neska adingabeari sexu abusuak era jarraituan egin zizkiola frogatutzat jo du Bizkaiko Lurralde Auzitegiak.


25 urtez 300 haur bortxatu zituela aitortu duen zirujauaren aurkako epaiketa hasi da Frantzian

1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Paxkal Indo
“Apaizek jipoitzeko beldurrez, isiltasunak sekulako lekua zuen Betharramen”

Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]


Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa

Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa izango da, lehenengo kasua epaile federal batek bota zuen atzera... [+]


2025-02-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Txinako Alderdi Komunista eta enpresa pribatu erraldoiak: tolerantziatik lankidetza goxora?

Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]


Eguneraketa berriak daude